Asteleheneko GoienaGoiena

http://www.goiena.com/

Helbidea: <p>Irizar jauregia. Barrenkalea 33. 20570 Bergara</p>

Telefonoa: 943 25 05 05

Faxa: 0

Zabalkundea

Zabalkunde eremua:

Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio, Elgeta, Leintz Gatzaga. (Debagoiena, Gipuzkoa), Aramaio (Zuiako koadrila, Araba).

Zabalkunde mota:

  • Ordaindutako harpidetza

Botaldia: 5.000

Maiztasuna: Astero

Aldizkariaren ezaugarriak

Astelehenetan Debagoienean eta Aramaion banatzen den euskarazko astekaria. Kioskoetan salgai jartzen da eta, bestalde, urteko harpidetza kuota ordaintzen duenari etxera bidaltzen zaio. Informazio orokorrekoa eta unibertsala, hau da, publiko ororendako egina. Batik bat, informazio lokala, herrietako berriak eta asteburuko hitzorduen (kirola, kultura eta aisialdia) kronika jasotzen ditu. Sail nagusiak: Asteko gaia, Debagoiena, Ekonomia, Iritzia, Herriak, Kirola, Kultura eta aisialdia eta zerbitzu informazioa.

Informazio gehiago

http://www.goiena.net/

Helbidea: <p>Irizar jauregia. Barrenkalea 33. 20570 Bergara</p>

Telefonoa: 943 25 05 05

Faxa: 0

Zabalkundea

Zabalkunde eremua:

Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio, Elgeta, Leintz Gatzaga. (Debagoiena, Gipuzkoa), Aramaio (Zuiako koadrila, Araba).

Zabalkunde mota:

  • Doako harpidetza

Botaldia: 20.000

Maiztasuna: Astero

Aldizkariaren ezaugarriak

Ostiraletan, etxez etxe, harpidedunei, doan, Debagoienean eta Aramaion banatzen den euskarazko astekaria da Goienkaria. 2000ko abenduan kaleratu zuen lehen zenbakia. Debagoieneko informazio orokorra jasotzen du, herrietako informazioei garrantzia berezia emanez. Unibertsala eta masiboa, hau da, irakurle ororendako egina eta eskualdeko etxe gehienetara banatua. Hauek dira sail nagusiak: Asteko gaia, Debagoiena, Ekonomia, Iritzia, Herriak, Kirola, Kultura eta aisialdia, zerbitzu informazioa, Gazteak eta Non zer (asteburuko agenda).

Informazio gehiago
Ots
06
19:11

Debagoiena: Auto batek lau urteko ume bat harrapatu du Arrasaten

Auto batek lau urteko mutiko bat harrapatu du 19:00ak inguruan Otalora Lizentziaduna kalean, Uarkape frontoiaren parean. Lekuekoen arabera umea zaurituta dago, baina kontziente. Anbulantzia, Ertzantza eta udaltzainak bertaratu dira. Anbulantziak Debagoieneko Ospitalera eroan du mutikoa.

Goienkaria


Ots
06
18:12

Debagoiena: Larri daude egubakoitzean Antzuolako AHTren lanetan zauritutako bi langileak

27 eta 33 urte bi langile zauritu ziren egubakoitzean Antzuolan, Antzuola eta Ezkio-Itsaso arteko Abiadura Handiko Trenaren zatiko lanetan. BI langileak larri daude eta medikuaren txostenaren arabera, erredurak dituzte eta aireztapen mekanikoaren beharra dute. Leherketa bat izan zen istripuaren eragilea, eta Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.

Goienkaria


Ots
06
18:12

Debagoiena: Ruper Ordorikak Alemanian joko du

Udazkenean Hodeien azpian diskoa argitaratu eta, Euskal Herriko areto asko bete ondoren, tartean Elgetan, oraingoan, oñatiarrak Alemanian jotzeko aukera bikaina dauka. Berlinen bi kontzertu eskainiko ditu: otsailaren 11n, oraingo zapatuan, Mediengalerien izango da eta 13an, astelehenean, Konstanzeko Unibertsitatean joko du.

Goienkaria


Ots
06
16:13

Debagoiena: 40 lagun pasa atzera ere alertan

19 talde, edo bestela esanda 40-42 bat lagun alertan izango dira berriro ere bihar, martitzena, arratsaldean hasi eta datozen orduotan Arrasaten. Elurrari aurre egiteko udal protokoloaren barruan lanean diharduen pertsona kopurua da hori. Izan ere, biharko eta etzirako atzera ere elur-kotaren jaitsiera abisua bidali dute metereologia agentziek, 100-200 metrorainokoa. Beste kopuru bat: joan den astean 12.600 kilo gatz gastatu zituen Arrasateko Udalak.

Goienkaria


Ots
06
16:13

Debagoiena: Gaztetxearen etorkizunaz berba egiteko asanblada orokorrera joateko deia egin dute

Hilak 10, barikua, 22:30ean, asanblada orokorra deitu dute gaztetxe berrian. Bertan landuko diren gaiak hauek: gaztetxeko lanen gora beherak eta aurrera begira eman gura dituzten pausoak. Antzuolako gaztetxearen etorkizuna zein izango den ere hausnartzeko aukera ere izango da. Ateak herritar guztien parte-hartzea bultzatzeko zabalik egongo dira.

Goienkaria


Ots
06
16:13

Debagoiena: Tapoiak eta elikagaiaki batuko dituzte Elkar Hezin

Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailetako ikasleek egingo dute bilketa hilaren 13tik 23ra. Egun horietan elikagaiak, higiene pertsonalerako gaiak eta beste batuko dituzte. Materiala Beninera bidaliko dute. Bestalde, ikasturtean zehat tapoiak biltzen dihardute, Elkar Heziko Santa Marinako eraikinean. Herritarren laguntza eskatu dute.

Goienkaria


Ots
06
15:12

Debagoiena: Eskolarteko txapelketa etxean, zapatuan

Gipuzkoa osoko gimnasta gazteek bat egingo dute zapatuan, otsailaren 11n Arrasateko Uarkape pilotalekuan, eskolarteko A mailako 1. fasea Arrasaten jokatuko dute-eta. 10:00etan hasiko dute saioa kadete zein bakarlariek. 16:45ean, berriz, taldekakoen txanda izango da, eta gero senior zein gazte mailakoek bakarka jardungo dute. Arrasateko Dragoi Taldetik 15 gimnasta izango dira.

Goienkaria


Ots
06
15:12

Debagoiena: Erdiguneko gaztegunea 21:00ak arte egubakoitzetan

Gazteen eskaerari jaramon egin eta egubakoitzetan 21:00ak arte izango da zabalik Erdiguneko Gaztegunea. Hori horrela, egubakoitzetan 18:00-21:00ak arteko ordutegia izango du; zapatuetan 17:00etatik 21:00ak artekoa eta domeketan berriz, 16:30etik 20:30ak artekoa.

Goienkaria


Ots
06
15:12

Debagoiena: Antonio Murillo: "Argazkilari ona edo normala izatea norberaren esku dago"

Urtero moduan, Arrasateko Gazte Bulegotik argazkigintza ikastaroa antolatu dute. Otsailaren 20an hasiko dira eskolak, eta apirilaren 2an bukatu. Antonio Murillo arduratuko da horiek emateaz.

Goienkaria


Ots
06
13:11

Debagoiena: Innobasquek eta Fagor Etxetresnakk lankidetza hitzarmena sinatu dute

Hitzarmen horren arabera, zerbitzu berria abiarazi dute elikadura, jarduera fisikoa eta emozioak kudeatzeko ohiturak hobetzeko asmoz. Eskola umeei eta 55 eta 70 urte arteko helduei zuzenduta dago.

Goienkaria


Ots
06
12:12

Debagoiena: Foru Funtseko dirua Diputazioari nola itzuli erabaki behar dute orain udalek

Foru Funtseko itzulketaren erdia otsailean egin beharko dute udalek. Gainerakoa itzultzeko aukera desberdinak dituzte: bakoitzak bere diruarekin aurten, hiru epetan; edo 2014ra arte ordaintzeko kreditu berezi bat eskatuta.

Goienkaria


Ots
06
12:12

Debagoiena: Arrasateko Udalarekin komunikatzeko mugikorretik deitu behar da, momentuz

Aberia dute Arrasateko Udaleko telefonoan, eta une honetan telefono finkotik deituz gero, ezin da komunikaziorik lortu. Bai, ordea, poltsikoko telefonotik deituz gero.

Goienkaria


Ots
06
11:12

Debagoiena: Drogen gaineko prestakuntza saioak antolatu dituzte gurasoendako

Kurtzebarri institutuko Batera guraso elkarteak eta Udaleko Prebentzio Sailak drogen gainean jarduteko gurasoendako prestakuntza saioak antolatu dituzte. Bihar eta eguenean, landuko duten gaia da: Drogen gehiegizko kontsumoa. Egoera erreala. Eta otsailaren 15ean: Alkoholaren kontsumoak aztertzen. Arkupen dira saioak (18:00-19:30) eta guraso guztiendako dituzte ateak zabalik.

Goienkaria


Ots
06
11:12

Debagoiena: Andoni Colás: ""Liskarrak normalak dira, eta nola konpondu erakutsi beharko genieke haurrei"

Luis Ezeiza ikastetxeak gonbidatuta egin zuen Eskoriatzan haurren liskarren arteko hitzaldia Andoni Colas psikologoak. Gomendio interesgarriak eman zituen.

Goienkaria


Ots
06
11:12

Debagoiena: Santa Ageda eguna kantuan eta Santa eskean

Santa Ageda eguna eta bezpera ibarreko herri guztiek ospatu dute. Jarrian, aste bukaeran Bergaran, Arrasaten, Eskoiratzan eta Aretxabaletan ikusi eta entzundakoak bideoetan:

Goienkaria


Ots
06
11:12

Debagoiena: Ozenki elkartea aurkeztuko dute martitzenean Kulturaten

Arrasateko operazale talde batek Ozenki elkartea sortu du. Elkartearen helburua musika eta kantua sustatzea da eta baita Arrasateko eta inguruko herrietako musika eskolekin elkarlanean aritzea. Euren asmoa urtean bi ekitaldi antolatzea da: batetik, profesionalek egindako opera bat urtean behin Arrasatera ekartzea gura dute; bestetik, herriko jendearekin egindako ikuskizuna sustatzea gura dute. Elkartearen aurkezpena bihar, martitzena, egingo dute, 19:00etan Kulturaten. Ruth Osinagak eta Marta Izagirrek aurkezpenean parte hartuko dute eta La Bohéme operako pasarte bat abestuko dute.

Goienkaria


Ots
06
11:12

Debagoiena: Asteburuko irudirik onenak

Elurra eta Santa Ageda kantuak. Horiexek asteburu honetako irudi ikusienak. Han eta hemen utzi ditu-eta elurrak argazki ederrak, eta Santa Ageda eskean ere ia herri guztietan atera dira-eta. Baina bestelakoak ere utzi ditu asteburuak: Kukutza astea Oñatin, Gesalibar auzoko jaiak, Buruñaokoak Bergaran… Hemen batu ditugu adierazgarrienak.

Goienkaria


Ots
06
11:12

Debagoiena: Nikaraguako umeen eskolatzea posible egiteko laguntza eske

Ane Pico, Maddi Urkia, Axier Arriaga eta Leire Larrañaga Huheziko Haur Hezkuntzako Magisteritzako ikasleak ziren 2009an, eta hirugarren ikasturteko praktikak egitera Nikaraguara joan ziren: Diriamba herrira, 2009ko urtarrilean eta otsailean. Hango umeek eskolatzeko zituzten arazoak aintzat hartuta Etagukzergatikez! egitasmoa martxan ipini zuten. Orain laguntza eske datoz.

Goienkaria


Ots
06
10:11

Debagoiena: Angulak: 1326. zenbakia; bixigu bi: 3269 zenbakia

Atzo, domeka, atera zituzten AGT Pilota Taldeak antolatutako angulen eta bixiguen zozketen zenbaki saridunak. Honako hauek dira: angula kiloarena, 1326. zenbakia, eta bixigu birena 3269. zenbakia. Bietakoren bat izanez gero, Uarkapetik pasa behar da 19:00etatik 20:00ak bitartean edo idatzi mezua honako helbidera: arrasate.pilota@gmail.com.

Goienkaria


Ots
06
10:11

Debagoiena: Bittor Arriaran: "Duela 20 urte lau tabernari ginen domeketan, lehertu arte lanean"

Ia 12 urte daramatza Bittor Arriaranek (Arrasate, 1964) Basati tabernako barraren atzean, eta tabernari moduan 25 urte egin ditu, gutxienez.

Goienkaria