Aiaraldea: Antzinako azokaren bidez 800 lagun gehiagok ezagutu dute eskualdea
Artziniegako antzinako azokan Aiaraturrek ezarritako postu informatiboak 2011an baino 170 kontsulta gehiago jaso ditu. Guztira 788 pertsona hurbildu dira Aiaraturren postura informazio bila.
Aiaraturren postura hurbildutako jendeak eskatu du "merkatuaren programazioa, Artziniegako planua, bertoko museoetako informazioa, erkidegoko informazioa eta gastronomia besteak beste", bertoko Turismo Bulegoak argitu duenez.
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaratur, antzinako, artziniega, artziniegako, azoka, bulegoa, turismo | ( Komentarioak )







