Gaia: jaiak

Urt
31
10:32

Orio - Aia: Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen Elkarteko 25. urteurrena ospatu zuten Andatzan

Mendi ibilaldia, pintxoak eta hegaztien askatzea izan ziren

Larunbatean ospatu zuten Andatzan Gipuzkoako Eskola Txikien Gurasoen Elkarteko 25. urteurrena. Aginaga, Altzo, Gabiri, Igeldo, Ikaztegieta, Larraul eta beste hainbat herri txikitatik gerturatu zen jendea Andatza eskolara; 100 lagun inguru.

Eguraldi eguzkitsuarekin mendi alderantz  abiatu ziren ibilaldi bat egitera, baina berehala lainotu zen zerua eta euripean egin zuten Lokaterako bidea. Bueltan, Andatzako gurasoek pintxoak banatu zituzten. Bestalde, eguneko ospakizun modura Igeldoko arrano-etxetik ekarritako hegaztiak askatu zituzten, mirua eta zapelatza besteak beste.

25. urteurrena dela eta, urtean barrena beste hainbat ekitaldi ere izango dira:

  • Otsailean: Kaxa Ibiltaria
  • Martxoan: Herri guztien batzar orokorra
  • Apirilean: Jardunaldiak
  • Maiatzean: 25 urte 25 tontor
  • Ekainean: Eskola txikien festa Larraulen
  • Udazkenean: Eskola ezberdinen artean mahai ingurua

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | hezkuntza, jaiak


Abe
23
8:39

Orio - Aia: Aiara ere iritsi dira Gabonak

Atzo egin zuen Olentzerok bisita kaskoan

Andatza auzoko eskola txikian azken eguneko festa izan zuten atzo, abenduaren 22a. Ume guztiek hartu zuten parte eta, besteak beste, abestiak, antzerkia, txisteak… egin zituzten hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Atzetik, taloak prestatu zituen guraso elkarteak eta gazta eta bizkotxoak ere banatu zituzten. Kaskoan izan omen zen atzo Olentzero eta larunbatean, hilaren 24an, Andatzan ere izango da. Egun horretarako, Gabon eskea antolatu dute. Goizean, eskolako umeak kantari joango dira baserriz baserri gurasoekin. Arratsaldez, berriz, herrian egingo dute eskea kantuan herritarrek. Andatza auzoan ere goizez etxez etxe kantuan ibili ondoren, Olentzero etorriko da 14:00ak aldera, gutunak jasotzera.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Aza
07
11:10

Orio - Aia: Bi aste bukaeretan ospatuko dituzte sanmartinak Urdanetan

Herri kirolak, erromeriak, bazkariak eta afariak izango dira besteak beste

Azaroaren 11n, datorren larunbatean, da San Martin eguna, Aiako Urdaneta auzoan, ordea, asteburu honetan hasiko dira ospakizunekin eta hilaren 14ra bitartean, bi aste bukaeretan ekitaldi ugari izango da auzotarrentzat zein hara gerturatzen direnentzat.

Larunbatean mus partidekin hasiko dira festak eta gauean Ximor irekita egongo da. Iganderako, Zaharren Egunerako ere ez da ekitaldirik faltako: eskuzko eta palazko pilota partidak, harri-jasotzaileak, bertsolariak, trikitilariak, bazkaria, kalejira eta erromeria.

Aste barruko etenaren ondoren, indar berrituta, San Martin Egunean, ostiralez, itzuliko da festa giroa Urdanetara. Meza Nagusiarekin hasi eta gero herri kiroletan arituko dira auzotarrak. Auzoko emakumeek egindako patata tortilla lehiaketa eta dastatzea ere izango da goizean zehar. Arratsalde eta gauean, berriz, trikiti doinuek hartuko dute Urdaneta.

Afaritarako txartelak
Azaroaren 12an, goizez Gorritiren animaliak eta txokolatada izango dira eta gauean, txahal jana izango da frontoian Anjel Mari Peñagarikano eta Amets Arzallus bertsolariek, eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuta. Afaritarako txartelak salgai daude, Urdanetako Izarra, Begoña eta Izeta tabernetan, eta Zarauzko Azken Portuko Otzarreta haragitegian, 25 euroren truke.

Hilaren 13an herri kirolek hartuko dute egitarauko tarte zabalena. Izan ere, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a  aita-semeek desafioa egingo dute harri-jasotzen. Markesako 150 kiloko harri kubikoarekin, hiru minutuko epean, zeinek jasoaldi gehiago egin arituko dira. Ondoren, bi talde izango dira aurrez aurre lehian. Ugaitz Mugertza eta Imanol Izeta aizkolariek Izeta I.a eta Izeta II.a harri jasotzaileekin batera arituko dira, Joxe Etxebeste eta Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolarien eta Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.-a eta Izeta IV.-a harri-jasotzaileen aurka. Arratsaldean ere inguruko hiru talde ariko lehian. 20 minutuko denbora tartean Giza Proben Gipuzkoako txapelketa irabazi berri duen Orioko Heldu taldeko zortzi kide 900 kiloko harriarekin eta  Urdanetako Saberri eta Izeta gazteak txandaka, 115 kiloko harriarekin zeinek plaza gehiago egin; eta Izeta II.a 115 kiloko harri baldarrarekin zenbat jaso aldi eman izango da lehia. Gauean erromeriarik ez da faltako Ximorren.

Azaroaren 14an amaituko dituzte Urdanetako festak, Oilasko Biltze Egunarekin.

EGITARAUA

  • Azaroak 5, bihar

16:00 Mus txapelketa.
Gauean, Ximor irekita.

  • Azaroak 6, igandea, ZAHARREN EGUNA

16:00 Mus txapelketa.
11:30 Meza Nagusia.
12:00 Eskuz binaka eta palaz banakako pilota partiden finalak.
13:00 Mikel Lopetegi Urra, eta Xabat eta Joseba Otaegi harri-jasotzaileen erakustaldia, bertsolari eta trikitilariek alaituta.
Ondoren, auzoko nagusiekin, Astiazaran trikitilariekin, eta Telleria eta Loidisaletxe bertsolariekin bazkaria, Indamendi elkartean.
Arratsaldean, auzoan zehar kalejira, bertsolari eta trikitilariekin.
22:30 Astiazaran anaiekin erromeria, Ximorren.

  • Azaroak 11, ostirala, San Martin Eguna

11:00 Meza Nagusia.
12:00 Auzotarren arteko herri kirolak, trikitilariek alaituta.
Ondoren, auzoko emakumeen patata tortilla lehiaketa eta tortilla pintxoen dastatzea.
18:30 Kalejira auzoan, Imuntzo eta Beloki trikitilariekin.
22:00 Imuntzo eta Beloki trikitilariekin erromeria, Ximorren.

  • Azaroak 12, larunbata

16:00 Gorriti’s show. Gorriti eta bere animaliak.
Ondoren, gozokiak umeentzat eta txokolate jatea.
21:00 Txahal jana, frontoian, Peñagarikano eta Arzallus bertsolariek, eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
Afalostean, bertso saioa eta erromeria, frontoian.
00:00 Ximor irekita.

  • Azaroak 13, igandea

11:00 Meza Nagusia.
12:00 Palaz binakako pilota partiduen finala.
Ondoren, herri kirolak.
17:00 Herri kirolak.
22:30 Ostolaza eta Andonegi trikitilariekin erromeria, Ximorren.

  • Azaroak 14, astelehena, Oilasko Biltze Eguna

07:00 Diana.
07:30 Auzoko gazteak baserriz baserri oilasko- biltzen, Izer eta Alabierren laguntzaz.
21:00 Bildutako oilaskoekin auzo afaria, Indamendi elkartean.
Ondoren, erromeria izango da Izer eta Alabier trikitilariekin, Ximorren.
23:30 Patata dantza txapelketa, Ximorren.
00:00 Aurtengo jaiei amaiera emateko traka zaratatsua egingo dute.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Ira
08
8:45

Orio - Aia: Festa eivissarra larunbatean Aiako igerilekuan

Dantza, afaria eta musika izango dira

Irailaren 10ean, larunbatean, festa eivissarra izango da Aiako igerilekuan 21:00etan hasita.

Eneko Balerdik eta Izaskun Lapazak dantza emanaldia eskainiko dute lehenengo eta afari-koktela izango da gero. Ondoren, gaua musikaz girotzeko, disko jartzaile bat arituko da.

Festan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta izena emateko ostirala baino lehen honako telefono zenbakira deitu beharko da: 630 224 582 (Pili).

Antolatzaileek gomendatu dute, jaiari eivissako ukitua emateko, parte hartzaileak festara zuriz jantzita joatea.

 
 
 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Eka
17
11:30

Orio - Aia: Oriotarrak danborradan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak

Entseguak ekainaren 22an eta 27an izango dira

San Pedro festak gero eta gertuago daudela-eta danborradan parte hartzeko deia egin die Udalak herritarrei. San Pedro bezperan izango da danborrada, 20:00etan, txupinazoarekin batera. Ondoren, herriko kaleetan barrena ibili eta bukaeran otordu arin bat izango da.

Orain artean egin diren entseguak jendetsuak izan ez direnez, Udalak bigarren deialdia egin die herritarrei eta bide batez, San Pedro festak indartsu eta gogotsu hastera animatu. Bi entsaio egun jarri dituzte: ekainaren 22a, astelehena eta ekainaren 27a astelehena. 20:00etan izango dira biak kultur etxean.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | deialdia, jaiak


Eka
13
8:00

Orio - Aia: Herriko eragileak eta haurrak protagonista Ikastolaren jaialdian

LHko ikasleek Mikel Laboa, Xabier Lete eta Oihana Alkorta izan zituzten gogoan

Jendez lepo zegoen atzo goizeko 11:00etarako Karela Kiroldegia. Ttuntturroek herritik buelta bat egin zuten lehenik eta kiroldegian bertan bukatu zuten beren ibilbidea. Iñaki Berazak, ikastolako zuzendariak, aurkezpena egin eta haur hezkuntzako umeak hasi ziren beren dantzak egiten. Zoologikoa ardatz hartuta, hainbat dantza egin zituzten.

Hau bukatuta, ikastola eta udalaren arteko hitzarmenaren alde egin duten eragileei eskerrak emateko ekitaldia izan zen. Ikastolako lehendakari izandakoek oroigarri bana eman zieten bertan ziren eragileetako ordezkariei.

Atzetik LHko ikasleek Queen, Michael Jackson, Mecano, Parchis, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Oihana Alkorta izan zituzten gogoan. Jaialdia amaitzeko Leteren Habanera abestu zutelarik harmailetan zeudenen laguntzarekin.

Jaialdia bukatuta, ikastola aurreko plazan hamaiketakoa izan zen eta horrek eman zion urteroko ekitaldiari amaiera.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak, jendartea


Eka
08
11:16

Orio - Aia: Igandean Ikastola Eguna ospatuko dute

Karela kiroldegian izango da ekitaldi nagusia Ekainaren 12rako, iganderako, hainbat ekitaldi antolatu dituzte goizerako Ikastola Egunaren aitzakian. Ikastolako Ttuntturroak herriko kaleetan ibili ondoren Karela kiroldegian ikasle, irakasle eta ikasleek hainbat ikuskizun egingo dituzte. Honakoa da iganderako egitaraua:
  • 10:30ean: Ikastolako ttuntturroak, DBHko ikasleek eginak. Herrian zehar.
  • 10:50ean: HH-LHko ikasleen jaialdiaren hasiera txalapartarien harrerarekin.
  • 10:55ean: Ikastolako ttuntturroen sarrera Karela kiroldegian.
  • 11:00etan: Haur Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna: ZOO-ari bisita. Animaliak irudikatuko dituzte ikasleek.
  • 11:30ean: Udala eta Ikastolaren arteko hitzarmena lortzen lagundu duten eragileei esker ona. Oroigarri bana emango die Ikastolak lehendakari-ohien eskutik.
  • 11:35ean: Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna: desagertutako musika talde eta abeslariei omenaldia.
  • 12:15ean: Xabier Leteri omenaldia: ikasle, irakasle eta gurasoek euskal kantari, poeta eta artista handiari omenaldi xumea eskainiko diote.
  • 12:30ak aldera: Hamaiketakoa Ikastola aurreko plazoletan, gurasoek egindako patata tortila eta txorizo egosia.


Erakusketa

Bestalde, Ikastolako ikasleen lanekin egindako erakusketa ikusgai dago Ikastolako batzar aretoan, ostiralera (ekainak 10) bitartean. Erakusketaren ordutegia 17:30etik 19:30era izango da. 



Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Eka
06
8:36

Orio - Aia: Jai giroan ospatu zuten Eskola Eguna Zaraguetakoek

Larunbatean, ekainaren 4an, egin zen festa eskolan bertan Pasa berri den larunbatean, ekainaren 4an, Zaragueta Herri Eskolan bertako eguna ospatu zuten.

Urteroko bezala, ekainaren lehen larunbatean egin zen ospakizuna, eta ikasle, irakasle eta gurasoen artean hainbat ekintza egin ziren.

Ikasleentzat Eskolako Eguna egun oso berezia izaten da, beren familiak haurren eguneroko espaziotan ikusteak poza eta emozioa sortzen die-eta. Irakasleen aldetik, aurreko egunetan emanaldiaren prestaketan buru-belarri murgilduta ibili ondoren, beraien lanaren emaitza erakutsi ahal izan zuten.

Dena den, Guraso Elkarteak osatu zuen, ohitura denez, egunaren zati pisutsuena, egitura eta antolaketa lanak: pentsatutakoak eta pentsatu gabekoak, denak arazo bihurtzen dira hainbat unetan, baina gero, emaitza ikustean, festa giroan, gozamen sentsazioak nagusitzen dira adierazi dute Zaraguetatik.

Goizeko 11etan hasi zuten jaia eta iluntzera bertan ibili ziren Zaraguetako familia handia osatzen dutenak jai giroan.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Mai
30
15:07

Orio - Aia: Giro aparta Asentzioetako ferian

Jende asko ibili zen Aian, eguraldi ona aprobetxatuz

Atzo, maiatzaren 29a, Asentzioetako feria giro apartarekin ospatu zen Aian. Iluntzera arte eguraldi ona egin zuela aprobetxatuz, jende ugari gerturatu zen Aiako kaleetara. Ganadua, makinaria, belar-moztaileak, ardien ile-moztaileak, talo egileak, labeleko oilaskoarekin egindako pintxoak, sagardoa, txakolina eta beste hainbat gauza izan zen postuetan.

Arratsaldeko 17:30ean hasi zen pilota jaialdia frontoian. Lau t'erdian Eneko Ioldik Arraztoa 22 eta 14 hartu zuen mendean, eta binaka Mikel Goñi eta Uzkudun iritsi ziren 22ra lehendabizi, Beitia eta Gorrotxategi 18 puntuan utzita. Giro beroa izan zen Aiako pilotalekuan, goraino beteta egon zelarik arratsaldean.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Mai
27
9:16

Orio - Aia: Kultur aniztasunaren jaia larunbatean

Hirugarren urtez jarraian ospatuko da festa herritarrekin eta kanpotik etorritakoekin

Bihar, maiatzak 28, larunbata, goizeko 11:00etan hasita 3. Kultur aniztasunaren jaia ospatuko da Orioko plazan. Aurten bederatzi postu izango dira: Senegal, Mexiko, Ekuador, Portugal-Nikaragua, Sahara (haima), Euskal-Bahía (Brasil), Kuba, Honduras eta Maroko.

Musikak eta dantzak izango dute ekitaldien pisu handiena, eta goizeko 11:00etan hasi eta gaueko 23:00 inguru arte iraungo du jaiak. Manifestua iluntzeko 20:00etan irakurriko da.

Herrialde bakoitzak bere gastronomiako produktuak jarriko ditu beste behin jendeak proba ditzan, eta razio bakoitza euro baten truke erosi ahal izango da.

Trafikoan ere aldaketak izango direla adierazi du Udaltzaingoak goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara:

  • Herriko Plaza oinezkoentzat ipiniko da.
  • Herrira sarrera Moilatik ipiniko da.
  • Oriotik irten nahi dutenek txanka hondartza bidea erabili beharko dute.

Besterik gabe, herrian ditugun kulturak ezagutzeko aukera ona dugu oriotarrok bihar.

 

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak, kultura


Mai
05
11:35

Orio - Aia: Asteburuan izango dugu Erreboiloaren Festa

600 lagunentzako txartelak saldu dituzte

Bihar, maiatzak 6, emango zaio hasiera lehenengo Erreboiloaren Festari. Hasera batean 450 lagunentzako txartelak jarri baziren ere salgai, azkenean eskaerei aurre egiteko beste 150 saldu dituzte. Ezinbestean hartu beharreko erabakia izan da. Lehenengo edizioa izanik, beti daukazu zalantza, jendearen erantzuna ezin delako aurreikusi. Baina txartelak salgai jarri eta berehala uxatu genituen beldur guztiak. Egia esan, Erreboiloaren Festak izan duen harrerarekin oso gustura gaude, adierazi du Jon Redondo alkateak.

Bihar afariarekin hasi eta larunbat gaueko afariarekin amaituko da gastronomiaren jaia. Guztira bi afari eta bazkaria izango dira. Orioko Turismo Bulegoko arduradunen esanetan, oriotarrek erosi dituzte txartel gehien. Erreboiloaren Festa, hain zuzen, Orioko Udalak herriko arrantzaleen lana goratzeko eta arrantzaleak omentzeko antolatutako festa dela adierazi du. Hala ere, Gipuzkoako beste herrietatik –Zizurkil, Donostia, Irun, Errenteria, Hernani…– iritsitako mahaikideak izango dira erreboiloa jaten. Menua honakoa izango da: foie, txangurro entsalada, arrain zopa, erreboiloa parrillan eta postrea. Kafea eta edaria ere (Gailur kriantza ardoa, Getariako Ulazia txakolina, Insalus ura eta Saizar sagardoa) menuan sartzen dira.

Jatorduak girotzeko, Egunsenti otxotea ere izango da ostiral eta larunbatean.

Jatorduez kanpo

Erreboiloaren Festak irauten duen bitartean, Orioko plaza girotzeko bestelako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera izango da. Larunbatean jarriko dituzte salmenta postuak eta, besteak beste, olagarroa eta taloak jateko aukera izango da. Horrezaz gain, txangurro izpitua, antxoak, atuna eta bakailaoa erosterik ere izango da.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Api
18
17:01

Orio - Aia: Eguraldi onak jende asko erakarri zuen Aiako Txakolin Egunera

Herriko gazte ugari ibili zen lanean

Eguraldi eguzkitsua zela eta jendea etxetik irteteko gogoz edo egarrituta gerturatu zen Aiako Txakolin Egunera. Txangoa eginda asko iritsi ziren Zarauztik eta Oriotik baina tartean baziren errusiar, galiziar, urugaiar…

Guztira 20 upategitako txakolina dastatzeko aukera izan zen eta ekarritakoa bukatzen aurrena Txomin Etxaniz izan zen.

Edan bakarrik ez, ordea, jateko egon zen aukera. Euskol Labeleko txahal pintxoak eta herriko gaztagileek egindako gazta probatu ahal izan zuten gerturatu zirenek, baita erosi ere.

Hori guztia herritarrei esker, izan ere, postuetan edaria eta jatekoa zerbitzatzen aiar ugari ibili baizen Txakolin Egunean.

Argazkiak hemen.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Mar
29
12:06

Deustualdea (Bilbo): Deustuko Jaiak 2011: bigarren asteburuko argazkiak!

Nekea jada nabaria zen, baina jendea azkenengo asteburuari gogor eutsi zion! Osteguneko bertsoak eta gero ostiral gabaz Deustuko Kantagintza kantubiran ibili zen,

Kantugintza-511
ondoren larunbateko tomate lehiaketan hainbat talde Done Petrin bildu eta bazkaria prestatu zuten.

Tomatea-548

Bukatzeko igande arratsaldean tomateari agur esan eta azkenengo dantzak eta algarak bota genituen!

bukaera-588

    GORA DEUSTUKO JAIAK! eta hurrengo urterarte!
                 
                  ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustua, jaiak, jai_batzordea, kantagintza | ( Komentarioak )


Mar
28
11:55

Deustualdea (Bilbo): deustua bertsotan!

Jendetza pasadan ostegun arratsaldean! 300 lagun bildu ziren txosna gunean bertso saioa ikusteko! Ondoren gazte afarian ere giro ona egon zen!

Bertsolariak_0492
Bertsolariak_0475

                         ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | andoni_egaña, arkaitz, berbaizu, bertsolariak, deustu, estiballes, igor_elorza, jaiak, jai_batzordea, unai_iturriaga | ( Komentarioak )


Mar
23
13:40

Deustualdea (Bilbo): Deustuko Jaiak 2011: lehenengo asteburuko argazkiak!

Berbaizu eta Deustuko beste taldeak topera gabiltza aurtengo jaietan, eta horren emaitza lehenengo asteburuko argazkietan duzue!

P3192677

Aurreskua-063

               ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, jaiak, jai_batzordea | ( Komentarioak )


Mar
22
9:02

Deustualdea (Bilbo): BERTSO SAIOA ostegun honetan!

Ostegun honetan, martxoak 24, bertso emanaldia izango dugu Deustuko jaietako txosna gunean (euskalduna zubiaren parean).

Saioa 19.30tan hasiko da, baina aurretik 18.30ak aldera luntx txiki bat egongo da bertsolariekin batera.

Galtzeko aitzakirik ezin jarri!

bertsoak

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | andoni_egaña, arkaitz, berbaizu, bertsolariak, deustu, estiballes, igor_elorza, jaiak, jai_batzordea, unai_iturriaga | ( Komentarioak )


Mar
15
8:58

Deustualdea (Bilbo): GORA DEUSTUKO JAIAK!

Cartel

                                 martxoak 18, ostirala
                  done petri plazan txupinazoa, 20.00etan


asteburu honetan eta hurrengoan jai giro paregabea deustun!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, bertsolariak, deustu, deustuko_, gazteak, jaiak, jai_batzordea, txupinazoa | ( Komentarioak )


Mar
04
12:49

Orio - Aia: Iritsi dira inauteriak

Orain arte ateratako argazkiak jarri ditugu ikusgai

Iritsi dira 2011 urteko inauteriak gurera. Gaur goizean hasita, mozorro festa asteburua arte luzatuko da. Goizean bertan, Zaragueta Herri Eskolako piratak kalez kale ibili dira ezpatak gora eta behera. Zaharren Egoitzan berriz, artaldea osatu dute, artzain eta guzti.

Andatzako eskolako haurrek eta irakasleek, berriz, Lantzeko inauteriak antzeztu dituzte.

Arratsaldean ospatuko dituzte inauteriak Orioko Herri Ikastolakoek eta Aiako Lardizabal eskolakoek.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Mar
04
12:03

Orio - Aia: Autobus zerbitzua izango da Inauterietan Aia, Orio eta Zarautz lotzeko

23:00etan aterako da aurreneko autobusa Aiatik Zarautza bidean, Oriotik pasaz

Larunbat gauetik igande goizaldera bitartean, martxoaren 4etik 6rako gauean, autobus zerbitzu berezia jarriko du Landabusek Inauteriak direla eta. Zarautza joan eta etorri egiteko garraio publikoa izango dugu hortaz, oriotarrok eta aiarrok.

Gaueko hamaiketan irtengo da aurreneko autobusa Aiatik; 23:20an jasoko ditu oriotarrak tren geltoki parean; eta 23:40ean iritsiko da Zarautza. Gauerdian, 00:00etan, izango da hurrengo autobusa Aian. Hortik aurrerakoak (02:30ean, 03:35ean eta 05:00etan Aian) Zarautza joango dira zuzenean, Orion gelditu gabe.

Etxera bueltatzeko, berriz, 23:40an izango da lehenengo autobusa Zarautzen eta Aiara joango da zuzenean. Beste lau autobusen (00:40ean, 03:00etan, 04:00etan, 05:30ean, Zarautzen), aldiz, Orion geldiunea egingo dute.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak


Abe
10
13:05

Orio - Aia: Berandu hasiko da baserriko produktuen azoka

Plazan jarriko dituzte Orioko baserritarrek beren produktuak salgai

Goizeko 10:00etan hasi behar zuen Orioko baserrietako produktuen azokak, baina postuak jartzeko mahai faltan, beranduago, 11:30ak aldera edo, egongo da prest. Dirudienez, koordinazio arazoak izan dituzte. Kontuak kontu, azoka motz samarra izango da aurten, eguerdi parterako jasoko baitute guztia.

Argazki gehiago klikatu hemen.

Karkara Orioko eta Aiako orainkaria - Albisteak | jaiak