Aiaraldea: Herria ekintzaz beterik egongo da uztailean zehar
Okondo ekintzaz beterik egongo da uztailean, lehenengoa larunbat honetan bertan izango da: Gratzal Errekara txangoa antolatu du Ganekogorta Mendi Klubak, Okondotik goizeko 9etan aterako dira. Uztailaren 9an, astelehena, San Romango jaien bilera egingo dute Ventillan arratsaldeko 8etan Udalaren eskutik. Asteartean, aldiz, Okondoko jaien bilera ospatuko dute 19:30etan Kultura Etxean.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bilerak, irteerak, jaiak, mendi txangoa, okondo | ( Komentarioak )







