Gaia: unibertsoa

Abe
02
11:52

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN UNIBERTSOA: sari banaketa, EUSKARAREN EGUNA

IMGP3059    euskararen eguna 2010, irabazleak eta aipamen bereziak deustualdeko euskararen unibertsoan                                                                                                 
BILBO HIRI IRRATIAN ELKARRIZKETA

Euskararen eguna Deustualdean

TAS TAS IRRATI LIBREAN ELKARRIZKETA
Euskararen Eguna eta Euskararen Unibertsoa

Euskararen unibertsoko sari banaketa, abenduak 2:

IMGP3054
 
  IMGP3048

  IMGP3055

saribanaketa_2010_bidarte (36)

*zentroetako ikasleek landutako MIKROIPUIN liburuxkak ere prest daude bihar euskararen egunean banatzeko!

                mikroipuin kutxa
Euskararen Unibertsoa: Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle San Inazio BHI, Intxitxu, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Berritzegunea, Berbaizu.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, deustu, euskararen_eguna, lehiaketak, sariak, unibertsoa | ( Komentarioak )

Aza
26
8:38

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN EGUNA: ABENDUAK 3

Ikasturte hasieran  lanean hasi ginen Deustualdean eta ziztu bizian pasatu zaizkigu hilabeteak, konturatu barik astebete baino ez zaigu falta EUSKARAREN EGUNA ospatzeko. Hala ere, esan dezakegu Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak urte osoan zehar ospatzen duela egun hau.

Urtez urte lau lehiaketa martxan jartzen ditugu zentroetako ikasleen partaidetzarekin (6.mailatik hasita batxilergorarte): pegatina lehiaketa,
                                                                                                          
         pegatina
   
sms lehiaketa,
marrazki lehiaketa eta berriena, mikroipuin lehiaketa  (ikasleen 78 mikroipuin jaso ditugu aurten bildumatxo batean, eta euskararen egunean 500 ale banatuko dira - elkartean ere edukiko ditugu batzuk banatzeko). 

            mikroipuinKARTELA

Abenduaren 2an Bidarten sari banaketa eta guztion argazkia aterako dugu; eta  abenduaren 3an: EUSKARAREN EGUNA, zentro bakoitzak bere ospakizuna dauka eta pegatina irabazlearen aleak banatu egiten dira ikasleen artean.

             kartela_2010_euskareneguna

Zentroetako ikasle guztiek landutako guztia ikusgai egongo da Bidarteko erakusketa gelan azaroaren 26tik abenduaren 3ra arte.

              DSC00608

              DSC00607
Euskararen Unibertsoa: Ibarrekolanda BHI, San Inazio Eskola, La Salle, San Inazio BHI, Intxitxu, Deustuko Ikastola, Deusto Eskola, Berritzegunea, Berbaizu.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | abenduak_3, berbaizu, deustu, erakusketa, euskara, euskararen_eguna, unibertsoa | ( Komentarioak )

Aza
26
8:38

Deustualdea (Bilbo): UNIBERTSOA ETA EUSKARAREN EGUNA: ABENDUAK 3

Eka
16
17:28

Deustualdea (Bilbo): EUSKARAREN UNIBERTSOAren ikasturte agurra!

Aurten ez gara motz geratu eta hainbat gauza egiten ibili gara, beti ere gogo, nahi eta elkarlan hitzak azpimarratuz.

Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak ikasleen partehartzea bultzatzen du hainbat ekintza eta lehiaketa ikasturtean zehar burutuz: pegatina lehiaketa, marrazki lehiaketa, euskararen eguna, mikroipuinak...
Gero ere Berbaizuk zentro bakoitzari eskeintzen dien jardueren zerrenda eskuragai dute: Bilbo eta Euskararen hiri ibilbidea, euskara elkarte bat zer den?, tailerrak...

Azkenengo bilera izan da gaurkoa, eta hurrengo ikasturteari begira egitasmo berriak martxan jartzeko gogoak omen daude.

Hamar lagun elkartzen gara urtean zehar (Deustualdeko zentroak) egitasmo hau aurrera eraman ahal izateko, eta beste berriren bat etorri nahi izanez gero aski lasai ongi etorria izango da.

Besterik gabe, egitasmoan parte hartzen dugun teknikarien agurra (egun euritsua dela eta, gaurko bileran gutxi ibili gara):

"agur, agur, agur ta ondo pasa oporrak!"

EUSKARAREN UNIBERTSOA: Intxixu Ikastola, La Salle, Ibarrekolanda Institutua, Deusto Eskola, San Inazio BHI,
Deustuko Ikastola, San Inazio Eskola, Berritzegunea , Matxintxu Euskaltegia eta Berbaizu

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | aek, berbaizu, deusto, deustu, deustuko, eskola, eskolak, euskara, ibarrekolanda, ikastetxeak, ikastola, intxixu, la_salle, san_inazio_bhi, unibertsoa | ( Komentarioak )

Urr
30
12:34

Deustualdea (Bilbo): PEGATINA LEHIAKETA eta EUSKARAREN EGUNA

Urtero bezala Deustualdeko Euskararen Unibertsoak, Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Hezkuntza Zentroen koordinazioak, pegatina lehiaketa egin du.

Ikasleek Euskararen Egunerako (abenduak 3) irudia landu egiten dute "eman bostekoa euskarari" lemapean.
Ondoren, irabazlearen irudia pegatinean jarri eta denok egun horretan jantzita eramango dugun ikonoa izango da.

Aurten Enara Conde, Ibarrekolanda Institututik, dugu irabazle. ZORIONAK!

Aipamen bereziak hauexek:
- Amaia Garcia, Deustuko Ikastola
- Ainhoa Urtiaga, San Inazio BHI

Bestetik pasadan urteko irabazlearen pegatinarekin aurtengo EUSKARAREN EGUNEKO KARTELA landu du dugu, eta berdin egingo dugu datorren urtean Enararen irudiarekin.

     Kartelaren egilea: Lorena Elizburu

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu, euskararen_eguna, unibertsoa | ( Komentarioak )