Gaia: telleria

Abe
05
12:54

Mahatserria (Bilbo): Patxo Telleria, Aitor Mazo eta Mikel Losada Goya sarietarako hautagai

bypass-cartel

Hiru mahatsorriak Espainiako zinemagintzako Goya saria irabazteko hautagai dira ‘Baypass’ filman eginiko lanagatik. Osotara filmak, 15 hautagaitza eskuratu ditu 27. Goya sariketan.

Hauek dira mahatsorriei dagozkien hautagaitzak:

Zuzendaritza Novel Onena saria: Patxo Telleria eta Aitor Mazo

Gidoi Original Onena saria: Patxo Telleria

Bigarren Mailako Gizonezko Aktorerik Onena saria: Mikel Losada

INFO + GOYA HAUTAGAITZAK


BERTON | baypass, berriak, goya, losada, mazo, telleria | ( Komentarioak )


Urr
17
12:08

Mahatserria (Bilbo): Bihar estreinatuko da ‘Soinujolearen semea’ antzezlana Arriagan

Bernardo Atxagaren eleberri homonimoaren gaztelaniazko eta euskarazko antzerki-egokitzapena aste honetan iritsiko da Arriaga Antzokira.

Antzerki-ekoizpen bikoitz honek aurreneko aldiz bildu ditu euskal hiru antzoki nagusiak: Bilboko Arriaga, Gasteizko Principal eta Donostiako Victoria Eugenia, zeren indarrak batu baitituzte, Tanttaka Teatroa ekoizpen-etxearekin, Atxagaren obra ezagun hau eszenaratzeko.

Fernando Bernuesek zuzenduta, euskarazko eta gaztelaniazko ekoizpen honek talde artistiko azpimarragarria du. Patxo Telleriak antzerki-egokitzapena egin du, Iñaki Salvadorrek musika eta Jose Ibarrolak eszenografia.

Euskal aktore ezagunak igoko dira eszenatokira ‘Soinujolearen semea’ obrarekin, hots, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Vito Rogado, Anke Moll, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernandez, Amancay Gaztañaga, David Pinilla, Mireia Gabilondo eta Inaki Salvador. Mattin Apaolaza eta Mikel Telleria umeek parte hartuko dute ere.

SOINUJOLEAREN SEMEA

Urriaren 18an, 11:00etan

Urriaren 18an, 20:00etan, euskarazko estreinaldia

EL HIJO DEL ACORDEONISTA

Urriaren 19an, 20:00etan, gaztelaniazko estreinaldia

Urriaren 20an, 20:00etan

Urriaren 21ean, 19:00etan

 

Prezioak: 8,50 eurotik 25 eurora

Salmenta: Arriaga Antzokiko leihatilak / www.teatroarriaga.com


BERTON | arriaga, berriak, losada, telleria, ‘soinujolearen semea’ | ( Komentarioak )


Urr
11
13:14

Mahatserria (Bilbo): Telleria eta Mazoren ‘Bypass’ filma gaur estreinatuko da

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean parte hartu ostean, gaur estreinatuko da estatuko zinema areto komertzialetan Patxo Telleria eta Aitor Mazo mahatsorrien filma. Bikote artistikoak zuzendutako lana aktore ezagunez beteriko komedia erromantikoa da.

Gorka Otxoa, Sara Cozar eta Barbara Goenagak besteak beste protagonizatzen dute ‘Bypass’ komedia erromantikoa. Bertan generoaren osagai klasikoak nahasten dira: amodioa eta desamodioa, egia eta gezurra… Horrez gain, tragediari lapurtutako elementu bat ere gehitzen da: heriotza.

https://www.facebook.com/Bypassfilm

https://twitter.com/Bypassfilm


BERTON | berriak, bypass, mazo, telleria | ( Komentarioak )


Urr
10
13:17

Deustualdea (Bilbo): ‘Diot. Gabriel Aresti’ dokumentala ikusgai gaur Kafe Antzokian (19:00)

Gabriel Aresti olerkaria gogoan, gaur, Patxo Telleriaren zuzendaritzapean Abra Produccionesek ekoitzitako ‘Diot. Gabriel Aresti’ dokumentala ikusgai izango da Kafe Antzokian, 19:00etan. Dokumentalean, bilbotar olerkariaren obraren aberastasunaz eta handitasunaz dihardute hainbat lagunek, idazlek eta adituk.

INFO + GABRIEL ARESTI


PREST! aldizkaria | abra, dokumentala, gabriel aresti, telleria, uncategorized | ( Komentarioak )


Mai
21
16:01

Mahatserria (Bilbo): Martinez-Telleria bikotearen antzezlan berria ekainaren 13an estreinatuko da

Euskaldunen liskarrei errepasoa emango diete Mikel Martinez eta Patxo Telleriak beren komedia berrian. ‘Lingua nabajorum’ antzezlana ekainaren 13an estreinatuko dute Bilboko Kafe Antzokian.

http://www.tartean.com/


BERTON | berriak, martinez, tartean, telleria | ( Komentarioak )


Mai
03
8:14

Mahatserria (Bilbo): Gaur ‘Euskarazetamol’ 7Katun

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek euskara ikasterakoan bizitako esperientziak antzeztuko dituzte 7Katu gaztetxean 20:30etan gaur (maiatzak 3). 


BERTON | berriak, esukarazetamol, martinez, telleria | ( Komentarioak )


Mai
02
17:57

Mahatserria (Bilbo): Max saria jaso dute Patxo Telleria eta Jokin Oregi mahatsorriek

Euskarazko Antzerkigile Onenari Saria jaso dute Patxo Telleria eta Jokin Oregi mahatsorriek ‘Larria, kutsakorra, mendebaldekoa’ antzezlanagatik. Espainiako Arte Eszenikoen Max Sariek 15. urteurrena bete dute aurten eta apirilaren 30ean banatu zituzten sariok antzerkilariek antzerkilariak saritzen dituzten urteroko hitzorduan. Zorionak Patxo eta Jokin!

‘Larria, kutsakorra, mendebaldekoa’


BERTON | berriak, max, oregi, telleria | ( Komentarioak )