Gaia: logan center

Api
13
9:21

Mahatserria (Bilbo): Erlea Maneros artista begoñarraren lanak ikusgai Chicagon

Chicagoko Unibertsitateko Reva and David Logan Center for Creative and Performing Arts gunean Erlea Maneros Zabala artista begoñarraren erakusketa inauguratu berri da. Logan Center Chicagoko campuseko eraikinik berriena da eta mundu osoko arte adierazpen eta kultura ezberdinak biltzen ditu.

Etxepare Euskal Institutuak eta Chicagoko Unibertsitateak euskal ikasketak jorratuko dituen Koldo Mitxelena Katedra zabaldu zuten apirilaren 11n, Ipar Ameriketako unibertsitate-esparruan gure hizkuntza eta kulturaren gaineko ikasketak sustatu eta zabaltzeko helburu duena. Hasierako ekitaldien artean katedrak hartuko duen lehen irakaslea aurkeztu zuten: Euskal Herriko Unibertsitateko Fonologiako katedradun Lourdes Oñederra. Eta baita Erlea Maneros artistaren erakusketa aurkeztu ere. Gaur egun Los Angelesen bizi da Erlea Maneros Zabala eta bertatik jorratzen du bere sormen lana.


BERTON | berriak, chicago, erlea maneros, logan center | ( Komentarioak )