Gaia: uribarri

Mai
20
8:57

Mahatserria (Bilbo): Mila sinaduratik gora, Panerako 5. etxemultzoaren aurka

Panera

1.143 sinadura aurkeztu ditu Uribarriko Gure Etxea Auzo Elkarteak udaletxean Paneran eraiki nahi duten 20 solairuko eraikinaren aurka.

Auzo Elkartearen iritziz, “Paneran etxebizitza gehiegi daude eta berdeguneak behar dira”.

EAJko udal gobernuak  lursail horren birkalifikazioa babesten duen arren, apirilaren 9an, Udal Plangintzaren Aholku Batzordea proposamen horren aurka agertu zen. Sinatzaileek euren iritzia aintzat hartzea eskatu diete Udaleko taldeei.

Paneran etxebizitza gehiago eraikitzeari ezetz esan dio Plangintzaren Aholku Batzordeak


BERTON | gure etxea auzo elkartea, panera, uncategorized, uribarri | ( Komentarioak )


Api
23
17:02

Mahatserria (Bilbo): Ertzaintzak Uribarriko 9 lagun identifikatu ditu presoen alde egindako elkarretaratzea eta gero

Uribarrikontzentra

1996.urtetik, astelehenero, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa burutzen dute Uribarrin eta 20-25 lagun inguru biltzen dira Trauko kaleko 1. zenbakian. Atzokoan, elkarretaratzea eta gero, Ertzaintzak 9 lagun identifikatu zituen eta “atxilotze mehatxua” egin zien.

INFO + BRANKA


BERTON | berriak, ertzaintza, identifikazioa, uribarri | ( Komentarioak )


Api
19
12:32

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko Euskaraz Bizi eguna bihar; bertso-bazkaria Jon Maia eta Alaia Martinekin

bertsobazkaria_2013

Iaz, estreneikoz egin zen Uribarriko euskaraz bizi bertso-bazkaria, aurten bihar -apirilaren 20an- egitekoak dira Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin; 15:00etatik aurrera Artxandape ikastolan. Horren aurretik, “seguruenik, auzoko tabernetan poteotxoa ere” egingo dute.

Bazkariaren prezioa 12€-koa da, eta sarrerak eskuragarri izango dituzue (datorren astetik aurrera) Endika tabernan, Uribarri elkartean, Artxandape ikastolan, Salbatzaile dantza taldearen lokalean eta Kalderapeko tabernan (Zazpikaletan).

INFO + TANTTAKA


BERTON | bertso-bazkaria, euskaraz bizi, uncategorized, uribarri | ( Komentarioak )


Api
08
8:40

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko Euskaraz Bizi bertso-bazkaria Jon Maia eta Alaia Martinekin (apirilak 20)

bertsobazkaria_2013

Iaz, estreneikoz egin zen Uribarriko euskaraz bizi bertso-bazkaria, aurten apirilaren 20an egitekoak dira Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin; 15:00etatik aurrera Artxandape ikastolan. Horren aurretik, “seguruenik, auzoko tabernetan poteotxoa ere” egingo dute.

Bazkariaren prezioa 12€-koa da, eta sarrerak eskuragarri izango dituzue (datorren astetik aurrera) Endika tabernan, Uribarri elkartean, Artxandape ikastolan, Salbatzaile dantza taldearen lokalean eta Kalderapeko tabernan (zazpi kaletan).

Sarrerak eskuratzeko azken eguna, apirilaren 18 (asteazkena) izango da.

INFO + TANTTAKA

 


BERTON | berriak, bertso-bazkaria, euskaraz bizi, uribarri | ( Komentarioak )


Mar
11
8:15

Mahatserria (Bilbo): Uribarrik ostiralean ekingo dio kultur-asteari

uribarriko Kultur Astea

Martxoaren 15ean hasi eta 24ra bitartean, auzoko hainbat txokotan ekimen ugari antolatu ditu Uribarri Auzolanean plataformak.

- OSTIRALA, martxoak 15: Inaugurazio jaia, 19:00etatik aurrera Uribarriko eskoletako kanpan.

- LARUNBATA, martxoak 16: Euskaraz Bizi eguna, 12:00etatik aurrera Uribarriko eskoletako kanpan.

- ASTELEHENETIK OSTIRALERA, martxoak 18-22: Auzoko argazkien erakusketa Moraza futbol taldearen eskutik, arratsaldetan Artxandape ikastolan.

- ASTELEHENA, martxoak 18: Gazta zati bat dokumentala, 19:00etan Bizitegin.

- ASTEARTEA, martxoak 19: Kantaldia Artxandape eta Aletuko gitarra ikastaroetako ikasleen eskutik, 18:00etan Familia Santua parrokian.

- ASTEAZKENA, martxoak 20: Bizitegiko Tailer irekiak, 16:30etatik 18:00etara Bizitegin.

- OSTEGUNA, martxoak 21: Korrika eguna, 18:00etatik aurrera Uribarriko eskoletako kanpan.

- IGANDEA, martxoak 24: Korrikaren amaiera jaia BAIONAn.

 

INFO + URIBARRI AUZOLANEAN


BERTON | berriak, kultur-astea, uribarri | ( Komentarioak )


Mar
07
11:08

Mahatserria (Bilbo): Gailurra: Dima-Zornotza bidea + sagardo-bazkaria

ARAMOTZ

Martxoaren 16an, larunbata, Dimatik Zornotzara arteko ibilaldia eta sagardotegian bazkaria antolatu ditu Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak.

“Ibilaldia Dimatik aterako da eta Aramotzeko mendilerroa gurutzatuz eta Belatxikietako mendi-gailurratik pasa eta gero, Zornotzara helduko gara.

Bazkaria Zornotzako Uxarte sagardotegian egingo dugu. Aurten, Uribarriko jaietan lagundu duzuen guztioi, bazkariaren zati handi bat ordainduko zaizue. Besteentzako menua 24 eurokoa izango da.

Ibilaldia egin nahi ez duzuenok, sagardotegira bertara joan zaitezkete zuzenean. Hara heltzeko, Bizkaibusez edo Euskotrenez egin dezakezue, beraz, ez dago autoa zertan erabili”.

INFO + GAILURRA MT


BERTON | agenda, gailurra mendi taldea, irteera, uribarri | ( Komentarioak )


Mar
04
9:50

Mahatserria (Bilbo): Uribarri dantzan, euskararen aldeko flashmobean

flasm

Arrakastatsua izan zen oso Funikular plazan Uribarri Auzolaneanek antolatu zuen flashmoba. Elastiko koloretsuak jantzita, jende mordoak dantzatu zuen ostiralean Korrika 18ren alde.

INFO + eta argazkia: BRANKA.


BERTON | flashmob, korrika 18, uncategorized, uribarri | ( Komentarioak )


Mar
01
7:27

Mahatserria (Bilbo): Gaur grabatuko dute Korrikaren aldeko flashmoba Uribarrin

falsh 858088_432688986805274_96539001_o

Heldu da eguna! Gaur Uribarri dantzan jarriko da Korrika 18ren alde. Flashmobaren grabaketa 17:00etan izango da Funikular plazan.

Ez dago aitzakiarik kale egiteko, koreografia erraza eta dibertigarria prestatu baitute. Ume, gazte, heldu, amama eta aitite parte hartu eta astindu  gorputza euskararen alde!

INFO + URIBARRI AUZOLANEAN


BERTON | berriak, flashmob, korrika, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
22
10:08

Mahatserria (Bilbo): Gaur Korrikaren flashmobaren dantza ikasteko entsegua

flashmobarenentsegua22

Astebete baino ez da falta Uribarriko flashmobaren grabaketarako. Koreografia jada sarean dago, eta entsegua antolatu dute gaurko  17:30ean,  Artxandape Ikastola aurrean. Jarraian duzue bideoa.

18. Korrikaren aldeko flashmoba martxoaren 1ean, ostiralean, grabatuko dute Funikularreko plazan. Animatu eta astindu gorputza euskararen alde!


BERTON | 18 korrika, flashmob, uncategorized, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
22
9:42

Mahatserria (Bilbo): Hezkuntza erreformari buruzko solasaldia Uribarrin

hezkuntza erreforma honi ez

Uribarri Auzolanean plataformak otsailaren 26an hezkuntza erreformari buruzko hitzaldi-solasaldia antolatu du. 

LAB Irakaskuntzak, Ikasle Abertzaleak eta Uribarri Eskolako gurasoek parte hartuko dute bertan.

Ekitaldiaren helburua informazioa zabaltzea da eta erreforma martxan jartzen bada, erreformaren  ondorioak Hego Euskal Herrian eta Uribarriko ikastetxe eta ikastolan aztertzea.


BERTON | berriak, hezkuntza erreforma, hitzaldia, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
18
9:46

Mahatserria (Bilbo): Patakonen erabilera auzotarrei zabaltzeko eskatu du Gure Etxea elkarteak

patakon_1

Hiritarren Partaidetza Sailari egin dio eskaera Uribarriko Gure Etxea elkarteak, Patakon-Irabazal eraikina gazte ekintzaileentzat ez ezik auzotarrentzat ere egokitu dezan.

Zehazki, erabilera anitza izango duen areto handi eta zabala -100 metro kuadro ingurukoa, “oinarrizko ekipazioarekin hornitua- eskatzen du batetik, eta bestetik gela itxi eta bereiziak -25 metro kuadrokoak- Uribarriko “talde eta eragileen azpiegitura beharrizan oinarrizkoak asetzeko”.

Eskaera joen den ostiralean luzatu zion formalki Gure Etxea elkarteak Bilboko Udaleko Hiritarren Partaidetza Saileko ordezkariei.

INFO + GURE ETXEA


BERTON | berriak, gure etxea, patakon-irazabal, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
15
8:39

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko gazteek “altxamendurako” deia egin dute

URIBARRI ALTXA 485177_344902495625178_2095361104_n

“Auzoa irabazteko baldintzak sortu” direla-eta, Uribarriko gazteek gaur, hilak 15, “altxamendura” dei egin dute. Uzturre plazan, 19:00etan jarri dute hitzordua.

Bilboko Udalak “diru apur bat” duenean Patakon-Irazabal eraikina “gazte ekintzaileentzako zentro” gisa egokituko duela adierazi ostean, gaur Uribarriko gazteek mobilizatzeko hitzordua jarri dute Patakon-Irazabal auzotarren beharrizanak asetzeko  espazio gisa aldarrikatzeko.

2012ko ekainaren 26an hustuarazi zuen Ertzaintzak Patakon kolektiboak hilaren hasieran okupatutako eraikina. Ordura arte, sotoa eta beste 7 solairu dituen eraikinak ia mende erdi eman zituen hutsik.

INFO + URIBARRI AUZOA

 


BERTON | berriak, gazteak, patakon-irazabal, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
14
11:42

Mahatserria (Bilbo): Patakon-Irazabal eraikinari emango zaion erabilera eztabaidagai

URIBARRI ALTXA 485177_344902495625178_2095361104_n

Bilboko Udalak auzoko taldeekin batera Patakon-Irazabal eraikinari emango zaion erabilera erabaki dezala eskatu du Bildu alderdiak eta Uribarriko gazteek “altxamendua” deitu dute biharko.

“Auzoa irabazteko baldintzak sortu” direla-eta, Uribarriko gazteek biharko, hilak 15, “altxamendura” dei egin dute. Saturren, 19:00etan jarri dute hitzordua.

Bestetik, Bildu Udal Taldeak, Patakon Gaztetxea, egun Irazabal eraikina, izan zenaren eraikinaren erabilera Matiko eta Uribarri auzoetako elkarteekin batera adostea eskatzen duen mozioa aurkeztu du. Bilduk eskatuta gaia 2. Barrutiaren kontseiluan jorratu da. Ibaibarriaga zinegotziaren aburuz, “udalak ezin du orain jabego pribatua aitzaki bezala erabili” eta eraikinean erabilera ezberdinak “bateragarriak” direla esan du.

Ibaibarriagak gogora ekarri du gazteek okupazioaren bitartez eraikinari bizitza emateko erabakia hartu izan ez balute, “eraikina, azken 50 urteetan egon den bezala, hutsik jarraituko luke Matiko auzoko erdigunean”. “Gazte hauen iniziatibak agerian utzi zuen alde batetik jabeen utzikeria, eta bestetik udalaren akzio falta”, adierazi du.

Zinegotziak gogoratu du gaia Udalbatzan jorratu den aurreko guztietan, udal talde guztien partetik, orduan hirigintza zinegotzia zena Rikardo Barkala barne, agerian geratu dela Bilboko auzoetan gabezi nabarmenak daudela ekipamenduei dagokionean. Hala ere, momentu horretan ezer ez egiteko aitzakia jabetza pribatua zen.

Jabetzaren arazo hau dagoeneko desagertu da jabeek Udalari eraikina eskaini baitiete 85 urteetarako, erabilpen sozial batera bideratzeko baldintzapean. Ibaibarriagak, eraikinari eman nahi zaion erabilera gazte ekintzailentzako enpresalde bat izango dela prentsa bidez jakin izana salatu du.

Erabaki honekin Udalaren jarrera agerian geratzen dela uste du. Alde batetik Udala izan baita 2012ko abenduan zituen lau enpresaldeetatik hiru ixteko erabakia hartu duena, egun irekita dagoen enpresalde bakarrean, ‘la Cantera’n hain zuzen, %25ea hutsik dago oraindik. Bigarrenik adierazi du, eraikinaren erabilera zehazteko moduak talka egiten duela Auzoko Bihotzak proiektuak defendatzen duen filosofiarekin, zeinean auzoetako eragile ezberdinekin lan egiten ari den auzoarentzat erreferentzialak edo estrategikoak izan daitezkeen ideia eta proposamak elkartrukatuz. Zalantzarik ez dago tamaina honetako eraikin bat estrategikoa izan daitekeela Uribarri-Matiko auzoarentzat.

Bilduk proposamen zehatza egin du, “udalak auzoko taldeekin batera erabaki behar du zein erabilera emango zaion 1100 metro koadroko eraikin honi”. Ibaibarraigak enpresalde bat kokatzea eta, beste batzuen artean, auzoan lan egiten duten taldeentzat lanerako tokia bideratzea, erabilera bateragarriak direla azpimarratu du. Udalbatzara gaia eramateaz gain, Bilduk udaleko ordezkariaren agerraldia eskatu du lagapenaren detaileak azaldu eta erabilera zehazteko irizpideak zeintzuk izan diren azaldu ditzan. 2. Barrutiaren bileran gaia jorratu da ere, Bilduk bilera monografiko bat eskatu zuen proiektu honek auzoan izan dezakeen oihartzunagatik, baina proposamen hori ez da onartu eta gai ordeneko beste puntu bat bezala jorratu da.


BERTON | berriak, bildu, gazteak, patakon-irazabal, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
14
11:09

Mahatserria (Bilbo): Korrikaren aldeko flashmoba entseatzeko hitzorduak jarri dituzte Uribarrin

uribarri flash mob 856453_430600817017302_838448327_o

Martxoaren 1ean Uribarri auzoan grabatuko den flashmoberako entsegu egunak honakoak dira: otsailak 20, 21 eta 22. Nork bere etxean entseatzeko aukera du Youtuben eskegitako bideori esker.

Flashmobaren grabaketa: Martxoak 1
Entsegu egunak: Otsailak 20, 21, 22

FLASHMOBAREN KOREOGRAFIA IKUSTEKO

INFO + URIBARRI AUZOLANEAN


BERTON | berriak, flashmoba, korrika, uribarri | ( Komentarioak )


Ots
01
7:35

Mahatserria (Bilbo): Krematorioa irekita jarraitzeko bat egin dute EAJk, PPk eta PSEk

KREMATORIO ez blog  URT 31 a las 18.00.41

EAJ, PP eta PSE alderdiek Bilduk aurkeztutako mozioa atzera bota zuten atzo, osteguneko Udalbatzan. Bilduk Eusko Jaurlaritzak Zumalakarregiko krematorioaren baimen administratiboa ez berritzea, eta Bilboko Udalak labearen jarduera baimena bertan behera utz dezala eskatzen zuen. Uribarriko hainbat auzokidek Udaletxean elkarreratzea egin zuten krematoriaren itxiera eskatuz.

Krematorioaren lizentzia 2014an ez berritzeko eskaria aztertuko du udalbatzarrak bihar

 

INFO + BRANKA


BERTON | berriak, uribarri, zumalakarregiko krematorioa | ( Komentarioak )


Urt
31
7:47

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko flashmobaren koreografiaren aurrerapena

Korrika 18 logotipoa

Uribarrin euskaraz bizi nahi dutelako, Korrika 18 prestatzen hasi dira eta, martxoaren 1ean, ostirala, auzoa dantzan jarri ez ezik, flashmob-a grabatuko dute. Adi, koreografia laster izango da sarean! Bitartean, hortxe aurrerapen bat:


BERTON | berriak, flasmob, korrika 18, uribarri | ( Komentarioak )


Urt
28
18:06

Mahatserria (Bilbo): Kaleratzeei buruzko hitzaldia ostiralean Uribarrin

Uribarritzen Hitzaldia-Ots1-txiki

Hurrengo ostiralean (otsailak 1) 19:00etan Bizitegi elkartearen lokalean (Uribarri kalea, 1) Uribarritzen Kolektiboak hitzaldia antolatu du kaleratzeen inguruan.

Etxebizitza duinaren aldeko dinamika martxan jartzea da Uribarritzen kolektiboaren helburua.

INFO + URIBARRITZEN


BERTON | berriak, etxebizitza, kaleratzeak, uribarri, uribarritzen | ( Komentarioak )


Urt
23
7:23

Mahatserria (Bilbo): Bilduk krematorioaren lizentzia 2014an ez berritzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

KREMATORIO ez blog  URT 31 a las 18.00.41

Eusko Jaurlaritzak Zumalakarregiko krematorioaren baimen administratiboa ez berritzea, eta Bilboko Udalak labearen jarduera baimena bertan behera utz dezala eskatzeko mozioa aurkeztu du Bilduk astearte honetan.

Bilduren zinegotzia den Aitziber Ibaibarriagaren ustez, errausketa labeen afera berriz gaurkotasun publikoan dago Alonsotegin udal talde guztiek Arbuioren errausketa laberik ez ezartzeko adostutako akordioaren ostean.

Bere iritziz, akordioak bizilagunei adierazi die Udabaltza osatzen duten alderdi guztiak etxebizitzetatik 25 metrora dagoen errausketa labearen kontra daudela, horrez gain, potentzialki kutsakorrak diren jardueren kokapena arautzeko izapidearekin hasteko konpromisoa bermatzen du ere. “Alonsotegiko herrian badute zer ospatu eta proiektua geldiarazteko garaiz heldu dira bukaerarik gabeko borroka batean murgildu baino lehen, Zumalakarregiko kasuan gertatu ez bezala, ezin dugu ahaztu gaurko egunean oraindik auzi honek 25.000 pertsona kaltetzen dituela”, adierazi du.

Ibaibarriagak azpimarratu du, aipatutako lorpena auzokideen ekimenaren eraginez izan dela, hasiera batean akordioaren kontrakoa zen Alonsotegiko Udal gobernuaren iritzia aldatzea ere lortu dutelarik.

Bestetik, Karlos III Osasun Institutuko ikerlari talde batek egindako ikerketa zientifiko baten emaitzak aipatu ditu, Environment International aldizkarian argitaratutakoak, errauste labe batetik gertu bizi diren pertsonek minbizia izateko arrisku handiagoa dutela esaten duena. Ikerketa hau 1997 eta 2006 urte bitartean burutu da eta bertan mota ezberdineko erraustegiak ikertu dira.

Zinegotziaren aburuz, bi aurrekari hauek, zein Zumalakarregiko errausketa labeari Eusko Jaurlaritzak emandako baimen administratiboa hurrengo urtean iraungitzeak, Bilduk aurkeztutako mozioaren eztabaidari bide emango diotela, haren iritziz aukera ezin hobea izango da “talde politiko guztiek egindako zenbait adierazpen publikoen bitartez adierazi bezala, aukera paregabea da Eusko Jaurlaritzak lizentzia ez berritzearen aldeko jarrera, udalbatzako akordio baten baitan berrezteko”.

“Ezinbestekoa da Uribarri, Zurbaran, Begoña eta Iturrialdeko bizilagunek Udalaren bermea izatea, hemendik urte betera errausketa labearen jarduera bukatzeko”, adierazi du Ibaibarriagak.

Zinegotziaren iritziz, auzokideak lasaigo biziko dira, Udalbatza Eusko jaurlaritzari autorizazioa ez berritzea eskatzen badio eta Udalak berak, kontrol eta gestio mekanismoak hutsalak izateagatik, lizentzia ez berrezartzea adosten duten unean, “ instituzio ezberdinen aurrean babes gabe sentitzen diren auzokideak dira, errausketa labearen tximiniatik inolako jaurtitzen diren hondakinak kontrolatzearen ardura batetik bestera leporatzen dioten heinean”.

Ibaibarriagak urrezko aukera baten aurrean gaudela uste du. Alonsontegin bezala, “aurretik egindako akatsen gainetik, eta ezberdintasun politikoak alde batera utzita, bizilagunen osasunari dagokionean batera ekiteko”.

 


BERTON | begoña, berriak, krematorioa, uribarri, zurbaran | ( Komentarioak )


Urt
21
8:27

Mahatserria (Bilbo): Uribarriko gazteek Azkunari: “Proiektu honek ez die auzoaren beharrei erantzuten, espazio soziokulturalak behar ditugu”

Image

Patakon Gaztetxea sortu zuten eraikin publikoa “auzokide eta eragileen gestiopean” uzteko eskatu diote alkateari, auzoari zerbitzuak eskaini ahal izan diezaioten.

Koherentzia falta egotzi diote jeltzaleari, hain justu orain hilabete ekintzaileentzako enpresaldea ixtea erabaki baitzuen. Gazte ekintzaileentzako zentroa egin nahi du Patakon Gaztetxea zegoen eraikinean.

INFO + BRANKA


BERTON | autogestioa, berriak, okupazioa, patakon, uribarri | ( Komentarioak )