Gaia: jardunaldia

Api
10
8:38

Aiaraldea: Enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzak

Lekua: 
Arza eraikina, Gardea auzoa
Noiz: 
Or, 2013-04-12 09:30

Laudioko Garapen Agentziak antolatu dituen jardunaldi hauen helburua da enpresa txikiek eta ertainek zein autonomoek eta pertsona enpresariek eskuragai dituzten diru-laguntzak ezagutzea. Eta ezagutza hau ez ezik, hizlariek nola eskatzen diren ere azalduko dute.

Irudiak: 

Aiaraldea komunikazio leihoa | jardunaldia, laudio | ( Komentarioak )


Mar
04
10:07

Aiaraldea: Katixa Agirreren hitzaldia

Lekua: 
Laudio Institutua
Noiz: 
Or, 2013-03-08 08:15

Berdintasuna landuko duen ekimena egingo dute Laudio Institutuan; abestiak, bertsoak, eskumuturren banaketa, lehiaketa... eta Katixa Agirre euskal idazlearen hitzaldia antolatu dute; "Emakumea literaturan".

Irudiak: 
Katixa Agirre idazlea mintzatuko da Laudion./ Larrabetzu.org

Aiaraldea komunikazio leihoa | jardunaldia, laudio | ( Komentarioak )


Eka
05
20:37

Aiaraldea: Baserri bio-emankorrak, kromatografia eta bio-ongarriak

Lekua: 
Kultur Etxea
Noiz: 
La, 2012-06-16 19:00

Eugenio Gras mexikar adituaren eskutik bio-ongarrien inguruko tailerra izango da ekainaren 16tik 18ra arte. Tailerrak goiz eta arratsaldez izango dira, goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko zazpirak arte.

Ikastaroak  euroko prezioa du, Udalak Urduñako bizilagunei %50eko diru-laguntza emango die, izena ematea Etorbide Nagusiko 10 zenbakiko behekaldetan da.

Aiaraldea komunikazio leihoa | jardunaldia, tailerra, urduña | ( Komentarioak )


Mai
25
12:30

Mahatserria (Bilbo): Euskal hiztun komunitatearen komunikazio beharrak aztergai, TOKIKOM jardunaldian

Euskal hedabideen, eta batez ere tokikoen, etorkizuneko estrategiak adostu eta finkatze aldera, TOKIKOMek eta TOPAGUNEak “TOKIKOM jardunaldiak” antolatu dituzte ekainaren 15ean, Arrasaten.

‘Zer egitura komunikatibo behar du euskal hiztun komunitateak?’ . Galdera horri erantzuten saiatzeko jardunaldia antolatu dute  TOKIKOMek eta TOPAGUNEAk ekainaren 15erako, Arrasaten. Gogoeta teoriko-praktikoa egin nahi dute, Euskal Herriko zein kanpoko aditu eta arituen eskutik.

Azken hamarkadan, aldaketa erraldoiak gertatzen ari dira hedabideen alorrean. Interneten hedapenak goitik behera aldatu ditu informazioa kontsumitzeko ohiturak, eta horrek eskaintza egokitzeko beharra ekarri du. Hedabide analogikoetatik digitaletarako trantsizio garai honetan, medioek errentabilizatzeko zailtasun handiak dituzte, horren azkar aldatzen ari den kontestura egokitzeko formula aurkitu ezinik. Hori gutxi balitz, krisi ekonomikoak ere publizitate inbertsioaren beherakada nabarmena ekarri du, orain arteko diru iturririk nagusiena kolokan jarriz.

Euskal hedabideek ere zuzen-zuzenean paraitu dituzte krisi zein globalizazioaren ondorioak, haien problematika bereziari gehitu zaizkionak: atomizazioa, merkatu mugatua, erdarazko egitura handiekin lehiatu beharra… Kontestu horretan, euskal hedabideak elkarlaneko dinamika batean murgildu dira berriki, etorkizuneko erronkei aurre egiteko baliabide eta estrategiak elkarrekin garatzeko. Zailtasunak zailtasun, une zirraragarri eta itxaropentsuak bizi dira gaur egun sektorean.

Tokiko hedabideak ere sendo ari dira aldaketa garaiari aurre egiten: hasteko eta behin, TOKIKOM zuten 2009an, marka bateratu gisa. 2012an, berriz, marka hori edukiz hornitu eta azpisektorearen ordezkari bilakatzen ari den TOKIKOM enpresa sortzea erabaki dute, tokiko hedabideen esparru komunak, solaskidetza bateratua eta integrazio bideak kudeatzeko.

TOKIKOMen jardueraren estrategia nagusiak finkatzeko unea heldu da, eta horixe da hain zuzen jardunaldi hauetan elkarlanean landuko dena. Helburu nagusia, galdera orokor bezain garrantitsuari erantzutea: zer egitura komunikatibo behar dugu euskaldunok? Nola erantzun ahal diogu horri tokiko hedabideetatik? Jardunaldia TOPAGUNEAk eta TOKIKOMek antolatu dugu, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz.

Galdera horri erantzuteko, gogoeta teoriko-praktikoa egingo dugu ekainaren 15ean, ostirala, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Adituek iradokitzen dizkiguten zertzelada teorikoak, han eta hemengo hedabideen esperientzia praktikoak eta bertan bultzatutako ideia jasa uztartuz, euskarazko tokiko hedabideen etorkizuneko estrategiarako gakoak adosten saiatuko gara. Euskal komunitateak soziolinguistika ikuspegitik nolako hedabideak behar dituen hausnartzeaz gain, behar hauetara egokitzeko medioek egokitu beharreko aspektuetan sakonduko da maila handiko adituen eskutik. Besteak beste, lagun hauek izango ditugu gonbidatu:

  • Nekane Goikoetxea (HUHEZI, SORGUNEAk ikertegia), SORGUNEAK ikertegia eta Topagunearen arteko elkarlanaren haritik, hedabideen funtzio funtzio eta helbutu soziolinguistikoetaz arituko da Nekane, hedabideen ‘euskararen normalizazioan laguntzeko’ helburu orokorraren esannahian eta inplikazioetan sakonduz.
  • Aitor Zuberogoitiak eta Eneko Bidegainek (HUHEZI) hedabideen munduan sumatzen diren joera nagusiak hartuko dituzte hizpide eta, batez ere, joera horiek zer abantaila eta desabantaila ekar dezaketen tokiko hedabideon esparrura.
  • Luistxo Fernandezek eta Gari Araolazak (CodeSyntax) ikuspegi teknologikoa txertatuko dute jardunaldian, IKTek tokiko hedabideei aurkezten dizkieten aukerak eta erronkak aztertuz.
  • Belgikatik, Bart Bijnens-ek Belgikako  Het Belang Van Limburg tokiko egunkari arrakastatsuaren online eta offline esperientziaren berri emango digu.

Adituen ekarpenak entzunda, parte hartzaileek ere izango dute haien ideiak, gogoetak eta kezkak azaltzeko aukera. Jardunaldiaren helburu nagusia euskaldunon komunitateak behar duen esparru komunikatibo berria diseinatzeko gakoak aurkitzea da, eta horretarako, funtsezkoa da dagoeneko esparru horretan lanean ari direnen ekarpenak biltzea.

Esan bezala, jardunaldia ekainaren 15ean izango da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, eta matrikula zabalik dago jadanik. Izena emateko zein egitarauaren azken xehetasunen berri jasotzeko, helbide honetara jotzea besterik ez dago: http://jardunaldiak.tokikom.com


BERTON | berriak, jardunaldia, tokikom | ( Komentarioak )


Mai
16
12:14

Mahatserria (Bilbo): “Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!” jardunaldia antolatu du Urtxintxa Eskolak

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 25 urte bete ditu aurten, eta hilez hile, hainbat ekintza gauzatzen ari da. Ospakizunei amaiera emateko, erakundearen jarduna ezagutarazi eta praktikan bizitzeko aukera eman nahi du. 

Ekainaren 8an eta 9an, Bizkaiko Urtxintxa Eskolak “Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!” gaia harturik, jardunaldiak antolatu ditu Bilborock aretoan. Aldi berean, Arriagako pasealekuan haur, gazte eta familientzako dinamizazioak (jolasak, tailerrak, muntaiak…) antolatuko ditu.

Jardunaldiak hezkuntza formal eta ez formalean interesa duen edonorentzat prestatu dira. Izen emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 1era zabalduko da, eta Urtxintxa Eskolaren webgunearen bitartez edota bulegora joz egin daiteke.

http://www.urtxintxaeskola.org/


BERTON | 25 urte, berriak, jardunaldia, urtxintxa eskola | ( Komentarioak )