Aikor!
Helbidea: Aresti kalea 2, behea. 48170 Zamudio.
Telefonoa: 944523447
Faxa:
Zabalkundea
Zabalkunde eremua: Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Sondika, Loiu, Erandio Goikoa (Txorierri, Bizkaia)
Zabalkunde mota:
- Doako harpidetza
- Masiboa
Botaldia: 6.000
Maiztasuna: Hilero
Aldizkariaren ezaugarriak
2001ean sortua, etengabeko hazkundea izn du bai orri kopuruan, bai tiradan , bai koloreko orrialdeei dagokienez eta bai irakurle kopuruari gagozkiolarik. Autofinantzaketa % 60tik gorakoa, publizitateari esker. Izan ere, Txorierriko sarbide handiena duena da paperezko prentsa idatzian, eta komertzioen %70etik gora publizitatu egiten da bertan. Txorierriko euskara elkarteek sortua eta zuzendua izateaz gain, 40 kolaboratzaile baino gehiago du gaur egun.
Informazio gehiago
Urt
30
16:00
Atzo Putxeren Nazioarteko Txapelketa egin zen lehenengo aldiz Loiun. Oso eguraldi txarra izan zen, baina horrek ez zituen parte-hartzaileak kikildu, zeinak goiz-goizetan hasi baitziren gauzak-eta prestatzen. Euritik eta hotzetik babesteko, besteak beste ...
Urt
27
12:00
Txorierri: Lezamako ludotekak 2.300 erabiltzaile baino gehiago izan zituen iaz
Udaletik jakinarazi duten bezala, orotara 2.308 neska-mutil joan ziren iaz Lezamako ludotekara: horietako 1.750, hiru urtetik bost urtera bitarteko umeak izan ziren; eta 558, sei urtetik 10 urtera bitartekoak. Aurreko urtearekin alderatzen bada, azpiegituraren ...
Urt
26
14:00
Txorierri: Antzerkia, Txepetxan
Zirika Zirkus taldeak Nik egin beharko & ko antzezlana aurkeztuko du Txepetxa Derioko AEK euskaltegian. Saioa urtarrilaren 31n izango da, arratsaldeko 7etan.
Urt
26
12:00
Txorierri: Tipi-tapa, Zamudion zehar
Sasimartxo dela-eta, Arroeta Zamudioko mendi taldeak eta bertako Udalak ekimena egingo dute herriko inguruak ezagutzeko. Otsailaren 12an izango da, eta ibilbide bi egiteko aukera egongo da, bata luzea eta bestea laburra. Ibilbide luzea egin nahi dutenek ...
Urt
26
12:00
Txorierri: Erregulartasun rallya
Zamudio Racing Elkarteak Sport Erregulartasun Rallya antolatu du lehenengoz, otsailaren 25erako. Ekimena 25 urtetik gorako ibilgailuei dago zuzenduta, errepide itxian egingo da eta baliagarria izango da Sport Erregulartasun Euskal Txapelketarako. Ibilgailuak ...
Urt
26
9:00
Txorierri: Bertso-afaria
Lauroetan, Loiuko auzoan, txarriboda/bertso-afaria antolatu dute otsailaren 24rako. Aurrekoetan bezala, ekimena Aurregoiti jatetxean izango da gaueko 9etan, eta Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes bertsolariak arituko dira bat-batean. Afariak 26 euro ...
Urt
26
9:00
Txorierri: Estralurtarrek hartuko dute Sondika
Altzora Sondikako euskara elkartea sortu berria dugu gurean. Elkartea herrian euskararen erabilera bultzatzea du helburu, eta bideak zabaltzea sondikoztarrak euskaraz bizi ahal daitezen. Horren haritik, hainbat ekimen antolatu dituzte herria girotzeko: ...
Urt
26
9:00
Txorierri: Kontserbak egiteko ikastaroa
Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Kontserbak egiteko ikastaroa antolatu du. Hura otsailaren 21ean eta 28an, eta martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Torrelarragoitiko txokoan. Izena ematea otsailaren 7ra arte egin daiteke: ...
Urt
26
9:00
Txorierri: Larrondoko pilotalekua otsailean zabalduko dute berriro
Aste batzuetan itxita egon ostean, Larrondoko pilotalekua otsailean jarriko da berriro martxan. Josu Begoña kultura zinegotziak azaldutakoaren arabera, aurtengo aurrekontuak egokitu behar izan dituzte gastuak murrizteko eta horrek, besteak beste, pilotalekuan ...
Urt
26
9:00
Txorierri: 10. urteurrena
Aikor! aldizkariak 10 urte bete ditu, eta urteurrena otsailaren 3an, barikuan, ospatuko dugu Derioko Kultur Birikan. Hitzordua iluntzeko 8etan jarri dugu. Bertan, txorierritarrek egindako hainbat kultur adierazpen izango ditugu ikusgai, eta Aikor! sariak ...
Urt
19
14:00
Txorierri: Irteera elurretara
Oxangoiti Lezamako kultura elkarteak irteera antolatu du elurretara otsailerako. Bidaia otsailaren 10etik 12ra egingo dute, eta Luz Saint Sauveur herrira joango dira. Bidaiak 85 euro balio du eta izena ematea urtarrilaren 23a baino lehenago egin behar ...
Urt
19
12:00
Txorierri: Agroekologia eta kontsumoari buruzko jardunaldiak
Gurpide Larrabetzuko elkarteak agroekologia eta kontsumoaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu otsailaren azken asterako. Ekimena Txispamendi gurasoen elkartearen laguntzarekin antolatu dute. Datak oraindik zehaztu barik badituzte ere, jardunaldietan ...
Urt
18
13:00
Txorierri: Putxeren Nazioarteko Txapelketa
Putxerak beste eskualde batzuetan ohikoagoak badira ere, indabak gure gastronomiaren zati garrantzitsua dira. Hori dela-eta, eta zenbait herritan ekimenak eduki duen arrakasta ikusita, Loiuko Udalak Putxeren Nazioarteko Txapelketa antolatu du lehenengo ...
Urt
17
15:00
Txorierri: Olentzero Eguneko argazkiak ikusgai
Lezamako Udalak ikusgai jarri ditu Olentzero Egunean ateratako argazkirik onenak. Erakusketa otsailaren 3ra arte egongo da zabalik, Kultura Aretoan. Bestetik, egun horretako argazki guztiak batzen dituzten albumak ere jarri dira ikusgai liburutegian. ...
Urt
17
15:00
Txorierri: Izapideak on-line
Zamudioko Udalak bere webgunea berritu du eta aukera ematen die herritarrei, udal izapideak bertan egiteko. Besteak beste, errolda-ziurtagiria, hitzordua eta ziurtagiri bereziak eskatu daitezke www.zamudiokoudala.net webgunean. Dokumentuak aurkeztu eta ...
Urt
17
14:00
Txorierri: “Sondikako Udala” Areto-futbolaren XXIV. Txapelketa
Hegalariak Sondikako Kirol Klubak eta Udalak Areto-futbol Txapelketa antolatu dute 24. aldiz. Txapelketari otsailaren 5ean emango zaio hasiera. Partidak Goronda Beko kiroldegian jokatuko dira eta sarrera doan izango da.
Izena emateko epea urtarrilaren ...
Urt
17
14:00
Txorierri: Geldoko eskola gune soziokulturala bihurtuko da
Laster hasiko dira Geldo Zamudioko auzoko eskola zaharberritzeko lanak. Izan ere, Udalak eskola gune soziokulturala bihurtzeko asmoa du, eta auzokideek hura erabili ahalko dute bertan batzarrak, festak eta bestelako ekimenak egiteko. Eraikinak sutea eta ...
Urt
17
12:00
Txorierri: Kanpora martxo
Tximintx Derioko euskara elkarteak Kanpora martxo antolatu du otsailaren 12rako, domekarako. Kanpora martxo Inauteriei lotutako antzinako ohitura da. Herritarrak landetan biltzen ziren, eta eguna txerrikiak sutan erretzen zituztela eta jaitxoa egiten ...
Urt
17
12:00
Txorierri: Irteera sagardotegi batera
“Txotx!” urtarrilaren 11n esan da lehenengo aldiz aurten, eta bete-betean sartu gara sagardotegien garaian. Horren haritik, Txepetxa Derioko AEK euskaltegiak irteera antolatu du otsailaren 11rako. Herritik 11:00etan aterako dira, eta eguerdian triki-poteoa ...
Urt
13
12:00
Txorierri: Larrondoko pilotalekua aste batzuetan izango da itxita
Krisialdiak eragin latza du familiengan, enpresetan zein erakundetan, eta Loiuko Udala ez da salbuespena. Josu Begoña kultura zinegotziak azaldutakoaren arabera, aurtengo aurrekontuak egokitu behar izan dituzte gastuak murrizteko eta horrek, besteak ...
Lekuak
- ELA: "Murrizketek langabezia handiagoa ekarriko dute"
- Itxi egingo dute Berlingo Guggenheim
- Auzitegi Gorenak berretsi du Guardia Zibilak Igor Portu eta Mattin Sarasola ez zituela torturatu
- Bi gizonezko atxilotu dituzte Donostian eta Bilbon, genero indarkeria leporatuta
- Jardun politikoagatik espetxeratuak askatzeko eskatu dute presoen senideek Iruñean
- Eguna iruditan
- Bi urteko zigorra Alberto Contadorri klenbuterolarekin emandako positiboagatik
- EITBk Erlijio ikasgaiaren aldeko publizitate kanpaina bat kentzea erabaki du
- Patxi Zabaletak aurreikusten du epe ertainera hauteskunde mugimenduak izango direla Hego Euskal Herrian
- Bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu dute ustez sei hondeamakina lapurtu dituen gizon batentzat

