Gaia: kabia

Mai
03
8:53

Deustualdea (Bilbo): “Barrura begiratzeko leihoak” filma Kabian eta Sarrikoko unibertsitatean ikusgai (maiatzak 14-16)

Kabia barrura begiratzeko 5_1608311931_n

Euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da “Barrura begiratzeko leihoak”, bost istorio labur independentek osatua. Bost zuzendari ezberdinek hartu dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

ZERGATIK FILM HAU?

Gaur egun ia 800 euskal preso politiko daude kartzeletan gatazka politikoarekin lotutako arrazoiengatik. Azken 50 urteetako historia egiten badugu, ostera, zenbakiak are ikusgarriagoak dira: 55.000 lagun espetxeratu dituzte doi-doi hiru milioira heltzen den herri batean. Asko torturatuak izan dira, bakartuak, urrunduak, sakabanatuak, espetxeko baldintza gogorrenetara kondenatuak, behin eta berriz umiliatuak… “Gerra” baten erdian gatibu, trukerako txanpon.

Eguneroko errealitatea mingotsa den arren, preso politikoak ezezagunak dira, diskurtso handien azpian estalita daudelako. Izan ere, hiru diskurtso handi nagusitzen dira gizartean: “heroien aldeko apologia”, “hiltzaileen kontrako apologia” eta Giza Eskubideei dagokiena. Film honek beste modu batean heltzen dio gaiari, eta epika guztien azpitik (edo gainetik) kokatu nahi da. Guretzako, presoak ideal baten alde borrokatu diren pertsona normalak dira, gu bezalakoak.

BI PASE

Maiatzak 14 asteartea: Sarrikoko unibertsitatean, ordua eta gela zehazteke.

Maiatzak 16 osteguna: San Inazioko Kabia Kultur Elkargunean (Orixe, 48) 20:00etan.

INFO + SANI TA IBARREKO HERRI BILGUNEA


PREST! aldizkaria | barrura begiratzeko leihoak’, kabia, san inazio, sarriko, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
13
10:39

Deustualdea (Bilbo): Josu Bergarak bere lan berria aurkeztuko du Kabian ostiralean

Kabia_Josu_Bergara_20130211

“Katiuska gorriak” izeneko disko berria aurkeztuko du Josu Bergara kantariak, ostiralean, martxoak 15, San Inazioko Kabia kulturgunean, 21:00etan.

 

INFO + JOSU BERGARA

INFO + KABIA

 


PREST! aldizkaria | josu bergara, kabia, san inazio, uncategorized | ( Komentarioak )


Abe
05
8:35

Deustualdea (Bilbo): Kabia kulturguneak auzokideekin ospatu du 7.urteurrena

Kabia

Zazpi urte igaro dira dagoeneko Kabiak bere ateak ireki zituenetik eta beste hainbat urtetan lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute elkartekideek. Data berezi horri erreparatuz, azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean, ekintza ugari burutu zituzten San Inazioko Orixe kaleko 48. zenbakian dagoen kulturgunean.

INFO + BRANKA

INFO + KABIA


PREST! aldizkaria | kabia, san inazio, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
19
8:40

Deustualdea (Bilbo): Sagardotegira irteera, Kabiak antolatuta

Astigarragako Rezola sagardotegira irteera antolatu du martxoaren 24rako (larunbata) San Inazioko Kabia kultur elkarteak 40 euroren truke. Autobusa 10:30etan irtengo da, bazkaria 15:00ean izango da, poteoa 18:00etatik aurrera Hernanin eta 22:00ean etxera buelta.


PREST! aldizkaria | irteera, kabia, sagardotegia, uncategorized | ( Komentarioak )