Gaia: pabiloi6

Urr
08
13:02

Deustualdea (Bilbo): Eduardo Gaviñaren argazkiak P6n ikusgai

Joan den ostiraletik ikusgai daude Pabiloi 6 gunean (Deustuko Erribera, 47 ) Eduardo Gaviñaren ‘Como es casa’ argazki-erakusketa.

Mark Twainen esaldi hau hartu du erreferentziatzat Eduardo Gaviñak bere erakusketan: “Klimagatik nahiago dut paradisua; infernua konpainiagatik”.

INFO + PABILOI 6


PREST! aldizkaria | argazkiak, eduardo gaviña, pabiloi6, uncategorized | ( Komentarioak )


Ira
13
9:27

Deustualdea (Bilbo): Umeentzako ‘Izar eta Zenaida’ antzezlana irailaren 30ean P6n

Bekoerri elkarteak antolatuta, 5-10 urte bitarteko umeentzat, taularatuko dute irailaren 30ean, 12:00etan, Pabiloi 6n, ‘Izar eta Zenaida’ antzezlana; Galder Perezek idatzi eta zuzendua eta Eidabek ekoitzia. Neskato euskaldun eta kubatar baten arteko harremana du oinarri.

Mundua birrintzen ari da, dena hankaz gora dago. Anabasaren erdian Izar euskaldun neska eta Zenaida kubatar gazteak elkar ezagutuko dute. Elkarri eskua ematen diotenean botere magikoa dutela ikusiko dute, biek batera bat eginez elkartasunaren indarra baitute. Lortuko ote dute Izar eta Zenaidak elkartasunaren botereaz gaiztakeriari aurre egitea? Erantzuna, irailaren 30ean, Deustuko Erriberako Pabiloi 6 gunean.

Sarreren erreserba: 639766720

‘Izar eta Zenaida’, fitxa
Testua eta Zuzendaritza: Galder Perez
Aktoreak: Aiora Sedano eta Maite Fombellida
Keatorren ahotsa: Urko Olazabal
Ilustrazioak: A. Magaldi
Diseinua: blk komunikazioa
Jantziak: Truka rec
Atrezzo: Asierito eta Etxahun
Interfaze interaktiboa: Social sound
Txotxongilo interaktiboak: Diana Franco
Ikusentzunezko efektoak: Fabian sounds
Instalazioaren diseinua: Eidabe eta Social Sound
Animazioak: Social sound
Teknikoa: Fabian sounds
Software interaktiboa: Social sound
Iluminazionaren programazioa: Fabian Sounds
Abestiaren letra: Galder Perez
Grabazio estudioa: Balea
Grabazio teknikoa: Asier Ercilla
Argazkiak eta Bideoa: Xut kultur elkartea
Ekoizpena: Eidabe SL


PREST! aldizkaria | eidabe, galder perez, izar eta zenaida, pabiloi6, uncategorized | ( Komentarioak )


Ira
12
10:13

Deustualdea (Bilbo): ‘Naces, consumes, mueres’ ikuskizuna igandera bitartean P6n

Calderon de la Barcaren lanari egungo begiradatik astindua eman dio Prima de Riesgo antzerki konpainiak. ‘Working progress’ eran sorturiko lana aurkeztuko du Deustuko Erriberako Pabiloi 6 gunean gaurtik igandera bitartean. Emanaldiak 20:00ean izango dira.

INFO + Pabiloi 6


PREST! aldizkaria | pabiloi6, prima de riesgo, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
29
9:59

Mahatserria (Bilbo): Berriari laguntza emateko antzerkilarien ekitaldia igandean Pabiloi6n

“Gala galanta” izena jarri diote uztailaren 1ean Deustuko Erriberako Pabiloi6 aretoan hainbat euskal antzerkilari maratoain elkartuko dituen emanaldi sortari. Goizean, leku berean Irrien Lagunen Klubeko kideak arituko dira ‘Eguzkiaren bidea’ ikuskizuna eskainiz.

Antzerki gala galnatean Jon Urraza, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Galder Perez eta Ane Zabala, Dejabu eta Metrokoadroka taldeak eta Ander Lipus ikusi ahal izango dira.

Goizeko sarrerak 5€ balio du.

Arratsaldeko gala galantaz gozatzeko sarrerak 10€ balio du.

INFO + Pabiloi6


BERTON | berria, berriak, gala galanta, pabiloi6, ziztada | ( Komentarioak )


Eka
27
10:35

Mahatserria (Bilbo): Gala galanta, Berriari ziztada emateko antzerkilarien emanaldi sorta (Deustuko Erriberan, uztailaren 1ean)

Uztailaren 1ean, Deustuko Erriberako Pabiloi 6n, Berria egunkariari ziztada emateko antzerki munduko aurpegi ezagun ugari batuko dira. Goizean Irrien Lagunen Klubeko kideak arituko dira ‘Eguzkiaren bidea’ ikuskizuna eskainiz eta 20:00etatik aurera, aldiz, gala galanta izango da.

Antzerki gala galnatean Jon Urraza, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Galder Perez eta Ane Zabala, Dejabu eta Metrokoadroka taldeak eta Ander Lipus ikusi ahal izango dira.

Goizeko sarrerak 5€ balio du.

Arratsaldeko gala galantaz gozatzeko sarrerak 10€ balio du.

INFO + Pabiloi6



BERTON | berria, berriak, gala galanta, pabiloi6, ziztada | ( Komentarioak )


Eka
26
16:47

Deustualdea (Bilbo): Gala galanta, Berriari ziztada emateko ekitaldi sorta (Deustuko Erriberan, uztailaren 1ean)

Uztailaren 1ean, Deustuko Erriberako Pabiloi 6n, Berria egunkariari ziztada emateko antzerki munduko aurpegi ezagun ugari batuko dira. Goizean Irrien Lagunen Klubeko kideak arituko dira ‘Eguzkiaren bidea’ ikuskizuna eskainiz eta 20:00etatik aurera, aldiz, gala galanta izango da.  

Antzerki gala galnatean Jon Urraza, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Galder Perez eta Ane Zabala, Dejabu eta Metrokoadroka taldeak eta Ander Lipus ikusi ahal izango dira.

Goizeko sarrerak 5€ balio du.

Arratsaldeko gala galantaz gozatzeko sarrerak 10€.

INFO + Pabiloi6


PREST! aldizkaria | berria, gala galanta, pabiloi6, uncategorized, ziztada | ( Komentarioak )


Eka
19
16:47

Deustualdea (Bilbo): Gala galanta, antzerkilariek Berriari ziztada emateko ekitaldia (P6, uztailak 1)

Uztailaren 1ean, Deustuko Erriberako Pabiloi 6n, Berria egunkariari ziztada emateko antzerki munduko aurpegi ezagun ugari batuko dira. Goizean Irrien Lagunen Klubeko kideak arituko dira ‘Eguzkiaren bidea’ ikuskizuna eskainiz eta 20:00etatik aurera, aldiz, gala galanta izango da.  

Antzerki gala galnatean Jon Urraza, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Galder Perez eta Ane Zabala, Dejabu eta Metrokoadroka taldeak eta Ander Lipus ikusi ahal izango dira.

Goizeko sarrerak 5€ balio du.

Arratsaldeko gala galantaz gozatzeko sarrerak 10€.

INFO + Pabiloi6


PREST! aldizkaria | berria, pabiloi6, uncategorized | ( Komentarioak )


Eka
19
16:27

Mahatserria (Bilbo): Berria egunkariari ziztada emateko antzerkilarien ekimena Deustuko Erriberan: Gala Galanta

Uztailaren 1ean, Deustuko Erriberako Pabiloi 6n, Berria egunkariari ziztada emateko antzerki munduko aurpegi ezagun ugari batuko dira. Goizean Irrien Lagunen Klubeko kideak arituko dira ‘Eguzkiaren bidea’ ikuskizuna eskainiz eta 20:00etatik aurera, aldiz, antzerki gala galanta izango da.  

Antzerki gala galnatean Jon Urraza, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Galder Perez eta Ane Zabala, Dejabu eta Metrokoadroka taldeak eta Ander Lipus ikusi ahal izango dira.

Goizeko sarrerak 5€ balio du.

Arratsaldeko gala galantaz gozatzeko sarrerak 10€.

INFO + Pabiloi6


BERTON | berria, berriak, pabiloi6, ziztada | ( Komentarioak )


Eka
08
9:03

Deustualdea (Bilbo): Pabilioi 6k bere ibilbideko 50. ikuskizuna eskainiko du ‘Presidente Andreak’ lanarekin

2011ko Aste Nagusian hasi zuen bere ibilbidea Deustuko Erriberan Pabilioi 6 gune eszenikoak eta bertan eszenaratzen den 50. ikuskizuna iragartzen da asteburu honetarako. Ekitaldian Nexo Teatrok ekoiztu eta Ricardo Padillak zuzendutako ‘Presidente Andreak’ lana antzeztuko dute Maribel Salas, Gemma Martinez eta Sol Magunak.

Werner Schwab idazlearen ‘Presidente Andreak’ laneko protagonistak, beraien ametsetan, aurreiritzietan, manietan eta gainetik kendu ezinik dabiltzan zaharkitutako iraganean murgilduta bizi diren Erna, Mariedl eta Grete atsoak dira.

Asteburu honetako ekitaldiak ekainaren 7an hasiko dira, Markus eta Juanmanolok eskainiko duten ‘Hipo y Condrias’ kafe antzezlanarekin eta garagardo dastatzearekin.

Zer: ‘Presidente Andreak’en eszenaratzea

Nork: Nexo Teatro

Noiz: Ekainak 8 eta 9 (gaztelaniaz) eta 10 (euskaraz) (20.00)

Non: Pabilioi 6n. (Deustuko Erribera 47. Zawp)

Sarrera: 12 euro

 

 


 



PREST! aldizkaria | pabiloi6, uncategorized, ‘presidente andreak’ | ( Komentarioak )


Api
30
15:57

Deustualdea (Bilbo): Zirkua eta antzerkia P6n maiatzean

Pabilioi 6 gune eszenikoak hiru ikuskizun iragarri ditu maiatzerako, hauetariko bi zirku teknika desberdinetan oinarritzen dira eta hirugarrena XXI. mendeko behar-beharrezko antzezlana da.

Ikuskizuna: ‘BIUTZ’

Ekitaldiaren deskribapena: Aireko zirkua, bideoa eta musika. Mugaren beste aldea zalantzan jartzeko jaiotako ikuskizuna da.

Konpainia: Rouge Élea Konpainia. Antzezleak: Ander Fernandez, Corine Cella, David Aguilar, Pello Gutierrez.

Data: maiatzak 4 (euskaraz) eta maiatzak 5 (gaztelaniaz). Ordua: 20.00. Iraupena: 60’. Prezioa: 12€

———————————————————————————————————————————————–

Ikuskizuna: ‘ORSAI’

Ekitaldiaren deskribapena: Zirkua; hiru pertsonajeren jolas eta irudimen bidaia.

Konpainia: Cía. Malas Compañías. Zuzendaria: Gorka Ganso.

Data: maiatzak 11. Ordua: 20.00. Iraupena: 50’. Prezioa: 3€

———————————————————————————————————————————————–

Ikuskizuna: ‘4.48 PSICOSIS’

Ekitaldiaren deskribapena: Sarah Kanek idatzitako 4.48 Psicosis testua XXI. mendeko behar-beharrezko obra da, non egileak  dagoeneko zer den benetakoa eta zer den irudikatukoa desberdintzen ez dakien izaki baten buruan murgiltzeko bidaia proposatzen duen. Antzezlan hau bizi egon arren bizirauteko benetako aukerak agortzen ari den izakiaren etsitako oihua da. Gaur egungo zibilizazioak jasaten duen gaitzaren inguruko metafora da, tarteko, kapitalismoa eta etsialdia, krisi seinale eta norabidea aldatzeko premia kontu izan behar dela…

Konpainia: Teatro en Tránsito. Antzezlea: Beatriz Argüello. Zuzendaria: Carlos Aladro.

Data: Maiatzak 26 eta 27. Ordua: 20.00ean. Iraupena: 60’. Prezioa: 12€







PREST! aldizkaria | maiatza, pabiloi6, uncategorized | ( Komentarioak )


Api
11
16:38

Deustualdea (Bilbo): Pabilioi 6ko egitaraua aste honetarako

Deustuko Erriberako Pabilioi 6 aretoan prentsaurrekoa izango da bihar, bertan gauzatuko den ‘Tabernas fantásticas’ deituriko ekimena aurkezteko, egitasmo horrek dagoeneko estatu espainiarren abian den egitate basatia islatzen du.

‘Tabernas fantásticas’-en inguruan, taberna erakusleihoa naturala izanik poesia, arte grafikoa, musika eta joera desberdineko kultur agerraldiekin gozatzeko proposamena eskaintzen du, ikuskizunak herri-administrazioen laguntza gabe gauzatzen direla. Pabilioi6ko tabernan burutuko diren ekitaldiak Ramon Bareak aurkeztuko ditu. Berarekin batera David Gimenez eta poeta eta ‘kartoi musikaria’ den ‘Gran Bob’ izango dira, azken honek Aragoiko Casetas herrian dagoen Vinos Chueca ‘Tabernas fantásticas’-en arduraduna dela.

Bestalde, aste honetako programazioan ikuskizun hauek izango dira:

Apirilak 13 eta 14: ‘No, no siempre fui tan feo’ (Errezitaldi poetiko-musikala)

Apirilak 15: Xabier Montoia kontzertuan

Apirilaren 12tik 15era: ‘Versoflexia’ (bideo instalazioa)


PREST! aldizkaria | pabiloi6, uncategorized | ( Komentarioak )


Mar
21
10:29

Deustualdea (Bilbo): Kukubiltxoaren azken lana ikusgai asteburuan Pabiloi6n

Kontsumoaz hitz egiteko maskaren jolasaz baliatu da Kukubiltxo antzerki konpainia bere azken lanean. Estreinatu berri dela, taularatuko dute asteburu honetan Deustuko Erriberako Pabiloi 6n. Martxoaren 24an 20:00ean eta martxoaren 25ean 19:30etan. Sarrera, 12eurotan.

Kukubiltxo konpainiak aste honetan bertan estreinatutako ‘Oilo hilak’ obra eszenaratuko du Pabilioi 6n, bertan behera gelditutako ‘Sekula bai!’ antzezlana ordezkatuz. Hitzik gabeko lana gauzatzeko, maskararen jolasaren inguruan burututako ikerketa sakona burutu du konpainiak, zeregin horretan Nicole Wolf eta Familie Flöz taldeko Thomas Rascherren laguntza izan dutela.

‘Oilo hilak’ maskararen jolasarekin baliatzen da kontsumoak gizakiarengan duen eragina irudikatu eta parodiatzeko. Oiloak iratzarrita egitera behartzen badituzte arrautzak jartzeko, gizakiok loezina dugu antsietatearen zigorra. Hitzik egin gabe eta umoreaz baliatuta, hainbat gai proposatzen ditu konpainiak, hala nola, giza-eskubideak askatasuna dakarten edo kate bat diren edo besteekin konparatzeak zoriontasuna edo zorigaitza dakarren.

Elbis Rever bikoteak Udaberria Zawp Festibalaren barne larunbatean (21.30) emango duen kontzertuarekin osatuko da asteburuko egitaraua. Elbis Rever Bilboko musika proposamen bitxienetarikoa da, beraien doinua “neo-techno post-modern dance noise post contemporary pop” bezala izendatu baitute, hau da, dantzarekin bateragarriak diren baliabide guztiak erabiltzen dituen dantzarako musika garaikidea. Beraien saioak kaotikoak, sexiak eta berezkoak dira.


PREST! aldizkaria | kukubiltxo, oilo hilak, pabiloi6, uncategorized | ( Komentarioak )