Gaia: san antolin

Abu
29
9:08

Aiaraldea: Ostiralean hasiko dira Orozkoko San Antolin Jaiak

Bost eguneko egitaraua aurkeztu du Antolinzaleak Jai Batzordeak

Etzi hasiko dira San Antolin Jaiak Orozkon. Horren harira bost eguneko egitaraua prestatu du Antolinzaleak Jai Batzordeak, Orozkoko Udalaren laguntzarekin.

 Ostiralean emango zaie hasiera jaiei, arratsaldeko zazpietako txupinazoarekin. Txupinazoaren ostean bertso-saioa eta eskupilota txapelketa egongo dira, eta 23:30etatik aurrera erromeria egongo da Honat taldearen eskutik.

Irudiak: 
Egitaraua smartphonetan ikusteko bidi kodea
Ayala Valleyk diseinatutako egitarauaren irudi bat
Erantsiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, antolinzaleak, ayala valley, jaiak, mandoilek, orozko, san antolin | ( Komentarioak )


Eka
26
8:25

Aiaraldea: San Antolin jaietako kartela lehiaketa bidez hautatuko da aurten ere

Ekainaren 29an irekiko da lehiaketara kartelak aurkezteko epea, eta uztailaren 9an bukatuko da. Lehiaketa "Antolinzaleak" jai batzordeak eta Orozkoko Udalak antolatu dute. Iaz bezala, aurten ere haur eta gazteentzako kategoria berezia egongo da lehiaketan, 14 urtetik beherakoentzat hain zuzen ere.

Irudiak: 
San Antolin Jaiak 2011. Argazkia / Jon Arbaiza

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, jaiak, kartelak, lehiaketa, orozko, san antolin | ( Komentarioak )