Aiaraldea: Eserialdi bat egiteagatik PPk auzitara eramatea salatu dute ikasle abertzaleek
Amurrioko Zaraobe institutuko Ikasle Abertzaleek hezkuntzan egin nahi dituzten murrizketen kontra maiatzaren 10eko mobilizazioan PPk hartutako jarrera salatu dute. Espainiar gobernuak ikasleei ezarritako neurriak bidegabeak direla iritzita, ikasle asanblada, manifestazioa eta eserialdia egin zuten Amurrioko PPko egoitzaren aurrean. Montserrat Canive Amurrioko PPko zinegotziak irainengatik salaketa jarri du.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 2. gunea, amurrio, erreforma, hezkuntza, ikasle abertzaleak, monserrat canive, murrizketa, pp, zaraobe institutua | ( Komentarioak )







