Gaia: ikastetxeak

Abe
17
12:45

Deustualdea (Bilbo): nork nahi du MIKROIPUIN ale bat?

Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak 500 mikroipuin kaleratu ditu. Pasartexoak Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako ikasleek landu dituzte.

Ale guztien artean Berbaizuk eskura ditu batzuk, beraz,
inork ale bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik,  ale bakoitzeko 1€, (etortzen diren lehenengo hamarrei alea doan).

Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehenengo 50 bazkideentzako ale bana daukagu ere!

mikroipuin kutxa
             berbaizu@euskalnet.net - ramon y cajal 42, lokala

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, euskararen_eguna, euskararen_unibertsoa, ikastetxeak, mikroipuinak | ( Komentarioak )


Abe
17
12:45

Deustualdea (Bilbo): Deustualdeko MIKROIPUIN bilduma kalean

Berbaizuk dinamizatzen duen Deustualdeko Euskararen Unibertsoak azken bi urteotako Mikroipun Lehiaketan jasotako ipuinen 500 bilduma kaleratu ditu. 

Lehiaketetako irabazleez gain, guztira Deustuko Ikastola, San Inazio BHI, Intxixu, Deusto eskola, Ibarrekolanda eta San Inazio LHI  zentroetako 78 ikaslek idatzitako beste hainbeste mikroipuin biltzen ditu bildumak.

Berbaizuk eskura ditu ale batzuk, beraz, inork bat eskuratu nahi baldin badu pasa lokaletik. Lehenengo hamarrei alea doan, (hurrengoak euro batean).

mikroipuin kutxa

Berbaizukideen artean , gurekin kontaktuan jartzen diren lehenengo 50 bazkideentzako ale bana daukagu ere.  

Hurbildu eta hartu. Merezi du gure gazteen literaturarekin gozatzeak!

berbaizu@euskalnet.net - ramon y cajal 42, lokala

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, euskararen_eguna, euskararen_unibertsoa, ikastetxeak, mikroipuinak | ( Komentarioak )


Eka
16
17:28

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN UNIBERTSOAren ikasturte agurra!

Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.

Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak...
Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...

Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan jartzeko gogoak omen daude.

Hamar lagun elkartzen gara urtean zehar (Deustualdeko zentroak) egitasmo hau aurrera eraman ahal izateko, eta beste berriren bat etorri nahi izanez gero aski lasai ongi etorria izango da.

Besterik gabe, egitasmoan parte hartzen dugun teknikarien agurra (egun euritsua dela eta, gaurko bileran gutxi ibili gara):

"agur, agur, agur ta ondo pasa oporrak!"

EUSKARAREN UNIBERTSOA: Intxixu Ikastola, La Salle, Ibarrekolanda Institutua, Deusto Eskola, San Inazio BHI,
Deustuko Ikastola, San Inazio Eskola, Berritzegunea , Matxintxu Euskaltegia eta Berbaizu


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aek, berbaizu, deusto, deustu, deustuko, eskola, eskolak, euskara, ibarrekolanda, ikastetxeak, ikastola, intxixu, la_salle, san_inazio_bhi, unibertsoa | ( Komentarioak )


Eka
03
11:29

Deustualdea (Bilbo): II. MIKROIPUIN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Aurten ere, Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak II.mikroipuin lehiaketa antolatu du.



Ikasleen trebezia, sormena, hizkuntza aberastasuna eta orijinaltasuna kaleratzeko asmoz, 20 lerrotan pasartetxo bat kontatzea da lehiaketaren helburua.

Ikasturte honetan,  Deusto Eskola, Ibarrekolanda,
San Inazio Eskola, Deustuko Ikastola eta San Inazio zentroek parte hartu dute, guztira 76 mikroipuin. Epaimahaia Berbaizuko hiru kide izan dira.

Irabazleek aukera izango dute iraileko PREST! aldizkarian tartetxo bat izatea eta ondoren, Euskararen Egunari begira, jasotako ipuintxo guztiak liburuxka batean bilduko dira egun horretan banatzeko.

Hemen irabazleak, ZORIONAK!

GORANE PEREZ, Intxixu Ikastola (6.maila)
Jon eta bere burutazioak

Bazen behin  mutiko bat Jon izenekoa klasean bere gauzetan pentsatzen zegoena, andereñoa gauza bat azaltzen ari zen bitartean. Orduan andereñoak Joni galdetu eta ez zekienez erantzuna, ilargian zegoela esan zion. Horregatik kalera joateko eta Ilargiaberari ekartzeko proposatu zion.

 

Orduan Jon pasilloan zegoela paretari ostikoak jotzen hasi zen. Bat batean, Jonek buelta eman eta…                                                                                                                  

 -Zer zaude egiten  ni  jotzen ? Nik  ez dizu ezer egin- esan zuen  paretak.                                                                            

 

–Ja, baina  andereñoak kanporatu nau eta ez zeukan arrazoirik- erantzun zuen Jonek.-Gainera, ilargia berari eramateko  esan dit. 

                                                                                    

-Hori esan dizu, seguru? Zatoz,zatoz, gurutzatu nazazu.   

 

Jonek kasu egin eta pareta gurutzatu zuen. Orduan mutikoa ilargian agertu zen.

 

-A!! non nago? Uste dut ilargian nagoela!! Berehala konturatu zen  andereñoak eskatu zionaz.

 

-Badakit!!! Ilargiko harri bat hartuko dut eta eramango diot ia zer esaten duen.

Orduan harria eskuan hartuta eskolara bueltatu zen.

 

Klasean sartu eta andereñoa harrituta gelditu zen:                                                                                                                                                                                                                                                                                              

-Zer da hori, Jon?

 

-Ilargira joan eta zuk eskatutakoa ekarri dizut.

 

-Ai Jon!! zu eta zure  burutazioak .


OLATZ ALONSO, San Inazio (DBH2)
 Ikusmen ordez, entzumen

Riiiing! Mikelen sakelako telefonoaren alarma,

ohetik altxatzeko abisatzen nauena.

Begiak zabaldu eta beti bezala dena ilun, dena beltz.

Ohetik altxatu, komunera joan eta txxxxx!

Goizero soinu berdina, momentu berdinean.

Beti bezala, jantzi eta gosaldu ondoren, ding, dong!

Ateko txirrina. Korrika batean kristal beltzeko

betaurrekoak hartu eta atea zabaltzera noa.

June da, klase batera joateko galdezka.

 Klaserako bidean, klan, klan, klan, klan!

Takoidun pausu batzuk korrika gure atzetik.

Buelta eman, eta Irantzu dabil korriketan.

Besotik heldu, eta hirurak batera goaz klaserantz.

Tik, tak, tik, tak… Orduak eta orduak pasa ostean

azkenean lau t’erdiak heldu dira. Riiiiing! entzun eta

jende mordoa hasten da pasabidetik oihuka;

Klaseak amaitu diren seinalea. 

Etxera heltzean, auzokoen txunda, txunda! entzuten da,

beti bezala. Baina horrela ez da dena geratuko: Tariro, tariro…

Nik nire musika bolumen osoan jartzen dut!

Orain musika nahaste arraro bat agertu da:

txuntariro, txuntariro!

Egunero bezala, nahaste honekin konformatu beharko!

Tik, tak, tik, tak… Orduak pasa eta gaua heldu da,

lo egiteko momentua.

 

Riiiing! Mikelen sakelako telefonoaren alarma,

ohetik altxatzeko abisatzen nauena.


MAIALEN EZKURRA, Deustuko Ikastola (DBH3) 
Saguzarra

Saguzarra eta ni lagun handiak gara. Gero  eta gutxiago ikusten dugu elkar, baina sarritan idazten dizkiogu gutunak batak besteari. Oso gogoko dut eskutitzak idaztearena, hala izan zen eta, elkar ezagutzearen arrazoia.

 

Oraindik gogoan dut zazpi urte bete nitueneko gau hura. Etxean nengoen familiakoekin, eta halako batean, jaten ari nintzen bitartean, hortz bat erori zitzaidan. Pozaren pozez nengoen, eta oheratzerakoan, burkoaren azpian utzi nuen hortza. Beti egin ohi den bezala, mesanotxeko argia piztuta utzi nuen, saguzarra nigana etor zedin. Gau hartan, desio bat eskatu nuen: saguzarra ezagutu ahal izateko desioa. Honela lokartu nintzen, desira buruan nuela. Hurrengo goizean, eskua burko azpian sartu eta non eta gutun bat aurkitu nuen. Zera zihoen: hurrengo hortza erortzen zaizun gauean, itxaroidazu itzarrik. Eta hala egin nuen. Erdi lokarturik egon arren, ez nituen begiak behin ere itxi, eta gauerdi aldean, saguzarra agertu zen. Hasieran mutu geratu arren, segituan hasi ginen geratu gabe hitz egiten. Bere etxera gonbidatu ninduen, eta ezetz asmatu zerez zegoen eraikita: hortzez! Guztiz harriturik nengoen, hortz bakoitzak distira izugarri bat isurtzen zuen eta.

 

Egun hartatik aurrera, erortzen zitzaidan hortz bakoitzean ikusten genuen elkar, eta beti ezberdin zegoen bere etxera gonbidatzen ninduen. Orain, hortz guztiak eroriak dauzkat,

eta lantzean behin baino ez gara elkarrekin egoten. Baina gutunak, bata bestearen atzetik idazten ditugu.


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, deustuko_ikastola, eskolak, euskararen_unibertsoa, ibarrekolanda, ikastetxeak, san_inazio | ( Komentarioak )