Gaia: puntala

Aza
10
12:05

Deustualdea (Bilbo): “DEUSTUA”n EZKUTATUTAKO HAGA

Itsasketa  giroan badira antzinatetik datozkigun hitzak. Lehen, itsasontzi inguruetan usu erabiltzen zirenak baina,  denborak ohiko izatetik ia desagertzeraino eraman dituenak; “Haga” dugu horietako bat.

Egurra izan da oraintsu arte nabigaziorako ezinbesteko oinarri. Egurrezko hagak edo ontzi-hagak, mastak, tantaiak deitu, denbora luzetan izan dira gure itsasertzetako jaun eta jabe. Zibilizazioen hastapenetatik, eta bereziki haizearen indarraz baliatzeko gai ziren itsasontziak prestatzeari ekin zitzaionetik, ezin da  nabigaziorik ulertu egurrezko hagarik gabe. Hemen, gure harizti eta pagadien bizkar.

Bestalde eta merkataritzaren eraginez bereziki, zama garraioa izan zen belaontzi gero eta handiagoak egitearen arrazoia. Baina, zama-gaiak astunegiak izaten ziren sarritan, ontziak  eskuz zamatu edo hustu ahal izateko eta haga bereziak, egurrez, burdinaz eta sokaz  osatutako hustu-haga tinkoak zituzten eraikiak XIII-garren menderako, itsasontziak lehorreratzen ziren kai edo ur-hondo nagusienetan.

 Gauza jakina da haga ikusgarri horiek garrantzi handikoak zirela jada  XIII-garren mendearen aurretik eta “puntala” deitu izan zietela sortaldeko euskaldunek. Kostalde horretako herrietan “puntala auzoa” bat baino gehiago aurkitu daitekeelako oraindik ere. Ez Bizkaia aldean.

Deustukoari ere,  “puntal” deitzen dio Bizkaiko jaunak bere agirian, baina susmoa dugu jatorrizko euskal izenak ez zuela horrekin zerikusirik, eta ez zela guztiz desagertu; “DEUSTUA”k ezkutatu baino ez duela egiten. Hemen, “puntala” izan zen guztiz desagertu zena, Zorrotzan bezala.

Dena dela, agirietako “deusto” eta ohiturazko “deustua”k badute elkarreraginik.  HUSTU-HAGA hori USTU-A beharko zuen bertakoentzat, euskara idatzirik ez baitzuten  ezagutzen. Eta hortik USTUAREN HONDOA, FONDO DE USTUA eta FONDO DE DEUSTO. “Daçordoiaga” eta “duribe” ere aipatzen baititu agiri zahar horrek berak, de azordoiaga eta de uribe beharrean.

Baina “ustua”k, “puntala” ez bezala, gurekin jarraitzen du.  Egunero erabiltzen baitugu, gaztelaniazko aldaeran; Ustuaren auzoa, Ustuaren jaiak, Ustuaren unibertsitatea, …        

Aldaketon harira, kontutan hartzekoa da prozesu hauek idazki arloak bultzatuta etorri direla eta itsas-merkataritza ingurua, agirietan oparoa dela oso aspalditik. Ez dago gogoratu beharrik bestalde, mende luzeetan zehar gaztelera izan dela nagusi bakarra idazkien munduan eta euskara eta euskaldunak, morroi.

Baliteke ere hondoa HUSTU edo HUSTUA izenez ezagutzea bertakoek. Ze jakina da “hustu” hitzak nabigazioarekin harremanak izan dituela, “deustua”, “deusto”, “fondear”, “fondeo”, “haga” eta “puntal” eta hainbeste hitzekin batera. “Aga” eta “a” atzizkiez gain.

Jakina da ere, Erdi Aroko eskribau askorentzat euskara ez zela guztiz arrotza baina, “u”-ren lekuan “o” jartzeko ohitura ere bazutela. Ezin dugu hori ziurtatu garai haietako euskarazko agiririk apenas dugulako. Litekeena da bertakoen ahoskera kontu soila izatea ere. Adibideak, joera bietakoak ditugu. Latinezko Oiasso; Oyarzun, Oiartzun da bertakoentzat antzinatik. Bizkaiko mintzairan eta itsas ertzean, “porto” eta “portu” zaharrak hurbil ditugu.  Mutrikun ere, “u” hobetsi dute agirietako “o”-ren kaltetan, denbora asko ez dela. Handik gertu ostera, ondarrutarrek ez dute Ondarroa aldatu nahi. Halere, ziur ez dutela ondarroar deitzea gustuko.

 Eta Deustun?

 Hau baino ez zen Deusto bigarren milurtekoaren hastapenetan.

deustua

Deustuko antzinako hondoa gaur egun eta puntala (hustu-haga) behar zuen lekuan. Erandioko mugan.

Gaur egun pena ere ematen du inguruak duen itxura. Berez hain leku aparta dena!  

     Hor, zakar artean, datza DEUSTUA

    Gaztelarrararentzako FONDO DE USTUA

   Zabor kamioiek zeharo narrastua.

         Ez al du tratu hoberik  merezi gajoak?

DENA ESANA AL DAGO “DEUSTUA”-REN INGURUAN?

                                                                        DEUSTUBARRI
---------------------------------------------------------------------
* Nahi duenak bidali berbaizu@euskalnet.net helbidera proposamena, eta zuen/gure blogean eskegi ahal da...

PREST! aldizkaria | artikulua, bazkide_artikulua, berbaizu, deustua, haga, puntala | ( Komentarioak )