Gaia: mendizaletasuna

Mai
20
7:52

Zumaia: Xoxote Egunean izango dira Inda-Mendikoak

Igandean, maiatzak 26, Xoxoteko eguna da eta zaletasuna sortzeko asmoarekin goiz buelta bat antolatu du Inda-Mendik. Attolaraino eramango ditu autobusak eta joan-etorria egingo dute. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Helduek 6 € ordainduko dute eta haurrek 4 €.

Baleike | mendizaletasuna | ( Komentarioak )


Mai
17
9:46

Zumaia: Inda-Mendi Piriniotara joango da sanpedrotan

Sanpedrotako irteerako izenematea jada irekita dago ekainaren 4ra arte. Aurten 28an, ostiralean, atera, eta 30ean, igandean, bueltatuko dira. Baqueirako Himalaia hotelean (pentsio erdian) egingo dute ostatu eta bi irteera egingo ditugu: bat larunbatean eta bestea igandean.

Prezioak hauek dira: bazkideak 160€ eta ez-bazkideak 190 €. Beti bezala diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) 30350037440370007083 kontuan egin behar da. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Izena jarri ahaztu gabe. 30 pertsonentzako lekua dago eta izenematearen arabera osatuko da zerrenda.

Baleike | mendizaletasuna | ( Komentarioak )


Mai
15
10:31

Zumaia: Indamendi eguna ospatuko da igande honetan

Indamendira joango dira igande honetan Inda-Mendi taldeko kideak. Goizeko 9:00etan Beheko plazatik aterako dira oinez Indamendira igotzeko. Atera baino lehen, tontorrean egingo den oparitxoen zozketarako zenbaki bat banatuko zaio pertsona bakoitzari. Gainera, goian hamaiketakoa egingo dute, salda, txorixo eta haragiarekin.

Tripa bete ondoren, iazko finalistak izan diren haurrek trofeo dotorea eta Larraitzera joateko gonbidapena jasoko dituzte. Hauek izan dira iazko mendizale apartak:

Irene Alvarez Unanue

Maria Amonarriz Aguirre

Jurgi Esnal Zuluaga

Ane Etxabe Yeregui

Araitz Garate Etxabe

Iñigo Mendizabal Eyang

June Santamaria Bulman

Naia Unanue Estevez

Bukatzeko, oparien zozketa egin eta Elkanora jaitsiko dira autobusa hartzeko eta Zumaiara bueltatzeko. Oraingoan ez da izenik eman behar. Eguraldi txarra egingo balu, Elkanon egingo lukete hamaiketakoa eta trofeo banaketa.

Baleike | mendizaletasuna | ( Komentarioak )


Mai
08
11:09

Zumaia: Zabaldu da Flysch Trailerako izena emateko epea


Aurtengoa, V. edizioa izango da, eta zenbait nobedade izango ditu. Lasterketa nagusia 10:00etan hasiko da, eta iazko zirkuitu berdina izango du (31,200 kilometro) eta iaz bezala, Beheko Plazan izango du helmuga.

Ondoren, 10:20ean, junior mailako lasterketari eta lasterketa popularrari emango zaio hasiera. Hori izango da aurtengo berrikuntzetako bat. Lasterketan parte hartu nahi, baina ibilbide nagusia gehiegi denentzat, 15,200 kilometroko lasterketa egiteko aukera jarri da.

Lasterketa nagusia korritzeko, 500 parte hartzailek izango dute aukera, junior eta popularrenean, berriz, 200ek.

Lasterketei hasiera eman aurretik (9:45ean), urtero egin ohi den bezala, omenaldia egingo da. Aurtengoan, Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak izango dira omenduak.

Aurtengoan ere, beste erkidegoetako selekzioetako parte hartzaileak Zumaian izatea espero da. Eta iaz bezala, koparako puntuagarriak izango dira bi lasterketak. Eta 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketa ere izango da.

Lasterketako araudia hemen eskuratu dezakezue: word dokumentoan edo pdf-an.

Baleike | mendizaletasuna, saltaka | ( Komentarioak )


Mar
18
7:42

Zumaia: Mendizale bat erreskatatu dute Pirinioetan

Larunbat goizean (10:26an) 44 urteko gizonezko zumaiar bat erreskatatu zuen Guardia Zibilak Panticosan (Huesca), Batximañako aterpetxean. Mendizaleak (J.P.D.) ez du lesio larririk, baina helikopteroz jaitsi behar izan zuten.

 

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ots
25
11:05

Zumaia: Bizkai aldean mendi buelta egiteko proposamena

Datorren igandean, martxoaren 3an, mendira doaz Inda Mendi elkarteko kideak. Bizkai aldera joateko plana egin dute: Urkiola-Saibi-Errialtabaso-Mañaria izango da goiz buelta. Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Beti bezala, izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek sei euro ordaindu behar dute eta haurrek 4 lau.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Urt
29
8:45

Zumaia: Elurretan erraketekin ibiltzeko aukera Inda Mendiren eskutik

Otsailaren 23 eta 24ko asteburuan Val d’Aran-era joango gara elur-erraketekin ibiltzera. Plana honako hau litzateke: ostiral arratsaldean Zumaiatik atera, larunbatean eta igandean ibilbide bana egin eta igande arratsaldean etxera bueltatu.

Ostiraleko afaria eta larunbateko bazkaria norberak eraman beharko ditu. Bazkideek 115 € ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 140. Prezio honetan bi egunetako gosaria, larunbateko afaria, igandeko bazkaria, erraketen alokairua eta bi gauetan lo egitea sartzen dira. Aurrekoetan bezala, diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) 30350037440370007083 kontuan egin behar da.

Agiriarekin hiru aukera daude: Goiko estakoan entregatu, agiria eskaneatu eta emailez bidali (indamendi1@gmail.com) edo kutxa berak bidaltzea emailez helbide horretara. Izena jarri ahaztu gabe. 30 pertsonentzako lekua dago eta izenematearen arabera osatuko da zerrenda. Izena emateko epea urtarrilaren 28an zabalduko da eta otsailaren 12an itxiko da.

Oso erraza da elur-erraketekin ibiltzea eta probatzera animatu nahi zaituztegu.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak, orokorra | ( Komentarioak )


Urt
23
10:18

Zumaia: Inda Mendirekin Nafarroara txangoa egiteko aukera

Urteko hirugarren irteera antolatu du Inda Mendi elkarteak datorren iganderako, urtarrilaren 27rako. Nafarroa aldera joango dira: Ezkurra gainetik atera, Irakurri eta Iruñarri tontorretara igo eta Zubietan amaituko da goiz buelta. Izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek sei euro ordaindu behar dute eta haurrek lau.

 

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Urt
14
9:41

Zumaia: Inda Mendirekin Karakatera

Datorren igandean, urtarrilaren 20an, Karakatera antolatu du irteera Inda Mendik. Zaletasuna sortzeko egingo den aurtengo lehen irteera izango da. Parte hartzeko asmoa duzuenok ostirala arte eman dezakezue izena goiko estankoan (943860357). Helduek sei euro ordaindu beharko dute eta haurrek lau. Irteera goizeko 8:30ean izango da, Txomin Agirreko kaleko autobus geltokitik.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Urt
08
14:06

Zumaia: Urteko lehen mendi irteera

Datorren igandean, urtarrilak 13, aurtengo lehenengo irteera egingo du Inda Mendi elkarteak. Gipuzkoan bertan, Altzo-Otsabio-Ilarrazu ibilbidea egingo dute. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Txomin Agirre kaiatik. Izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Helduek sei euro ordaindu behar dute eta haurrek lau.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Abe
11
9:03

Zumaia: Esther Cruz ETBko ‘Zu kirolari’ saioan

Esther Cruz eskalatzailea sei aldiz izan da Euskadiko Boulder Txapelduna. Murtzian jaioa, Zumaian bizi da eta bertan sortu du familia. ETBko Zu kirolari saioan erreportajea eskaini diote. Hemen ikus dezakezue.

Baleike | mendizaletasuna | ( Komentarioak )


Abe
11
8:43

Zumaia: Inda Mendik Lastur ingurura antolatu du hurrengo irteera

Datorren igandean, abenduak 16, urteko azken irteera egingo du Inda Mendi elkarteak. Debatik atera eta Lasturrera joango dira Murgizarren bukatzeko.Ibilbide motza izango da ondoren bazkaria egingo dutelako. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaiatik. Izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357). Helduak 6 € eta haurrak 4 € ordaindu behar dute. Bakarira joateko asmoa dutenek lehenbailehen izena eman behar dute goiko estankoan.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Aza
26
16:19

Zumaia: Otzaurteko parajeak ezagutzeko aukera Inda Mendirekin

Datorren igandean, abenduak 2, mendian goiz buelta egiteko proposamena du Inda Mendi elkarteak. Oraingoan, Otzaurte-Txurrukopunta-Zegama izango da ibilbidea. Beti bezala goizeko 7:30ean aterako da autobusa ,Txomin Agirre kaiatik. Izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357).

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Aza
19
10:32

Zumaia: Arantzazura mendi irteera

Datorren igandean, azaroak 25, Arantzazura goiz buelta antolatu du Inda Mendi elkarteak. Gesaltza izango da abiapuntua, handik pagadi zoragarriak zeharkatuz, Gazteluaitz tontorra igoko dute Arantzazun bukatzeko. Irteera, beti bezala, goizeko 7:30ean izango da autobus geltokitik eta izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357). Animatu politta da eta!

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Aza
12
9:01

Zumaia: Datorren igandean Urolako bide berdea egingo du Inda Mendik

Datorren iganderako, azaroak 18, mendi irteera erraz bat antolatu du Inda Mendi elkarteak zaletasuna sortzeko. Oraingoan Urolako Bide Berdeari jarraituz, Lasaotik Azkoitiraino joango dira, Urola ibaiaren ondotik, Azpeitia eta Loiolatik barrena. Irteera goizeko 8:30an izango da, lineako autobusean, Kantauriko geltokitik. Ez da aurrez izenik eman behar.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Urr
22
9:31

Zumaia: Inda Mendirekin Aramaio aldera

Datorren iganderako, urriak 28, egun osoko irteera antolatu du Inda Mendi elkarteak, Bizkai aldera. Kruzeta gainetik atera, Orixol eta Izpiste tontorrak igo eta Aramaion bukatuko da ibilaldia. Beti bezala, irteera goizeko 7:30ean izango da eta izena goiko estankoan eman behar da (943860357). Autobusa 12 € ordainduko dute helduek eta 6 € haurrek.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ira
30
11:18

Aiaraldea: Mendiaz eta euskaraz gozatzeko aukera, gazteentzat

Laugarren edizioari helduko diote ikasturte berrian, Oxigenoa Euskarari programaren antolatzaile eta parte hartzaileek.

Oxigenoa Euskarari 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, eta  mendizaletasunaz gain, bereziki, euskararen erabilera uztartzeko programa da. Mendi-txangoez gain, formazio osagarria hartuko dute bertan parte hartzen dutenek: astronomia, lehen sorospenak, elikadura, sukaldaritza, orientazioa...

Irudiak: 
Oxigenoa Euskarari programarekin egindako ibilaldietako bat / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, eskalada, euskara, euskara arloa, gazteak, ibilaldi, laudio, mendia, mendizaletasuna, natura, orientazioa, oxigenoa euskarari, udala | ( Komentarioak )


Ira
27
9:58

Zumaia: Erniora Inda Mendi elkartearekin

Urtero bezala, datorren igandean Ernio tontorrera igoko gara ohitura zaharrarekin jarraitzeko. Irteera goizeko 7:30ean izango da betiko lekutik (Autobus geltokia, Garoa aurretik); handik Andazarratera iritsiko gara eta zuzenean Ernioko igoerari ekingo diogu; hamaiketakoa egin ondoren Etumetara jaitsi eta etxera. Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (680615648) ostirala baino lehen. Prezioak ondorengoak dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Ira
04
10:02

Zumaia: Inda Mendirekin Nafarroa aldera

Abuztuko oporren bueltan, Nafarroa aldera antolatu du txangoa Inda Mendi elkarteak: Etxaurin hasi, gainera igo, ondoren Mortxe mendia eta Egilorren amaitu.

Irteera goizeko 7:30ean izango da, autobus geltokitik, eta izen ematea goiko estankoan (943860357), ostirala arte. Prezioak: helduentzat 12 euro eta umeentzat sei euro.

 

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )


Eka
12
7:12

Zumaia: Inda-Mendi Nafarroara joango da igande honetan

Sanpedrotarako antolatu den asteburuko irteeraren faltan, Inda-Mendik antolatzen mendi irteeren kurtsoa igande honetan amaituko da. Nafarroa aldera joko dute oraingoan. Belatetik atera, eta Saioa eta abartan mendiak igo eta gero, Iruritan amaituko dute bidea. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da moilatik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostirala baino lehen. Helduek 12 euro ordainduko dituzte, eta haurrek 6. Bestalde, aipatu Sanpedrotarako mendi irteeran izena emateko epea oraindik zabalik dagoela; ekainaren 18a izango da izena emateko azken eguna.

Baleike | mendizaletasuna, nabarmenak | ( Komentarioak )