Joan den
larunbatean, urriaren 2an, Gernikan bizi izan zena garai bateko Euskal-jai
erraldoien itxura guztia izan zuen: jendetza, jendearen jantziak, giroa eta
parte hartzea. Baina, guri
dagokigunez, berriz ere, Euskal Herriko Kantagintza taldeen bilgunea izan zela
da berria. Iaz ospatu genuen lehen aldiz bilkura hori, eta oraingoan, Gernikako
III euskal-jaia eta kantagintzaren bigarrena zen Gernikan egiten zena.

Aurtengoak iazkoari gaina hartu dio partaidetza eta
antolakuntza aldetik, eta esango dut zergatik. Bildu
ginen, iaz bezala, San Fidel ikastolako egoitzan eta han jaso genituen
kanta-liburuxkak eta bazkarirako tiketak taldez talde, horrela ordainduta
baikeneukan eurek agindu bezala. Hantxe bertan sekulako hamaiketakoa eman
ziguten kantatzen hasi baino lehen. Guztira 500 kantari inguru izan ginen.

12etan
Merkurio plazan elkartu ginen eta han hasi ginen talde guztiak kantari. Baina
ez ginen bakarrik. Txistulariak, albokalariak, duntzineroak, gitarra zutenak
ere bai. Jende pila inguratu zen eta gero, bi taldetan banatuz, Gernikako
kaleetatik ibili ginen, berriro, ordu bietan elkartu ginen arte. Beste kanta
batzuk eta apurka-apurka joan ginen bazkaltzeko. Guztira ba omen ginen 600
inguru bazkaltzen.

Bazkal
ostean kantak hasi ziren berriro, mikroetatik talde musika talde desberdinak
pasatu zirelarik eta ondoren, dantzak ere hasi ziren. Gutxi gora-behera,
7:30etan aldegin genuen Deustuko partaideak festa lekutik.
Guzti hori
beste herri edo talde batek antolatu behar balu, benetan, lan ikaragarriaren
ondorioz izango litzateke.
deustuko kantagintza
ARGAZKI GEHIAGO hemen