Gaia: okupazioa

Eka
17
9:34

Mahatserria (Bilbo): Gaztetxea okupatu dute Santutxun Gazte Asanbladaren 20. urteurrenean

santutxu_gaztetxea_okupazioa_2013_ekaina_2

Gazte asanbladaren 20. urteurrenaren ospakizunaren baitan, gazteentzako lokal autogestionatu berria izango dena okupatu dute Santutxuko hainbat gaztek. 

Ritxi plazako lokal bat okupatu zuten joan den larunbat gauean (ekainak 15) Santutxuko gazteek. 1993an gazte asanblada sortu zenetik, laugarren gaztetxea da. Santutxuko Gazte Asanblada (SGA) 1993an sortu zenetik, Sorgintxulo, Lakomi eta Uztaldi gaztetxeak izan dira auzoan. Azkena, Uztaldi, 2012ko irailaren 28an hustu eta hormatu zuen Ertzaintzak. Geroztik, alternatibak garatzeko toki propio baten beharra aldarrikatu dute gazteek.

Lan egunak

Gazte Asanbladak gaztetxe berria garbitu eta atontzeko lan egunak eta orduak ipini ditu:

Ekainak 18 asteartea 11:00etan eta 17:00etan

Ekainak 19 asteazkena 11:00etan eta 17:00etan

INFO + SGA


BERTON | berriak, gazte asanblada, gaztetxea, okupazioa, santutxu | ( Komentarioak )


Mai
28
10:07

Mahatserria (Bilbo): Santutxuko gazte bati isun eskaera mantendu dio epaileak gaztetxea okupatzeagatik

Uztaldi

 Uztaldi gaztetxearen okupazioa egotzita, hiru gazte izan dira epaituak. Bakoitzarentzat 1.200 euroko isuna eskatu du fiskalak. Epaileak, ordea, horietatik bi absolbitu egin ditu, eta hirugarrenarentzat zigor eskaera mantendu du.

Santutxuko Gazte Asanbladak salatu du modu “erabat arbritarioan” identifikatuak izan zirela gazte horiek, eta hori dela haien aurkako froga bakarra.

Santutxuko Gazte Asanbladaren oharra:

Bilboko epaitegietan Santutxuko hiru gazte epaitu dituzte Uztaldi Gaztetxearen okupazioa egotzita. Hiru gazte hauek 3.600€-ko eskaerari egin behar izan diote aurre, 1.200€-ri bakoitzak. Hauetariko bi, kalean identifikatuak izan zirenak, absolbituak suertatu dira. Gaztetxetik irteten identifikatutakoari, ordea, akusazioa mantentzen diote era ulertezinean, hori erabiltzen baitute froga bakar gisa okupazioa asteak lehenago aurrera eraman bazen ere. Epaiaren zain gelditzen da dena beraz.

2012ko apirilaren 21ean Santutxuko Gazte Asanbladak hamar urte baino gehiagoz erabat abandonatua egondako lokala okupatu eta auzorako berreskuratu zuen. Hilabete batzuez auzorako gazte askorentzat bilgune bihurtu zen lokal hura, proiektu sendo eta anitz baten ikurra bihurtuz.

Lokala “La Caixa” banketxearen jabetzakoa da, zeinek hamarkada luze batez inongo erabilerarik eman gabe eta guztiz utzita mantendu zuen. Okupazioa gertatu eta berehala, ordea, salaketa aurkeztu zuen, urte bereko irailean desalojoa eragin zuenak. Bederatzi hilabete pasatu diren honetan, guztiz hutsik jarraitzen du, desalojo egunean eraiki zuten hormaz itxirik.

Halaber, lotsagarritzat jotzen dugu gazte batzuk “La Caixa”-ren lokal huts bati bizia emateagatik epaituak izatea, banketxea bera izan beharko lukeenean epaitua burutzen dituen desjabetze eta kaleratzeengatik.

Santutxuko Gazte Asanbladak bere elkartasuna helarazi nahi die epaituak izan diren gazteei, era guztiz arbitrarioan identifikatuak izan zirenak. Era berean, okupazio mugimenduaren kideen kontra ematen den kriminalizazio eta inputazioak salatu nahi ditugu, jabetza eskubidea beste eskubide guztien gainetik jartzearen ondorio. Legedi honek espekulatzaileen interesak babesten ditu jendartearen beharrizan errealak kontuan izan gabe.

Bukatzeko, Santutxuko Gazte Asanbladak beste hiri eta jendarte eredu baten alde lanean jarraitzen duela adierazi nahi du, alternatibak eratze bidean lokal hutsen okupazioa ere tresna gisa erabiliz. Ez baitaukate gure ametsak tapiatzerik!

Iturria: TOPATU.INFO


BERTON | berriak, okupazioa, santutxu, uztaldi gaztetxea | ( Komentarioak )


Ots
07
8:39

Aiaraldea: Gazte lokalaren proiektuarentzako erantzuna duela azaldu du Udalak

Aiaraldea Irratiko Harian magazinean azaldu du Josune Irabien Amurrioko alkateak Udalaren jarrera Gazte Asanbladarekiko auzian. “Udalak beti izan du Gazte Asanbladarekin hitz egiteko prestutasuna. Urteko epean ez dira gurera etorri epaiketa dagoen bitartean ez zutelako gurekin hitz egin nahi.

Irudiak: 
Larunbatean Gazte Asanbladak egindako manifestazioa.
Josune Irabien Amurrioko alkatea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, epaiketak, gazte asanblada, gazte lokala, josune irabien, okupazioa | ( Komentarioak )


Ots
05
9:00

Aiaraldea: Gazte Asanbladak mobilizazioak iragarri ditu eta herriak lasaitasuna behar duela adierazi du Udalak

Amurrioko Udalak ohar baten bidez azaldu du bere jarrera Amurrioko Gazte Asanbladak egin duen azken okupazioaren aurrean. Lehenik eta behin, Matías Landaburuko lokala Patines Klubak erabiltzen duela argitu du erakunde publikoak. Gainera, beheko solairua AEK elkartearen egoitza berria izango dela gogoratu du Udalak, haize bolada batek Lucas Reyn zituen instalazioak txikitu eta gero.

Irudiak: 
Eder Sanchez EAJko zinegotzia Amurrioko Gazte Asanbladarekin mintzatu zen Matías Landaburun./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aek, aga, amurrio, eaj, okupazioa | ( Komentarioak )


Ots
02
20:09

Aiaraldea: Gazte Asanbladak Matias eraikineko jantokia okupatu du

Amurrioko Gazte Asanbladak Matias eraikineko jantoki zaharra okupatu du, Herriko Plazatik hasita, herri guztia zeharkatu duen manifestaldiaren ostean. Manifestaldi hau duela urtebete buruturiko Landazuri eraikineko okupazioaren ondorioz auzipeturiko gazteei elkartasuna adierazteko izan da deitua. Epaiketaren zain dauden 9 gazteei 27 000 euroko isun bat eskatzen zaiela kalteordain gisa.

Irudiak: 
Okupatutako eraikinaren barrualdeko argazki bat. Argazkia: aiaraldea.com

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, amurrioko gazte asanblada, gaztetxea, okupazioa | ( Komentarioak )


Urt
21
8:27

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko gazteek Azkunari: “Proiektu honek ez die auzoaren beharrei erantzuten, espazio soziokulturalak behar ditugu”

Image

Patakon Gaztetxea sortu zuten eraikin publikoa “auzokide eta eragileen gestiopean” uzteko eskatu diote alkateari, auzoari zerbitzuak eskaini ahal izan diezaioten.

Koherentzia falta egotzi diote jeltzaleari, hain justu orain hilabete ekintzaileentzako enpresaldea ixtea erabaki baitzuen. Gazte ekintzaileentzako zentroa egin nahi du Patakon Gaztetxea zegoen eraikinean.

INFO + BRANKA


BERTON | autogestioa, berriak, okupazioa, patakon, uribarri | ( Komentarioak )


Urt
18
9:11

Mahatserria (Bilbo): Patakon ekintzaileentzako zentroa izango da

patakon uribarri 2012-06-04 patakon (17)

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak esan du gazte ekintzaileentzako zentroa izango dela Matiko kaleko Patakon. Deian zein El Correon argitaratu dutenez, eraikina Irazabal Zentroa deituko da; Udalari eraikina eman dion familiaren omenez.

Azkunaren hitzetan, “eraikinak ez du argirik, urik ezta igogailurik ere”. Horrenbestez, Udalak “diru apur bat” duenean Matikoko 6. zenbakian dagoen eraikina atondu eta gazte ekintzaileen zein enpresa txikien esku utziko duela.

Ekainaren 26an hustuarazi zuen Ertzaintzak Patakon kolektiboak hilaren hasieran okupatutako eraikina. Ordura arte, sotoa eta beste 7 solairu dituen eraikina ia mende erdi eman zituen hutsik.

 


BERTON | matiko, okupazioa, patakon, uncategorized, uribarri | ( Komentarioak )


Abe
20
9:07

Aiaraldea: Amurrioko Gazte Asanbladaren eta Udalaren arteko tira-bira ez da bukatu

Amurrioko Gazte Asanbladak gogor kritikatu du EAJren adierazpena.

Irudiak: 
Amurrioko Gazte Asanbladak EAJri erantzun dio./ AGA

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aga, amurrio, amurrioko gazte asanblada, bildu, eaj, gazteria, izuna, landazuri, okupazioa | ( Komentarioak )


Abe
16
7:53

Aiaraldea: EAJk Gazte Asanbladaren jarrera salatu du

Amurrioko Udala eta herriko Gazte Asanblada pultsu batean murgilduta daude. Gazteek izango duten epaiketaren erantzunkizuna Udal taldeari leporatzen dioten bitartean, Amurrioko EAJk bere iritzia zabaldu du ohar baten bitartez.

EAJren aburuz, beti egon da prest Gazte Asanbladarekin hitz egiteko eta gazteen beharrak bideratzeko. Dena den, Amurrioko Udalak ez duela gazteek behar duten azpiegiturarik "Gazte Lokala" lacgatzeko adierazi du. 

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aga, amurrio, eaj, epaiketa, ertzaintza, okupazioa | ( Komentarioak )


Abe
14
9:00

Aiaraldea: Amurrioko Gazte Asanbladako 9 gazte epaiketaren zain daude Landazuri okupatzeagatik

Duela urtebete “Gazte Lokala” proiektua aurkeztu zion Gazte Asanbladak udalari. Hilabete erantzunaren zain egon ondoren, udalak kasurik egiten ez ziela ikusita, 15  urte baino gehiago hutsik zirauen  Landazuri etxea okupatu zuten.

9 lagun sartu ziren eraikinera, handik ordu gutxira Ertzaintzak banan banan irtenarazi eta identifikatu egin zituen. Gazte Asanbladaren helburua, herrian lokal publiko eta autogestionatu bat sortzea zen.

Irudiak: 
Mobilizazioak egin dituzte Gaztetxea aldarrikatzeko/A.G.A
Okupatu zuten etxea, Landazuri/A.G.A
Amurrioko Gazte Asalblada/A.G.A

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amurrio, amurrioko gazte asanblada, amurrioko udala, gazteak, gaztetxea, okupazioa | ( Komentarioak )


Urr
08
11:07

Mahatserria (Bilbo): Inkesta: Zer deritzozu espazio sozio-kultural autokudeatuak izateko ondasun pribatua okupatzeari?

Galdera: Zer deritzozu espazio sozio-kultural autokudeatuak izateko ondasun pribatua okupatzeari?

Garazi, Matiko

Aldekoa naiz, Bilboko Udalak gazteentzat duen eskaintza ez baita batere interesgarria.

Moises, Santutxu

Hainbeste lokal dago itxita. Egin daitekeen bakarra da. Gainera, okupatzean lokalak konpondu eta atondu egiten dituzte.

Itziar, Bolueta

Hilda dauden espazioei erabilera eta bizitza ematen die okupazioak.

Jon, Santutxu

Alkateak gaztetxe guztiak zarratu ditu, berak kontrolatzen ez duena ixten du.

Jose Antonio, Santutxu

Gazteek okupatzen jarraitu behar dute.

Miren, Santutxu

Epe luzean erabili bako espazio pribatuak okupatu eta biziberritzeari ondo deritzot.


BERTON | berriak, inkesta, okupazioa | ( Komentarioak )


Eka
20
22:39

Aiaraldea: Hainbat ekintza antolatu ditu Orbeko Etxeak bere hamaikagarren urteurrena ospatzeko

Hamaika urte igaro dira jada Laudioko Gardea auzoan Orbeko Etxea okupatu zenetik. Urteurren honen harira espazio autogestionatu honetako kideek ospakizun bat gauzatzea erabaki izan dute larunbat honetan, ekainak 23. Egitarau nahiko zabala eskaini dute beraz proiektu honen antolatzaileek, bertara urreratzen den ororentzat irekia egongo dena.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, laudio, musika, okupazioa, orbeko etxea | ( Komentarioak )


Eka
06
12:46

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko gaztetxeak lehen astea beteko du ostiralean; lanerako deia eta atxikimendu bilketa martxan

Hamarkadak hutsik zeramatzan Matiko kaleko 6. zenbakiko eraikina ekainaren 1ean Uribarriko auzotarrek okupatu zuten urteetan ugariak izan diren eskakizunei erantzuna emanez. Abian da, beraz, Patakon gaztetxea. Joan den asteburua lanean eman dute uribarritarrek, garbitze eta konpontze lanetan. Sinadura eta atxikimendu bilketa ere hasi dute.

1994. urtean Gure Etxea auzo elkarteak, auzoan zeuden hutsuneak ikusita, Matiko kaleko 6. zenbakian dagoen eraikin hutsari anbulatorio funtzioa emateko kanpaina sendoa jarri zuen abian. Auzokideen gehiengoaren babesa jaso zuen arren, ez zen inongo apusturik egin instituzioengandik eta eskakizun guztiak alboratu ziren. Bestalde, auzoak zituen zerbitzu urriak ikusita, auzokideentzako beharrak asetuko zituen leku bezala proposatua izan da aurrerago, inongo erantzun barik.

Gazte mailan, 1998garren urtean Uribarriko Gazteok taldeak Uzturre plazan dagoen udal eraikina okupatu zuten gaztetxe gisa abiarazteko helburuz, baina 24 orduren buruan desalojatu zituzten. Ordutik asko izan dira Gazte Asanblada berpiztuak egindako eskakizunak, ‘Gazte! Emaiozu espazioa zure kulturari!’ kanpaina kasu.

Auzo elkarteak eta gazteek egiten duten lanaz gain, ezaguna da Aldapan Gora kultur koordinakundeak auzoarentzako egiten duen eskaintza, jaiak, San Juanak, gabonak etabar luzea. Ekimen hauen dimentsioa bermatu eta zabaltzeko 2005. urtean barrutiari gune baten beharra azaleratu zion. Ordutik eskaerekin jarraitu du baina inongo erantzunik ez du jaso.

Orokorrean, ibilbide luzea du eragileek egindako lanak Uribarri auzoa biziberritzeari begira. Asko dira ekainaren 1ean okupatu zen eraikinak izan ditzakeen erabilerak auzoaren mesedetan, eta bestetik, asko dira Uribarri bezalako auzoak dituen beharrak plano sozial eta kulturalean.

Aurrekari guzti hauek kontutan izanda hartu dute auzotarrek Matiko erdialdean mende erdia baino gehiago hutsik daraman eraikina okupatzeko hautua. Eraikia izan zenetik inoiz erabilia izan ez den lursaila auzoaren zerbitzura jarriko duen proiektu integrala. Ekainaren 1ean egindako jauzia beste pauso bat besterik ez da izan, espazio hori edukiz betetzeko bide luzean tipi-tapa.

Joan den asteburuan ilusioz bete ziren Uribarriko kaleak. Gainera, auzokideen eta komertzianteen babesa ere iritsi zen gaztetxe berriraino.

“Patakon, dekonari kendu ta ez dekonari emon. Zentzu horretan zenbait konpromiso mahai gaineratu nahi ditu asanbladak:

· Patakonen ateak zabalik daudela argi utzi nahi dugu, auzotik egina eta auzoarentzako proiektua dela azpimarratuz.

· Auzoarentzako mesedegarria den ordezko planteamendu bat egon arte guk kudeatuko dugu eraikinaren mantenua. Beraz, jabeei gurekin kontaktuan jartzeko prestutasun osoa luzatzen diegu proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko asmoz.

· Martxan jarri dugun sinadura bilketa aurkezten dugu proiektuarekiko babes eta atxikimendua emateko tresna bezala auzoko norbanako zein taldeentzako”.

Behetik gora edukiz bete nahi dute Uribarriko auzokideek eraikina. Udal zerbitzu ezaren aurrean, “zerbitzu herrikoiak eraikiko ditugu!”. Eta abesti ezagunak dioen moduan… “lehenengotik hirugarrenera, laugarren pisutik espaziora!”.

INFO + http://uribarripiztu.blogspot.com.es/


BERTON | berriak, gaztetxea, okupazioa, patakon, uribarri | ( Komentarioak )


Api
30
11:20

Mahatserria (Bilbo): Aste bete Santutxuko gaztetxe berriak

Azkar zabaldu da Santutxuko okupazioaren berria auzoan, Bilboaldean zein Interneten. Pozik daude Santutxuko Gazte Asanbladako kideak orain artean izan duten erantzun eta harrerakin. Joan den ostiralean poteo musikatua izan zuten eta asteburua lanean eman dute. Hasi berri dugun asterako zehaztu dituzte lanorduak eta ekintzak.

Gaurtik ostiralera bitartean, arratsaldero 17:00ean ipini dute lanerako hitzordua gaztetxe berrian (Iturriaga, 14) Gazte Asanbladako kideek.

Ostiralean, 20:00ean, erlaxatu eta dibertitzeko aukera izango da DJ Gauean.

http://santutxunbizi.blogspot.com.es


BERTON | berriak, gaztetxea, okupazioa, santutxu | ( Komentarioak )


Api
25
10:02

Mahatserria (Bilbo): Lokal bat okupatu dute Santutxuko gazteek

Santutxuko Gazte Asanbladak jakinarazi digunez joan den asteburuan Iturriga kaleko 14. zenbakiko lokal bat okupatu zuten. Aste honetan arratsaldero 17:00etatik aurerra izango dira gazteak lokalean bertan auzotarrei okupazioaren berri emateko. Ostiralerako poteo musikatua antolatu dute.

Hauxe da Santutxuko Gazte Asanbladak helarazi digun komunikatua:

Santutxuko gazteok lokal huts bat okupatu dugu gaztetxe bihurtzeko asmoarekin!

Bost hilabete pasa dira dagoeneko Lakomi gaztetxea utzi genuenetik. Hiru urtez auzoko gazteon bilgune izandakoak hutsune handi samarra utzi zuen. Hori dela eta, eta auzoan gazte mailan ugaltzen ari diren ekimenek erakutsi digutenez, Santutxuk gaztetxe bat behar du.

Azken hilabete hauetan Santutxuko gazte mugimendua berrindartzen dabil, eta bide horretan azkeneko urratsa larunbat goizean eman zuen auzoko gazte asanbladak, Santutxuko hamarnaka gazterekin batera lokal huts baten atea ireki zuenean, geure ametsak eta ilusioak giltza. Erantsi beharra dago lokalak hamar urtetik gora zeramala hutsik, eta banku erraldoi horietako bat dela jabea.

Okupazioa goizean goiz burutu zen. Auzoko kaleetan zehar kalejira jendetsua egin ostean lokalera heldu eta ireki genuen. Jarraian lanera ekin genion eta batzuk alboko portalen bizilagunei informazioa zabaltzen zioten bitartean, beste batzuk bazkaria egiteari ekin zioten, eta beste batzuk garbiketa lanari. Tartean, hala ere, zenbait jolasa egiteko astia ere izan genuen. Eguerdi aldera bazkari jendetsua egin genuen lokalaren barruan, etorkizuneko gaztetxean egindako lehenengo ekintza!

Egunean zehar Ertzaintzaren zenbait patruila-auto pasa ziren bertatik, horietako batek atean jarri genuen orri informatiboa kendu eta eraman ere egin zuen.

Gazte Asanbladatik gonbidapena luzatzen diegu Santutxun bizi eta ibiltzen diren gazte guztiei. Guztion artean eraiki nahi baitugu proiektu berri hau, emaitza aniztasunean oinarritutako lokal autogestionatu eta librea izan dadin.

Lan egunen berri hurrengo moduetan izan dezakezue: santutxunbizi.blogspot.com blogean, Gazte Asanbladako Tuentian, kaleetatik hurrengo egunetan ugalduko diren kartel berdeetan, lokalera bertaratzen zein ezagunei galdetuz. Aste honetan egunero egongo dira, arrastiko 17.00etatik aurrera.

Ostiralean gainera, poteo musikatua egingo dugu Iturriaga 14ko lokaletik abiatuta. Auzokide guztiak gonbidatuta zaudete!

Santutxun gaztetxea lortuko dugu!!!

Santutxuko Gazte Asanblada


BERTON | berriak, gaztetxea, okupazioa, santutxu | ( Komentarioak )