Aiaraldea: San Juan Azoka aurkeztu eta Zilarrezko Perretxikoa saria banatu du Olaran elkarteak
Bizkaian egiten den ganadu salerosketa-azokarik zaharrenaren beste edizio bat egingo da igandean; honekin batera artisautza, nekazaritza-elikagaiak eta laborantzarako makineria ere ikusgai izango dira.
Urte batzuk igaro dira Olaran elkarteak udalaren laguntzaz ganadu-salerosketarako azoka hau berreskuratu zuela. Aurten 400 abelburu inguru izango dira, eta gehienak zaldiak eta behorrak izango diren arren, ahuntzak, zekorrak eta bestelako abereak ikusteko aukera ere izango da.
Egun osoko egitaraua
Aiaraldea komunikazio leihoa | 1. gunea, arbaso, azoka, feria, olaran, san juan, urduña, zilarezko perretxikoa | ( Komentarioak )







