Gaia: lankidetza

Ots
28
8:45

Zumaia: Darahlik zozkatutako artelanen zenbaki saridunak

Begoña Egiguren artistan emandako 16 artelan zozkatu ditu Darahli Elkarteak, saharar herriari laguntzeko. Hauek dira zenbaki saridunak:0374, 0907, 1009, 0302, 1349, 1127, 0989, 0352, 0996, 0146, 1218, 1726, 0153, 0218, 1331 eta 0729. Sariduna bazara, deitu telefonoz: 659758248 eta 605701463.

Darahli Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie kanpainan parte hartu duten guztiei.

 

Baleike | lankidetza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ots
11
9:26

Zumaia: Saharari buruzko erakusketa prestatu du Darahlik

Mendebaldeko Sahararen aldeko erakusketa antolatu du Darahli elkarteak, otsailaren 16tik 28ra, Alondegian. Hemen daukazue erakusketaren egitaraua:Erakusketa nagusia
- Izenburua: Hodeien seme-alabak
- Gaia:Giza eskubideen egoera Mendebaldeko Saharan

Senidetze-txokoa
- Saharar familiek bidalitako karta eta argazkien montaia.

Ikusentzunezkoen txokoa
- Telebista, bideoa eta ordenagailua
- Argazkien pasea
- Dokumental ezberdinenen pasea

 Informazio-mahaia
-Darahli elkartearen eta gure proiektuen informazioa emango da.
- Bazkide berriak egin.
- Diru laguntzak jaso.
- Saharako apaingarriak eta oroigarriak erosteko aukera.
- 2013ko egutegiak eta errifen salmenta.

Noiz: otsailaren 16tik 28ra
Non: Alondegia
Ordutegia: Aste barruan, 18:00etatik 20:00etara; asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

 

Baleike | lankidetza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Abe
12
9:23

Zumaia: Hitzaldia: Elkartasunaren kudeaketa krisi garaian

Lankidetza Astearen barruan, elkartasunak krisi garaian bizi dituen zailtasunak jorratuko ditu gaur arratsaldean (19:00etan) Haurralde Fundazioko teknikari Olga Bayonek, Alondegian. Bestalde, ostiralean izango da Lankidetza Asteko azken hitzaldia, boluntariotzaren inguruan.

Abenduak 12, asteazkena

19:00tan, Alondegian, hitzaldia: Elkartasunaren kudeaketa krisi garaian. Haurralde Fundazioaren eskutik. Hizlaria: Olga Bayon, Garapenerako Hezkuntza Teknikaria.

 Abenduak 14, ostirala

19:00tan, Alondegian, hitzaldia: “Boluntarioak, gaur egungo egoera eta erronkak”. Gizalde Gipuzkoako Boluntariotzaren eskutik.

Baleike | lankidetza | ( Komentarioak )


Abe
03
8:44

Zumaia: Jolas kooperatiboen tailerra antolatu da Lankidetza Astearen barruan

Helduek jolas kooperatiboak ezagutu eta praktikan jartzeko tailerra antolatu dute Lankidetza Astearen barruan. Abenduaren 11n izango da, Alondegian (19:00etan). Lehiakortasuna alde batera utzi eta lankidetzan oinarritutako mahai jolasak eta jolas fisikoak ikasteko aukera bikaina da, gero haurrekin praktikan jarri ahal izateko. Aurrez eman behar da izena, Gizarte Zerbitzuen bulegoan (Branka, Aizkorri 4. Tel: 943862200).

Jolas kooperatiboen tailerrarekin batera, beste bi hitzaldi antolatu dira aurten Lankidetza Astea osatzeko. Hemen daukazue egitaraua:

Lankidetza Astea (abenduaren 11tik 14ra)

Abenduak 11, asteartea

19:00tan, Alondegian, jolas kooperatiboen tailerra. (2 orduko saioa)

Abenduak 12, asteazkena

19:00tan, Alondegian, hitzaldia: Elkartasunaren kudeaketa krisi garaian. Haurralde Fundazioaren eskutik. Hizlaria: Olga Bayon, Garapenerako Hezkuntza Teknikaria.

Abenduak 14, ostirala

19:00tan, Alondegian, hitzaldia: “Boluntarioak, gaur egungo egoera eta erronkak”. Gizalde Gipuzkoako Boluntariotzaren eskutik.

 

Baleike | lankidetza | ( Komentarioak )


Ira
07
8:36

Zumaia: Kongolagunen aldeko erakusketa solidarioa antolatu du Distirak

Munduan zehar zumaiarrek bultzatzen dituzten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko helburuarekin sortu zuen Distirak iaz argazki erakusketa solidarioa. Elkarteko kideek emandako argazkien salmentan oinarritzen da ekimena. Iaz Nava Jeevanentzat izan zen bildutako dirua, eta aurten Kongolagun lagunduko dute. Erakusketa atzo zabaldu zen eta hilaren 23ra arte egongo da zabalik, Oxford aretoan. Internet bidez ere enkarga daitezke argazkiak. Hemen daukazue bilduma osoa: egin argazkian eta behar diren erreferentziak agertuko dira (argazkiaren zenbakia, titulua, egilea eta tamaina):

Distira Argazki Elkarteko kideek emandako 31 argazkik osatzen dute erakusketa. Zumaiako paisaia ederrak dira asko. Argazki gehienak 60×40 zentimetroko neurria dute, baina bada bestelako proportzioa duenik: panoramikoak, karratua… Aurten, erosleak etxera eramango duen produktuaren kalitatea hobetzearren, egurrean inprimatu dituzte. Argazkiak 100 euroan jarri dituzte salgai, eta dena izango da Kongolagunentzat, Zumaiako Udalak babestu baititu produkzio kostuak.

Internet bidez enkargatzeko aukera

Argazkiren bat erosi nahi izanez gero, aretoan bertan egin behar da ordainketa, eta erakusketa amaitzean jaso ahal izango dira. Gainera, internet bidez ere egin daiteke eskaera, distira elkartera idatziz: distira-zu@hotmail.com

II. erakusketa solidarioa

Non: Alondegiako Oxford aretoan (Zumaia=.
Noiz: irailaren 6tik 23ra.
Zer: Kongolagunen aldeko argazki erakusketa.
Salmenta prezioa: ehun euro argazkiko.

Baleike | argazkigintza, lankidetza | ( Komentarioak )


Abu
01
9:16

Zumaia: Iritzi Publikoari

Mendebaldeko Saharako Marokok ilegalki okupatutako lurraldeetan eta baita Saharar Errefuxiatuen Kanpamentuetan elkarlaneko, sentsibilizazio edo eta giza laguntzarako programen bitartez, elkartasunean lan egiten dugun euskal erakundeok, errefusatzen dugu Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministerioak kanpamentuetan zeuden kooperanteak berrerriratzeko hartu duen alde bakarreko erabakia [Sahararen alde lan egiten duten 20 elkarteak sinatutako agiria, tartean Zumaiako Darahli Elkartea].

Erabaki hura hartzeko aipatu diren arrazoiak, hots zonaldean egon daitekeen berehalako eraso terroristaren arriskua, ez datoz bat Saharar eta Aljeriako agintarien eta lurralde hartako segurtasunaz adituak direnen analisiekin.

Gaur etxean ongi diren Enric, Ainoa eta Rosella gure kideen bahiketaren ondoren, Espainiako eta Aljeriako gobernuekin koordinatuz, hartu ziren segurtasun neurrien ondoren, kanpamentuetan lan egitea inoiz baino seguruagoa da. Edozein kasutan, Mendebaldeko Saharan erakundeek eta boluntarioek ez dute arrisku gehiago hartzen egungo Mundu-ordena zuzengabea aldatzeko beste edozein tokitan lan egiten duten gizarte zibileko boluntarioek hartu ohi dituztenak baino.

Sahel inguruan eta bereziki Malin, non zenbait talde islamista eta nazioarteko gaizkile talde aritzen omen diren, egoera politiko eta soziala ez da konponduko neurri militarren bidez, Ministerio honek, krisialdiaren aitzakiaz, ezabatu berri duen bertako populazioen aldeko garapenerako laguntza politika argi eta eraginkorraren bitartez baizik.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan izanda neurria ez dela aldez aurretik adostu ez Saharar agintari legitimoekin ezta kanpamentuetan parte hartzen duten erakundeekin ere, uste dugu zentzugabeko gastu bat dela. Oinarrian, Espainiako gobernuak ezkutatu nahi du Saharar Herrriari orain arte ematen zion laguntza urria ezabatu nahi duela eta larrialdi humanitarioaren egoera berezian Polisario Fronteari presioa egin nahi diola oraingo statu quo politikoa onartezina onar dezan.

Gogoratu nahi dugu, Nazioarteko legediaren eta Espainiak halabeharrez bete behar dituen hitzarmenen arabera Espainiako Gobernuak Saharar guztion egoera duin e segurua bermatu beharko lukeela, nahiz eta gobernu honek eta aurreko guztiek, lurraldea utzi zutenetik, betebehar horri uko egin dioten. Kanpamentuak isolatzea eta nazioarteko elkarlanetik laguntzen diren prozesuak bertan behera utzi nahi izatea nazioarteko itunen haustura berria eta sahararren oinarrizko eskubideen urraketa larria besterik ez da. Neurri honek bakar bakarrik Marokoren anexio eta genozidio politikari egiten dio mesede.

Gure aldetik, Saharar Herriaren askatasuna eta garapenaren aldeko lana mantentzeko konpromisoa eta POLISARIO Fronteak edo eta SEADek hala eskatzen badigute, bai kanpamentuetara eta bai lurralde okupatuetara joateko asmoa berresten ditugu.

 

Baleike | lankidetza | ( Komentarioak )


Uzt
23
9:57

Zumaia: IRUDIA: Sahararen aldeko ekimena Itzurunen

SOS Sahara kanpaina iritsi zen atzo Itzurungo hondartzara. Mendebaldeko Saharan bizi duten egoeraren berri ematea du helburu kanpainak. Baldeak erabilita, “SOS SAHARA” leloa osatu zuten hondarretan, haima bat ere jarri zuten, eta Saharatik etorritako haurrek surfean egiteko aukera izan zuten.

Baleike | lankidetza | ( Komentarioak )


Uzt
20
8:04

Zumaia: Mendebaldeko Sahararen aldeko kanpaina egingo da igandean Itzurun hondartzan

Mendebaldeko Saharan bizitzen ari diren egoera latzaren inguruko informazioa zabaltzea da SOS Sahara sentsibilizazio kanpainaren xedea. Gaur Donostian (Kontxa) izango dira, larunbatean Zarautzen eta igandean Zumaian (Itzurun). Igandean, eguraldia lagun, goizeko 9:30ean hasiko dira kanpainarekin, eguerdi partera arte. Kanpainak hiru ardatz ditu:

-Sahara kubora: S3 SOS Sahara leloa daramaten hondartzako baldeak banatuko dituzte hondartzan dauden haurren artean. Baldeak banatzean, “S” erraldoi bat osatzen laguntzeko proposatuko zaie haurrei.

-Ongietorria Haimara. Saharar haima bat muntatuko dute eta bertan tea prestatu. Haurrei baldea ematerakoan, haiekin doazen helduak tea hartzera gonbidatuko dituzte eta Saharari buruzko informazioa emango zaie.

-SUP SAHARA. Oporrak Bakean programarekin etorri diren haurrek ere kanpainan parte hartuko dute (S erraldoia eraikitzen) eta Stand-up paddle kirolaren lehen hastapen ikastaro bat jasoko dute Klub Gondolin elkartearen eskutik.

 

Baleike | lankidetza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Mai
17
9:14

Zumaia: Darahli 2012 proiektuaren bideo emanaldia

Apirilean sahararren errefuxiatu kanpalekuetara egindako bidaiaren bideo eta argazki emanaldia egingo du gaur Darahlik, Oxford aretoan, 19:00etan.

 

Baleike | gizartea, lankidetza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Api
10
8:00

Zumaia: Darahliko kideak gaur Euskadi Irratian

Iganda goizean itzuli ziren Darahli 2012 espedizioko lagunak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetatik. Astebete luzean bizitako esperientzia kontatuko dute gaur (11:40) Euskadi Irratiko Faktoria saioan Oihana Urkidi, Haritz Aiarza, Joseba Urrestarazu eta Jon Urbietak.

Baleike | darahli, gizartea, lankidetza, nabarmenak | ( Komentarioak )


Api
06
18:43

Zumaia: Samuel Ruiz: “Gazteen jarrera zoragarria ari da izaten”

Bigarren komunikazioa izan berri dugu Tindoufeko kanpalekuekin. Han dira Darahliko ia 60 lagun, astebetez saharar errefuxiatuei babesa eskaintzeko helburuarekin. Samuel Ruizek jakinarazi digunez, helburu guztiak ari dira betetzen eta orain arte ez dute inolako arazorik izan: “Gazteen jarrera zoragarria izaten ari da, lan bikaina ari dira egiten, gogo handiarekin”.

Astelehenetik ez genuen Darahli espedizioaren berri, baina Samuel Ruizen deia jaso berri dugu eta dena aurreikusi bezala doala jakinarazi digu. “Astelehena eta asteartea udaletxea pintatzen eman zuten gazteek, eta oso-oso polita gelditu da. Kategoriko lana egin dute”. Asteazkenean tailerrak izan zituzten. Lau haimatan banatuta, sahararren historiaz eta ohituretaz gehiago ikasteko aukera izan zuten gazteek. “Taldeka banatuta, haima bakoitzean gai bati buruzko solasaldia izan genuen bertako emakumeekin, nola egin behar izan zuten ihes Mendebaldeko Saharatik, nola dauden antolatuta… Beraien historia lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute. Museo antropologiko txiki bat ere prestatu ziguten”. Asteazken arratsaldean Soweto eskolan izan ziren, hango haurrekin hainbat ekintza burutzeko: jolasak, kirola, antzerkia…

“Ostegunean Rabunira joan giren, eta han erietxe nagusia, giza eskubideen zentroa, gerrako museoa eta beste zenbait leku ezagutu genituen. Eta gaur –ostirala–, Zumaiatik ekarritako materiala banatu dugu: eskoletakoak, gutunak, senidetzeak…”. Horrez gain, taldetxo bat Marokok eraikitako harresiraino joan da sahararren laguntzarekin, bertan ekitaldi bat egitera. “Bueltatu dira eta orain dunetara goaz, gaua han pasatzera. Eta bihar azken eguna izango da. Goizean etxerako oroigarriak erosteko aukera izango dute, arratsaldean Zugeko agintariekin bilduko gara balorazioa egiteko eta familiekin afaldu ondoren, aireportura. Igande goizean Zumaian izango gara”.

“Dena primeran”

Samuel Ruizek azpimarratu digu dena primeran ateratzen ari dela, inolako arazorik ez dutela izan. “Gazteekin oso pozik gaude, oso inplikatuta ikusten ditugu. Eta, bestela, ez dugu inolako arazorik izan. Eguraldiari dagokionez, bero handirik ez dugu pasa. Haizea bai, gogor samar egun batzutan, baina gaur baretu da eta dunetan gau eder bat pasako dugulakoan nago”.

Baleike | gizartea, lankidetza, nabarmenak | ( Komentarioak )