Gaia: omnia

Mai
18
19:03

Aiaraldea: EAJk Tokiko Gobernu Batzordean parte hartzeari utziko dio momentuz

Laudioko EAJren udal taldeak hausnarketa prozesua abian jarri duela iragarri du. Horren helburua da erabakitzea Tokiko Gobernu Batzordean jarraituko duen edo ez. Printzipioz hausnarketak hilabetea iraungo du.

Jeltzaleen ustez erabakitze esparruaren erabilera zitala egiten du Bilduk. Tokiko Gobernu Batzarra 6 ordezkarik osatzen dute; Bilduk 3 eta EAJk 2 dituzte hurrenez hurrenez, eta Omniak bat du. PSE-EEk eta PPk uko egin zioten esparru horretan aritzeari.

Irudiak: 
EAJko kide guztiek babestu dute erabakia./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, laudio, omnia, pp, pse-ee, tokiko gobernu batzordea | ( Komentarioak )


Mai
01
10:00

Aiaraldea: Herritarrek eta eragileek ere parte hartu dute Udal Osoko Bilkuran

Apirilaren 29an Laudioko Udal Osoko Bilkura egin zen. Udalbatza parte-hartzailea izan zen, zinegotziek ez ezik herritar gehiagok eskatu baitzuten hitza. Haien artean partu hartu zuen lehen elkartea Goldatu izan zen.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, amiantoa, bildu, eaj, laudio, liburutegia, omnia, pp, pse | ( Komentarioak )


Api
30
8:34

Aiaraldea: PSEk eta PPk gaurko Jai Batzorde Paritarioan ez dute parte hartuko

Atzo egin zen Udal Osoko Bilkuran PSEk eta PPk iragarri zuten ez direla egongo gaurko antolatu den Jai Batzorde Paritarioan -non jaiak antolatzen dituzten elkarteek zein alderdiek ordezkariak dituzte-. Sozialistek aurreratu zuten bere jarrera erregu eta galderen txandan. Txaro Sarasuaren aburuz zezenketak pribatizatzea da Bilduren helburua. Bestalde, Jai Batzordean ibiltzen diren beste pertsona batzuen jarrera salatu zuen.

Irudiak: 
PP eta PSE ez dira bileran agertuko./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, jai batzorde paritarioa, jaiak, laudio, omnia, pp, pse | ( Komentarioak )


Mar
27
11:35

Aiaraldea: Laudioko Udalak aurrekontuak onartu ditu

Aurrekontuak onartu ziren atzoko Udal Osoko Bilkuran. Jende ugari hurbildu zen arratsaldean egindako udalbatza saiora, eta oro har, giroa normalean baino lasaiagoa izan zen. Alderdi politiko guztiek publikoki eskertu zuten Bilduk erakutsi duen elkarlanerako jarrera. Hala eta guztiz ere, PSEk baino ez zuen udal-gobernu taldearen aurrekontu proposamenaren alde bozkatu. Omniak eta Alderdi Popularrak aurka egin zuten, eta EAJ aldiz abstenitu egin zen.

Pasa den urtean baino diru gehiago 2013rako

Irudiak: 
Natxo Urkixok eta Koldo Zabalak ez zuten gehiegi hitz egin Udal Osoko Bilkuran./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aurrekontuak, bildu, eaj, laudio, omnia, opor fiskalak, pp, pse | ( Komentarioak )


Mar
25
11:56

Aiaraldea: Adostasun handia Udal Osoko Bilkuran

Laudioko Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu diren gaiek adostasun zabala lortu dute gaur. PSEk, EAJk eta Bilduk "Tokiko Administrazioaren erreformaz" mozioa adostu dute. Testu honen bitartez salatu dute PPk prestatzen ari den erreformak 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek kolokan jarriko dituela eta 20.000 biztanle baino gutxiago dituztenek eskumen gutxiago izango dituztela. PP ezik, talde politiko guztiek, Omniak, PSEk, EAJk eta Bilduk testu honen alde egin dute.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, laudio, lhui, mozioa, omnia, pp, pse, udalbatza | ( Komentarioak )


Mar
20
8:04

Aiaraldea: Instituzioen Kontseiluak urrats berriak proposatu ditu euskararen normalizazioan eragiteko

Martxoaren 15ean elkartu zen bigarren aldiz Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortutako Instituzioen Kontseilua. Helburu bikoitza du. Batetik, Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkartearen berri ematea eta alderdi politiko zein instituzioen ekarpenak jasotzea. Eta, bestetik, euskararen normalizaziorantz urratsak ematea. Iazko apirilaren 17an Saraubeko mahaian egindako agerrialdia du abiapuntu Instituzioen Kontseiluak. Bertan, eskualdeko alkate guztiek, alderdi politiko guztietako ordezkariek eta euskara teknikariek hartzen dute parte.

Irudiak: 
Instituzioen Kontseilua Laudion elkartu zen./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, adie, aiaraldea, bildu, eaj, instituzioen kontseilua, omnia, pp | ( Komentarioak )


Mar
18
11:13

Aiaraldea: Oposizio taldeek zuzenketa eta ekarpen ugari aurkeztu dituzte

Opozisioan diharduten alderdiek aurrekontuak hobetzeko asmoa dute eta zuzenketa asko proposatu diote Udal Taldeari. EAJk, PSE-EEk eta Omniak bere  ideiak adierazi dizkiote Bilduri hainbat esparrutan.

EAJ ziurrenik abstenituko da

Laudioko EAJren enmendakinek aurrekontuan 810.976,20 euroko eragina izango lukete. Iradokizun azpimarragarrienak arlo ezberdinetan sailkatu dituzte. Enplegua eta prestakuntza sustatzeko programan 90.000 euro gehiago erabiltzea beharrazkoa dela uste dute jeltzaleek.

Irudiak: 
Maider Basterrak eta Ziortza Sierrak aurrekontuak landu dituzte./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aurrekontuak, eaj, laudio, maider basterra, nerea gonzalez, omnia, pse, ziortza sierra | ( Komentarioak )


Ots
27
23:48

Aiaraldea: Herriak epe labur eta ertainean izango dituen beharrak aztertuko dituzte udalbatza monografiko irekian

Udalbatza monografiko irekia deituko du Laudioko Udalak martxoa aldera herriak epe labur eta ertainean izango dituen beharrak aztertzeko. Erabakiaren abiapuntua EAJk azken udal batzan San Roke zahar egoitza hartu zuen eraikina eta udaletxe ondoko orubearen inguruko mozioetan dago.

PSEk mozio bien aurrean ordezko proposamenak azaldu zituen martxoan herriaren beharrak aztergai izango dituen udalbatza monografiko irekia proposatuz. Gai bi hauen inguruko erabakia beraz, herritar guztiei irekitako hausnarketaren ondoren hartzen saiatuko da udalbatza.

Irudiak: 
Laudioko udalbatza / airaldea.com

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, laudio, laudioko udal batza, omnia, pp, pse | ( Komentarioak )


Ots
08
11:50

Aiaraldea: Jaien kudeaketak hautsak harrotu ditu alderdi eta elkarteen artean

2013ko San Roke jaien kudeaketak eztabaida ugari piztu ditu Laudion. Alde batetik, Jai Kontseiluan parte hartzen duten kultur taldeek eta Omniak kontseilua utziko dutela iragarri dute "kontseilu horretan hartzen diren erabakiak ez direlako lotesleak". Bestalde, "opor-fiskaletatik" etorritako dirua jaietan inbertitzearen aurka azaldu dira SEA (Arabako Enpresarien Sindikatua), PP eta EAJ.

Irudiak: 
2012ko txupinaren irudiak./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, jaiak koordinakundea, laudio, omnia, pp, sea | ( Komentarioak )


Ots
06
7:49

Aiaraldea: Kultur taldeei zuzendutako dirulaguntzak mantendu egingo dira aurten

Laudioko gobernu taldeak kultur taldeei urtero eskaintzen dizkien dirulaguntzak mantenduko direla iragarri zuen pasa den ostiralean emandako prentsaurrekoan. Horrela, kultura arloko zinegotziak pasa den urteko aurrekontua bermatuko dutela esan zuen, aurreikusitako 20% jaitsiera baztertuz. Izan ere, FOFEL instituzioaren bitartez espero zen baino diru gehiago jasoko du Laudioko udalak.

Irudiak: 
www.aiaraldea.com

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, jaiak, laudio, omnia | ( Komentarioak )


Urt
29
10:00

Aiaraldea: 20 puntu eztabaidatu ziren atzoko Udal Osoko Bilkuran

Laudioko Udal Osoko Bilkurak mozio ugari landu zituen atzo. Guztiek ez zuten garrantzi berdina, baina batzuk tokiko esparruan eragina izango dute. Lehenik eta behin, alderdi guztiek babestu zuten orain arte "Hezkuntza, gazteria eta emakumea" deitu den udaleko arloari aurrerantzean "Hezkuntza, berdintasuna eta gazteria" deitzea.

Irudiak: 
Karmen kaleko zubia./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, hirigintza, laudio, omnia, pp, pse, udal osoko bilkura | ( Komentarioak )


Urt
18
7:00

Aiaraldea: Omniak urtarrilaren 28ko osoko bilkurarako 7 mozio aurkeztu ditu

Webgunean adierazi bezala, 7 dira Omniak hilaren 28ko osoko bilkuran eztabaidatzeko aurkeztutako mozioak: hiri-altzariak, kantxaren konponketa, herri lokalak, familia ugariak, laneko mobbing-a, Laguntza Sozialen inguruko informazio kanpaina eta talde editorialari dagozkionak, hain zuzen ere.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, laudio, laudioko udala, mozioa, omnia | ( Komentarioak )


Urt
04
9:58

Aiaraldea: SHESAk berehala hasiko ditu ikerketak lur azpian gasa dagoen jakiteko

SHESA -Hidrocarburos de Euskadi- enpresa berehala jarriko da lanean Laudion gasa dagoen ikertzeko. SAIA baimena eskuratu ondoren, Aiaraldeko udalerri ezberdinei eskutitzak bidali dizkie konpainiak. Laudiokoari, zehazki, urtarrilean edo otsailean ikerketa geologikoak egingo dituela adierazi dio.

Irudiak: 
Fracking ez Araba plataformak San Silbestrean ere protesta egin zuen./ F. E. A.

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, fracking, ingurumena, laudio, omnia, pp. pse, shesa | ( Komentarioak )


Abe
12
23:53

Aiaraldea: SAIA baimena bertan behera uztea eta fracking gabeko udalerri deklarazioa exijituko ditu Bilduk

Laudioko Bilduren Gobernu Taldeak gogorki salatu du PSEk gobernu erantzukizuna uzteko bezperako egunetan Laudio barne hartzen duen Araba eta Bizkaiko 50.000 hektareatako SAIA baimena SHESA enpresari aitortu izana.

Baimen honek funtsean fracking teknika zonalde horretan garatzeko ikerketak sei urtez ahalbidetuko ditu. Erabaki hau bertan behera uztea exijituko duen mozioa aurkeztu du Bilduk  hurrengo Udalbatzak aztergai izan dezan.

Honez gain, Laudio “frackingetik aske dagoen udalerri”gisa izendatzea proposatuko du Bilduren mozioak.

Irudiak: 
Bilduren Gobernu Taldea / bildulaudio.blogspot.com.es/
SAIA baimenaren mapa / frackingezaraba.org
Euskal Herri mailan jaso diren baimen eskaeran mapa / http://frackingezaraba.org
Lagebiltzarraren aurrean protesta egin zuten Fracking-aren aurkariek./ Fracking Ez Araba
Inbestidura saioan egon zen Fracking-aren aurkako mezua./ Fracking Ez Araba

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, fracking, laudio, omnia, pse | ( Komentarioak )


Abe
03
10:09

Aiaraldea: Benito Lertxundiren kontzertuak polemika sortu du

Benito Lertxundi euskal musikariak Laudion joko du urtarrilaren 11n kiroldegian. Udal taldeak kontzertuaren salneurria eztabaidatzea proposatu zuen azkenengo Udal Osoko Bilkuran eta gaiak hautsak harrotu ditu.

Bilduk ezik gainontzeko taldeek ez dute begi onez ikusi kontzertua egitearen ideia. Alderdi guztiek azpimarratu dute ez dutela ezer Benito Lertxundiren aurka, baina ekimenak suposatuko duen inbertsioa gehiegi da haien aburuz. Guztira, printzipioz, Benito Lertxundiren emanaldiak 18.000 euro inguru balio du. 

Irudiak: 
71 urte beteko ditu abeslariak Laudion jo baino aste bat lehenago./ Julen eta Fermin Uribetxeberria

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, benito lertxundi, bildu, eaj, kontzertua, kultura, laudio, omnia, pp, pse, udal osoko bilkura | ( Komentarioak )


Abe
02
7:00

Aiaraldea: OMNIAk parte hartze birtualaren plataforma aurkeztuko du

Azaroaren 30ean eskainitako prentsaurrekoan, Laudioko gobernu taldeari luzatutako kritika gogorren artean, OMNIAk parte hartze birtualaren plataforma sortu duela iragarri zuen. Aldebakartasunean egin dutela adierazi zuten, Udalean aurretik onartu bazen ere aurrera egiteko intentziorik erakutsi ez dela argudiatuta.

Irudiak: 
OMNIAko kideak prentsaurrekoan.

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, laudio, omnia, udala | ( Komentarioak )


Aza
28
23:49

Aiaraldea: Etxe kaleratzeen aurkako mozioa onartu du Udalbatzak

PSEk aurkeztutako mozioari aurre eginez EAJk eta Omniak etxe kaleratzeen aurka aurkeztutako mozioa onartu zuen Laudioko Udalbatzak astelehenean, azaroaren 26an.

Bilduk aztertutako mozio bien aldeko botoa eman zuen. PPk, EAJ eta Omniarekin batera, PSEren proposamenaren aurka egin zuen eta abstentzioa aukeratu zuen azken hauen mozioaren aurrean. PSEk, azkenik, abstentzioa jorratu zuen bere proposamenaren alternatiba gisa azaldutako mozioaren aurrean.

Irudiak: 
Laudiok kaltetuen arretarako protokoloa eratuko du aurki / aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, etxe kaleratzeak, krisia, laudio, laudioko udalbatza, omnia, pse, stop etxe kaleratzeak aiara | ( Komentarioak )


Aza
08
23:04

Aiaraldea: Nerbioi ibaia eta Donibane erreka bideratzeko esparru-hitzarmena sinatuko dute Udalak eta URA agentziak

Urria amaierako udalbatzak, Uraren Euskal Agentzia, URA, eta Laudioko Udalaren artean Nerbioi ibaia eta Donibane erreka bideratzeko lanen abiapuntu izango den esparru-hitzarmena izenpetzea erabaki zuen. Bilduren eta PSOEren udal taldeek aldeko jarrera agertu zuten bozketan, EAJk eta PPk berriz, kontrako jarrera agertu zuten. Omniako zinegotziak, Nerea Gonzalezek, bere taldearen desadostasuna  azaldu ondoren, ez zuen bozketan parte hartu akordioak aurreikusten dituen desjabetzek bere etxebizitza barne hartuko dutela argudiatuz.

Irudiak: 
Nerbioi ibaia Laudioko erdigunean / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, donibane erreka, eaj, laudio, nerbioi ibaia, omnia, pp, psoe, ura agentzia | ( Komentarioak )


Uzt
31
7:28

Aiaraldea: Adostasuna Udal Osoko Bilkuran

Atzo egindako Udal Osoko Bilkura luzea -ia lau ordu- eta emankorra izan zen. Goiza Santa Ana kultur etxearen kudeatzaileen aldarrikapenekin hasi zen. Omniak helarazi zituen haien kezkak udaletxera eta nahiz eta mozioa ez zen onartu, udalak konpromisoa hartu zuen ongizate gizarteko batzorde monografikoa egiteko Aretako nagusien etxearen inguruan.

Geroago, Isusi eta Santa Luzia auzoen ur-horniketa hobetzeko proiektua onartu zen. Hori bai, horrelako egitasmoek Foru Planaren diru ekarpena behar dutenez, gutxienez, 2015ean hasiko da obra.

Irudiak: 
Herritar talde bat hurbildu zen atzoko Udal Osoko Bilkurara./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, igogailua, laudio, lhui, omnia, ordenantza, pp, pse, santa ana, santa luzia, udal osoko bilkura | ( Komentarioak )


Eka
27
9:15

Aiaraldea: Berriak Udal Osoko Bilkuran

Laudion egindako azkenengo Udal Osoko Bilkuran gertakari berriak eman ziren. Alde batetik, Carlos Urquijok alderdi popularreko zinegotzi bezala utzitako lekua Álvaro Ruiz Cuestak bete du. 32 urtetako laudioarrak atzo zin egin zuen zinegotzi-kargua. Honi esker Alderdi Popularrak zuen hutsunea bete du.

Irudiak: 
Álvaro Ruiz Cuesta./ Aiaraldea
Udal Osoko Bilkura./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, bildu, eaj, laudio, omnia, pp, pse, udal osoko bilkura | ( Komentarioak )