Gaia: irakurlearen_txokoa

Uzt
05
10:19

Deustualdea (Bilbo): AFRIKA EXPRESS: irakurlearen txokoa, IRAILEAN

uda honetan irakurtzeko...
hemen irakurle txokoaren proposamena:

               
                AFRIKA EXPRESS - urtzi urrutikoetxea

                    africa_express

* irailean egingo dugu hitzordua, baina oraindik zehazteke

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | afrika_express, berbaizu, deustua, irakurlearen_txokoa, kulturgintza, urtzi_urrutikoetxea | ( Komentarioak )


Ots
04
11:20

Deustualdea (Bilbo): Ur Apalategi Irakurlearen Txokoan

Aurtengo lehenengo Irakurle txokoaren solasaldia izan dugu otsailaren batean eta gomitea UR APALATEGIri egin genion "Fikziozko izterrak" ipuin bildumaz aritzeko asmoz.

P2010234

Interesgarria oso, bai liburua eta noski egilea bera ere. Oso aberatsa den idazlea dugu Apalategi, literarioki jakina.

Auñamendi mendien magalean, euskal lurraldeetatik gertu, dagoen Pabeko Unibertsitatean literatura ikertzaile moduan du lana eta gai honen gainean duen trebezia luzea eta zabala argi geratu zen, laburra baino laburragoa egin zitzaigun ordu bat eta erdian.

Sorpresatxo batekin etorri zen Deustualdera ere: liburuan agertu ez, baina ederra baino ederragoa den ipuina kontatu zigunean. Eskerrik asko Ur.

P2010237

Poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, ipuingilea, ikertzailea,  azken finean idazlea, dugu Ur.

Gozatu egin genuen berak emandako, liburua gauzatzeko, beharrezkoak diren arkitekturaren pautak.

Liburuaren izenburuan agertzen denez fikzioa da haria nagusia, baina haratago joan nahi zuen:    fikzio konpartitua lortzeko asmoa baizen egilearen helburua eta lana osatzen dituzten zazpi ipuinetan hori da nabarmena. Hori eta idazlea-irakurle binomioaren artean nolabaiteko lotura present dago obra honetan.

Gaiak bi dira nabarmenki: Idazmena eta argitaratzeko gogoak alde batetik eta maitasun-sexu-adiskidetasuna bestetik.

Hurrengoa noiz? Laister izango delakoan, adiorik ez.

        P2010238

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, fikzioaren_izterrak, irakurlearen_txokoa, ur_apalategi | ( Komentarioak )


Ira
01
10:10

Deustualdea (Bilbo): Irakurlearen Txokoa: Far Westeko Euskal Herria

BERTAN BEHERA geratu da, barkatu eragozpenak


farwest

URRIAREN 6an, asteazkena
Far Westeko Euskal Herria, Asun Garikano
20.00etan Bidarten

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | asun_garikano, berbaizu, deustu, far_westeko_euskal_herria, irakurlearen_txokoa | ( Komentarioak )


Eka
04
10:58

Deustualdea (Bilbo): Fermin Etxegoien Irakurlearen Txokoan

Pasadan ekainaren 2an Irakurlearen Txokoan 13-15 pertsona bildu ginen Fermin Etxegoienekin, bere Autokarabana eleberriaren gaineko tertuliatxoa zabalduz.

Oso pertsona hurbila eta jatorra iruditu zitzaigun Fermin, eta fikzio istorio honen gaineko hainbat zalantza, desadostasun edota kritikak aski lasai komentatu ziren.


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | autokarabana, berbaizu, deustu, fermin_etxegoien, irakurlearen_txokoa | ( Komentarioak )