Gaia: zorrotzaurre

Mar
13
15:40

Deustualdea (Bilbo): Ondorio larri gabeko sutea izan da bart Zorrotzaurren pabilioi batean

sutea_zorrotzaurre

Etxerik gabeko 15 pertsona inguruk lotarako erabiltzen duten Zorrotzaurreko pabilioi abandonatu batean piztu da sua bart goizaldean. Suhiltzaileak 4:40ean bertaratu eta ondorio larririk izan ez duen sua itzali dute.

Ertzaintzako patruilak eta anbulantziak ere hurbildu diren arren, ez da beharrezkoa izan beraien parte-hartzea pabiloian lotan zueden pertsonak berain kabuz atera baitira eraikinetik.

Bart gertatua ez da Deustuibarra eta Zorrotzaurren utzitako pabiloietan gertatzen den lehen sutea.

INFO + DEIA

INFO + CORREO

Argazkia: CORREO


PREST! aldizkaria | pabiloi, sute, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Mar
04
12:45

Deustualdea (Bilbo): Kanala zabaltzeko eta Deustu eta Zorrotzaurre lotuko dituen zubia egiteko obrak urte bukaeran has daitezke

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena sinatu dute Deustuko kanala zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurreko irla izango deneko lurren bidez, hirigintza-arloko jarduketa honetan dagokion zatia ordainduko du.

Deustuko kanala zabaltzeko eta Bilboko hiri-eraldaketaren azken jarduketa handia, hau da, Zorrotzaurre proiektua, abian jartzeko beharrezkoa zen erakundeen arteko azken akordioa egin dute gaur Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak.

Ia 838.781 metro karratuko azaleran du eragina Zorrotzaurre biziberritzeko proiektuak. Industrialde zaharra izandakoa Bilbora itsasadarrean zeharko sarrera berria izango da. Zahar Hadid izen oneko arkitekto angloirakirraren babesa du proiektu integral eta jasangarri honek. Etxebizitza irisgarria, kutsadurarik sortzen ez duten enpresak bertan kokatzeko aldeak, gizarte eta kultura-arloko ekipamenduak eta herritarrek aisialdia gustura emateko eremu zabalak tartekatuko dira.

Gaurko ekitaldian Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren izenean Bilboko alkate Iñaki Azkuna jauna eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta VI SESA sozietate publikoko presidentea den Juan Maria Aburto jauna aritu dira. Hauek lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta horren arabera kanala zabaltzeko eta Deustu eta Zorrotzaurreko irla izango dena, IMQren klinikatik hurbil, lotuko dituen zubia egiteko lanen ardura Bilboko Udalarena izango da.

Eusko Jaurlaritza, bere aldetik, hirigintza-arlko jarduketa honetan dagokion zatia ordaitzeko konpromisoa hartu du; hain zuzuen, Zorrotzaurreko irla izango den horretan dituen lurren bidez. Era berean, gehienez, milioi bat euroren ekarpena egingo du kanala zabaltzean handik ateratako lurrak tratatzeko.

Gaur Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza-hitzarmenak abenduaren 21ean udalak eta Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko gainerako jabeek sinatutako hitzarmena osatzen du. Azken honek ere Deustu eta Zorrotzaurreren arteko zubia egiteko lanen ardura udalaren gain utzi zuen.

Datozen hilabeteotan, Bilboko Udalak obrak lizitatzeko prozedura hasteko asmoa du. Horren ustezko aurrekontua 30 milioi eurokoa izango da. Behin proiektua lizitatuta, obrak has daitezke; beharbada, urte amaiera aldera.


PREST! aldizkaria | deustu, irla, kanala, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Urt
31
15:59

Deustualdea (Bilbo): Trafikorako Zorrotzaurrerako sarbidea zabalik Ballets Olaeta kaletik

baletts olaeta resizer.php

Bilboko Udalak jakinarazi du, auzokideen eskaerari erantzunda, aste honetan hasita, Zorrotzaurre auzorako ibilgailuentzako trafikoa zabalik geratuko dela Ballets Olaeta kaletik hasita eta noranzko bakarrean, bertako espaloiko eraikuntza lanak bukatu direnean.


PREST! aldizkaria | ballets olaeta kalea, trafikoa, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Urt
29
15:47

Deustualdea (Bilbo): Erribera-Zorrotzaurreko auzotarrak: “Gure auzokideen eta auzoaren duintasunaren alde”

Zorrozaurre blog 011

Erribera-Zorrotzaurreko egoerari buruz gutuna argitaratzeko eskatu digute hainbat auzotarrek. Honako gogoeta honekin Erribera-Zorrotzaurreko 43 auzotarrek bat egin dute.

“Urtarrilaren 17an eta 18an, Ertzaintza Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre auzoko fabrika abandonatu batean sartu zen. Hainbat urte dira pertsona talde bat gure auzoko fabrika horretan bizi dela, oso egoera txarrean. Bertan zeudenek adierazitakoaren arabera, ertzain haietako batzuek amorruz ekin zioten pertsona horien bizi-baldintza berez latzak are latzago bihurtzeari: ateak eta lehoiak errotik atera zituzten; horma ahulak zulatu zituzten, hotza sar dadin; objektu pertsonal asko apurtu zizkieten; oheak irauli eta koltxoiak hondatu zituzten; burusiak eta jantziak putzu batera bota zizkieten, ezer lehorrik gabe utziz… Hori guztia, kontuan hartu gabe oso gogorra dela infraetxe batean bizitzea, batez ere egun horietako hotzarekin eta euriarekin. Ekintza “txalogarri” hori biribiltzeko, ertzainek ohartarazi zieten gehiagotan egingo dituztela horrelakoak, pertsona horien artean ezintasunaren eta erabateko babesgabetasunaren sentsazioa areagotuz.

Umiliazioan eta mehatxuan oinarritutako ekintza horiek guztiz gaitzesgarriak iruditzen zaizkigu kasu guztietan, baina are larriagoa iruditzen zaigu gizartean bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonen kontrakoak izatea eta “agintaritzaren agenteek” egitea beren ustezko zigorgabetasuna baliatuz.

Gaur egun pertsona horiek gure auzokideak dira, eta ezin dugu onartu babesgabetasun egoera hori pairatu behar izatea eta “normaltzat” hartua izatea. Administrazio publikoek beren erantzukizuna bete behar dute, fabrika batean lo egitera behartuta dauden pertsona horien bazterketa egoera arintzen (eta ahal den neurrian konpontzen) saiatu behar dira. Ez da inondik inora onargarria horren ordez haien kontra bereizkuntzarik gabeko errepresioa etengabe areagotzea, beldurtzeko eta lekuz aldatzera behartzeko helburu bakarrarekin.

Arazo sozialen aurrean errepresioa (poliziala eta bestelakoa) soilik erabiltzen den leku bat oso urrun dago bizitzeko nahi dugun auzoa edo hiria izatetik. Oso argi daukagu gizarte-bazterketako egoera nabarmen horien aurrean errepresioa erabiltzeak ez duela ezer konpontzen. Alderantziz, behin eta berriro ikusten dugu gauza bakarra lortzen duela: egoera horiek larriagotzea eta auzokide guztion arteko bizikidetza-giroa gero eta gehiago trakestea.

Bereizkuntzarik gabeko sarekadak eta eraso ia klandestinoak ez dira irtenbidea, arazo gehiagoren eragile baizik”.

Rosa Gil Elorduy eta Erribera-Zorrotzaurreko beste 42 auzotar


PREST! aldizkaria | deustu, erribera, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Urt
28
16:29

Deustualdea (Bilbo): Udaltzaingoak bi gizonezko identifikatu ditu Zorrotzaurren eraso baten ustezko eragiletzat

mao 1328361066_0

Bilboko Udaltzaingoak bi gizonezko identifikatu zituen domeka goizaldean, 20 eta 21 urtekoak, hurrenez hurren, Zorrotzaurren kokatuta dagoen Mao Mao Beach diskotekaren ondoan hiru gazteren aurkako eraso bat ustez gauzatu ondoren.

Domeka goizaldeko 06:05ean, Udaltzaingoak jasotako telefono dei batek Zorrotzaurreko Olagorta kalean, Mao Mao Beach diskotekarako sarbidearen ondoan, eraso bat gertatzen ari zela jakinarazi zuen.

Inguru horretan astebururo joan-etorrian ibili ohi diren patruilen eskuhartze azkarrak ezbeharra larriagoa izatea ekidin zuen, ustezko erasotzaileen identifikazioa erraztuz.

Ustez erasotzaileak bi gizonezko dira, 20 eta 21 urtekoak, eta iskanbilaren ondorioz, hiru pertsona zauritu ziren, 26 urteko gizonezko bat eta 25 eta 27 urteko bi emakumezko. Zauritutakoak Basurtuko Ospitalera eraman zituzten, jasandako lesioetatik sendatzeko.

Ustezko bi erasotzaileak identifikatu ondoren, Udaltzaingoak dagokien salaketa aurkeztu du Bilboko Epaitegietan.

 


PREST! aldizkaria | atxiloketak, erasoa, mao mao, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Abe
12
10:29

Deustualdea (Bilbo): Deustuko Kanala zabaltzeko lanak eta kostuak banatu dituzte Udalak eta Jaurlaritzak

Zorrozaurre blog 011

Ofizialtasuna eman diote Zorrotzaurreko penintsula uharte bihurtzeko proiektuari Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak adostutako hitzarmenarekin.

INFO + EL CORREO

 


PREST! aldizkaria | deustu, kanala, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Abe
10
8:19

Deustualdea (Bilbo): Victoria Eugenia eta baserritarra Deustuko kaian

Espainiako erreginarik ikusi duzue inoiz Zorrotzaurren? Bada, erne, zeren, ibili, baten bat ibili da eta zer kontatua laga digu baserritarra eta idiarekin topo egin eta gero.

Bizkaiko Jaun-Andereak ziren heinean, Espainiako errege-erreginak Bizkaira etorri behar ziren, koroa jaso ahala, foruen zin egite ekitaldira. Hala ere, badirudi Gaztelako Isabel Iaren ondoren hori ez zela beste inoiz gauzatu. Hortaz, bizkaitarrak oso gutxitan ikusi zituzten Espainiako errege-erreginak Lege Zaharraren aroan. Baina monarkia bera kinka larrian paratu zen garaian, iraultza frantsesetik aurrera alegia, gorengo agintariei sen bidaiaria piztu zitzaien, herritarren artean haien itzala handituko zutelakoan. Fernando VII eta andre Amalia bidaia luzea egin zuten 1828an eta, besteak beste, Bizkaia eta Bilbo bisitatu zituzten. Alaba Isabel IIak ere antzeko txangoak egin zituen eta, adibidez, 1845ean, Deustuaren aurretik igaro zen, itsasadarretik gora ontzian Bilbora joiala.

Zer esanik ez, karlistadetan Euskal Herrian babestu ziren karlisten erregegaiak, Carlos V eta Carlos VII alegia. Baina eragin handiagoa eduki zuen XIX. mendearen amaieratik Espainiako errege-erreginak Donostiako udatiar bihurtu izanak. Esku-eskura gelditzen zitzaien Bizkaia eta Bilbo eta sarritan etorri ziren Alfonso XII eta Alfonso XIII bere andre eta amekin Bizkaia aldera, batez ere ekitaldi sozialetara. Saraoetarako joera odolean ongi txertaturik eduki izan dute borbondarrek.

Zorrotzaurren

Halako batean, bisitaldi horietako bat zapuztu zen. Espainiako prentsan irakurri dugun bezala kontatuko dugu. 1907ko irailaren 9an Espainiako errege Alfonso XIII Bilbora eta Portugaletera hurreratu zen Giralda ontzian. Donostiatik zetorren. Bertatik ere, baina autoz, bere andre Victoria Eugenia Battenberg. Behin bazkari ofiziala Sporting klubean eginda, errege-erreginak, nork bere aldetik, Donostiara itzuli ziren. Alfontso, itsasotik; Victoria Eugenia, Areetan laga zuen auto ofizialean. Kroniken arabera, arratsaldeko laurak laurden gutxitan Victoria Eugeniaren autoa Deustuko Zorrotzaurre (Zorrepaure, Zorrozaure eta antzerako izenekin deitu zuten) auzotik igaro zen. Aihenlekuaren eta tranbiaren bidearen artetik pasatzerakoan (alegia, ibai ondoko errepidetik doazela) Basurtuko azokatik bueltan zetorren idia galtzadara atera zen.

Beti ere bertsio ofizialaren arabera, erreginaren xoferra arriskuaz jabetu eta galga elektrikoa zapaldu zuen. Ibilgailua gelditu zen baina, zorigaitzez, animaliarekin tupust egin eta gero. Kolpea oso bortitza izan zen. Idia zelan gelditu zen inork ez zuen idatzi. Erreginak, ostera, eskoziar gogor halakoak, ez zuen kalterik batere hartu, sustoa baino ez. Berarekin Salamancako markesa zihoan, eta hark ere ez zuen kalterik jaso. Hain izan zen horrela, ezen, kronikaren arabera, “Victoria erregina autotik atera zen xoferrak (chauffeur) bere burua lurrera botatzen zuen bitartean”, beldurraren beldurraz pentsatu behar dugu. Haien atzetik, beste auto batean, gobernadore zibila eta Pacheco jenerala zetozen. Berehala azaldu ziren, asaldaturik eta artega.

Kronika bereziki koipetsu baten arabera, deustuarrek txaloka hartu zuten oraindik ere sustoak jota zegoen erregina. Baina denak ez ei ziren hain samurrak. Berehala, Deustuko txinela (udaltzaina) agertu zen. Esan zuenaren arabera, idiaren ugazabak (baserritarrak), automobilak jo eta gero motorra lehertu eta animalia hil egingo zelakoan, arrapaladan egin zuen alde. Handik gutxira, udaltzaina ikusi zuenean, “reclamó su auxilio para cobrarse de los dueños del automóvil el importe del buey”.

Ez dakigu txinelak erreginaren autoari isunarik jarri ote zion eta baserritarrak idiaren dirua kobratu ote zuen, baina postura egingo genuke eta ezin galdu. Victoria Eugeniaren automobila Bilboko Ganborena garajera eraman zuten, konponketarako. Bera bigarren autoan sartu eta Donostiara joan zen.

Erregina arriskuan

Ondorio larririk ekarri ez bazion ere, susto galanta hartuta joango zen Victoria Eugenia. Kroniketan ‘Erregina arriskuan’ izenburua idatzi zuten. Segurutik, denen gogoan urtebete lehenago, 1906ko maiatzaren 31n, gertatutakoa zegoen. Egun hartan ezkondu ziren Alfontso eta Victoria Eugenia, Madrilen eta, elizatik errege jauregira joiazanean, Mateo Morral anarkistak bonba jaurti zien. Ezkonberriak onik atera ziren, baina haien inguruan hildako eta zauritu ugari izan ziren. Kroniken arabera, Victoria Eugenia odolez zikindurik heldu zen errege jauregira.

 

Testua: Hektor Ortega


PREST! aldizkaria | deustu, uncategorized, victoria eugenia, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Aza
26
8:51

Deustualdea (Bilbo): Erribera-Zorrotzaurreko errealitatea

30 auzokidetik gora bat eginda agertu dira hedabideetan Deustuko Erriberan eta Zorrotzaurren bizi duten tentsio egoera salatu eta irtenbideak eskatzeko. PREST! aldizkariari honako eskutitz hau helarazi diote.

Azken aldi honetan, sarritan, errealitatearekin zerikusirik ez duen irudi batekin agertzen da gure auzoa prentsan. Hemen, aspalditik gure artean bizi diren eta inolako arazorik sortu ez diguten auzokideak ditugu.

Egun hauetan aurpegi ezagunak ikusi ditugu egunkarietako argazkietan. Egoera “irregularrean” dauden auzokideak dira. Polizia Nazionalak, suhiltzaileek, udaltzainek eta Ertzaintzak (Guardia Zibila bakarrik falta da) hainbat sarekada egin dituzte beraien kontra, gizatasunik gabeko tratu anker eta bidegabea emanez. Sarekada horietan ez dituzte inola ere bereizten erasotzaileak eta bizimodua ateratzeko asmo bakarrarekin aspalditik beren herrialdeetatik etorri ziren pertsonak. Guztien kontra jotzen dute. Haietako asko atxilotu egin dituzte. Ez dakit horrek erasoak geldiarazteko balioko ote duen, baina, auzoko neska batek jasandako erasoaren albisteari lotuta, errealitatearen irudi desitxuratua ematen du.

Nire ustez, guztiok berdinak garela oinarritzat harturik, pertsona horiengana hurbiltzeko ahalegina egin beharko genuke, bost edo hamar pertsonak egiten dituzten erasoez eta auzoan sortzen ari diren beldurraz gogaituta gauden auzokide gisa. Nire ustez, ez legoke txarto batzar ireki bat deitzea eta bertara auzokide berri horiek ere gonbidatzea, auzoko partaide senti daitezen eta, besteak beste, egunen batean elkar babesteko aukera izan dezagun. Nik, dagoeneko, aurpegia jartzen diet haietako askori, eta dagoeneko ez zaizkit arrotzak.

Ahalegin berezia egin behar dugu gure auzoko jendeak uler dezan magrebtar guztiak ez direla erasotzaileak. Sarritan, auzoan daukagun arazo baten inguruan ematen dituzten albisteetan, komunikabideek arrazakeriaren edo pertsona horiek pobreziara eta marjinaziora kondenatzen dituen egoeraren konplize gisa agerrarazten gaituzte. Auzoari ikusarazi behar diogu ezin garela joko horretan erori.

Poliziaren esku-hartze horiek ez naute lasaiago ez seguruago sentiarazten. Aitzitik, errudunago eta tristeago sentiarazten naute, gero eta babesgabeagoa den kolektibo baten kontrako beste eraso bat eragoztea lortu ez dugulako.

Udalak min egiten diguten pertsonengandik babestu beharko gintuzke, bere jokabidea ondo neurtuz eta kriminalizazio kolektibo edo orokorrik egin gabe, horrek ez baitu ezer konpontzen eta kalte ugari sortzen baititu. Gure konpromisoa hori lortzea izan behar da.

 

Izaskun Bezold (eta Erriberako beste 32 auzokide)

 


PREST! aldizkaria | auzokideak, erribera, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Aza
23
8:13

Deustualdea (Bilbo): Karola zirko espazioaren jaia larunbatean

Truke feria, zirko tailerrak, Jam Acroyoga, Sound System Reggae kontzertuak… izango dira, besteak beste, azaroaren 24an Zorrotzaurren, ZAWP pabiloian, Karola zirko espazioak antolatuta 5 euroren truke.


PREST! aldizkaria | karola zirko espazioa, uncategorized, zawp, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Aza
07
8:04

Deustualdea (Bilbo): Gaurtik aurrera TAO-OTA martxan Zorrotzaurreko zabalgunean

Zorrotzaurreko zabalgunean berriki margotu eta 700 plaza dituen parkinga TAOko gune berde bilakatu da.

Bilboko Udalak jakinarazi du gaurtik aurrera, azaroak 7, Zorrotzaurreko zabalgunean egokitutako eta berriki margotutako aparkalekua, TAOko gune berdeko parking bihurtuko dela.

Aparkalekuak TAOko 8. guneari dagozkion 650 plaza inguru ditu. Plaza kopuru gehiago izan eta euren erabilera ordenatzeko margotu eta partzelak berrantolatu ostean, aparkalekua berriz ere irekiko da gaur, beti ere erabiltzaileen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatuz.


PREST! aldizkaria | ota-tao, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Aza
05
9:40

Deustualdea (Bilbo): Zorrotzaurreko zabalguneko TAO aparkalekuaren irekiera

Datorren eguaztenetik aurrera, Zorrotzaurreko zabalgunean berriki margotu eta 700 plaza dituen parkinga TAOko gune berde bilakatuko da.

Bilboko Udalak jakinarazi du datorren eguaztenetik aurrera, azaroak 7, Zorrotzaurreko zabalgunean egokitutako eta berriki margotutako aparkalekua, TAOko gune berdeko parking bihurtuko dela.

Aparkalekuak TAOko 8. guneari dagozkion 650 plaza inguru ditu. Plaza kopuru gehiago izan eta euren erabilera ordenatzeko margotu eta partzelak berrantolatu ostean, aparkalekua berriz ere irekiko da, beti ere erabiltzaileen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatuz.


PREST! aldizkaria | ota-tao, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Urr
09
8:11

Deustualdea (Bilbo): Zorrotzaurren grabatu du Itziarren Semeak taldeak bideoklip berria

Azaroaren bukaeran aurkeztuko duen disko berriarekin batera bideoklipa aurkeztuko du Itziarren Semeak musika taldeak. Zorrotzaurren eta Baltzolako kobetan grabatua izan da.

INFO + ITZIARREN SEMEAK


PREST! aldizkaria | itziarren semeak, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Ira
20
12:50

Deustualdea (Bilbo): Gaur zabaltzekoa da Mao Mao diskoteka

Martxoan, Bilboko Udalak sei hileko itxialdia eta 15.000 euroko isuna ezarri ostean, besteak beste aforoa ez errespetatzeagatik, gaur zabaltzeko da Zorrotzaurren Mao Mao. Tarte horretan “oso lasai” bizi izan dira auzotarrak. Irekieraren aurrean, kezkatuta daude.

Mao Mao zabalik egon den bitartean -zazpi urtez- diskotekako bezeroek eragindako istilu asko izan dira Zorrotzaurren eta Deustuko Erriberan. Hamaikatxo aldiz salatu dituzte auzotarrek ibilgailu, atari eta ondasun publikoaren aurkako apurketa eta lapurretak. ZAWP eta Pabiloi 6 guneek, esaterako, kartel eta argien apurketa eta desagertzea salatu dituzte. Mao Maoko arduradunek, aldiz, diskotekatik kanpo gertatzen dena “ezin dutela kontrolatu” adierazi dute eta “lan egiten uzteko” eskatu dute.

INFO + DEIA


PREST! aldizkaria | diskoteka, mao mao, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Ira
20
12:38

Deustualdea (Bilbo): Deustualdeko herritarrek Zorrotzaurreko eraso sexista publikoki salatu dute

Isila izan zen atzo arratsaldean Euskaldunako errotondan PARE femista taldeak deituriko elkarretaratzea. 60 lagun inguru bertaratu ziren joan den larunbatean Zorrotzaurren gertatu zen eraso sexista kalean salatzera. 

Tartean, Zorrotzaurreko eta Erriberako auzotar ugari zeuden, horietako asko oso kezkatuta azken hileetan gertatu diren istilu eta erasoengatik.

Irailaren 15ean, gaueko 10ak aldera, gizon gazte batek emakume bat erasotu zuen Zorrotzaurren. Hainbat kolpe eman zizkion. Emakumeak aurre egin eta ihes egitea lortu zuen. Eman zuen erasotzailearen deskribapenari esker, biharamunean identifikatu eta atxilotu zuten erasotzailea Deustuko Erriberan. Erasoa gertatu zen lekutik hurbil.

Argazkia: PARE

INFO + PARE


PREST! aldizkaria | deustu, eraso sexita, pare, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Ira
18
11:33

Deustualdea (Bilbo): Atxilotu dute Zorrotzaurren joan den larunbatean emakume bat erasotu zuen gaztea

Irailaren 15ean, gaueko 10ak aldera, gizon gazte batek emakume bat erasotu zuen Zorrotzaurren. Hainbat kolpe eman zizkion. Emakumeak aurre egin eta ihes egitea lortu zuen. 

Eman zuen erasotzailearen deskribapenari esker, biharamunean identifikatu eta atxilotu zuten erasotzailea Deustuko Erriberan. Erasoa gertatu zen lekutik hurbil.

INFO + EL CORREO


PREST! aldizkaria | erasoa, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Ira
13
12:22

Deustualdea (Bilbo): Mao Mao diskoteka irailaren 20an zabalduko dute, eta ez asteburu honetan

Zorrotzaurreko diskotekak asteburu honetan bere ateak irekiko zituela argitaratu genuen atzo Euskadi Directo programako iturriei jaramon eginez. Gaur, aldiz, Deia egunkariak jakitera eman duenez, irailaren 20an, osteguna, zabalduko da berriro ere Mao Mao. 

Bilboko Udalak sei hileko itxialdia eta 15.000 euroko isuna ezarri zien diskotekako jabeei martxoan, besteak beste, aforoa ez errespetatzeagatik.

INFO + DEIA


PREST! aldizkaria | irailak 20, mao mao, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Ira
12
15:58

Deustualdea (Bilbo): Mao Mao diskoteka asteburu honetan zabalduko dute berriro ere

Zorrotzaurren itxita eman ditu sei hile Mao Mao diskotekak Bilboko Udalak ezarritako isuna betez. Denbora horretan “oso lasai” bizi izan dira auzotarrak. Behin-behineko zigorraren ostean, asteburu honetan ateak zabalduko dituela eta, auzotarrak kezkatuta daude.

Mao Mao zabalik egon den bitartean -zazpi urtez- diskotekako bezeroek eragindako istilu asko izan dira Zorrotzaurren eta Deustuko Erriberan. Hamaikatxo aldiz salatu dituzte auzotarrek ibilgailu, atari eta ondasun publikoaren aurkako apurketa eta lapurretak. ZAWP eta Pabiloi 6 guneek, esaterako, kartel eta argien apurketa eta desagertzea salatu dituzte. Mao Maoko arduradunek, aldiz, diskotekatik kanpo gertatzen dena “ezin dutela kontrolatu” adierazi dute eta “lan egiten uzteko” eskatu dute.


PREST! aldizkaria | diskoteka, mao mao, uncategorized, zorrotzaurre | ( Komentarioak )


Api
20
16:52

Deustualdea (Bilbo): Sarrikoko zentral termikoa bertan behera geratu da oraingoz

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak adierazi du Sarrikoko zentral termikoa “une honetan ez dela egin behar”. Azkunaren ustez Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak ez die zentralaren inguruko informazio egokia eman auzotarrei.

“Informazio askoz hobea, askoz argiagoa eta eskuragarriagoa” eman behar zien Zorrotzaurre Planeko Kudeaketa Batzordeak Sarriko eta San Inazioko auzokideei zentralaren berri izan zezaten. Dena den, Zorrotzaurre Planak luze joko duela-eta, Azkunak Deia egunkariari eginiko adierazpenetan ez dio zentral termikoari aterik ixten etorkizunean: “Aurerrago izango da eztabaida zintzoa, argia eta informazio gehiagokoa zentrala ezarri behar den erabakitzeko, Zorrotzaurre ez da bost urtetan amaituko”.

Zentral termikoaren harira, joan den astelehenean (apirilak 16) Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak prentsaurrean azaldu zuen zentralaren aurkako jarrera eta baita hainbat alternatiba aurkeztu ere. Besteak beste, itsasadarreko ura erabiltzeko aukera defendatu zuen eta energia geotermikoaren alde egin zuen.

Bildu Udal Taldeak erabakiaren “balorazio positiboa” egin du: “Udalak zein Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak ez du beste irtenbiderik izan gaiarekiko egindako kudeaketa txarra ikusirik. Azken finean egoera hau gardentasun eta parte-hartze faltari sor zaio”.


PREST! aldizkaria | uncategorized, zentral termikoa, zorrotzaurre | ( Komentarioak )