Gaia: udalekuak

Mai
08
8:00

Aiaraldea: Inguruko 170 gaztek parte hartuko dute udako multiabentura udalekuetan

Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Arakaldoko udalak izan dira udako multiabentura udaleku hauen antolatzaileak. 12 urtetik 17 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta bertan parte hartzeko herri horietako batean erroldatuta egotea behar bestekoa da.

Irudiak: 
Snorkel ikastaroa egiteko aukera izango dute gazteek./ Wikipedia

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiaraldea, gazteak, kirola, multiabentura, udalekuak | ( Komentarioak )


Api
24
7:00

Aiaraldea: Udalekuak Lekeition

Aiarako Udalak, Etxaurrengo IGErekin elkarlanean, UDALEKUA antolatu du 2013ko ekainaren 24tik 27ra LEKEITIOko Trinkete Etxean. Bertan 1997-2006 urteen artean (biak barne) jaiotakoek hartu ahalko dute parte. 30 plaza daude eta izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da. Aiaran erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute.

Prezioa guztira (bi epetan ordaintzeko aukera):

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiara, udalekuak | ( Komentarioak )


Urr
03
9:53

Deustualdea (Bilbo): Txantxiku astialdi taldea Urnietan udalekuetan

Iazkoarekin alderatuz, bikoitzu egin da umeen kopurua aurtengo Txantxikuren udalekuetan. Deustuko ikastolara ez ezik deialdia beste ikastetxeetara zabaltzeak eragin zuzena izan du parte-hartzean.

Ume “asko”, “pilo bat” elkartu dira aurtengo udan Urnieta herrian, Txantxiku astialdi taldeak antolatutako udalekuetan. 10 urtetik 15era bitarteko 50 ume, hain zuzen. Deustuko ikastolako ikasleez gain, Intxitxu ikastola eta Ibaigane ikastetxeko umeak ere animatu dira oraingo honetan eta, ondorioz, iaz baino 15 ume gehiago izan dituzte.

Parte-hartze handiagoak erantzukizun handiagoa dakarrenez, Txantxikuko monitoreek -12 izan dira- antolaketa berritu dute. Orain arte “denen artean” egiten zen antolaketa, “eguneka” banatu dute. Itziar begiralearen arabera ekintzak “hobeto lotzeko” balio izan du, nahiz eta ardura egunean “lan asko” egitea egokitu.

Leku ugari, bero ugari

Ez dute leku arazorik izan Urnietako Elketa basetxean, ez lotarako, ez jatorduetarako, ez ekintzak burutzeko aterpetxea oso handia baita. Igerilekua izan dute faltan, baina Donostiara eginiko bi ibilaldietan hondartzan bainatuz, bai Zurriolan, bai Kontxan, lortu dute freskatzea.

Izan ere, bero handia pasa dute. Urnietatik Andoainera oinezko ibilaldia prestatuta zuten egunean, 40 graduko bero zapa jasan zuten. Egun hartan ume batzuk “lesionatu” egin ziren eta aterpetxera bueltatu behar izan zuten. Bidean aurrera jarritu zutenek errekan bainua hartu zuten: “Eskerrak”, dio Janirek egun hartan pasatako beroa gogoratzean. Gau hartan, Andoineko plazan jolasean ari zirela, udaltzainek errieta egin zieten. Iratiren esanetan, “gehiegi animatzeagatik”. Ahotsaren bolumena jaitsi zezaten eskatzeko errieta txikia baino ez zen izan.

Gaubelarekin ahaztu zuten gertatua, Untzi zoriontsuaren jolasean dibertituz. Frontoian egin zuten lo, esterilla zabaldu eta lozakuan sartuta.

Famatuen udalekuak

Pertsona ezagun ugarirekin egin dute topo Txantxikutarrek, batzuekin kasualitatez, nahita beste batzuekin. Donostian Albako dukesa eta bere senarra ikusi zituzten eta Hernanin Julen Madina korrikalaria. Aterpetxean, berriz, El Conquistador del fin del mundo telebista programako Veroren bisita jaso zuten eta berarekin El Conquis jolasean aritu ziren trebetasun frogak landuz.

Lipduba

“Egun osoko lana” izan zen lipduba prestatzea eta hala ere “hiru, lau, bost aldiz” errepikatu behar izan zuten behin betiko bertsioa grabatzeko. “Udalekuetako egunerokotasuna azaltzen du lipdubak, istorio ezberdinekin”. Azken egunean ikusi zuten grabatutakoa eta umeen gurasoen baimena lortzen dutenean -laster hasiko dira baimenak eskatzen- Internet sarean eskegiko dute nahi duen guztiak ikus dezan.

Aurkezpen jaia

Udalekuak bukatuta, ikasturte berriari begira jarri da Txantxiku astialdi taldea. Erronka eta dinamika berriak aurkezteko hitzordua urrian izango da, oraindik zehaztu gabeko egunean. Informazio gehiago: txantxiku@hotmail.com


PREST! aldizkaria | txantxiku astialdi taldea, udalekuak, uncategorized | ( Komentarioak )


Uzt
20
10:27

Deustualdea (Bilbo): Txantxiku astialdi taldea Urnietan udalekutan

Astelehenetik hasita, 50 txantxikutar Urnietan daude udaleku ederra eta animatua pasatzen. Uztailaren 28ra arte handik ibiliko dira gure Txantxikukume eta begiraleak era guztietako irteera, jolas, gaubela, ibilaldi, uretara jauzi, tailer eta abarrekin topera gozatzen.

Badakigu hondartzara joango direla, harrespila eta trikuharri buelta egingo dutela, Adarra mendiraren azpian ibiliko direla… bueltan jakingo dugu Txantxikuren aurtengo abenturen berri.


PREST! aldizkaria | astialdea, berbaizu, deustu, txantxiku, udalekuak, uncategorized, urnieta | ( Komentarioak )


Eka
07
7:45

Aiaraldea: Uztailean hasiko dira gazteei eta umeei zuzendutako ikastaroak eta udako tailerrak

Uztailean emango zaie hasiera Laudioko Udalak Euskara Arloaren bitartez antolatu dituen gazteei zein umeei zuzendutako ikastaroei eta tailerrei. Aurtengo eskaintza oparoa da eta gaurkotasun handikoa gazteen multimedia mikro ikastaroen kasuan. Ikastaroak eta, halaber, umeen tailerrak euskara hutsean izango dira.

Irudiak: 
Umeentzako udako tailerrak
Multimedia mikro ikastaroak eskainiko zaizkie gazteei/ Laudio Euskara Arloa
Gazteei zuzendutako ikastaroak/ Laudio Euskara Arloa

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, euskara, gazteak, ikastaroak, laudio, udalekuak, umeak | ( Komentarioak )


Api
24
10:50

Zumaia: Udaleku irekietan izena emateko epea bihar irekiko da

Uztailaren 2tik 27ra bitartean udaleku irekiak egingo ditu Zumaiako Ludotekak. Ohi den bezala bi txandetan banatuko dira; lehenengoa uztailaren 2tik 13ra bitartean gauzatuko da, eta bigarrena 16tik 27ra. Izen emate epea bihar, apirilak 25, irekiko da, eta maiatzaren 7a izango da azken eguna.

Izena emateko orria (pdf)

Hiru eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoek izango dute Udaleku irekietan izen emateko aukera. Horretarako, ikastetxeetan banatuko dituzte eskuorriak, udalekuetan parte hartu nahi dutenek, papera beteta bertan utzi beharko dute berriro izen emate epea bukatu aurretik. Aurten ere, Udalekuetara etortzeko Oikiatik autobus zerbitzua eskainiko da.

Matrikula

Hilabetea: 81 €

Hamabostaldia: 46 €

Familia ugarien kasuan : 63 € / 39 €

Diru sarrera non egin

KUTXA 2101 0174 11 00 10171353

Informazio gehiago

ZUMAIAKO LUDOTEKA (Tel.: 943143264 / ludoteka@zumaia.net)

UDALEKO EUSKARA ETA HEZKUNTZA SAILA (Tel.: 943865025-110 / euskara@zumaiakoudala.net)

 

 

Baleike | gizartea, udalekuak | ( Komentarioak )


Ira
15
8:52

Deustualdea (Bilbo): TXANTXIKU UDALEKUETAN 2010 : BUF KRISTONA!

Aurten Azedoko kanpina (Nafarroa) inoiz baino animatuago eta esukaldunago egon da...eta zergatik???? Txantxikukideak bertan egon garelako!

buda
Eguraldia primerakoa izan zen bertan bildu ginen 30 ume eta 10 begiraleentzat, eta ekintzak ere izugarriak izan ziren: mendi irteerak, beldur gaua, ur jolasak, malabareak, eta leku berriak ezagutzeko aukera egon zen. Pistina naturalak ere bisitatu genituen!

trialaritrialara

Hippy, pirata, euskal eta herrialde egunari esker kultura ezberdinekin harremanetan jarri ginen. Horrekin lotuta hainbat tailer egin genituen: kamiseta-tintaketa, buztin tailerra, body painting... Umeak ere begirale izan ziren alderantzizko egunean.

Denerako denbora egon zen baina onena "konkis"a izan zen,
BUF KRISTONA!

Argazki gehiago HEMEN

PREST! aldizkaria | astialdi_taldea, berbaizu, camping_acedo, deustu, nafarroa, txantxiku, udalekuak | ( Komentarioak )