Gaia: otxarkoaga

Mai
03
11:16

Mahatserria (Bilbo): Mahatserri kultur elkartearen aurkezpen jaia larunbatean, maiatzak 4

Mahatserri_aurkezpen jaia

Joan den astean zabaldu zituen ateak Otxarkoagan MAHATSERRI KULTUR ELKARTEAk. Larunbatean, maiatzak 4, inaugurazio jaia izango da nahi duen guztiarentzat.

 

MAIATZAK 4 LARUNBATA - EGITARAUA

12:00 Puzgarriak

12:30 Umeentzako berbena: Bat, bi, hiru…festa!

14:00 Bazkaria (Izena emateko Mahatserrin edo Zulo tabernan)

17:00 Kontzertua: Havana 537 (musika kubatarra)

*Ekitaldi guztiak Ugarte plazan izango dira, Otxarkoagan

 

INFO + PA YA! KONPARTSA


BERTON | aurkezpen jaia, berriak, mahatserri kultur elkartea, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Api
25
16:44

Mahatserria (Bilbo): Umeentzako jardunaldietan gogora ekarriko dituzte Otxarkoagako historiaren gertaera garrantzitsu batzuk

Otxar gertakizun historikoak_prentsan

Domekan, apirilak 28, Altxorraren Bila joateko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko Otxarkoagako umeek. Bilaketa horretan ia ahaztuta dauden eta garai batean oso garrantzitsuak izan ziren auzoko historiako gertaera batzuk gogora ekarriko dituzte.

Umeentzat “Igandetan Jolastu” izeneko aisialdi eskaintza antolatu duen Tendel elkartearekin lankidetzan Aullidos de Otxar antzerki komunitarioko taldeak sustatu du ekimena. Hau 1967an izandako banden huelgaren historian oinarrituko da; izan ere, Francoren diktaduraren errepresioak errepresio, justizia lortu nahian auzoko jendea batuta egon zen.

11:00etan hasiko da jardunaldia; orduan, kalejira bat izango da eta Altxorraren Bila jolasean parte hartu nahi duten umeek izena emateko epea zabalduko da. Umeek 60 minutu izango dituzte, 12:00etatik 13:00etara, ibilbidea amaitzeko eta proban planteatutako erronkak gainditzeko.

Horretarako, bost gune bereizi dira eta horietan fikziozko pertsonaiek parte hartzen duten umeei azalduko dizkiete banden huelga hartako zenbait pasarte, baita Otxarkoagako auzotarrek aurrera eramandako langileen borroka hari buruzko zenbait ere.

Azalpen horiek pistak izango dira altxorra bilatzen jarraitzeko. Altxorra gozokiz betetako kaxak izango dira, huelga izan zenean Otxarkoagako herritarrek huelgan zeudenei enpresak soldatak ez ordaintzean aurrera egiteko eman zizkieten elkartasunezko kaxa haien antzera.

Laminación de Bandas en Frío enpresak produkzio-sariak gutxitzea erabaki zuen eta hortik langileen huelga. Guztira 163 egun izan ziren, 1966ko azaroaren 30etik 1967ko maiatzaren 15era eta Francoren garaian izandako lan-gatazkarik luzeentzat eta langileen mugimenduan mugarri garrantzitsutzat jotzen dute.

Borrokaldiko egun haietan Otxarkoagako auzokoen elkartasuna oso handia izan zen banden langileekiko; izan ere, bandetan lan egiten zuten 800 langileetatik 450 Otxarkoagakoak ziren. Aparatu frankistaren errepresio latzari aurre egiteko balio izan zuen elkartasunak; besteak beste, erregimenak Bizkaian salbuespen-egoera dekretatu zuen eta huelga egiten zuten zenbait langile kartzelan sartzeraino edo erbesteratzeraino heldu zen.

Otxarkoagako auzotarrek osatzen dute Aullidos de Otxar antzerki komunitarioko taldea eta Dordoka kolektiboak koordinatzen ditu. Aullidos de Otxar auzoko memoriaren alde ari da lanean eta antzezpenetan komunitateak komunitatea berarentzat sortutako dramaturgia, musika eta historia konbinatzen ditu.

Ekintza hauek guztiak Imajina Otxarkoaga plan komunitarioaren barruan daude. Bilboko Udaleko sail batzuen eta auzo, gizarte, kirol, politika zein ekonomia arloko kolektibo eta talde batzuen partaidetzarako prozesu batean oinarrituta dago plan komunitarioa. Elkarteetan egon barik ere partikularrek ere parte har dezakete, auzoa biziberritzea eta auzotarren bizi-kalitatea hobetzea izanik planaren xedeak.

2008an abian jarri zenetik Imajina Otxarkoaga plan komunitarioa auzoko elkarteen %100ek eta ia herritarren %40ek parte hartzea lortu du.


BERTON | berriak, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Api
16
8:54

Mahatserria (Bilbo): Magia nagusi, maiatzean, Txurdinagan eta Otxarkoagan

Magia2

Maiatza osoan emanaldiak izango dira Txurdinagako plaza batzuetan eta Otxarkoagako udaltegian 16 urtetik aurrerako magia ikasleentzat. 

Magiaren IX. Topaketak beste behin ez du hutsik egingo Txurdinagan eta Otxarkoagan maiatzean magia ikusi eta ikasteko aukera ugari izango baita. Interesa duzuenontzat hona beharrezko informazioa:

 

MAGIA IKASTAROA

Arte horren ezkutuko zokoak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat.

Ikastaro honetan edozein egoeretan egiteko trikimailuak ikasiko dituzue. Gainera, zuen lagunak eta senideak liluratuko dituzue. Ikasiko dituzuen jokoak kontu handiz aukeratu dira eta ez da trebetasun handia eskatzen; hortaz, ispiluan orduak eta orduak entseatzen igaro barik aurkeztu ahal izango dituzue.

Jokoak ikasteaz gain, magiaren artearen oinarrian dauden teknika eta hastapen psikologiko batzuk ikasiko dituzue. Helburua da, ikastaroa bukatu ondoren, zuen kontura ikasten jarraitu ahal izateko behar diren tresnak edukitzea.

Iraupena: 16 ordu.
Egunak: Maiatzeko astelehenak eta eguaztenak (6a, 8a, 13a, 15a, 20a, 22a, 27a eta 29a).
Ordutegia: 19:30 – 21:30.
Lekua: Otxarkoagako Udaltegia.
Prezioa: 25 €.

MAGIA TAILERRA

Arte eszenikoekin lotutako pertsonentzat.

Tailerraren helburua da lehendik beste arte eszeniko batzuekin esperientzia daukatenek magia-efektu bati aurre egiten ikastea; horrela, konfiantza osoarekin egin ahal izango dute oholtzan. Gero, euren lanetan magia-jokoak eta magia-efektuak sartzea errazagoa izango zaie.

Iraupena: 6 ordu.
Egunak: Maiatzaren 21a, 23a eta 28a.
Ordutegia: 19:30 – 21:30.
Lekua: Otxarkoagako Udaltegia.
Prezioa: 10 €.

INFORMAZIOA

- Otxarkoagako udaltegia (goizez eta arratsaldez),  Pau Casals etorbidea, 19.
- Telefonoa.: 94 412 50 42 eta 94 412 03 87.
- Facebook: Kultura Barrutik

INSKRIPZIOA

Apirilaren 15etik 28ra
- Interneten bidez: www.bilbao.net

 


BERTON | berriak, magia topaketak, otxarkoaga, txurdinaga | ( Komentarioak )


Mar
18
12:43

Mahatserria (Bilbo): Ikus-entzunezko baliabide eta txalaparta ikastaroak aukeran Otxarkoagan apiriletik aurrera

IKASTARO OTXAR

Tular Elkarteak, Bilboko Udalaren laguntzaz, antolatzen dituen txalapartari eta ikus-entzunezko medioei (irratia eta bideo sorkuntza) buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du Otxarkoaga auzoak. Izen ematea udaleko web gunearen bitartez egingo da gaurtik hasita.

Programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko oinarrizko ikus-entzunezko ikastaroa sartzen da, Irratiari (apirilaren 15ean, 17an, 22an eta 23an) eta Bideo Sorkuntzari buruzko bi ikastarok osatutakoa. Azken hori maiatzeko astearte eta ostegun guztietan emango da. Bi ikastaroen ordutegia 20:00etatik 22:00ak bitartekoa izango da.

Gaikako blokeen arteko lehena Irratiari buruzkoa izango da. Programaren barruan sartuko dira, besteak beste, irrati hastapeneko lehen nozioak, irratiko erredakzioa, lokuzio teknikak, irratiko generoak, teknologia berriak eta internet bidez on line emisioa martxan jartzea eta aurrera eramatea.

Bideo sorkuntzari (bideo edizioa eta kameraren erabilpena) eskainitako monografikoa bideo-zaletuei, diseinatzaileei eta bideoen lan digitalean lehen pausoak (geruzen erabilera, irudiak eskuratzea, tresnak…) emateko interesa duten ikasleei dago zuzenduta, batez ere. Horrez gain, Bideo kameraren erabilpenari eskainitako partea, bideo kameren funtzionamenduan eta haiek eskaintzen dituzten aukera zabaletan zentratuko da. Sei gai landuko dira: kamera digitala, modeloak eta osagaiak, kalitatea zehaztea, kolorearen eta tonuaren kontrola eta formatuak eta irudi digitalen kontserbazioa, besteak beste.

Ohikoa denez, plazak emateko orduan, lehentasuna izango dute bi monografikoak egiteko interesa duten pertsonek. Programa osatzen duten bi monografikoak egiteko prezioa 40 eurokoa izango da (32 euro, Tular elkarteko bazkideentzat). Irrati ikastaroa solte egin nahi izanez gero, prezioa 15 eurokoa izango da, eta bideo-sorkuntzakoak 30 euro balioko ditu (12 eta 24 euro, Tular elkarteko bazkideentzat).

Musika ikastaroak

Prestakuntza ikastaro horrez gain, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak txalaparta ikastaro intentsiboaren edizio berria ere antolatu du, hori ere Otxarkoaga auzoan. Ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan emango da, maiatzaren 6tik 22ra, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara, eta pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu (15 euro, Tular elkarteko bazkideek).

Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, apirilaren 3an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga-Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurretik.

Informazio gehiago: www.kulturabarrutik.net


BERTON | berriak, ikastaro, ikus-entzunezko, otxarkoaga, tular elkartea, txalaparta | ( Komentarioak )


Mar
07
12:41

Mahatserria (Bilbo): Hugo Chavezi agur-omenaldia egingo diote Otxarkoagan

comandante

Martxoaren 10ean, igandea, bolibartar iraultzarekin elkartasun ekitaldia antolatu dute Pa-Ya elkarteak eta Boltxe kolektiboak Otxarkoagako Marx-Lenin plazan, 13:00ean.


BERTON | berriak, boltxe, hugo chavez, otxarkoaga, pa-ya | ( Komentarioak )


Ots
20
8:20

Mahatserria (Bilbo): Helikon Teatrok ‘5 horas con Mario’ eskainiko du

Zirkuitua ots. 21 Otxar

Ostegunean, hilak 21, izango da antzezlana ikusteko aukera Otxarkoagako udaltegian, 19:30ean, Zirkuituaren barruan.

J.Julio Rodriguezen zuzendaritzapean 5 horas con Mario ikuskizuna eskainiko du Helikon Teatrok.

INFO + EUROPA PRESS


BERTON | agenda, helikon teatro, otxarkoaga, ziukuitua, ‘5 horas con mario’ | ( Komentarioak )


Ots
20
8:10

Mahatserria (Bilbo): Otxarkoagan D eredua eskatu du Bilduk

goya 71178_194723137026_4596130_n

Otxarkoaga Bilboko auzo bakarra da euskararen irakaskuntza eskaintzen ez dena. Gaurko egunean oraindik Otxarkoagako auzokideek haien auzoan euskara ikasteko eskubidea urratutik daukate.

CEIP FCO. GOYA – LOPE DE VEGA HLHI eta CEIP ARTATSE HLHI ikasketa zentro publikoetan A eredua baino ez de eskaintzen. Bilduren iritziz egoera honek Otxarkoaga auzoko eskolek bizi duen “getizazioan” sakondu baino ez du egiten. Euskara eta Euskal Herriaren ezagutzan hezteak lagungarri egingo luke egoera hau.

D eredua, gure seme-alaben euskalduntzea, hizkuntza aniztasuna eta jendarteratzea bermatzen duen eredu bakarra da.

Hori dela eta, BILDUk otsaileko Udalbatzan eskatu du: Udal Osoko Bilkurak Eusko Jaurlaritzari eskatzea Otxarkoagako eskola publikoetan D eredua eskaintzea.


BERTON | berriak, bildu, d eredua, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Urt
30
15:49

Mahatserria (Bilbo): Sebas Prietoren askatasuna eskatzeko mobilizazio deiak

Sebas otxar otsa 2 DSC_0608

Otsailaren 1ean eta 2an preso bilbotarraren askatasuna galdegiteko hainbat ekimen burutuko dituzte Abusun eta Otxarkoagan, tartean kontzentrazio eta ekitaldia bat larunbatean Otxarkoagako Ugarte plazan, 12:30ean. 

Prietok 18 urte daramatza espetxean eta ezarritako zigorraren 3/4ak beteta dituen arren kartzelatuta jarraitzen du.

INFO + BRANKA


BERTON | berriak, otxarkoaga, sebas prieto | ( Komentarioak )


Urt
30
15:34

Mahatserria (Bilbo): Otxarkoagako eskoletan D ereduaren gabezia salatu du Bilduk

otxar d erdua image001

Bildu alderdiak salatu duenez D eredurik ez da eskaintzen Otxarkoagako eskola publikoetan. A ereduaren desagerpena eta “euskalduntzea bermatzen duen” D ereduaren aldeko apostu irmoa eskatu dute abertzaleek.

INFO + BILDU BILBO


BERTON | berriak, bildu, d eredua, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Urt
07
8:37

Mahatserria (Bilbo): Otxarkoagako familia elkarteak ETBk auzoaren inguruan egindako irakurketa salatu du

Urtarrilaren 2an, asteazkena, ETBk Bilbo Handiko auzoen inguruko saioa eman zuen bere bigarren katean. Otxarkoagako familia elkarteak jakitera eman duenez, euren auzoaren inguruko errealitatea “ez da egun bizi dutena eta gezurrak eta topikoak behin eta berriz errepikatu” dira emanaldian.

ITURRIA: BRANKA


BERTON | berriak, etb, familia elkartea, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Abe
18
9:18

Mahatserria (Bilbo): Euskal folklorea + munduko perkusioak, Otxarkoagan, larunbatean

‘Bi-hotzen taupadak’ euskal folklorearen eta munduko beste perkusioen arteko elkargunea da. Txalaparta, alboka eta panderoaz gain, darbuka egipziarra, kajoi flamenkoa eta afrikar balafona entzuteko aukera izango dugu.

‘Bi-hotzen taupadak’: abenduak 22 larunbata, 18:00etan Otxarkoagako udaltegian.


BERTON | berriak, euskal folklorea, munduko perkusioak, otxarkoaga, ‘bi-hotzen taupadak’ | ( Komentarioak )


Aza
29
17:25

Mahatserria (Bilbo): Sukabi gazte lokalaren 5.urteurrena ospatzeko asteburu-jaia Otxarkoagan

Asteburu honetan Bilboko Sukabi Gazte Lokalaren 5.urteurrena ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Jai giroan murgiltzeko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Otxarkoagako Gazte Asanbladak egitarau interesgarri eta parte-hartzailea prestatu du.

Ostiralean Sukabi Gazte Lokalak bost urte beteteko dituela ospatzeko asteburu-jaiari kontzertuekin hasiera emango diote. Arratsaldeko zortziretatik aurrera Fenómenos De La Naturaleza eta Sembrando Kaos talde bilbotarrak izango dira Ugarte Plazan. Larunbatean, herri bazkariarekin batera parrandari jarraipena emango diote, sorpresa ugari prestatu dituztelarik. Bazkalostean ekitaldia egongo da eta ondoren Orkresta-poteoarekin bertsio dibertigarrekin arratsalde pasa bikaina izango da. Jaia noiz arte luzatuko den igandeak baino ez daki. Ondo pasatzeko prest?

Ametsak koloreztatzen

Azken hamarkadan Otxarkoagako gazteriak “auzoaren beharrak identifikatu” eta hauek asebetetzeko “baliabideak diseinatu” ditu, baita auzolanaren bultzadari esker hauei erantzuteko dinamikak abian jarri ere. Sukabi da horren adibide argia, talde lanari esker “utopia zirudiena errealitate bihurtu” baitzuten. Izan ere, talde ekimenen indarrari esker ereindako haziek uzta oparoa eman dute, “oztopo guztien gainetik gure helburuak erdietsi baititugu”.

Gaur egun belaunaldi berri eta kementsu baten haize freskoa sartu da auzoan, Otxarkoagako Gazte Asanbladako kideak buru-belarri dihardute lanean, “ildo estrategikoetan oinarritutako ekintza plana” bideratu dutelarik. Auzoko errealitatea beraien zereginen ardatza bada ere, “Euskal Herriko gazteek pairatzen dituzten arazo eta gabeziak beren egunerokotasunean presente dira”. Izan ere, beste auzo zein herrietako gazteekin beren kezkak partekatzen dituzte, sinergiak aprobetxatu eta egitasmo amankomunak martxan jarriz. “Otxarkoagak etorkizun oparoa du, auzolanaren indarrez ametsak koloreztatzen jarraituko dugu”.


BERTON | berriak, gazte asanblada, otxarkoaga, sukabi | ( Komentarioak )


Aza
26
10:01

Mahatserria (Bilbo): Sukabi gazte lokalaren 5. urteurrena

Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Sukabi gazte lokalak 5 urte beteko ditu. Urteurrena ospatzeko kontzertuak, txaranga, herri bazkaria, sorpresa ugari… prestatu dituzte.

INFO + SUKABI


BERTON | berriak, gazte lokala, otxarkoaga, sukabi | ( Komentarioak )


Ira
18
12:54

Mahatserria (Bilbo): ‘Ulises 2.0’: ilustratzaile profesionalak eta ez profesionalak elkarturik

Zubietxe arte tailerraren ‘Ulises 2.0’ lana, bertan lan egiten duten artista ez profesionalen eta ilustratzaile profesional talde baten arteko elkarlanetik sortu da.

Ilustratzaileek artelan espontaneo eta zintzo horiek erreferentzia hartu eta haiekin elkarrizketa formala ezarri zuten, hitzak amaitzen diren tokian.

Erakusketak Nikita Tibabishebek eta Raquel Alzatek, Omar Errajik eta Sonia Pulidok, Bezaid Djillalik eta Paco Rocak, Ditshidi Ndombek eta Juanjo Saezek osatutako bikote artistikoak ekarriko dizkigu, besteak beste.

Otxarkoagako udaltegian ikusgai egongo da erakusketa irailaren 28ra arte Expodistrito 2012 egitasmoaren barruan.


BERTON | berriak, expodistrito, otxarkoaga, ulises 2.0, zubietxe | ( Komentarioak )


Ira
12
8:22

Mahatserria (Bilbo): Musika eta ikus-entzunezkoen ikastaroak Otxarkoagan

Bateria eta gitarra elektriko hastapen eta hobekuntza ikastaroak urria eta maiatza bitartean emango dira, eta txalaparta ikastaro intentsiboa, berriz, azaroan izango da. Prestakuntza programak Irratiko lokuzioari eta Bideo Sorkuntzari buruzko bi monografikoz osatutako oinarrizko ikus-entzunezko ikastaroa ere jasoko du.

Tular Elkarteak eta La Caldera Elkarteak, Bilboko Udalaren laguntzaz, antolatzen dituzten musika –txalaparta, gitarra elektrikoa eta bateria– eta ikus-entzunezko medioei buruzko ikastaroen edizio berria jasoko du Otxarkoagako Udaltegiak urritik aurrera. Izen ematea udaleko web gunearen (www.bilbao.net) bitartez egingo da irailaren 17tik urriaren 2ra.

Programaren barruan, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko ikus-entzunezko ikastaroa sartzen da, Irratiari (urriaren 16an, 18an, 23an eta 30ean) eta Bideo Sorkuntzari buruzko bi ikastarok osatutakoa. Azken hori azaroko astelehen eta asteazken guztietan emango da. Bi ikastaroen ordutegia 20:00etatik 22:00ak bitartekoa izango da.

Gaikako blokeen arteko lehena Irratiari buruzkoa izango da. Programaren barruan sartuko dira, besteak beste, irrati hastapeneko lehen nozioak, irratiko erredakzioa, lokuzio teknikak, irratiko generoak, teknologia berriak eta internet bidez on line emisioa martxan jartzea eta aurrera eramatea.

Bideo sorkuntzari (bideo edizioa eta kameraren erabilpena) eskainitako monografikoa bideo-zaletuei, diseinatzaileei eta bideoen lan digitalean lehen pausoak (geruzen erabilera, irudiak eskuratzea, tresnak…) emateko interesa duten ikasleei dago zuzenduta, batez ere. Horrez gain, Bideo kameraren erabilpenari eskainitako partea, bideo kameren funtzionamenduan eta haiek eskaintzen dituzten aukera zabaletan zentratuko da. Sei gai landuko dira: kamera digitala, modeloak eta osagaiak, kalitatea zehaztea, kolorearen eta tonuaren kontrola eta formatuak eta irudi digitalen kontserbazioa, besteak beste

Ohikoa denez, plazak emateko orduan, lehentasuna izango dute bi monografikoak egiteko interesa duten pertsonek. Programa osatzen duten bi monografikoak egiteko prezioa 40 eurokoa izango da (32 euro, Tular elkarteko bazkideentzat). Irrati ikastaroa solte egin nahi izanez gero, prezioa 15 eurokoa izango da, eta bideo-sorkuntzakoak 30 euro balioko ditu (12 eta 24 euro, Tular elkarteko bazkideentzat).

Musika ikastaroak

Prestakuntza ikastaro horrez gain, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak txalaparta ikastaroaren edizio berria ere antolatu du, hori ere Otxarkoagako Udaltegian. Ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan emango da, azaroaren 5etik 21era, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta pertsona bakoitzak 18 euro ordaindu beharko ditu (15 euro, Tular elkarteko bazkideek).

Horrez gain, urritik aurrera, gitarra elektriko eta bateria hastapen eta hobekuntza ikastaroak emango dira. Bateria ikastaroak astelehen guztietan izango dira, maiatzaren 6ra arte (19:00etatik 20:30etara hobekuntzakoak eta 20:30etatik 22:00etara hastapenekoak), eta gitarra elektrikokoak asteazken guztietan, martxoaren 20ra arte, bi ordutegitan: arratsaldeko 17:50etatik 19:50etara gitarra elektrikoaren hastapena eta 19:50etatik 21:50etara hobekuntzakoak. Ikastaro horiek 90 euro balioko dute (72 euro La Caldera elkarteko bazkideentzat).

Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa burutuko da, urriaren 4an, Otxarkoagako udaltegian bertan. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian –Otxarkoaga-Txurdinaga– erroldatuta daudenak eta Bilbon erroldatuta daudenak, beste herri batzuetakoen aurrean.


BERTON | berriak, ikastaroak, la caldera, otxarkoaga, tular, udaltegia | ( Komentarioak )


Ira
10
12:28

Mahatserria (Bilbo): Otxarkoaga-Errioxa rock konexioa

2012 eta 2013 urteetan talde-trukea egiteko akordioa sinatu dute Otxarkoagako La Caldera eta Rockamansalva (Logroño) musika elkarteek. Lehen fruitua, Eate taldearen kontzertua Parrilla Rock jaialdian.

Eate musika taldeak, Otxarkoagako La Caldera elkarteko taldea, hurrengo irailaren 19an San Mateo jaietan kontzertua eskainiko du. Zehazki, Parrilla Rock jaialdian, Errioxako hiriburuan urtero ospatzen den jaialdian.

 INFO + LA CALDERA Musika Elkartea


BERTON | berriak, eate, la caldera, otxarkoaga, rockamansalva | ( Komentarioak )


Ira
05
10:44

Mahatserria (Bilbo): ‘Ulises 2.0’: ilustratzaile profesionalak eta ez profesionalak elkarturik

Zubietxe arte tailerraren ‘Ulises 2.0’ lana, bertan lan egiten duten artista ez profesionalen eta ilustratzaile profesional talde baten arteko elkarlanetik sortu da. Ilustratzaileek artelan espontaneo eta zintzo horiek erreferentzia hartu eta haiekin elkarrizketa formala ezarri zuten, hitzak amaitzen diren tokian.

Erakusketak, Nikita Tibabishebek eta Raquel Alzatek, Omar Errajik eta Sonia Pulidok, Bezaid Djillalik eta Paco Rocak, Ditshidi Ndombek eta Juanjo Saezek osatutako bikote artistikoak ekarriko dizkigu, besteak beste.

Erakusketa Otxarkoagako udaltegian ikusgai egongo da irailaren 17tik 28ra Expodistrito 2012 egitasmoaren barruan.


BERTON | berriak, expodistrito, ilustrazioa, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Eka
26
16:03

Mahatserria (Bilbo): Artxandako jolas-parkeari buruzko dokumentala bihar ikusgai Otxarkoagan

Zorte txarrekoa izan zen Artxandako jolas parkea hasieratik, 1974an zabaldu zutenetik. Urtean miloi bat bisitari espero zituzten eta urterik goxoenean 450.000 pertsona baino ez ziren bertaratu. 1989an itxi zuten. Guillermo Santamariak ez zuen joslas-parkea ezagutu, 1985ean jaio baitzen, baina jakin-min handia sortu dio beti, harik eta dokumentala osatzen hasi zen arte. 

Bihar, ekainak 27, ‘Parque de Atracciones de Vizcaya. Los dientes del diablo’ dokumentala ikusi ahal izango da Otxarkoagako auzo etxean, 19:00ean, Zineklubaren programazio barruan.

INFO + Otxarkoaga.es

Artxandako jolas-parkeak 2008an zuen itxura ezagutzeko lotura: Pafans.com


BERTON | artxandako jolas parkea, berriak, guillermo santamaria, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Eka
06
16:04

Mahatserria (Bilbo): Ostiralean hasiko dira Otxarkoagako jaiak

Badatoz, badatoz… aurtengo Otxarkoagako jaiak. Ekainaren 8an, ostiralean hasiko dira eta ezagutu dugu jada musika kontzertuen kartela, kategorikoa.

Ekainak 9 ostirala: berbena Irusta taldearekin

Ekaiank 15 larunbata: Norte apache, Siroka eta Su Santidad

Ekainak 16 larunbata: berbena Irusta taldearekin

Kontzertu guztiak 22:00ean hasiko dira Ugarte plazan.

INFO + www.otxarkoaga.com


BERTON | berriak, jaiak, kontzertuak, otxarkoaga | ( Komentarioak )


Mai
29
11:25

Mahatserria (Bilbo): Gazteentzako magia tailerra gaur Otxarkoagan

8 eta 13 urte arteko umeei zuzendutako magia tailerrean parte hartzeko aukera izango da gaur 18:00ean Otxarkoagako udaltegian.


BERTON | berriak, magia, otxarkoaga, tailerra | ( Komentarioak )