Gaia: zuazo

Eka
14
11:38

Mahatserria (Bilbo): Bost bilbotar, horietatik hiru mahatsorri, edozein unetan atxilo ditzaketela salatu du Eleak-ek

Bilboko bost gazte euren aktibitate sozial eta politikoagatik edozein momentutan espetxeratuak izan daitezkeela salatu zuen Eleak mugimenduak atzo egindako agerraldian. Tartean Santutxuko hiru gazte daude: Alex Bustindui, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto.

Eleak-ek jakitera eman duenez “onartezina da estatu espainiarrak diskurtso eta praktika berdinarekin jarraitzea” Euskal Herrian egun bizi dugun une politiko berriaren aurrean, eta Bilboko bost lagun edozein unetan atxilotuak izateko arriskuan bizi direla salatu du. Lau urteko espetxe zigorra eskatu dute Alberto Marin, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui santutxutarraren aurka. Marin kartzelan badago ere, beste biak atxiloketaren zain daude une oro. Bestalde, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto ere, biak ala biak santutxutarrak, egoera berdinean daudela eta hurrenez hurren 7 eta 5 urte eskatzen dizkietela adierazi zuten.

Bukatzeko, “demokrazia errealean sostengatuko den bakea emaitza modura izango duen prozesu baten irekieraren aldeko adostasuna” erakutsi zuen Eleak mugimenduak eta errepresio zein eskubide zibil eta politikoen urraketarekin bukatzea exijitu zuen.

Iturria: Branka


BERTON | berriak, bustundui, eleak, prieto, zuazo | ( Komentarioak )


Api
16
12:44

Mahatserria (Bilbo): Manifestazioa gaur Santutxun “Utzi bakean Euskal Herria” goiburupean

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Maialen Zuazo eta Anabel Prieto gazte santutxuarren aurka Auzitegi Nazionalak bere garaian ezarritako espetxe zigorra. Zehazki, 7 urteko espetxealdia betetzera zigortu zuen Zuazo eta 5 urtekoa Prieto.

Auzitegi Nazionalaren epaiaren aurrean helegitea jarri zuen defentsak martxoan eta Gorenaren ebazpenaren zain egon dira orain arte. Maialen Zuazo kalean zegoen iazko uztailetik, 2008ko uztailetik espetxean egon eta gero. Prietok, aldiz, bi urte eman zituen preso, eta aske zegoen 2010eko otsailetik. Lehenengoak 60.000€ eta bigarrenak 20.000€ ordaindu ostean izan ziren kaleratuak.

Bi gazteak 2008ko udan ETA erakundearen Bizkaia taldearen aurkako operazioan atxilotu zituen Guardia Zibilak Bizkaiko beste zazpi lagunekin batera. Nahiz eta komunikazio aldian “Garzon protokoloa” aplikatu zitzaien, tortura latzak jaso izana salatu zuten guztiek.

Guzti hau salatzeko eta auzokideei elkartasuna adierazteko gaur (apirilak 16) arratsaldeko 20:00ean Karmelo plazan manifestazioa burutuko da Santutxun.


BERTON | berriak, manifestazioa, prieto, zuazo | ( Komentarioak )