Gaia: sexu askapena

Eka
28
10:27

Deustualdea (Bilbo): Sexu askapenaren aldeko egunean aldarrikapen ugari

Deustuko PARE feminista taldeak “hautsi ditzagun kateak” leloari bigarren bat gehitu dio gaurko egunean: “autogozatu, elkargozatu, anitzgozatu”. Bilboko manifestazioa Moyua plazatik irtengo da, 20:00ean. Gauean, Kafe Antzokian, Galder Perez eta Ane Zabala aktoreek kabaret ikuskizuna eskainiko dute.

Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko egun honeta, Bilboko manifestazioa Moyua plazatik aterako da, 20:00ean, Zuen zerua, gure infernua, Ni un paso atras! lelopean, eta Santiago plazan amaituko da. Bizkaiko E-28 koordinakundeak antolatu du.

Elkarte hauek biltzen dira dira koordinakunde horretan: Aldarte, Hegoak, EHGAM, Mass-Medea, Bizigay, Euskal Hartzak eta Cadaver Insurrecto.


PREST! aldizkaria | e-28, pare, sexu askapena, uncategorized | ( Komentarioak )