Gaia: santutxuko jaiak

Mai
08
15:46

Mahatserria (Bilbo): Zer nahi duzu Santutxuko jaietan? Ideiak jasotzeko eguna

santutxuko jaiak 2013 zer nahi?_2081658942_n

Ideiak bota, jaso eta eztabaidatzeko eguna, ordua eta lekua zehaztu dute Santutxuko Kuadrilek. Maiatzaren 10ean, ostirala, erdu Karmelo plazara 21:00etan.

 

Joan ezin dutenek ideiak bidaltzeko aukera izango dute. Horretarako kontaktuak:

SANTUTXUKO KUADRILAK

Santutxu.kuadrilak@gmail.com

www.facebook.com/santutxuko.kuadrilak

@stx_kuadrilak


BERTON | 2013, berriak, ideiak, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Api
30
15:22

Mahatserria (Bilbo): Santutxuko musika taldeek jaietan kontzertua emateko aukera izango dute

Santutxuko Jaiak 2013 MUSIKA TALDEAK 2

Maiatzaren 21a baino lehen stx.jaiak@gmail helbidera abestiak bidaltzen dituzten taldeen artean hiru hautatuak izango dira Santutxuko jaietan kontzertua emateko.

Epea: maiatzak 21

Abestiak bidaltzeko kontaktua: stx.jaiak@gmail

INFO + SANTUTXUKO JAI BATZORDEA


BERTON | 2013, berriak, kontzertua, musika taldeak, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Api
30
15:14

Mahatserria (Bilbo): Martxan da aurtengo Santutxuko jaietarako kartel lehiaketa

Santutxuko Jaiak 2013 kartel lehiaketa 1

Maiatzaren 31ra arteko epea dago 2013ko Santutxuko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko. Kartel txapeldunaren egileak 100 euroko saria eskuratuko du.

OINARRIAK:

- Kartelaren neurriak: 210 x 260 mm

- Kolore guztiak onartzen dira

- Kartelaren leloa: SANTUTXUKO JAIAK 2013 UZTAILAREN 13TIK 21ERA

- Irudian Sangutxu agertu behar da derrigor

- Kartela Santutxuko AEKren egoitzan aurkeztu behar da (Arbidea, 21 Txurdinaga)

- Inprimatuta aurkeztu behar da lana eta nahi izanez gero CDan ere bai

- Kartelari atzekaldean izenburua ipini behar zaio (egilearen izenik ez) eta egilearen datuak gutunazalean gordeta (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia)

- Irabazten duen kartelaren jabetza Jai Batzordearena izango da

- Gainerako kartelak Jai Batzordearen txosnan besrreskuratuko dira, jaietan

 

INFO + SANTUTXUKO JAI BATZORDEA


BERTON | berriak, kartel lehiaketa, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Uzt
27
11:00

Mahatserria (Bilbo): Jai borobilak aurtengo Santutxukoak

Arrazoi askogatik izan dira aurtengo Santutxuko jaiak borobilak. Besteak beste, eguraldia alde izan delako, asteburuetako egitaraua indartu egin delako edota santutxuar asko uztailean Santutxun geratu direlako. Ondorioz, Basarrate plazan gauez ez ezik egunez ere giro paregabea izan da. Jai Batzordea oso pozik dago.

Ibai Gomez Athleticeko jokalaria ez zen pregoia botatzera garaiz iritsi Basarrate plazara uztailaren 14ko arratsaldean, azken unean ailegatuko zela zirudien arren. Baina Grenoblen aurredenboraldiko partidua jokatu eta Bilboranzko bideak luze jo zuen. Eskerrak ezustekoei aurre egiteko prest zegoen Jai Batzordea. Ibairen pregoia grabaturik eskaini zuten plaza lepo bete zuten auzotarren harridurarako. Ondorioz, Sangutxu, jaietako maskota, Athleticeko kamiseta soinean zeramala izan zen lehen eguneko protagonista absolutua.

Marcelo Bielsak jai eman zion egunean hurbildu zen Ibai Santutxura. Kalejiran bildu ziren trikitilariak, Sangutxu eta hamaikatxo auzotar Athleticeko jokalariari harrera egiteko. Ume zein nagusiekin hitz egin zuen Ibaik eta ume zein nagusiekin egin zituen argazkiak. Jai Batzordeari bere kamiseta bat oparitu zion eta honek zotz egitea erabaki zuen; neska gazte bati egokitu zaio bizkarrean 28 zenbakia daraman kamiseta zuri-gorria.

Arratsaldeak eta asteburuak indarturik

Lehenengoz antolatu da sukalki lehiaketa jaietako lehen egunean, goiz-eguerdian, eta jendea batzeko eta giroa berotzeko balio izan du. Bigarren eguneko paella erraldoiaren tamainak ere erakarpen indar handia izan zuen. Auzotar asko eta asko altxatu zituen ohetik; 200 platerkada banatu ziren. Zer esanik ez Iñaki Perurenak. Sekulako ikusmina sortu zuen eta, Jai Batzordeak iragarri duenez, posible bada hurrengo urtean ere etorriko da. Leitzar harri-jasotzailearen erakustaldia ikustera hurreratu zen gizon batek Iñaki berari gogorarazi zionez, Perurena Santutxu aldean egona zegoen aurretiaz, aspaldi, duela 30 urte, Boluetako Santa Ana jaietan, hain zuzen ere.

Hogei lapiko marmitako eta bakailao prestatu ziren bigarren asteburuan, eta berriro ere Basarrate beteta. Azken egunean beste horrenbeste; Euskal Herriko Binakako Harri-zulatzaileen Txapelketako finalak, umeentzako puzgarriak, fanfarrearen animazioak eta txosna zabalik izateak erantzun bikaina izan zuten.

Partaidetza gora

Aurten, asteburutako programazioarekin “asmatu” duelakoan dago Jai Batzordea. Ekitaldiak “indartzeak” jende gehiago erakarri du. Oro har, iaz baino “lagun gehiagok” parte hartu dute jaietan. Aste barruan ere igarri da gorakada, eta hori gauza berria da Santutxun: “Larunbatean jendea izan genuen, baina baita astelehenean ere”. Eta batik bat arratsaldetako giroa azpimarratzekoa da. Basarrate arratsaldero ‘okupatu’ duten koadrilen eta familien presentziak asko poztu du Jai Batzordea. Krisi ekonomikoak zerikusirik izan duen jakiterik ez dago, baina baliteke aurtengo uztailean inoiz baino auzotar gehiago geratu izana auzoan. Zehatza dena eguraldia da eta, aspaldiko partez, ez du euririk egin jaietan –iaz, esaterako, hiru egunez egin zuen– eta horrek ere lagundu du, zalantzarik gabe.

Bilboko Udalak auzoetako jaiei ematen dien laguntzari buruz ez du hitz egin nahi Jai Batzordeak. “Bapez” erantzunez bigarren maila batean utzi nahi du jaietan apenas laguntzen duen erakundea. Garrantzitsua deritzo, aldiz, hurrengo urtera begira auzotarrei jaietan parte hartzeko deia zabaltzea. Proposamen berriak eginez eta Jai Batzordearekin harremanean jaiak are gehiago borobiltzea da 2013rako erronka.

Gazte Asanblada ere pozik

Santutxuko Gazte Asanbladak jai giroa bultzatu nahian “ekimen ugari” antolatu ditu, asko oso “arrakastatsuak”. Aipatzekoak dira lehen igandean egon zen ipuin erotikoen lehiaketa, asteleheneko ping-pong lehiaketa, osteguneko kulero eta galtzontzilo lasterketa eta azken larunbateko Santutxu Alive kontzertu emanaldia; baina “batez ere” asteartean ospatu zen Gazte Eguna. Goizeko hamaiketan hasi zuten eguna txosnagunean antolaturiko gosariarekin. Jarraian paella lehiaketan parte hartzeko ordua heldu zen eta behin epaimahaiak saridunak ezagutzera eman zituenean, norbere paella hartu eta bazkaria hasi zen. Bazkalostean igelaren jolasaren lehiaketa antolatu zuen Gazte Asanbaldak eta bukatu eta berehala tiragoma txapelketa hasi zen Bizkaiko Tiragoma Elkarteak antolatuta. Zazpietan auzoan zehar “poteo musikatu bat egin genuen eta egunari amaiera emateko auzoko musika taldeen kontzertuak izan ziren Basarraten”; aurtengo taldeak El Villano Oriental eta Free the Whell izan ziren.

 


BERTON | 2012, balorazioa, bertonekoak, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Uzt
20
9:25

Mahatserria (Bilbo): Asteburu honetan, Santutxuko jaietan…

Larunbatean bakailao eta marmitako txapelketa izango dira jaun eta jabe Basarrate plazan. Igandean, berriz, harrizulatzaileen txapelketa; Euskal Herriko bikote onenak lehiatuko dira finalean. Hona hemen asteburu honetako egitarau osoa. Ondo pasa!!!

UZTAILAK 21 LARUNBATA

9:00 54. Bakailao Txapelketa eta 8. Marmitako Txapelketa, Basarraten.

10:00 Hockey Txapelketa. Benjaminak eta Alebinak, hockey pistan.

12:00 Gaztediko gaiteroak.

13:00 Bakailao eta marmitako lapikoen bilketa.

17:00 Koadrilen arteko sangria lehiaketa, Karmelo plazan.

17:30 Santutxu Alive, kontzertuak Karmelo plazan.

17:30 Hockey Txapelketa. Benjaminak eta Alebinak, hockey pistan.

18:30 Futbito Txapelketa, Briñas eskolan: finala.

19:00 Antzerkia, Basarraten, Malas Compañias taldearekin: “Ukelele jauna”.

22:00 Errepresaliatuen aldeko brindisa eta kalejira, Basarraten.

22:30 Berbena, Basarraten: Aldatz. Atsedenaldian, bideoklip lehiaketako lanen erakustaldia.

 

UZTAILAK 22 IGANDEA

12:00 Ardoa Barrura fanfarrea.

12:00 Umeentzako puzgarriak, Basarraten.

13:00 Harrizulatzaileak, Basarraten: Euskal Herriko IX. Binakako Txapelketako finala.

18:00 Koadrilen arteko tribiala, Basarraten.

18:00 Nagusientzako dantzaldia, Basarraten: Cubanacan Orkestra.

20:00 Lehiaketen sari banaketa, Basarraten: tribiala, bideoklipa, kuleroak, PlayBacka, kartela, paella, herri kirolak…

22:00 Azken traka. Hurrengo urtera arte, Sangutxu!

 


BERTON | 2012, berriak, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Uzt
19
10:17

Mahatserria (Bilbo): Gaur, osteguna, Santutxuko jaietan… Mozorro Gaua + Akatz

Mozorrotzeko eguna da gaur Santutxuko jaietan. Baita Akatz musika taldearekin dantzan egiteko gaua ere. Prest zaude? Erdu Santutxura!

UZTAILAK 19 OSTEGUNA

12:00 Gazte-sormen goiza, Basarraten.

15:00 Gazte-bazkaria, Basarraten.

18:00 Futbito Txapelketa, Briñas eskolan: finalerdiak.

18:00 Xake partidak, Basarraten, Zuri-Baltza xake taldeak antolaturik.

18:00 Txoro eta Mokoko pailazoak, Karmelo plazan.

20:00 Santutxuko txistulariak.

20:00 PlayBack Txapelketa, Basarraten, umeen eta helduen txanda.

22:00 Kontzertua: Akatz. Ondoren, DJa.

00:00 Kulero eta galtzontzilo lasterketa.


BERTON | 2012, akatz, berriak, santutxuko jaiak, uztailak 19 | ( Komentarioak )


Uzt
18
9:49

Mahatserria (Bilbo): Gaur, asteazkena, Santutxuko jaietan…

Lagun koadrilek badute gaur zer prestatua, tortila, hain zuzen ere. 14:00etarako aurkeztu beharko dituzte partaideek beren tortilak Basarraten. Arratsaldean, mus, futbito eta eskupilota txapelketak izango dira, besteak beste. Kontsultatu gaurko egitarau osoa…

UZTAILAK 18 ASTEAZKENA

12:00 Tortila eta Postre Lehiaketaren hasiera.

14:00 Tortilen aurkezpena eta bazkaria. Bazkalostean, postreen aurkezpena.

16:30 Koadrilen arteko Mus Txapelketa, Basarraten.

17:30 Futbito Txapelketa, Briñas eskolan: Kanporaketak.

18:00 Eskupilota Txapelketa, Karmelo ikastolan.

18:00 Gaztetxoen ginkana, Basarraten.

19:00 Txokolatada, Basarraten.

19:30 Ur zezena, Basarraten.

20:00 Gaztediko gaiteroak.

20:00 Zinema, Gaztetxean.


BERTON | 2012, berriak, santutxuko jaiak, uztailak 18 | ( Komentarioak )


Uzt
17
8:36

Mahatserria (Bilbo): Gaur, asteartea, Santutxuko jaietan…

Paella txapelketa, tiragoma eta igel txapelketa, perretxiko erakusketa, ur zezena eta auzoko musika taldeen kontzertua izango da gaur, besteak beste, Santutxuko jaietan. Erdu Santutxura!

Uztailak 7 asteartea

11:00 Gosaria Basarraten Gazte Asanbladaren eskutik.

11:00 Paellen prestaketa, hasiera.

14:00 Paellen aurkezpena eta bazkaria.

16:00 Twister erraldoia eta igelaren jolasa, Gazte Asanbladak antolatuta.

17:30 Futbito txapelketa Briñas eskolan: kanporaketak.

18:00 Tiragoma txapelketa Karmelo plazan, Bizkaiko Tiragoma Elkarteak antolatuta.

18:00 Umeentzako tailerrak Karmelo plazan.

18:00 Perretxiko erakusketa Karmelo plazan, Cantharellus Elkarteak antolatuta.

19:00 Poteoa Gazte Asanbladarekin.

19:30 Ur zezena Karmelo kalean.

20:00 Santutxuko txistulariak.

20:30 Auzoko musika taldean Basarraten: El Villano Oriental + Free The Whell.


BERTON | 2012, berriak, santutxuko jaiak, uztailak 17 | ( Komentarioak )


Uzt
16
8:47

Mahatserria (Bilbo): Gaur Santutxuko jaietan…

Ikasleak, nagusiak eta emakumeak protagonista gaur, Karmen Eguna, Santutxuko jaietan. Kontsultatu egitaraua…

Uztailak 14 astelehena

8:30 Santutxuko txistularien diana.

12:00 Ume jolasak Basarraten.

12:30 Ikasle zapalkuntzei aurre egin ikasleen kalejira Basarratetik.

14:30 Ikasleen bazkaria Basarraten.

17:30 Futbito txapelketa Briñas eskolan: kanporaketak.

18:00 Nagusientzako berbena Basarraten: Palmeras orkestra.

18:00 Koadrilen arteko herri kirolak Karmelo plazan.

19:00 Gaztedi Dantzari Taldea Karmelo plazan.

19:30 Ping-pong txapelketa Gaztetxean.

20:00 Bilbainadak: Iñaki Basabe eta Sokrates, Paris eta Albizu tabernek antolatuta.

20:30 Ezpainak gorriz margotu eta egin klik, emakumeen argazkia.

21:00 Emakumeen afaria Basarraten.

22:00 Emakumeak txosna gunea morez margotzera goaz.

 


BERTON | berriak, egitaraua, karmen eguna, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Uzt
13
8:51

Mahatserria (Bilbo): Bihar hasiko dira Santutxuko jaiak; asteburuko egitarua

Sukalki txapelketak emango dio hasiera aurtengo Santutxuko jaiei larunbat honetan. Tripa ondo bete eta eztarria ondo freskatu ostean, 19:00ean, Karmelo kaletik Basarrateko txosnagunera jaitsiko dira kuadrilak Sama Sikuk eta Santutxuko txistulariek lagundurik. Pregoia Ibai Gomez Athleticeko jokalariak botako du 19:30etan Basarraten.

LARUNBATA, uztailak 14

09:00 7. Sukalki txapelketa Arsuagan.

13:00 Sukalki txapelketaren epaimahaia.

17:00 Bazkalostean Tutuki-Splash koadrilentzako.

19:00 Bajada Karmeloko errotondatik Basarratera: Sama Siku fanfarrea eta Santutxuko txistulariak.

19:30 Pregoia Ibai Gomezek botako du.

22:30 Berbena Basarraten: Izargi.

Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

IGANDEA, uztailak 15

12:00 Adiskideak fanfarrea.

12:00 Umeentzako puzgarriak Basarraten.

13:00 Iñaki Perurena harri-jasotzailea Basarraten.

15:00 Basarraten bazkaria, errepresaliatuak gogoan.

19:30 Ipuin erotikoen lehiaketa Gaztetxean. Irakurketa eta sari banaketa.

20:30 Sapali afrikar perkusio taldea Basarraten.

INFO + Santutxuko Jai Batzordea


BERTON | 2012, berriak, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Uzt
11
16:29

Mahatserria (Bilbo): Ibai Gomez aurtengo Santutxuko jaietako pregoilari

Larunbata egun handia izango da Santutxun. Goizean goiz, Arsuaga kalean elkartuko dira auzotarrak sukalki txapelketan eta bazkalostean Tutuki-Splash jolasa izango da koadrilentzat. 19:00ean jaitsiko dira santutxuarrak Iturriaga kaletik Basarratera Sama Siku fanfarriak eta txistulariek lagundurik. Bertan, emango die jaiei hasiera Athleticeko jokalari Ibai Gomez aurtengo pregoilariak.

LARUNBATA, uztailak 14

09:00 7. Sukalki txapelketa Arsuagan.

13:00 Sukalki txapelketaren epaimahaia.

17:00 Bazkalostean Tutuki-Splash koadrilentzako.

19:00 Bajada Karmeloko errotondatik Basarratera. Sama Siku fanfarrea eta Santutxuko txistulariak.

19:30 Pregoia Ibai Gomezek botako du.

22:30 Berbena Basarraten: Izargi. Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

INFO + Santutxuko Jai Batzordea


BERTON | 2012, berriak, ibai gomez, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Uzt
10
8:41

Mahatserria (Bilbo): Santutxuko Gazte Jaiak (egitaraua)

Auzoko gazteek eta gazte taldeek bat egin dute Jai Batzordearekin Santutxuko jaietako egitaraua osatze aldera. Gazteek aukera ugari izango dute bederatzi egunez hamaikatxo ekintzetan parte hartzeko. Horietako asko Gazte Asanbladak antolatu ditu eta Uztaldi gaztetxe berria (Iturriaga, 14) izango dute epizentrotzat.

EGITARAUA

Larunbata, uztailak 14

10:00 Sukalki txapelketa Arsuaga plazan

14:00 Epaimahaia eta bazkaria

17:00 Tutuki Splash erraldoia Arsuagan

19:00 Segizioa Karmeloko errotondatik Basarratera

19:30 Pregoia Ibai Gomezen eskutik

22:30 Berbena: Izargi taldea. Atsedenaldian Irrintzi Lehiaketa SGAren eskutik.

Igandea, uztailak 15

15:00 Errepresaliatuen aldeko bazkaria

19:30 Ipuin erotikoen lehiaketa Santutxuko Gaztetxean. Irakurketa eta sari banaketa.

20:30 Sapali perkusio taldea.

Astelehena, uztailak 16

12:30 “Ikasle zapalkuntzei aurre egin!” kalejira Basarratetik abiatuta

14:30 Ikasle bazkaria

18:00 Kuadrilen arteko herri kirolak Karmelo plazan

19:30 Ping pong txapelketa Santutxuko gaztetxean.

20:30 “Ezpainak gorriz margotu eta egin klik!” auzoko emakumeen argazkia.

21:00 Emakumeen afaria.

22:00 Emakumeek txosnagunea morez margotzera goaz.

Asteartea, uztailak 17: Gazte Eguna

11:00 Gosaria SGAren eskutik.

11:30 Paellak egiten hasi.

14:00 Paellen aurkezpena eta bazkaria.

16:00 Twister erraldoia eta igelaren jolasa SGAren eskutik.

19:00 Poteo musikatua SGAren eskutik.

20:30 Auzoko taldeen poteo musikatua: Free the Wheel eta El Villano Oriental.

Asteazkena, uztailak 18

12:00 Kuadrilen arteko tortila eta postre lehiaketaren hasiera.

14:00 Tortilen aurkezpena eta bazkaria. bazkalostean postreen aurkezpena.

16:30 Kuadrilen arteko mus txapelketa.

20:00 Dokumentala eta txokolatada Santutxuko Gaztetxean.

Osteguna, uztailak 19

12:00 Gazte-sormen goiza.

15:00 Gazte bazkaria.

20:00 PlayBack txapelketa + Mozorro/Gala Gaua.

22:00 Kontzertuak: Akatz. Ondoren, DJa.

00:00 Kulero eta galtxontxilo lehiaketa SGAren eskutik.

Ostirala, uztailak 20

19:30 Kuadrilen arteko poteoa Barrabastakada Ugaoko batukadarekin.

22:30 Kontzertuak: Siroka, Iheskide eta Itziarren Semea.

Larunbata, uztailak 21

9:00 Marmitako eta bakailao txapelketaren hasiera.

13:00 Epaimahaia eta bazkaria.

17:00 Kuadrilen arteko sangria lehiaketa Karmelo palzan.

17:30 Santutxu Alive Karmelo plazan SGAren eskutik.

19:00 Malas Compañias zirko taldearen eskutik “Ukelele jauna” ikuskizuna.

22:00 Errepresaliatuen aldeko brindisa eta kalejira Basarraten.

22:30 Berbena: Aldats. Atsedenaldian kuadrieln arteko bideoklip lehiaketaren lanen erakustaldia.

Igandea, uztailak 22

15:00 Bazkaria: Nork bere eraman dezala.

18:00 Kuadrilen arteko tribiala.

20:00 Kuadrilen arteko sari banaketa: herri kirolak, tortila-postre lehiaketa, jolasak, PlayBacka, bideoklipa, tribiala.

22:00 Azken traka. Hurrengo urtera arte Sangutxu!


BERTON | 2012, berriak, gazte jaiak, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Uzt
09
9:28

Mahatserria (Bilbo): Badatoz Santutxuko jaiak; asteburuko egitaraua

Sukalki txapelketak emango dio hasiera aurtengo Santutxuko jaiei larunbat honetan. Tripa ondo bete eta eztarria ondo freskatu ostean, 19:00ean, Karmelo kaletik Basarrateko txosnagunera jaitsiko dira kuadrilak Sama Sikuk eta Santutxuko txistulariek lagundurik. Pregoia Ibai Gomez Athleticeko jokalariak botako du 19:30etan Basarraten.

LARUNBATA, uztailak 14

09:00 7. Sukalki txapelketa Arsuagan.

13:00 Sukalki txapelketaren epaimahaia.

17:00 Bazkalostean Tutuki-Splash koadrilentzako.

19:00 Bajada Karmeloko errotondatik Basarratera: Sama Siku fanfarrea eta Santutxuko txistulariak.

19:30 Pregoia Ibai Gomezek botako du.

22:30 Berbena Basarraten: Izargi.

Atsedenaldian irrintzi txapelketa.

IGANDEA, uztailak 15

12:00 Adiskideak fanfarrea.

12:00 Umeentzako puzgarriak Basarraten.

13:00 Iñaki Perurena harri-jasotzailea Basarraten.

15:00 Basarraten bazkaria, errepresaliatuak gogoan.

19:30 Ipuin erotikoen lehiaketa Gaztetxean. Irakurketa eta sari banaketa.

20:30 Sapali afrikar perkusio taldea Basarraten.

 

INFO + Santutxuko Jai Batzordea


BERTON | 2012, berriak, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )


Eka
18
8:45

Mahatserria (Bilbo): Santutxuko Jaietako Nesken Areto Futbol Txapelketa

Aurten ere Santutxuko jaietako nesken Areto Futbol Txapelketa antolatuko du Stilo Berrio taldeak. Jai giroko txapelketa izango da eta helburua emakumeen kirola sustatuz ondo pasatzea  izango da. 

Noiz: Uztailaren 20ean, arratsalde osoan.
Non: Briñas Ikastetxean, patioan
Gehienez 8 talde, izen emate ordenean.
Ez badaukazu talderik antolakuntzak bilatzen dizu.
Helburua: Jai giroan parte hartzea eta ondo pasatzea.
Kontaktua: 658729911 (Maia) , stiloberrio@hotmail.com


BERTON | berriak, nesken areto futbola, santutxuko jaiak | ( Komentarioak )