Gaia: tapia

Urr
28
17:40

Deustualdea (Bilbo): BURDINAZKO GERRIKOAN

Egun paregabea pasadan igandekoa!!
Goizeko 9.30etan Basarrateko metro sarreran geunden danak ibilaldia hasteko prest.

Hasierako aldapak gogor xamarrak izan arren, jendeak gogoz ekin zien eta ondoren hasi ziren gidak azalpenak ematen. Burdinazko gerrikoaren helburu nagusia, bere kokapenaren azalpena, bere babesa, bere historia... danak adi.
 
                 



Ondoren denak Zamudiora. Eta han Tapia eta bere lagunekin batera indaba jana ta kontzertu aparta izan genuen Zortzi jatetxean, giro ezinhobean.



Hemen Getxoko Egizukoek egin duten argazki bilduma. Eta hemen Derioko Tximintxek jasotako albistea eta argazkiak.

GURE ARGAZKIAK HEMEN

Ea beste baten berriz ere 7 euskara elkarte eta ia 100 pertsona batzen garen!

PREST! aldizkaria | berbaizu, burdinazko_gerrikoa, deustu, tapia | ( Komentarioak )


Urr
05
10:47

Deustualdea (Bilbo): URRIAREN 25ean Burdinazko Gerrikoan bisita gidatua



BILBOTIK TXORIERRIRA: BURDINAZKO GERRIKOAn ibilbide gidatua egingo dugu Lizardi Mintza Taldea, Txorierri, Basauri eta Mahatserriko euskara elkarteekin batera.

* linterna eramatea komeni da

*Ibilbideari buruz: Basarraten hasi, Ganguren parera (Biberora) igo, hortik ibili eta gero Lezamara edo Lezama-Zamudio artera iritsiko gara. 

*Garraio publikoa erabiliko da bueltan.


IZENA EMATEKO idatzi eposta berbaizu@euskalnet.net -era.

PREST! aldizkaria | berbaizu, burdinazko_gerrikoa, tapia | ( Komentarioak )