Begitu aldizkaria

http://www.begitu.org/

Helbidea: Herriko Plaza 24. 48142 Artea (Bizkaia)

Telefonoa: 94 631 73 14

Faxa:

Zabalkundea

Zabalkunde eremua: Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri, Zeberio (Arratia - Ubide - Zeberio, Bizkaia)

Zabalkunde mota:

  • Masiboa

Botaldia: 6.200

Maiztasuna: Hamabostero

Aldizkariaren ezaugarriak

Arratian euskaraz argitaratutako aldizkari baten hutsunea sumatzen genuela eta, egitasmo hori nola gorpuz daitekeen hausnartzen hasi zen euskaltzale-talde bat 2001ean. 2002an BEGITU aldizkaria martxan jarri zen. Hasieran Begitu hilabetekaria bazen ere, 2008tik aurrera hamabostero aurki dezakegu Arratia, Ubide eta Zeberioko etxeetan. Guztira 21 aldizkari argitaratzen dira urteko (uztaila, abuztua eta irailean aldizkari bakarra ateratzen dugu). 2009ko maiatzetik aldizkaria interneten ere badago. Aldizkariaz gain, Gure inguruko kultura suspertzeko ardura be badauka Zertuk. Horregatik, Begitu aldizkaria argitaratzeaz gain, beste ekintza batzuk be burutu izan ditu urte hauetan: bertako idazleen liburuak argitaratzea (Gaizka Amondarainen Ortozik eta Iker Yurrebasoren Ametz), Arratiako idazleen antologiak argitaratzea, Peru Tximaluze alemaniar jatorriko liburuan euskarazko bertsioa argitaratzea, Luis Iruarrizagaren 25. Urtemugako CDan laguntzaile izatea eta beste elkarte batzuekin elkarlana bultzatzea...

Informazio gehiago
Ira
02
13:27

Arratia - Ubide - Zeberio: Irakurleak oso ongi baloretan dabe BEGITU

Udabarrian Aztikerrek 901 arratiar inkestatu ebazan.

Ia danak, %98,7k uste dabe begitu ona edo oso ona dala euren herrientzat eta %98,1ek erakunde publikoak aldizkaria diruz lagundutearen alde dagoz. Nota ipintean 7,7 oso ongi, beraz, ipini deutsie irakurleak aldizkariari.
Hamabost urtetik gorako arratiarren %87,8k ezagutzen dabe begitu eta gure irakurleak, bataz beste, 25 minutu eta 49 segundu emoten dabe begitu irakurten.
Irakurlegoaren %90,9rentzat albisteen trataerea objetiboa da eta begitu alldizkari plurala da inoiz irakurri izan daben %89,4rentzat. Diseinua eta maketazinoari jagokienean, %89,4k dinoe gustuko daukiela begituren diseinu eta maketazinoa eta ia guztiak %91,9k dinoe egokia iruditzen jakiela begituk testuak aurkezteko daukan modua.
Inkestak, ganera, gure irakurlea zelangoa dan emon deusku jakitera. Gizon (%45,7) baino emakume gehiagok (%54,3) irakurten dabe begitu. Edade guztietakoak: irakurleen %37,5 hamabost eta 34 urte artekoa da, 35 eta 54 urte artekoa %35,9 eta 55 urte edo gehiago dituenak %26,6 dira. Eta ikasketa mailari jagokonean, unibersidade ikasketak dituenak (%57,6) dira gehien irakurten dabenak gure aldizkaria. (Erreportajea osorik BEGITUn).

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Ira
01
13:27

Arratia - Ubide - Zeberio: Landa auzuneetarako garraio publikoa martxan

Igorreko Udalak IGOTRANS izeneko landa auzuneetarako garraiobide zerbitzua ipini dau. Urri lehenengoaren 1ean hasi da eta linea finko bi daukaz: Igorrebaso eta San Kristolabalekoak. Dana dala, bezperan telefonoz 902 540 890ra deitu ezkero, beste hiru linea be badagoz: Garamendi, Solaguren eta Mimintzakoak hatan be.
Hau danau azaltzeko abuztuaren 27an, Galder Olibares Igorreko alkateak, Gotzone Amuriza alkate-orde eta egitasmoaren arduradunak eta Ainhoa Ugalde Bitakako kideak aurkezpena egin eben.
"Argi itxi beharra dago, zerbitzu hau urte bukaerara arte behin-behinekoa dala. Zerbitzuaren jarraipen zehatza egingo da eta emoitzen arabera, datorren urtean behin betiko zerbitzua ipiniko da. Beraz, emoitzen arabera, posible da orain aurkezten diran lineak aldatzea" azaldu dabe Udaletik.
Zerbitzu hau Igorreko Udalak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Udalsarearen laguntzaz ipini dau. "Eta, zelan ez, herriko taxisten kolaborazinoagaz".

Linea finko eta birtualak
1 Linea Igorrebasokoa da eta martitzen eta eguenetan egongo da erabilgarri goizeko 08:30ean herrigunera joateko eta 11:00etan bueltetako. Taxi geralekuan, Oruen, Uxarren, Untzurtun, Zugatzun eta Igorrebason ditu geralekuak linea honek. 2 Linea, barriz, astelehen, eguazten eta barikuetan erabili daiteke: goizeko 10:00etan erdigunera joateko eta 12:30ean bueltetako. Taxi geralekuan, Egian, San kristobalen, Itzan, eta Ibarrondon hartu ahal da Igotranseko linea hau.
Beste auzuneetako igorreztarrak be erabili ahal izango dabe Igotrans zerbitzua, nahiz eta linea finkorik ez izan. Izan be, beste hiru linea baditu Igotransek (Garamendi, Solaguren eta Mimintza) erabilgarriak izango diranak bezperan 902 540 890 telefonora deitu ezkero.

Garraio publikoa herrira joateko
"Auzuneetako bizilagun askok arazoak eukiten dabez herrian eskaintzen diran zerbitzuak erabilteko (osasuna, erosketak, gestinoak eta aisialdia, esate baterako), eta honeri aurre egiteko ipini dau martxan Udalak Igotrans garraio publikoko zerbitzua" azaldu dabe Udaletik. Biaje bakotxak euro bat balio dau eta bonoak udaletxean erosi daitekez.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Ira
01
13:27

Arratia - Ubide - Zeberio: Auzuneetako jaiak gurean urrietan

Auzuneetan San Antolin, Andra Mari eta San Migel jaiak ospatuko dira hileon. Lemoan berbarako, sanantolinak ospatuko dabez, ermitearen inguruan eta Mendietako jaiak hilaren 4an. Hona hemen, egitarauak.

URRI LEHENENGOAK 2, eguena, San Antolin Lemoan
12:00etan, Mezea San Antolin baselizan eta ostean barauskarria.
14:00etan, Baba lehiaketako lapikoen aurkezpena.
16:00etan, Erromeria JOKALDI taldeagaz.
18:00etan, Tiragoma lehiaketea.
Igorreko Garamendi auzunean, sanantolin jaiak ospatuko dabez. Mezea egongo da eguerdian eta ostean barauskarria.
Dimako Oban be ospatuten dira Sanantolinak. Hemen egitaraua:

URRI LEHENENGOAK 2, eguena
12:00etan Mezea.
13:00etan Triki poteoa.
18:00etan Briska txapelketea.

URRI LEHENENGOAK 3, barikua
12:00etan Mezea.
20:30ean "KOBAret" ikuskizuna.
21:30ean Bola txapelketea.

URRI LEHENENGOAK 4, zapatua
11:00etan Bizikleta martxea. (Dima-Oba).
13:00etan Bola txapelketearen finala.
14:30ean Herri bazkaria.
17:00etan Kantaldia.
18:00etan Ugel txapelketea.

URRI LEHENENGOAK 5, domekea
12:00etan Krosa. (Dima-Oba).
19:00etan Txokolatea.
Egun bi beranduago, hilaren 4an, Lemoan Mendietako jaiak ospatuten dira.

URRI LEHENENGOAK 4, Mendietako jaiak
10:00etan, VI. Mountain Bike Ibilbidea (Bedia-Galdakao-Lemoa).
15:30ean, VII. Auto Slalom-a. Euskal Herriko Txapelketea.
16:00etan, Mus, Briska eta Ugel txapelketak.
19:30ean, Mendieta jatetxeak eskeinitako sardina jana.
Arrasti osoan, umeentzako ekin tzak.
Lemoan jarraituz, Andra Mari egunean jaiak Elizondon.

URRI LEHENENGOAK 8, eguaztena
12:00etan, Meza nagusia Andra Mari eleizan.
17:30ean, Umeentzako jolas eta tailerrak Elizondon, Zaztaparrak antolatuta.
19:00etan, Euskal Kantuzaleen Elkartea-Kantagintzaren eskutik kantaldia Elizondon.
22:00etan, Zeanuriko Uribe Taldeak Sorginek antzezlana.
Eta egun berean, Diman Piedadean be ospatuko dabe Andra Mari eguna.
Sanmigelak Igorreko Garbe auzunean, Artean San Migel ermitan, eta Zeanurin auzune bitan ospatuten dira: Uriben aurreko astegoienean eta Altzustan ostekoan. Egitarauak zehaztu barik dagoz zenbaki hau inprentara doanean, baina prest dagozanean gure webgunean emongo doguz zehaztasunak.

Indusiko jaiak
Urri bigarrenaren lehenengo egunetan Indusin (Dima) sanfreskuak ospatuten dabez. Hona hemen behin behineko egitaraua. Eguna hurreratu ahala egon daitekezan aldaketen barri, www.begitu.org-en topauko dozue.

URRI BIGARRENAK 1, barikua
16:30ean, Txupinazoa eta jaien hasierea.
17:00etan, Briska txapelketea.
19:30ean, Txitxiburduntzia.
20:30ean, Alboka eta trikitixa AGEDA ETA KONTXESIgaz.
21:00etan, Erromeria.
23:00etan, JAIK taldearen kon- tzertua.
02:30ean, Txokolatea.

URRI BIGARRENAK 2, zapatua
13:00etan, Gazte Barri jantza taldea.
13:30ean, Bertsolariak: Ibon Iza eta Oihana Bartra.
14:00etan, Txalapartea.
14:30ean, Baba lapiko lehiaketea.
17:00etan, Upo, Topotin eta Bartolina pailazoak.
20:00etan, Berakatz zopa, Tortilla eta ogi tostada txapelketea.
22:00etan, JAINAGA ETA NARBAIZAgaz erromeria.
23:00etan, Auzokoen antzerkia.
23:30ean, Mozorro lehiaketea.
00:30etan, Tango lehiaketea. Bertako tango estiloari sari berezia.

URRI BIGARRENAK 4, astelehena
12:00etan, Mezea.
13:00etan, Kopautxua.
14:00etan, Errifearen zozketea.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Ira
01
13:27

Arratia - Ubide - Zeberio: Banda Basotti Zeberioko jaietan

Banda Bassotti taldea aspaldiko ezaguna dogu Euskal Herrian, orain dala 21 urte sortu eta gero, makinatxu bat bider izan dira gurean. Aurten Zeberiora hurbiltzen diranak eukiko dabe aukerea euren ska eta erritmo beroak jantzatzeko, izan be urri lehenengoaren 4an izango doguz bertan. Modu honetan euren azkeneko lanaren (Viento, lucha y sol izeneko diskoa) abestiak izango doguz entzungai, eta oraintsu kaleratu daben zuzeneko diska bikotxa, Check Point Kreuzberg - Live in Berlin, labur geratuko danaren esperantza eroan. Zuzenean dibertigarri, zoro, konprometidu eta jantzagarriak izan dira beti, esperientziak ondu baino ezin dau egin hamarkada bitako lan fina. Zeberion bada, Bela Ciao!

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Abu
18
23:28

Arratia - Ubide - Zeberio: San Bartolome 2010

Hilaren 23an hasita eta 29ra arte, kalean bizi izango dabez areatzaztarrak herriko jaiak. Izan be, jai egitarau oparoa prestatu dabe, adin guztietako jentearentzat. Aitatzekoak hain areatzaztarrak diran buruhandi eta erraldoiak, tanborradea, maioretak edota kukañea. Eta Areatzako Banda be berbiztu da.

ABUZTUAK 23, astelehena
14:00etan, txupinazoa. Eleizako kanpantorreko kanpaiak, Areatzako buruhandi eta erraldoiak, Areatzako Banda.
18:30ean, EHUNZANGO batukada taldea.
20:00etan, Salbe herrikoia.
23:00etan, erromeria TXIMELETAgaz.
00:00etan, XVII. Play-Back lehiaketea.

ABUZTUAK 24, martitzena
06:00etan, mortero jaurtiketea.
11:30ean, meza nagusia.
12:30ean, ohorezko aurreskua.
18:00etan, pelota partiduak.
23:00etan, erromeria DRINDOTSegaz.
04:00etan, txokolatea.

ABUZTUAK 25, eguaztena
11:00etan, animen aldeko mezea.
12:00etan, Areatzako jantza taldea.
12:30ean, 3. adinekoentzako barauskarria.
13:00etan, paella lehiaketea (aurkezpena).
17:00etan, Briska txapelketea.
17:00etan Ugel txapelketea.
19:00etan, Frontenis txapelketearen finala.
20:00etan, Trapuzko pelota txapelketearen finala.
22:00etan, Areatzako Bandaren kontzertua.

ABUZTUAK 26, eguena
11:00etatik 14:00etara, umeen- tzako jolasak, puzgarriak, zirko tailerra.
11:00etan, koadrilen arteko olinpiadak.
17:30ean, umeen Play-Back lehiaketea.
18:30ean, kukañea Zubizarran.
21:30ean, herri afaria "Estralurtarren gaua". Ostean, erromeria JOKALDIgaz.

ABUZTUAK 27, barikua
17:00etan, ibilaldia bizikletan.
17:00etan, Tute txapelketea.
18:00etan, Tortilla lehiaketearen aurkezpena.
18:30ean, askari herrikoia.
19:00etan, rally poteoa.
23:00etan, NAGI FAKTORI, MG eta THE CHERRY BOPPERS taldeak.
02:30ean, DJ-a.

ABUZTUAK 28, zapatua
14:00etan, Makailao lehiaketearen aurkezpena.
17:00etan, Mus txapelketea.
19:00etan, Tanborrada Txikia "Gauerdi" txarangeagaz.
22:30ean, gau suak Astondoagaz.
23:00etan, Areatzako Tanborradea, Areatzako maioretak, zalgurdiak, SPECTRUM taldea.
00:00etan, erromeria AKERBELTZ taldeagaz.
02:00etan, kalejirea Areatzako Tanborradeagaz.

ABUZTUAK 28, domekea
13:00etan meza nagusia.
17:00etan, pelota partiduak.
19:00etan, UPO, TOPOTIN ETA BARTOLINA pailazoen "Txakala-txakala, txu-txu" antzezlana.
22:00etan, azken jantzaldia JOKALDIgaz.
00:00etan, azken txupina eta jai batzordearen aldeko zozketea.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Abu
09
23:30

Arratia - Ubide - Zeberio: Andra Mari jaiak

Adin guztietakoentzako ekintzak egon arren Zeanuriko jaietako egitarauan, duda barik, koadrilak protagonismo handia hartzean dabe andramarietan. Koadrilak, irrintziak botaten, bertsoak aurkezten, berba jokoetan, kiroletan eta abarketak eta txapel bustiak jaurtiten eta antxinako jokoetan neurtuko dira. Ganera, aitatzekoa da Euskadiko Trikitilari Gazteen XXX. Txapelketea Andra Mari egunean bertan izango dala.

ABUZTUAK 13, barikua
15:00etan, herri bazkaria.
17:00etan, pelota partiduak frontoian.
18:30ean, koadrilen jeitsierea.
19:00etan, txupinazoa eta kalejirea herriko hiru zubietatik, buruhandi eta herriko txistulari eta trikitilariakaz.
22:30ean, Play-Back-a herriko plazan.
23:30ean, kontzertua LARREGI taldeagaz. Ostean, erromeria DRINDOTS taldeagaz.

ABUZTUAK 14, zapatua. Umeen eguna
11:00etan kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:30ean, umeen parkea plazan.
12:00etan, txorizo jana eta "painelotxuaren" jokoa.
18:30ean, umeentzako "disko-txoua" plazan.
19:30ean, bertso-triki-dance poteoa eta koadrilen arteko berba jokoak Alozoren eskutik.
20:00etan, mezea eta ostean Salbea Andra Mari parrokian.
22:30ean, Zeani Antzerki Taldearen "Sorginak" antzezlana. Ostean, erromeria AMAIUR taldeagaz.

ABUZTUAK 15, domekea
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz. Eguerditik aurrera TXULALAI fanfarrea herritik zehar.
12:00etan, meza nagusia.
18:00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen XXX. Txapelketa.
19:00etan, Ibarretan umeentzako herri kirolak.
20:00etan, koadrilen arteko kirolak
22:30ean, GARIBALDI mariatxia plazan. Ostean, AKERBELTZ taldeagaz jantzaldia.

ABUZTUAK 16, astelehena. Jubilatu eta sukaldarien eguna
11:00etan, kalejirea herriko txistulari eta trikitilariakaz.
11:00etan, sukaldari lehiaketea plazan.
13:45ean, paella eta tortillen aurkezpena.
12:00etan, mezea. Ostean, jubilatuentzako barauskarria.
14:00etan, sukaldari lehiaketearen sari banaketea.
14:00etan, koadrilen arteko abarketa eta txapel bustien jaurtiketea.
17:00etan, pelota partiduak frontoian.
19:00etan, mozorrotu eta koadrilen arteko antxinako jokoak (sagarrena, urarena, aulkiena, koilarearena, zaku karrerak eta soka saltoa).
22:00etan, JOKALDI taldeagaz erromeria. Amaieran koadrilen arteko txapelketako sari banaketea.Ostean, txokolatea, hiru zubiak eta jaien amaierea.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Abu
09
23:30

Arratia - Ubide - Zeberio: Andramariak, Sanrokeak eta ermitetan jaiak

Jairik jai ibilteko aukerea eskeintzen deuskue gure auzuneak udearen erdialdera heldu garanean.

Sanlorentzoak ermitetan
Sanlorentzoak Zeberioko Elizondon, Bediako Murtatzan eta Zeanuriko Otsemendin ospatuten dira. Elizondon mezea eta hamaiketakoa eukiko dabe jaia ospatuteko eta Murtatzan mezea eta hamaiketakoaz ganera, Mus eta Briska txapelketak arrastiko bostetan.

Andramariak Igorren
Sasoi baten herriko jaiak ziranak ospatuten jarraituten dabe igorreztarrak. Hona hemen aurtengo egitaraua.

ABUZTUAK 15, domekea
10:30ean, XXXII. Andra Mari Saria, gazte mailako txirrindulari lasterketea.
11:00etan, esku pelota partiduak goiko plazan "Open Bizkaia" txapelketea. Gazteak: Izei Gomez - Joseba Bilbao / Aitor Zilaurren - Mikel Kue. Nagusiak: Iñigo Markina - Iker Lekue / Imanol Arrese - Iñigo Atutxa.
12:00etan, mezea. Ostean, trikitixa eta barauskarria goiko plazan.
16:00etan, karta jokoak. Mus eta Briska txapelketak beheko plazan.
18:30ean, Ugel txapelketea beheko plazan.
19:00ean erromeria JOKALDI taldeagaz. Jantzaldian sangria danontzat egarria kentzeako.
Ganera, Arratia Futbol Taldearen XXIV. Andra Mari Saria jokatuko da. Partiduak Urbieta futbol zelaian 18:00etan izango dira.
Abuztuak 13an: S.D. Lemoa-S.D. Amorebieta.
Abuztuak 14an: C.D. Arratia- Durangoko Kulturala.
Abuztuak 15ean: Finala.
Zeberioganen be, andramariak ospatuko dabez mezea eta barauskarriagaz.

Sanrokeak Bedian eta Diman
Sanrokeak, Bediako Eroso-Ugarten eta Dimako Olazabalen ospatuten dira. Eroso-Ugarten mezearen ostean, hamaiketakoa, trikitixa eta jantzak izango dabez giroa alaituteko.
Olazabalen, barriz, hiru egunetako jai egitaraua prestatu dabe.

ABUZTUAK 15, domekea
12:30ean, txakolin eguna.
18:00etan, pailazoak UPO, TOPOTIN eta BARTOLINA.

ABUZTUAK 16, astelehena
12:00etan, meza nagusia.
13:00etan, Bola txapelketea.
18:30ean, GORRITI eta bere animaliak.
19:30ean, umeentzako antzerkia ANE MONA, OSKOLA ETA KARRAMARROI taldearen eskutik.
22:30ean, LARREGI taldearen kontzertua eta erromeria.
01:00etan, persona birentzako afariaren zozketea.

ABUZTUAK 17, martitzena
12:00etan, mezea.
12:30ean, umeentzako jolasak ZAZTAPARRAK taldeagaz.
12:30ean, Mus txapelketea
14:00etan, zekorraren zozketea.
17:00etan, Briska txapelketea.
Eta abuztuari amaierea emoteko sanbartolomeak ospatuko dabez Zeberioko Uxarren eta Igorreko Urkizu auzoan. Ermitan mezeak eta osteko kopautxuak lortuko dabe jai-giroa piztea auzune honeetan.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Abu
02
22:30

Arratia - Ubide - Zeberio: Bialdu zure oporretako argazkiak

Abuztuko Begitxindorra ilustretako Maria Vidalen arrasti gorri hau aukeratu dogu orain arte argazki lehiaketarako jaso doguzan argazkien artean.
Arrastia odoletan
Eguzkiak urre gorri
(nola ez da erre bertan?)
ortzi guztia oskorri
niregana heldutako
sua ez bedi hain gori
dino Luis Maria Mujikaren poema batek. Gori-gori dago gure lehiaketea be, inork ez bialdu arren narrugorritan argazkirik. Zeu izan zeintekez lehenengoa!
Jon Gao, Idoia Goiriena, Maria Vidal eta Cristina Vidalek bialdu deuskuez euren oporretako argazkiak, Viet Nam, Ibiza, Maroko eta Greziako bazterrak erakutsiz. Baten batek 2009ko oporretako argazkiak bialdu ditu, horreek ez dira lehiaketan sartuko, aurten, hau da 2010ean egindakoak bakarrik hartuko dabe parte. Beraz, hori bada zure kasua bialdu aurtengoak be. Gogoratu sari bi egongo dirala aurten: landetxe baten astegoieneko egonaldia eta 100 €ko bonoa AMEko dendetan gastetako.
Argazkiak begitu@topagunea.com-era bialdu behar dira urri lehenengoaren 27a baino lehen eta parte hartzaile bakotxak, gehienez, hiru argazki bialdu ahal ditu.
Ez dago atxakiarik parte ez hartzeako! Zorte on!

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
30
16:31

Arratia - Ubide - Zeberio: Plasticos Ormazabal greban

Garagarrilaren 29an eta 30ean Igorreko Industrialdean dagoan Plasticos Ormazabal enpresako beharginak greba egin eben, hiru hilabeteko soldatak eta pagea ordaindu ez deutseelako. Burruka egun honeetan, greba egiteaz ganera, alkarretaratzeak be egin eben beharginak fabrikearen ateetan. "Susmo txarra hartzean deutsagu honeri. Behar asko euki dogu eta ez deuskue ordaindu eta orain aparailu batzuk hasi dira eroaten. Ez dakigu oporretatik bueltan zer gertatuko dan" esan eutsan BEGITUri enpresako behargin batek.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
29
22:31

Arratia - Ubide - Zeberio: Palestinako Ni"lin herriagaz senidetu da Igorre

Garagarrilaren 14an, Igorreko alkatea Galder Olibares eta alkateordea Gotzone Amuriza Palestinara abiatu ziran han bizi daben egoerea ezagututeko eta Ni"lin herriagaz senidetuteko. Ni"lin-etik bueltan Gotzone Amuriza alkateordeagaz egon gara, senidetzeak zer suposatzen dauan jakiteko.

Igorre Saharako Tifirati-gaz be senidetuta dago. Zenbatekoa da Igorre Udaleko nazinoarteko kooperazinoa?
Igorrek azken hiru urteotan diru laguntzak emon deutsez garapenean dagozan herri batzuei. Berbarako, Peruko Trujillo herriko eskolarako. Bertan, Juanita Agirre igorreztarra dabil lanean. Maribel Egiluz igorreztarraren bitartez, Congoko osasun zentruak hobetuteko be emoten dau dirua Udalak. Baita Saharako emakumeen lan baldintzak hobetuteko Saharako Tifariti herriagaz daukagun sinede- tzearen bitartez.

Zergaitik Ni"lin?
Palestinarako osasun zentruak eta programak aurrera eroateko urtero diru laguntzak emon ditu Udalak eta lankidetza honetatik zabaldu da Ni"lin herriagaz senidetzeko aukerea.
Ni’lin nekazal herri bat da, 58 hektarea dituana. Baina Israelek eraigi dauan harresiagaz 8 hektareatan geratu da, hau da, 50 hektarea kendu deutseez. Horregaitik nekazariak ezin dabez lurrak landu, es deutsee behar adina emoten eta. Ni"lin herria honen guztiaren kontra burrukan dabil eta daborduko 8 hildako be izan dira.

Zeintzuk izango dira lan ildoak?
Ni"lineko kideakaz egon ostean, argi daukagu gure lan ildoak hezkuntza eta gazteria izango dirala, horreek dira eta herriaren etorkizuna.
Lankidetza sakontzeko asmoa daukagu. Dana dala, behar egiteko orduan Igorre eta Ni"lin-eko erritmoa kontuan hartu beharko doguz eta iparra ez galdu. Senidetzeak zuzterrak emotea lortuteko denporea beharko dogu. Gure helburua ez da dirua bialtzea, alkarlanean proiektuak martxan ipintea baino. Palestinako egoereaz igorreztarrok asko ikasi ahal dogu.
Datorren urterako Ni"lin-ekoakaz batera zeozer egitea espero dogu. Baina luzea da eta pausuz pausu egingo dogu bidea.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
27
22:31

Arratia - Ubide - Zeberio: Jaime Atxa Bizkaiko txapelduna

Otxandion izan zan Bizkaiko Sega Txapelketea garagarrilaren 24an, eta Areatzako Jaime Atxak lortu eban txapela. Beste arratiarra eta igazko txapelduna zan Zeanuriko Aitzol Intxaurbe hirugarren geratu zan, Gondraren atzetik.
Areatzaztarra igaz azpitxapeldun geratu zan Bizkaiko Sega Txapelketan parte hartzean eban lehenengo aldian, eta aurten txapelduna izan da 1.600 kilo bedar baino gehiago ebagi ostean. “Hasieran, danok parean joan ginan, baina segidu eta segiru, aurrea hartu neban” dino Atxak. “Sano parekatuta egon zan hasieran, ikusteko oso polita izan zan” gehitu dau Intxaurbek.

Euskal Herrikoan finalerdietan
Euskal Herriko txapelketan, barriz, arratiarrak ez ziran finalera pasau. Aizarnan, garagarrilaren 11n jokatu zan kanporaketea eta egozan bizkaitar biak, biak Arratiakoak, ez ziran finalera pasau. Lehen finalerdian Aitzol Intxarbe, Jexuxmari Ormaetxea (Gipuzkoa) eta David Mariñelarenagaz (Nafarroa Garaia) neurtu zan hirugarran eginaz. Bigarren finalerdian Atxa geratu zan kanpoan, gipuzkoako segalari biak, Jon Kaflanka eta Jokin Etxeberriak bedar kilo gehiago ebagi eben eta.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
26
22:31

Arratia - Ubide - Zeberio: San Inazio jaiak

Lemoaztarrak prest dagoz saninazioak ospatuteko. Eta horretarako bost egunetako programea prestatu dabe. Era guztietako txapelketak, musikea eta Ibaizabaletik baltsen jeitsiereak bermatuko dabe herritarren parte hartzea.
Arratiako beste herrietatik jaietara datozenentzat etxera bueltetako autobusak egongo dira garagarrilaren 31n, goizaldeko 02:30ean eta 04:30ean.

GARAGARRILAK 28, eguaztena
18:00etan, 15 urtetik beherakoen futbito txapelketako finala eskoletan.
19:00etan, 15 urtetik gorakoen futbito txapelketako 3. eta 4. postuak ebazteko partidua eskoletan.
20:00etan, 15 urtetik gorakoen futbito txapelketako finala eskoletan.
Esku pelota popularra, finala kiroldegian.

GARAGARRILAK 29, eguena
16:30ean, eskupelota partiduak Txutxin txapelketearen finala.
19:30ean, herrikoentzako XI. Igeriketa Txapelketa.

GARAGARRILAK 30, barikua
18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.
19:00etan, txupinazoa eta jaietako kartel lehiaketearen sari banaketea Udaletxeko plazan. Alex Txikonek emongo deutse jaiai hasierea. Ostean, kalejirea udaletxeko plazatik Elizondoraino ADISKIDEAK fanfarreagaz.
21:00etan, koadrilen afaria kiroldegian. 18 urtetik beherakoentzat.
22:30ean, kontzertuak eta erromeria Elizondon SU TA KE, MATERIA GRIS, AKERBELTZ.

GARAGARRILAK 31, zapatua
10:00etan, diana txistulari eta dultzaineruakaz.
11:30ean, XIII. Artisautza Azoka Atxeta taberna ondoko plazan.
12:30ean, mezea San Inazio baselizan.
13:15ean, Durundi Barri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.
17:30ean, ume eta gazteentzako tailerrak eta jolasak Zaztaparrak taldeak antolatuta San Inazio plazan.
18:00etan, Ugel txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
18:30ean, Ugel txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
19:00etan, Bola txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.
19:30ean, bola txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.
20:00etan, Arrantza eta Ehiza Elkarteak sardina jana eskeiniko dau San Inazio plazan.
20:00etan, koadrilen arteko herri kirolak San Inazio plazan.
22:00etan, 12 urtetik beherako lemoaztarrentzat Play-back lehiaketea Elizondon.
23:00etan, kontzertua ESNE BELTZA Elizondon.
00:30ean, 12 urtetik gorakoentzat Play-back lehiaketea Elizondon.
01:30ean, Erromeria AMAIUR taldeagaz Elizondon.
05:00etan, barauskarria Elizondon.
Baserritar jantzita dagozanai edaria eta taloa eskuratzeko txartela emongo jakie.

ABUZTUAK 1, domekea
11:00etan, umeentzako puzgarriak eta jokoak eskoletan.
14:00etan, paella, tortilla, gisatu eta makailao lehiaketako lapikoen aurkezpena eskoletan. Ostean, herri bazkaria.
16:00etan, ume eta gazteen- tzako ekintzak Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta eskoletan.
19:00etan, baltsen jeitsierea Ibaizabaletik.
23:00etan, erromeria Elizondon JO TA HANKA.
"Garsu" erre eta su artifizialak. Jaien amaierea.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
20
22:32

Arratia - Ubide - Zeberio: Arratiako Udalen Mankomunitateak www.arratia.net sortu dau

Webgune barri honen bidez, tramiteak modu telematikoan egin ahal izango dira, mankomunidadearen zerbitzu, baliabide eta programak jasoko dira eta eskeintza kultural eta turistikoaren barri emongo da. Honegaz “Arratiako mankomunidadea abangoardian jarri da on-line administrazinoaren arloan, Biscaytik proiektuaren eskutik” Foru Aldundiko prentsa kabinetearen arabera.
Garagarrilaren 7an, Igorren, BiscayTIK fundazioaren zuzendari nagusia dan Ibon Oñatek eta Aitor Sorriketa mankomunidadeko presidenteak aurkeztu zituen atari honek emongo dabezan zerbitzu eta aukera guztiak Arratiako alkateai zuzendutako ekitaldi baten.
Arratia.net Arratiako Udalen Mankomunitatearen sede elektronikoak teknologia barrienai esker mapa interaktiboak, Udaletako azkenengo informazinoa edota momentuan momentuko eguraldiaren barri emoten dau, beste gauza askoren artean. Hasierako orrian, agendak, albisteak, zerbitzuak, argitalpenen deskargak, enpresak, lan-boltsak eta informazino turistikoa topau daitekez.


-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
14
16:33

Arratia - Ubide - Zeberio: Euskal Herriko eta Bizkaiko sega txapelketak

Garagarrila heldu da eta horregaz batera sega txapelketak. Zeanuriko Aitzol Intxaurbe eta Areatzako Jaime Atxa neurtuko dira bedarra ebaten Bizkaikoa sega txapelketan. Hau ikusi gura dauanak, garagarrilaren 24an dauka zitea Basagurenen (Otxandio). Lau segalari neurtuko dira txapela eskuratzeko. Horreetako bi arratiarrak dira: Intxaurbe eta Atxa, hatan be, barriro neurtuko diranak.
Igaz, arratiar biak hartu eutseen aurrea beste segalariai: Intxaurbek jantzi eban txapela eta Atxa txapeldunorde izan zan pisu gitxiko aldeagaz.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
14
16:33

Arratia - Ubide - Zeberio: Auzoetako jaiak parau barik

Sanpedro eta San Kristobal jaiak amaitu ostean, Santamañe (Santa Marina), Madalenak, Santiago eta San Inazio jaiak daukaguz, gure auzune eta ermita inguruetan ospatuten diranak.

Santamañe, Madalena, Santiago eta San Inazio
Hilaren erdialdean, Artean Santamañe jaiak ospatuten dira auzune horretan. Han, garagarrilaren 11n, mezea egon zan 11:00etan eta ostean, barauskarria. Gero, paella lehiaketea. Dimako Bargondian be ospatuten dira santamañeak baina hilaren 18an izango dabe mezea ermitan auzokoak.
Hurrengo jaiak Madalenak dira eta honeek Ubiden ospatuko dira. Madalena egunean mezea egongo da ermitan eta arrastian auzoen arteko jokoak, sardina jana eta erromeria. Dimako Lamindaon be ospatuten dira jaiok.
Santiagoak Lemoako Arrañon Artean eta Dimako Santiagon ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Artean, 11:00etan mezea eta kopautxua Santiago ermitan. Gero marmitako lehiaketea. Diman, be, mezea eta barauskarria ermitan.
San Inazioak Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan ospatuten dira. Undurragan mezea eta horren ostean, txistulariak eta barauskarria egongo da. Arostegietan be mezea egongo da. San Inazio egunez asko izango dira Gorbeiara joango diranak jai giroan.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
06
15:34

Arratia - Ubide - Zeberio: Auzoetako jaiak parau barik

Sanpedroak amaitu ostean, garagarrilean San Kristobal, Santamañe (Santa Marina), Madalenak, Santiago eta San Inazio jaiak daukaguz, gure auzune eta ermita inguruetan ospatuten diranak.

San Kristobal jaiak
Igorreko San Kristobal auzunean, lau eguneko egitaraua prestatu dabe.

GARAGARRILAK 2, barikua
21:30ean, auzo afaria.
00:00etan, erromeria Jose Gardokigaz.

GARAGARRILAK 3, zapatua
16:00etan, III. Mus txapelketea.
22:00etan, LARREGI eta GOVERNORS taldeen kontzertuak.
00:00etan, erromeria AKERBELTZ.

GARAGARRILAK 10, zapatua
12:00etan mezea.
14:30ean, auzo bazkaria.

GARAGARRILAK 11, domekea
08:30ean San Kristobaleko VII. Mendi Martxea.
13:00etan, mezea.

San Kristobaleko VII. Mendi Martxea
Igorreko San Kristobaletik urten eta San kristobalen amaituten dan martxa honetan parte hartzeako San Kristobaleko plazan egon behar da 08:00etan izena emoteko. Bost euro da izen emotea eta 08:30ean abiatuko dira ibiltariak plazatik. Ibilbide bi dagoz aukeran: laburra, 19,5 km.koa eta luzea 26, km.koa.
Ibilbide laburra egiten dabenak San Kristobal, Askari, Pagozelai, Urtemundo Lepoa, Belatxikieta eta Loiatetik pasauko dira San Kristobalen amaituteko martxea. Luzea egiten dabenak, barrriz, Pagozelairen ostean Lapurbidera joango dira Urtemondora jo aurretik. Martxea amaitutakoan oparia eta kopautxua.

Santamañe, Madalena, Santiago eta San Inazio
Hilaren erdialdean, Artean Santamañe jaiak ospatuten dira auzune horretan. Han, garagarrilaren 11n, mezea egongo da 11:00etan eta ostean, barauskarria. Gero, paella lehiaketea. Dimako Bargondian be ospatuten dira santamañeak baina hilaren 18an izango dabe mezea ermitan auzokoak.
Hurrengo jaiak Madalenak dira eta honeek Ubiden ospatuko dira. Madalena egunean mezea egongo da ermitan eta arrastian auzoen arteko jokoak, sardina jana eta erromeria. Dimako Lamindaon be ospatuten dira jaiok.
Santiagoak Lemoako Arrañon Artean eta Dimako Santiagon ospatuten dira. Arrañon mezea ermitan eta ostean barauskarria egongo da. Artean, 11:00etan mezea eta kopautxua Santiago ermitan. Gero marmitako lehiaketea. Diman, be, mezea eta barauskarria ermitan.
San Inazioak Zeberioko Undurragan eta Dimako Arostegietan ospatuten dira. Undurragan mezea eta horren ostean, txistulariak eta barauskarria egongo da. Arostegietan be mezea egongo da. San Inazio egunez asko izango dira Gorbeiara joango diranak jai giroan.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
05
21:34

Arratia - Ubide - Zeberio: Euskal Herriko eta Bizkaiko sega txapelketak

Garagarrila heldu da eta horregaz batera sega txapelketak. Euskal Herrikoa izango da lehenengo eta Bizkaikoa gero. EH-ko txapelketearen kanporaketea hilaren 11n jokatuko da Aizarnan (Gipuzkoa). Han, Zeanuriko Aitzol Intxaurbe eta Areatzako Jaime Atxa neurtuko dira bedarra ebaten. Finala 18an izango da Oiartzunen (Gipuzkoa).

Bizkaikoa
Bizkaikoa ikusi gura dauanak, barriz, garagarrilaren 24an dauka zitea Basagurenen (Otxandio). Lau segalari neurtuko dira txapela eskuratzeko. Horreetako bi arratiarrak dira: Intxaurbe eta Atxa, hatan be, barriro neurtuko diranak.
Igaz, arratiar biak hartu eutseen aurrea beste segalariai: Intxaurbek jantzi eban txapela eta Atxa txapeldunorde izan zan pisu gitxiko aldeagaz.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
05
3:34

Arratia - Ubide - Zeberio: Gazte Martxa Arratian

Garagarrilaren 8, 9 eta 10ean Arratia eta Hego Uribeko gazteak martxa bat egingo dabe Galdakaotik hasi eta Lemoara. 8an Ugaon pasauko dabe gaua eta hurrengo egunean Igorren amaituko dabe eguna. Azken egunean, Igorretik urten eta Zornotzatik pasau eta gero, Lemoan amaituko da Gazte Martxa jaialdi bategaz. Hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak, gaubelak eta kontzertuak egongo dira besteak beste.
Martxaren helburua "eskualde bi honeen arazoen eta gazte mobimentuaren ganean hausnarketea egitea da. Eskualde biak jasaten daben txikizioa be salatuko dogu kanterak eta AHTa berbarako" dinoe antolatzaileak.
Asteburuko bonoak 20 euro balio dau eta Lemoako Gaztetxean, Igorre eta Dimako Herrikoetan eta Kukuman dagoz salgai. Bonoak eguneko be erosi leitekez.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
05
3:34

Arratia - Ubide - Zeberio: Auzoetako jaiak parau barik

Sanpedroak amaitu ostean, garagarrilean San Kristobal, Santamañe (Santa Marina), Madalenak, Santiago eta San Inazio jaiak daukaguz, gure auzune eta ermita inguruetan ospatuten diranak.

San Kristobal jaiak
Igorreko San Kristobal auzunean, lau eguneko egitaraua prestatu dabe.

GARAGARRILAK 2, barikua
21:30ean, auzo afaria.
00:00etan, erromeria Jose Gardokigaz.

GARAGARRILAK 3, zapatua
16:00etan, III. Mus txapelketea.
22:00etan, LARREGI eta GOVERNORS taldeen kontzertuak.
00:00etan, erromeria AKERBELTZ.

GARAGARRILAK 10, zapatua
12:00etan mezea.
14:30ean, auzo bazkaria.

GARAGARRILAK 11, domekea
08:30ean San Kristobaleko VII. Mendi Martxea.
13:00etan, mezea.

San Kristobaleko VII. Mendi Martxea
Igorreko San Kristobaletik urten eta San kristobalen amaituten dan martxa honetan parte hartzeako San Kristobaleko plazan egon behar da 08:00etan izena emoteko. Bost euro da izen emotea eta 08:30ean abiatuko dira ibiltariak plazatik. Ibilbide bi dagoz aukeran: laburra, 19,5 km.koa eta luzea 26, km.koa.
Ibilbide laburra egiten dabenak San Kristobal, Askari, Pagozelai, Urtemundo Lepoa, Belatxikieta eta Loiatetik pasauko dira San Kristobalen amaituteko martxea. Luzea egiten dabenak, barrriz, Pagozelairen ostean Lapurbidera joango dira Urtemondora jo aurretik. Martxea amaitutakoan oparia eta kopautxua.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu


Uzt
02
15:34

Arratia - Ubide - Zeberio: Aurresku lehiaketea

Garagarrilaren 3an, zapatua, izango da Igorreko Motxogan Kultur Elkarteak antolatuten dauan Igorreko IX. Aurresku Txapelketa. Arrastiko seiretan Kultur Etxeko Lasarte Aretoan izango da jantzaldia, eta sarrerea doban izango da.
Momentuz 13 aurreskularik emon dabe izena eta partaideen artean Igorreko Julen Bilbao da arratiar bakarra. "Aldez aurretiko konpromiso batzuk dirala eta, faboritoenetako batzuk kale egin deuskue. Dana dala, Ruben Pena, Karlos de las Heras eta Julen Bilbao semeak hartuko dabe parte, eta ustekaberik ez badago, honeen artean egongo da irabazlea" azaldu deutso BEGITUri Julen Bilbao Motxogan taldeko antolatzaileak.

-- Delivered by Feed43 service

Begitu