Aiaraldea: Ilustrazio-lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Artziniegako Udalak herriko ilustrazio-lehiaketaren 6. edizioa jarri du abian. Aurten, lehiaketaren gaia “liburuak eta liburuak” izango da.
Abian da beste urte batez Artziniegako ilustrazio-lehiaketa. Udalak antolatutako ekimen honetan edonork har dezake parte, originala izan behar duen ilustrazio-lana A4 formatuan aurkeztuz Artziniegako liburutegian maiatzaren 31a bitartean. Guztira bost kategoria egongo dira, adinaren arabera, eta irabazleek liburu-sorta bat jasoko dute sari gisa. Gainera, lan guzti-guztiak erakutsi egingo dira liburutegian.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, artziniega, kultura, lehiaketa, liburutegia | ( Komentarioak )







