Gaia: la taller

Ots
15
8:05

Mahatserria (Bilbo): Tangoa eta poesia larunbatean La Tallerren gozagai

TANGOCHÉ-en-La-Taller

Rio de Platako tangoaz eta poesiaz gozatzeko parada izango da bihar, larunbatean, 20:00etatik aurrera La Taller grabatu tailer eta galerian.

Tangoché artista argentinarra izango da protagonista eta Por esa puta costumbre ikuskizuna eskainiko du.


BERTON | berriak, la taller, poesia, tangoa | ( Komentarioak )


Urt
16
8:39

Mahatserria (Bilbo): Susana Talayeroren grabatuak La Tallerren ikusgai

LA TALLER susana

Otsailaren 8ra arte Solokoetxeko La Taller lantegi-aretoan ikusgai izango dira Susana Talayero artistak “Reponer la mesa” izenpean bildu dituen grabatuak.

INFO + LA TALLER


BERTON | berriak, grabatua, la taller, solokoetxe, susana talayero | ( Komentarioak )


Ira
12
9:23

Mahatserria (Bilbo): Grabatuaren ‘booma’ aipatu du Maite Martinez de Arenazak Ortzadar gehigarrian

Interesgarria benetan Deia egunkariak, bere larunbateroko Ortzadar euskarazko kultura gehigarrian, argitaratu duen erreportajea. Solokoetxen La Taller galeria-eskolako zuzendari den Maite Martinez de Arenaza da erreportajeko protagonista eta, noski, grabatua du hizketagai nagusi.

Erreportajea irakurtzeko: “Grabatuaren ‘booma’ bizitzen ari gara Euskal Herrian”

Iturria: Deia/Ortzadar, irailak 8


BERTON | berriak, deia, grabatua, la taller, maite martinez de arenaza, ortzadar | ( Komentarioak )


Eka
29
8:52

Mahatserria (Bilbo): ‘2012 Bilbao arte 3.0’ programako grabatu eta serigrafia lanak La Tallerren ikusgai

Gaurtik aurrera Bilboarten ikasiak eta bekatuak izan diren hainbat artisten lanak ikusgai izango dira Solokoetxeko La taller aretoan (Zumarraga, 7 – Sarrera, Iciar Maisuaren kaletik). 

Bilbaoarten Pilar Valdiviesok zuzentzen duen grabatu eta serigrafia tailerreko lanak eskegiko dira Solokoetxeko galerian, besteak beste, Aristide Stornelli, Claudio Lorenzo, David Arteagagoitia, Erramun Landa, Javier Herrero, Jordi Castells, June Crespo, Laura Bisotti, Monica Abad, Nuria Batalla, River William -Ibai Lavega eta Guillermo Ojalesek osatutako bikotea- eta Zaloa Ipiñaren lanak.

INFO + www.lataller.com


BERTON | berriak, bilbaoarte, grabatuak, la taller, serigrafia | ( Komentarioak )