Gaia: natxo montero

Api
30
10:28

Mahatserria (Bilbo): Natxo Montero eta bere dantza konpainia Hego Korean

Nazioarteko Mimo Jaialdian parte hartuko Natxo Monterok Chuncheonen, Hego Korean, maiatzaren 20tik 27ra bitartean. ‘Carni di prima qualità’ ikuskizuna eszenaratzeko gonbidapena jaso du Montero santutxutarrak.

Asiako mimo jaialdi handiena da Chuncheonekoa eta bi emanaldi eskainiko ditu hiriko arte zentroan Natxo Montero dantzariak eta beste bat aire librean. Mundu zabalean ibili da Montero oso kritika onak jasoz ‘Carni di prima qualità’ dantza ikuskizunarekin.

Pieza honen zatitxo bat ikusteko klikatu hemen



BERTON | berriak, natxo montero | ( Komentarioak )