Gaia: zona_verde

Urr
26
8:44

Deustualdea (Bilbo): patinaje ikastaroa euskalduna zubipean!

Hirugarren urtez Berbaizuk antolatu du patinaje ikastaroa euskaraz. Aurten 8 lagun ditugu astelehenero ordu bat sartuz.

Batzuk pasadan urtean ikasitakoa berriro ere praktikan jartzen eta beste batzuk zerotik ikasten, elkarren artean lagunduz!

   DSC00592
 
Printzipioz otsailararte emango dute ikastaroa egiten eta gero ikusiko da jarraitzeko gogoak ote dituzten edo nahikoa izan den!

   DSC00593
Nahi duenak izena eman dezake ikastaroan parte hartzeko, jarri gurekin kontaktuan eta patinatzera!!!

                     berbaizu@euskalnet.net - 94 447 10 42

PREST! aldizkaria | berbaizu, deustu, ikastaroa, patinaje, zona_verde | ( Komentarioak )


Mai
19
12:03

Deustualdea (Bilbo): PATINATZAILEEN TXOKOA

Bukatu da aurtengo patinatzaileen ikastaroa! Oso gustora ibili dira, batez ere azkenengo egun eguzkitsuetan.

Euskalduna zubi azpian dagoen pistara heldu, euren patinak jantzi eta leku batetik bestera patinatzen hasten dira berotzeko. Ondoren, irakaslearen azalpenei jarraitu eta ordubetez gogotsu ibiltzen dira gure neskak!

Zero mailan hasi ziren urrian,  hobekuntza maila egitea erabaki zuten martxotik aurrera, eta hurrengo ikasturtean jarraitzeko asmoa dute!

Jakin ere, lehen aldiz probatu nahi duzuenentzako aukera izango duzuela irailean, zero mailan hasteko taldea sortuz gero.

1,2,3... patinatzera!


2009-2010 patinaje taldea

PREST! aldizkaria | berbaizu, ikastaroa, patinaje, zona_verde | ( Komentarioak )


Urr
07
8:25

Deustualdea (Bilbo): Patinaje Ikastaroa hasi da

Aurten ere martxan jarri dugu patinaje ikastaroa. Astelehenero euskalduna zubipean elkartu eta hantxe ibiltzen dira ZonaVerdeko irakaslearekin batera ariketa anitzak egiten.

ikusi argazkiak HEMEN




Jendea pozik  zegoen astelehenean hasitako ikastaroarekin, zero maila; eta pasadan urteko arrakasta ikusirik, aurten ere martxan jartzea ideia ona iruditu zaigu.
Zortzi lagun apuntatu dira, baina lekua oraindik badago, beraz, baten bat animatzekotan jarri kontaktuan Berbaizurekin:
berbaizu@euskalnet.net - 94 447 10 42

Zero maila, patinaje ikastaro ordutegia:
Astelehenero 6.30etatik 7.30ak arte
100 € - 14 klase (urritik urtarrila arte)

Bestetik hobekuntza maila egiteko aukera ere badago, jada pasadan urteko lau ikasle prest daude egiteko, beste hiru edo lau lortzen baditugu taldea laister jarri daiteke martxan!

PREST! aldizkaria | berbaizu, deustu, patinajea, zona_verde | ( Komentarioak )