Gaia: korrika

Api
04
8:59

Mahatserria (Bilbo): Eman Euskara elkarri KORRIKA 18

KORRIKA_Familia elkartea

Pasa den martxoaren 21ean KORRIKA Mahatserritik igaro da eta aurtengo leloak dioen bezala “Euskara elkarri emateko” aukera izan dugu. Lan guztiak burutu eta gero, pozik egoteko arrazoiak daude eta goibel egotekoak ere bai.

Testua: Patxi Zuluaga (AEK)

Argazkiak: Iñigo Azkona

Jendearen parte hartze handia pozik egoteko modukoa izan da eta horren adibide da lasterketan izandako milaka lagun. Honekin batera ezin ahaztu Uribarrin Korrika kanta baliatuta grabatutako Flashmob-a, Santutxu-Txurdinagako Euskararen Sstean egindakoak eta bukatzeko bideratu diren hiru Korrika-Txikietan inguruko ikastetxe gehienek parte hartu izana.

Gaur egun Korrika-Txiki esaten dugunean, ikastetxe “gehienak” erabili behar dugu, ezin baitugu ikastetxe “guztiak” esan; eta horrek aurrera begira lana dugula agerian uzten du. Gainera batzuei ahaztu egiten zaie KORRIKAn aldarrikatu nahi dugula gure hizkuntza Euskara dela eta horren inguruan indarrak batu behar ditugula. Horiei gogoratu nahi diet esaerak dioena “etxeko sua etxeko hautsez estali behar da”. Azkenik aipatu nahi ditut urtez urte KORRIKAn parte hartu ezin duten lagun guztiak.

Bukatzeko nire eskerrik beroenak prestaketan lagundu duten guztiei eta bereziki Andoni, Endika, Jose Antonio, Joseba, Jose Felix, Aitziber, Jon eta Puriri, KORRIKA zuek zarete. Eskerrik asko guztioi!

Iñigo Azkonaren argazki gehiago hemen


BERTON | 18, aek, berriak, korrika, mahatserria | ( Komentarioak )


Api
03
9:07

Aiaraldea: VIII. Mendi Lasterketa jokatuko da Orozkon Itxinape Mendiko Taldearen eskutik

Aurten ere Itxinape Mendiko Talde orozkoarrak, bere VIII. Mendi Lasterketa ospatuko du maiatzaren 5ean. Ibilbideak 27 kilometro izango ditu eta guztira 1835 metroko malda.

Lasterketa nagusiaren irteera goizeko 10:00etan izango da eta junior kategoriakoak Algortako larretatik goizeko 11:00etan irtengo dira. Dortsalak egun horretan banatuko dira 8:45etik 9:30era eta horiek jasotzeko izen ematearen ordainagiria aurkeztu beharko da.

Irudiak: 
Jesus Mari Perurena / Itxinape Mendiko Taldea
Erantsiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 3. gunea, itxinape mendiko taldea, korrika, lasterketa, orozko, trail, viii. mendiko lasterketa | ( Komentarioak )


Mar
25
9:46

Aiaraldea: "Harri eta herri" Iñaki Perurenaren hitzaldia

Bideo: 
http://www.vimeo.com/62616059

Korrika dela eta, Iñaki Perurena harrijasotzaile eta aktorea Laudioko Basalarrina euskal topagunean izan zen "Harri eta Herri" hitzaldia eskaintzen. Bertan, harriak gure herriko kulturan izan duen garrantzia azpimarratu zuen.

Aiaraldea komunikazio leihoa | basalarrina, harria, iñakiperurena, korrika, kultura, laudio, vimeo | ( Komentarioak )


Mar
22
3:42

Aiaraldea: Jendetza batu zaio Korrikari Arrankudiagatik Okondora

Goizaldez egin du Arrankudiagatik Okondorako bidea 18.Korrikak. Arrankudiagan Zollotarrak izan ziren lekukoa hartu zuten aurrenak 1:43an.Arrankudiagako maldak zeharkatu ostean irrintzi, animo eta dantza artean sartu zen euskararen aldeko ekimena Arakaldora.

Atxeta eta Aretan ehun bat lagunek egin zuten martxarekin bat. Laudion, aldiz, mila lagun inguruk hartu zuten parte. Mozorroak, aldarrikapenak, irribarreak, malkoak... denetariko emozioak astindu zituen euskararen aldeko martxak.

Irudiak: 
Korrika Okondon / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, euskara, korrika | ( Komentarioak )


Mar
21
22:52

Aiaraldea: "Zer adierazi harrotasuna eta maitasuna baino?"

IRATI MENDIGUREN (Aiaraldea Komunikazio Leihoa). Martxoak, udaberriaren etorrerakin 13 lekukotza utzi dizkigu atarian, zein baino zein zirraragarriagoak. Pertsonalak, kolektiboak, testigantzak, bizipenak, sentimenduak, promesak, marrazkiak, komikiak... Adin, kolore eta gustu anitzeko lekukotzak izan dira guztiak, herritarrak, aiaraldearrak.

Azken lekukotza Aiaraldea Komunikazio Leihoarentzako gorde nahi izan dugu, zutabe hauen oinarrian, elkartekide askoren lana, denbora, izerdia eta ilusioa dagoelako.Erne.Grinatsu.Sendo.

Irudiak: 
Irati Mendiguren / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiaraldea, aiaraldea komunikazio leihoa, irati mendiguren, korrika, korrikaren plaza | ( Komentarioak )


Mar
20
15:09

Aiaraldea: Korrika 18: Saratxo, Amurrio, Baranbio

Bideo: 
http://www.vimeo.com/62284972

Gaur goizean pasatu da Saratxo, Amurrio eta Baranbiotik Korrikaren 18. edizioa.

Aiaraldea komunikazio leihoa | aek, aiaraldea, euskara, korrika, vimeo | ( Komentarioak )


Mar
20
11:59

Aiaraldea: Urduña, Saratxo, Amurrio, Larrinbe, Lezama eta Baranbio Korrikaren lekuko

Goizeko 5:25an sartu da Korrika Urduñako Barrerilla portutik Aiaraldera. Mendatea korrika jaitsi asmoz, jende mordoa elkartu da goian. Hiru minutuko atzerapenarekin baino ez da iritsi euskararen aldeko ekimena Urduñara, inoiz baino puntualago. Urduñako kaleak zeharkatu ostean, Saratxorantz abiatu da. Amurrion, txokolate beroarekin egin diote ongietorria 03:30ean plazan sukaltzen jarri diren AEKko ikasle bolondres batzuek. Baita Urduñako gaztetxean ere.

Irudiak: 
Korrika Amurrio zeharkatzen / Aiaraldea
Samuel Pasandin eta Kaxilda Marañon, Aiaraldea Komunikazio leihaoaren kilometroaren zain / AIaraldea
Bideo erlazionatuak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, korrika | ( Komentarioak )


Mar
20
6:51

Aiaraldea: Korrika 18: Barrerillatik Urduñara

Bideo: 
http://www.vimeo.com/62243019

Goizaldeko 05:19an iritsi da Korrika 18 Barrerilla gainera. Bertan zai zituen dozenaka euskaltzale eta Baionara arte eraman beharreko lekukoa hartzeko prest agertu diren hamaika elkarte eta entitate.

Aiaraldea komunikazio leihoa | aek, aiaraldea, euskalakari, euskara, korrika, urduña, vimeo | ( Komentarioak )


Mar
19
8:03

Aiaraldea: Edorta Morenok Korrika nola egin galderari erantzun dio komikian

Edorta Moreno aretarrak komiki bidez adierazi du Korrikarako gomendioa. Irudi eta esaldi bidez korrika nola egin beharko litzatekeen islatu du umoretik. Iaz aurkeztu zuen "Tintazko flemak" komiki bloga hedabide honetan.

Irudiak: 
Edorta Moreno / Aiaraldea

Aiaraldea komunikazio leihoa | areta, edorta moreno, komikia, korrika, korrikaren plaza | ( Komentarioak )


Mar
19
8:00

Aiaraldea: Korrikaren ibilbidea, lekukoak eta ordutegiak Urduñatik Larrinbera

Korrika 18 bihar sartuko da Aiaraldeko lurretan. Goizaldeko lehen orduan Barrerilla mendatetik jeitsiko da Urduñara, eta hiria zeharkatutakoan, Amurriora zuzenduko da Saratxoko bidetik. Amurriotik Larrinbeko bidea hartuko du euskararen aldeko lasterketa herrikoiak, Baranbio zapalduta Altubetik ateratzeko gero.

Martxoaren 22an itzuliko da Korrika 18 Aiaraldera: Arrankudiaga, Arakaldo, Laudio eta Okondo gurutzatuz.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aek, aiaraldea, euskara, korrika, lekukoa | ( Komentarioak )


Mar
18
14:30

Aiaraldea: Korrika 18ko omenduak: Euskara ikasleak

Bideo: 
http://www.vimeo.com/62102617

Korrika 18k euskara ikasleak omendu nahi izan ditu edizio honetan. Aiaraldean euskara ikasten ari diren Edorta, Monika, Itsaso, Begoña eta Martarekin solasaldia izan dugu euren euskalduntze prozesuaz hitz egiteko.

Aiaraldea komunikazio leihoa | aek, aiaraldea, euskalakariak, euskara, korrika, vimeo | ( Komentarioak )


Mar
18
8:55

Aiaraldea: "Auzolana, kemena, konpromisoa, jaia, aldarrikapena...hori guztia eta gehiago da Korrika"

TXUTXI ARIZNABARRETA (Zollo). Lemoako eskolan nengoen lanean 1980an lehen Korrika burutu zenean. Umeak lerro luzean eskola aurreko errepidean, tXikitxoenetatik handienetara. Denek nahi zuten lekukoa ikutu, eta denek ikutzea erabaki genuen. Urduritasuna eta ilusioa. Badator Korrika! Badator Korrika! Lekukoaren magia umetxoen eskuetatik eskuetara. Poza eta algara! Hunkigarria! Handitxoenek bete zueten kilometroa lekukoa eskuetan hartuta korrika, besteok atzetik tropelean. Korrika! Korrika!

Irudiak: 
Txutxi Ariznabarreta / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | euskara, korrika, korrikaren plaza, txutxi ariznabarreta, zollo | ( Komentarioak )


Mar
18
8:45

Aiaraldea: Bi egunetan zeharkatuko du Aiaraldea 18. Korrikak

Martxoaren 14az geroztik Euskal Herria puntatik puntara zeharkatzen ari da Korrika. Aurtengo edizioak "Eman euskara elkarri" lema du, eta Andoaindik Baionara euskara ikasleak omentzea izango du xede.

Aiaraldea bi egunetan zapalduko du euskararen aldeko ekimenak. Martxoaren 20an, Urduñako Barrerilla portutik 05:30ean sartuko da, eta 08:00ak aldera utziko du Larrinbe inguruetan eskualdea. Tartean, Urduña, Saratxo, Amurrio eta Lezama igaroko ditu. Martxoaren 22an, aldiz, 01:30ak aldera Arrankudiagan hasiko du ibilbidea; eta Arakaldo, Areta, Laudio zein Okondo zeharkatuko ditu.

Irudiak: 
Korrika txikia Laudion / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, aiaraldea komunikazio leihoa, euskara, korrika, korrika txikia | ( Komentarioak )


Mar
15
8:30

Aiaraldea: Jesi Picastoste: "Madrildar bati korrika zer den azaltzea oso zaila egiten zait"

Jessi Picatoste Aiaran bizi den madrildarra da. Korrikarekiko duen ikuspuntua jaso du iritzi zutabean.

MADRILDAR BATI KORRIKA ZER DEN AZALTZEKO...

Urte bat neraman hemen lehenengo aldiz korrikari buruz hitzegitea entzun nuenean.Ez dakit zenbat aldiz azaldu zidaten,baina ez zitzaidan argi geratzen. Orain, bost urte ta gero ta korrika pare batean egon eta gero, korrika zer den ulertzen dut, baina oso zaila egiten zait nere familia ta lagun madrildarrei azaltzea.

Ez da bakarrik maratoi bat, ezta euskera bultzatzeko beste modu bat ere...

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiara, euskara, jessi picatoste, korrika, korrikaren plaza | ( Komentarioak )


Mar
14
7:35

Aiaraldea: "Agate Deunaren egunean hasten da lekukoaren transmisioa, etxez etxe zeharkatzen dugu Zollo Korrikako azken jairako autobusa ordaintzeko diru eske"

AITANA IZAGIRRE (Zollo). Zollo herri txikia da, baina arima handikoa. Aspalditik datorkigu euskararekiko lotura eta txikitatik erakusten digute euskara eskuz-esku, ahoz-aho eman beharreko zerbait dela (nahiz eta askotan ahaztu).

Santa Ageda egunez hasten da lekuko horren lehen transmisioa, herri osoak; zahar, gazte eta ume, andre eta gizon; makilak eskuan harturik, Zollo etxez-etxe zeharkatzen dugu Korrikako azken jairako autobusa ordaintzeko diru eskean.

Irudiak: 
Aitana Izagirre zolloarra / A.I

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aitana izagirre, euskara, korrika, korrikaren plaza, zollo | ( Komentarioak )


Mar
13
8:08

Aiaraldea: "18.Korrikak eta 33.Araba Euskarazek ondo eusten diote euskarak duen erronka nagusiari: erabilera"

Gora herria! Herri ekimenaren aldeko apologia

JOSEBA LLANO (Aiara). Herri berezia da gurea, askotan aipatzen den topikoak gaindituz, badu gureak herri mailako ekimenak abian jartzeko trebezia berezia. Azken hamarkadetan, milaka izan dira gure auzo, herri, edo hirietan  kezka, gabezi edo arazo baten aurrean martxan jarritako iniziatibak.

Irudiak: 
Joseba Llano / J.L

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiara, euskara, joseba llano, korrika, korrikaren plaza | ( Komentarioak )


Mar
12
9:28

Aiaraldea: "Mila sentimendu, 18 edizio, hamar egun, erronka bat"

ITZIAR URKIJO (LAUDIO). 896 karaktere, 1000 sentimendu, 18 edizio, 10 egun, erronka 1. Zenbakien gizartean mugitzen gara, zenbakien erritmoa gure erritmoa bilakatu dugu eta askotan, zenbakiez hitz egin ezean, ez dugu mezurik barneratzen. Hitz hauek idazteko aukera eman zidatenean, kontuak egiten hasi nintzen: zein urtetan bizi izan nuen nire lehen korrika, zenbatetan parte hartu dudan, zenbat kilometrotan zehar aritu naizen gehienetan…zenbakiak berriro ere. Badirudi, kontrola eramateko erarik erosoena bilakatu dela guretzat zenbakien erabilera hau.

Irudiak: 
Itziar Urkijo / I.U

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | euskara, itziar urkijo, korrika, korrikaren plaza, laudio | ( Komentarioak )


Mar
08
8:06

Aiaraldea: Jabi Isasik komiki umoretsu batean islatu du aurtengo Korrikak pentsarazi diona

JABI ISASI aiararrak komiki bat egin du Aiaraldea Komunikazio Leihoaren Korrikaren plazarako. Jabi Isasi musikaria, ipuin sortzailea eta margolaria da, besteak beste. Egun, Aiaraldeko hezigune ezberdinetan bertsolaritza irakasle dihardu lanean.

Irudiak: 
Jabi Isasik Korrikaren plazarako egindako komikia / J.I

Aiaraldea komunikazio leihoa | aiara, artea, euskara, komikia, korrika, korrikaren plaza | ( Komentarioak )


Mar
07
10:16

Aiaraldea: "Furgoneta datorrenean, haren atzera bildu, eta tipi-tapa, tipi-tapa, korrika, zerbaiten parte sentituko gara"

Irati Marañon: Korrika sentimendua

Cascanteko irteeran daude, Ablitas 4 kilometrora dagoela dioen bide-seinalearen ondoan. Goizeko hirurak dira, eta oso hotz dago. Lau katu dira: lau friki, lau vasco, halaxe esaten diete herrian. Haien egoerak ez du zerikusirik hiriburuetatik edo herri euskaldunetatik igarotzen den jendetzarekin. Baina ilusio bera dute, sentimendu bera eta “ika, ika, ika, badator Korrika" entzuten dutenean AEK-koen furgonetan jarrita dauden bozgorailuetatik, zirrara beteak astinduko dizkie gorputzak.

Irudiak: 
Irati Marañon Korrikak eragiten dituen sentimenduak azaltzen saiatu da./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | aek, amurrio, korrika, korrikaren plaza, zaldi eroa | ( Komentarioak )