Gaia: txantxiku

Mai
11
12:48

Deustualdea (Bilbo): txantxiku aste santuko oporraldian!

Aste Santu honetan Ernioko Artaunsolo aterpetxera joan gara lau gau igarotzera. Kriston paraje polita zen, mendiz inguratuta eta lasaitasun osoa zuena, baita igerileku txiki bat ere.

Etxe guztia eta inguruko zonaldea guretzat genuenez gero, nahi adina ekintza burutu genituen: yinkanak, orientazio jokuak, aduana… Goiz batean motxila hartu eta Ernio mendirantz joan ginen, trikuharriak bisitatu eta bertan bazkaldu genuen.

DSCN4568

Azkeneko gauean, elegante gaua ospatu eta Artaunsoloko egonaldiari disko festa mundial batekin amaiera eman genion, IZUGARRIAAA!!!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aisialdia, artaunsolo, berbaizu, deustua, ernio, txantxiku | ( Komentarioak )


Abe
15
12:55

Deustualdea (Bilbo): txantxiku asteburupasan

Zierbanara joan ginen ume zein begirale gehienak azaroaren azkenego asteburuan, 50 bat. Aterpetxea ondo egin zen: frontoia, berdegunea, sukalde handia…

Eguraldiak asko lagundu ez zuen arren, jolas bikainekin aurrera atera ginen, hala nola, itsua-mutua, musu plakajea, dortokaren jolasa, beldur gaua…

TXANTXIKU!

gcUsp1SgvTS1Oxiga0Ca.0

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aisialdia, astebupasa, berbaizu, deustu, txantxiku, zierbana | ( Komentarioak )


Ira
15
8:52

Deustualdea (Bilbo): TXANTXIKU UDALEKUETAN 2010 : BUF KRISTONA!

Aurten Azedoko kanpina (Nafarroa) inoiz baino animatuago eta esukaldunago egon da...eta zergatik???? Txantxikukideak bertan egon garelako!

buda
Eguraldia primerakoa izan zen bertan bildu ginen 30 ume eta 10 begiraleentzat, eta ekintzak ere izugarriak izan ziren: mendi irteerak, beldur gaua, ur jolasak, malabareak, eta leku berriak ezagutzeko aukera egon zen. Pistina naturalak ere bisitatu genituen!

trialaritrialara

Hippy, pirata, euskal eta herrialde egunari esker kultura ezberdinekin harremanetan jarri ginen. Horrekin lotuta hainbat tailer egin genituen: kamiseta-tintaketa, buztin tailerra, body painting... Umeak ere begirale izan ziren alderantzizko egunean.

Denerako denbora egon zen baina onena "konkis"a izan zen,
BUF KRISTONA!

Argazki gehiago HEMEN

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | astialdi_taldea, berbaizu, camping_acedo, deustu, nafarroa, txantxiku, udalekuak | ( Komentarioak )


Eka
15
16:36

Deustualdea (Bilbo): Txantxiku surfean

Karraspio hondartzan egin genuen surf ikastaroa Dzingua elkartearekin maiatzaren 23.



Eguna nahiko ondo atera zen: eguraldi ona eta ume asko. Bi taldetan banatu ginen eta batzuk surf egin bitartean besteak bolley-ballean egon ziren eta ondoren aldaketa.



Ikastaroan hainbat monitore zeuden gurekin eta zenbait joku egin ziren uretan.





Ondo egon zen olaturik askorik egon ez arren eta horrez gain, danak moreno moreno!!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aisialdi, astialdi_taldea, berbaizu, deustu, dzanga, kirola, lekeitio, surf, txantxiku | ( Komentarioak )


Eka
10
18:01

Deustualdea (Bilbo): Txantxiku UDALEKUAK 2010

Aurten uztailaren 19tik 30era Berbaizu Euskara Elkartearen Txantxiku Astialdi Taldeak Acedo kanpinean  (Nafarroa) egingo ditu udalekuak.

Informazio bilera ekainaren 24an izango da arratsaldeko 19:00etan Bidarten.

* kontaktua: txantxikunet@hotmail.com


                                   


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | astialdi_taldeak, berbaizu, camping_acedo, deustu, txantxiku | ( Komentarioak )