Gaia: txakolina

Mai
24
7:15

Aiaraldea: Txakolin Eguna ospatuko da igandean

Txakolinzaleek aukera ona izango dute datorren igandean, hilak 26, Araban ekoiztutako txakolina dastatzeko. Gainera, txakolina pintxoz lagunduta zerbitzatuko da.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera egitarauari. Ordu horretan Aunia aldizkariko kideei omenaldia egingo zaie eta jarraian Arabako txakolinaren sari banaketa izango da. Eguerdirako hainbat ekintza antolatuta daude, txapelketa gastronomikoa eta 2012ko uzta dastaketa, besteak beste.

Zuzeneko irratsaioa

Irudiak: 
Txakolina dastatzeko aukera izango da Amurrion./ Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 2. gunea, amurrio, txakolina | ( Komentarioak )


Abu
03
7:53

Aiaraldea: Izoriako gaztandegia bisitatzeko aukera egongo da

Izoriako gaztandegia bisitatzeko aukera egongo da datorren larunbatean. Bisita 11:30ean hasiko da, eta gazta eta eztia nola egiten dituzten ikusi ahal izango da, artilea nola kardatzen den ikastearekin batera. Hortaz gain, bertaratzen denak ardi gazta, ezti eta txakolin dastatzean parte hartu ahal izango du, txalapartaren soinuaz lagundurik. Bisita bukatzeko baserriko hainbat aintzinako tresna ikusi ahal izango dituzte bertaratutakoek.

 Bisitan parte hartzeko honako telefono honetara deitu behar da, erreserba egiteko: 675841620

Irudiak: 
Izoriako gaztandegia

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, baserria, eztia, gazta, gaztandegia, izoria, txakolina, txalaparta | ( Komentarioak )


Uzt
13
10:47

Aiaraldea: Mikel Urdangarinek kontzertua emango du Beldui txakolindegian uztailaren 20an

Datorren ostiralean, uztailak 20, Mikel Urdangarinek kontzertua emango du Beldui txakolindegian. Kontzertua gaueko 9etan hasiko da, baina bertan autoentzako leku handirik ez dagoenez, 20:45etan Arza poligonoko LIDL-eko aparkalekuan jendeak mikrobus bat hartuko du upeltegira igotzeko.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, beldui, kontzertua, laudio, mikel urdangarin, txakolina | ( Komentarioak )


Uzt
13
8:29

Aiaraldea: IV. Txakolin Festa

Bihar Okondok IV. Txakolin Festa ospatuko du. Aiaraldeko 7 upategik parte hartuko dute, baita Aspaltza taldeak ere. Udalak antolatu du guztia. 

Egitaraua ixteko, Enrique Abiega omenduko dute, Arabako txakolinaren izaera eta ekoizpena mantentzeko egindako lanagatik. Txakolinak hegaluzearekin bat egingo du, Eusko Labela duen hegaluze pintxoak eskainiko baitira.

Jaia San Bartolome plazan hasiko da eguerdian. 12:30tan Aspaltza begiraleek umeentzako jolasak egingo dituzte eta bukatzeko 13:30tan hil osteko omenaldia egingo zaio bertako txakolingile Enrique Abiega jaunari.

Irudiak: 
Jaiaren kartela./ Okondoko Udala

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, jaia, okondo, txakolina | ( Komentarioak )


Eka
13
23:32

Aiaraldea: EAEtik kanpo ekoiztutako ardo txuria Txakolin izendatzearen aurka azaldu da PSE

Haatik, Arabako biltzar nagusietan eta hainbat udaletan Arabako txakolinaren jatorrizko izendapenaren alde mozioak aurkeztuko ditu PSEk. Izan ere, Arantxa Quiroga Eusko jaurlaritzako bozeramaileak Euskaditik kanpo ekoiztutako ardo txuria Txakolin gisa aitortuko duela esan du.Txaro Sarasuaren arabera ezinbestekoa da Arabako txakolinaren alde instituzioek konpromisoak hartzea. Hori dela eta, asteleheneko udalbatzarako mozioa prest dute.

Irudiak: 
Txaro Sarasua, Laudioko PSEko zinegotzia / Aiaraldea

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, arabako biltzar nagusiak, arabako txakolina, arantxa quiroga, jatorrizko izendapena, laudio, laudioko udala, mozioa, txakolina, txaro sarasua | ( Komentarioak )