Mahatserria (Bilbo): ‘Sexu-komunikazioaren erradiografia’ proiektua aurrera
Tas-Tas irratia (97FM) eta Atseginez (Sexu-heziketa eta famili planifikaziorako euskal elkartea) ‘Sexu-komunikazioaren erradiografia’ proiektua aurrera eramaten hari dira Bilboko Udalaren Kontsumo eta Osasun sailaren laguntzarekin.
Hurrengo zapatuan, azaroak 24, Tas-Tas Irratian, “Radiografia sexual” irratsaioaren lagunak eta Atseginez elkarteak, gurasoentzako sexu-heziketa eskola antolatu dute. Helburua, seme-alaben eta gurasoen artean sexuaren inguruko komunikazio osasuntsu bat izatearen garrantzia azpimarratzea eta zenbait gako ematea da.
Eskola bi tailerretan banatuta dago: goizekoa 10:00etan hasiko dena, seme-alaba txikiak dituzten gurasoei bideratuta dago. Arratsaldean berriz, 16.00etatik aurrera nerabeak dituzten gurasoentzako eskola abiatuko da.
Tailerrak musu-truk dira, Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo sailaren finantziazioa baitauka.
BERTON | atseginez, berriak, sexu-komunikazioaren erradiografia, tas-tas | ( Komentarioak )










