Gaia: umeak

Eka
07
9:08

Aiaraldea: Umeentzako futbol 11 txapelketa Orozkon

Bihar hasiko da umeen fultbol txapelketa Orozkoko Ibaiondo zelaian. Atxulaur Kirol Elkarteak antolatu du txapelketa hau eta aurten 1999. eta 2000. urteko umeak parte hartuko dute.

Izan ere txapelketan parte hartuko duten taldeek bi hamarkadetan antolatu dituzte eta hurrengoak dira: 99. urtean jaioak Aurrera Vitoria, Santutxu, Gernika eta Atxulaur dira; eta 00. urtean jaioak Zalla, Amorebieta, Atxulaur eta Baskonia.

Irudiak: 
Orozkoko Ibaiondo futbol zelaia / Jose Asensio Larrinaga

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, atxulaur, futbol, futbol 11, ibaiondo, kirola, orozko, umeak | ( Komentarioak )


Api
26
6:50

Aiaraldea: Atsolorra, jaiotze festa

Bideo: 
http://www.vimeo.com/64880255

Urduñako Adi emakume taldeak, aurrenezko, Jaiotze Festa antolatu zuen iragan larunbatean.

Aiaraldea komunikazio leihoa | adi, aisialdia, umeak, urduña, vimeo | ( Komentarioak )


Urt
02
9:00

Aiaraldea: Gabonetako Umeentzako Parkea zabalduko dute Orozkoko kiroldegian

Orozkoko Udalak Gabonetako Umeentzako Parkea antolatu du herriko kiroldegian. Parkea urtarrilaren 3tik aurrera zabalik egongo da, goizeko 11:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Bertan 3 eta 16 urte bitartekoentzako jolasgunea egokituko da, adinaren arabera zatikatuta egongo dena. Bertan,futbolina, arku jaurtiketa, puzgarriak edo txapa tailerrak aurkitu ditu gerturatzen denak.

Irudiak: 
Orozkoko polikiroldegia

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aisialdia, gabonak, gabonetako umeentzako parkea, orozko, orozkoko udala, polikiroldegia, umeak | ( Komentarioak )


Abe
04
8:45

Aiaraldea: Abian da Gabon Postalen lehiaketa umeentzat

Gabon postalen lehiaketan izena emateko epea zabaldu du Indumak. 5 urtetik 12 urtera arteko haurrek parte har dezaten. Umeek abenduaren 22an eta 23an egingo dituzte Gabon txartelak Gaztetxokoan.

Bi kategoria egongo dira:

Batetik, 5-7 urte biartekoak, 11:00etatik 13:30era euren lanak prestatzen jardungo direnak.

Eta bestetik, 8-12 urte bitartekoak, larunbatean 17:00etatik 21:00etara eta igandean 17:00etatik 19:00etara arituko direnak.

Irudiak: 
Orozko udalak antolatzen du lehiaketa./ Jose Asensio

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, gabonak, gaztetxokoa, induma, orozko, postal lehiaketa, umeak | ( Komentarioak )


Aza
30
8:00

Aiaraldea: Umeentzako euskal mitologiaren jardunaldiak Orozkoko udalaren eskutik

Orozkoko Udalaren Kultura Sailak liburutegiaren erabilera sustatzeko jardunaldiak antolatu ditu bigarren aldiz. 2011n ardatza flora eta fauna izan baziren, aurten euskal mitología izango da.

Hamar egunetan zehar euskal mitologiako pertsonaiak era dibertigarri eta atseginean ezagutzeko aukera egongo da. Adin guztientzako liburu erakusketa, ipuin kontalaria, ludoteka eta puzgarri mitologiak izango dira, besteak beste, herrian topa ditzakegun ekimenak.

Irudiak: 

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, gaztetxokoa, mitologia jardunaldiak, orozko, orozkoko udala, umeak | ( Komentarioak )


Uzt
03
7:00

Aiaraldea: Ostegunean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna eskainiko dute

Hirukoteak bere azken ikuskizuna eskainiko du ostegun honetan Laudion. Pailazoek “Zazpikoloroa” saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko dute herriko enparantzan. Bertaratu nahi diren haur zein heldu guztiek doaineko ikuskuzunaz gozatzeko aukera aparta izango dute.

Irudiak: 
Pirritx, Porrotx eta MariMorimots/ www.katxiporreta.com

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aisialdia, ikuskizuna, laudio, pailazoak, umeak | ( Komentarioak )


Eka
07
7:45

Aiaraldea: Uztailean hasiko dira gazteei eta umeei zuzendutako ikastaroak eta udako tailerrak

Uztailean emango zaie hasiera Laudioko Udalak Euskara Arloaren bitartez antolatu dituen gazteei zein umeei zuzendutako ikastaroei eta tailerrei. Aurtengo eskaintza oparoa da eta gaurkotasun handikoa gazteen multimedia mikro ikastaroen kasuan. Ikastaroak eta, halaber, umeen tailerrak euskara hutsean izango dira.

Irudiak: 
Umeentzako udako tailerrak
Multimedia mikro ikastaroak eskainiko zaizkie gazteei/ Laudio Euskara Arloa
Gazteei zuzendutako ikastaroak/ Laudio Euskara Arloa

Irakurri gehiago

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, euskara, gazteak, ikastaroak, laudio, udalekuak, umeak | ( Komentarioak )


Eka
01
16:22

Aiaraldea: Aiarako umeen eguna

Datorren larunbatean, ekainak 16, umeei zuzendutako jaia ospatuko da Etxaurren Ikastolan goizeko 11:00etatik aurrera.

Gurasoen elkarteak, ikastolak eta Aiarako Udaletxeak antolatutakoen artean puzgarriak, haurren herri kirolak eta euskal dantzak daude. Ikasleen saioak eta 6. mailako ikasleei agurra 13:00etan izango da. Jarraian, ume eta helduen bazkariak eta "diskotxikia" datoz.

Irudiak: 
Argazkia: Etxaurren Ikastolako Guraso Elkartea
Etxaurren Ikastola / Aiaraldea
Erantsiak: 

Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, aiara, umeak, zuhatza | ( Komentarioak )