Mahatserria (Bilbo): Santa Klarako jaiak, 1978

Helbidea: Iturriaga 55, 1. ezk. 48004 BIlbo
Telefonoa: 94 473 54 48
Faxa:
Zabalkunde eremua: Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga, Bolueta, Uribarri, Matiko, Loruri, Zurbaran-Zurbaranbarri eta Atxuri auzoak. Begoñako elizate zaharrak harrapatzen dituen auzoak batik bat. Bilbo, Bilbo Handia eta Bizkaia ere bai.
Zabalkunde mota:
Botaldia: 2.100
Maiztasuna: Hilero
1998ko otsailean ikusi zuen argia lehenengo Bertonek. Harrezkero Mahatserriko aldizkaria hilero-hilero heltzen da doan aspaldiko kontuak zein berri fresko-freskoak ezagutu nahi dituztenen etxeetara. Beti ere Begoñako errepublika zaharreko lur eremuak kontutan hartuz eta euskara hutsez! Asapala euskara elkartearen eta auzotar boluntario taldearen parte-hartzea ezinbesteko izan dira Bertonek egin duen bidean eta baita etorkizunean ere!
Informazio gehiago

Gauza jakina da Begoñako elizak euskaldunen artean azken mendeetan eduki duen itzala. Denon gogoan daude basilikaren inguruan batu izan diren jendetzak. Prentsan 1880ko erromesaldien albisteak eta irudiak aurkitu ditugu. Hona hemen.
La Ilustración española y americana aldizkariak argitaratutako grabatua 1880. urtean
Azken zenbakietan La Ilustración española y americana aldizkariak argitaratutako grabatuak eduki ditugu atal honetan lagungarri eta atsegingarri. Oraingoan be bai. Madrileko errebista horrek 1880ko iraileko erromesaldiak islatu zituen bere orrietan. Eta ohi zuen bezala egin zuen, alegia, testuaz eta irudi ederrez. Grabatuok egiteko, Rafael Rochelten krokisak eta Emperaile jaunaren argazkiak erabili zituzten. Aldizkariko erredaktoreak idatzi zuen bezala, irudietan “ondo baino hobeto ikusten da erromesaldiok zertan izan diren”.
Urte hartan Begoñan jendetza itzelak batu ziren, 40.000 lagun antolatzaileen ustetan. Erromesaldiak hiru egun iraun zuen, irailaren 6, 7 eta 8a hain zuzen, eta bazeukan arrazoi berezia. Hogeita bost urte ziren kolera gaixotasuna Bilbotik desagertu zela. Izan be, 1854an kolera izurritea zabaldu zen han-hemen baina, beren-beregi, Bilbo aldean. Baina izurritea azkenean eten egin zen eta, jakina, halako balentriak benetako ahaltsuen eskuetan utzi ohi ditugunez, herritar askok Begoñako Amaren miraritzat jo zuten. 1880ko erromesaldi hura koleraren desagerketaren hogeita bosgarren urtegarrenean egin zuten.
Madrileko aldizkari horren kronikaren arabera, irailaren 6an prozesioa egin zuten, goizeko zortzietatik hamar eta erdiak arte; ondoren eliza ondoko plazan meza esan zuten, sermoiak erdaraz eta euskaraz –azken hori aita Pagoagaren ahotik –. Horrez gain, 50 ahotseko abesbatza batek Mozarten Kyries, Haydnen Gloria, eta musika sakroaren beste ale asko kantatu zituen. Hiru egunetan mezak eta prozesioak nagusi izan arren, hura erromeria izan zen eta, jakina, txosnak, musika, dantzak, kale-saltzaileak eta giro ikusgarria ez ziren falta. Eliza ondoko abadetxean erromes pobreentzako ostatua atondu zuten.
Kutsu politikoa
Aldizkariaren kronika oso onbera da erromesaldiarekin. Baina, hala ere, esaldi batek atentzioa ematen du: “Pena da batzuek alderdi politiko baten erakustalditzat jo izana”, idatzi zuen kronikagileak. Zer zegoen ba, erromesaldiaren atzetik? Garaiko prentsa irakurrita, erantzuna erraza da. Liberalek eta ezkerreko indarrek erakustaldi karlistatzat jo zuten Begoñako erromesaldia. Eta ozen salatu zuten. Madrileko El Imparcial-ek, esate baterako, Bilboko Beti-bat karlistaren kronikari barre egin zion. Beti-bat-ek prozesioa deskribatzean ondoko hau idatzi zuen: “Akabuan Bilboko abadeak, tartean karmeldar eta frantziskotar fraideak zirela, Begoñako udal kargudunak, Bilbokoak baino fededunagoak, eta musika militarreko talde bat”. El Imparcial-ek di-da erantzun: “Musika hori karlisten bataioietako batena izango zen”. Ez ahaztu lau urte baino ez zirela bigarren karlistada amaitu zenetik eta zauriak zabalik zirauen. Begoñako elizako fatxada eta dorrea oraindik ere obretan zegoen, gerrako kalteak konpontzeko lanetan alegia.
Hortaz erraz ulertzen da Madrileko beste egunkari batek, La Unión-ek, honelako gauzak argitaratzea: “Atzo ikusi zuen Bilbo hiri garaiezinak berau umilatzeko Begoñan egin nahi izan zuten manifestazio egoskorraren porrota”. Erromesaldia, liberal askoren iritziz, Bilboren kontrako erakustaldia zen. Bilboko Udalak ez zuen erromesaldian parterik hartu. Erromesaldia ez zen Bilbon sartu.
Madrileko El Globo-k ironiaz jantzitako kronika argitaratu zuen, baina bertan benetako datuak ere tartekatu zituen. Adibidez, prozesioa tabako fabrikaren ingurutik abiatu eta Zabalbidetik gora joan zen Begoñara. Erromesak, nor bere herrikoekin, emakumeak ezkerrean eta gizonak eskuinean. Herri bakoitzaren buru, abadeak eta fraileak, sobrepellizak jantzita. Emakumeak –baserritarrak nahiz kostaldekoak– “soineko beltz laburrak janzten zituzten”; buruetan, ostera, zapiak. Aristokraziako damek, ordea, setazko soinekoak eta espainiar mantilak.
Baina liberalen erasorik setatienak abade eta fraideen euskarazko sermoien kontra bota zituzten. Zer gertatu zen? Datorren zenbakian kontatuko dugu…

Alfonso Antxia espeleologia elkarteko sei kide Dominikar Errepublikan egon dira, Haitises Naturgunea aztertzen.
Hamazortzi eguneko espedizioa egin dute Natur Parke horretan eta ingurunea kartografiatu eta lurrazpiko altxorrak aztertzeaz gain, abentura zirraragarriak ere ez zaizkie falta izan. Haitises Parkea hobeto ezagutzeko ezinbestekoa izan da Alfonso Antxia Elkartearen lana eta horregatik, Dominikar Errepublikako Gobernuaren babesa ere izan dute.
Espedizio buru, Jabier Les mahatsorria ibili da eta BERTON aldizkariari azaldu dionez, esperientzia gogoangarria izan da Haitises Parkekoa. Dominikar Errepublikako naturgunerik handiena da hori, ia 2.000 metro koadro da eta orain arte ezezagunak izan dira parkearen ezaugarri geologiko asko. Horregatik, Jabier Lesek gidatutako espedizioari laguntza handia eman dio bertako gobernuak. Domingo Abreu, Dominikar Errepublikako ingurugiro idazkari eta zientzialaria, egon da euskal espeleologoekin eta baliabide materialak ere eman dizkie: “Helikopteroak eskura izan ditugu”, gogoratu du Jabier Lesek. “Uharteko parke naturalik handiena da eta ia ez dute ezagutzen, normala da gobernuak interesa izatea”.
Azterketa hidrokimikoa egin dute oihanean, lurrazpiko uren zirkulazioa ezagutzeko. Gune karstikoa da Haitises Parkea eta, ikusi dutenez, hango urak abiadura bizian ibiltzen dira lurrazpiko kobazuloetan barrena. Leizezuloetako mikrobiologia ere ikertu dute eta ingurugiroa babesteko balioko duten datuak ere batu dituzte. Deforestazioaren arazoa larria da han, “egoera tamalgarrian topatu ditugu leku batzuk, zuhaitzik gabe”. Horregatik, Haitises Parkea babestea ezinbestekoa da. Mogote izeneko mila mendixka karstikok osatzen dute naturgunea eta itsasoan barneratzen da parkearen mutur bat, paradisuaren pareko oihana da, beraz.
EZUSTEAK KOBAZULOETAN
Haitises Parkea aztertzera, sei laguneko lan taldea eraman du Alfonso Antxia elkarteak. Espainiako hiru aditu eta Dominikar Errepublikako beste bost gehitu zaizkie. Disziplina askotako adituak egon dira espedizioan, izan ere, euren jarduna ez da espeleologia lanera mugatu. Adibidez, kobazuloen barruan, antzinako gizakiek egindako irudi eta petroglifoak aurkitu dituzte.
Giro bikaina egon da lan taldean eta egoera xelebreak gogoratzen ditu Jabier Lesek: “Espedizioko kide batzuek arazoak izan zituzten oihaneko eltxo erraldoiekin, ondo prestatuta joan behar da”. Indar txikiko lurrikara pare bat ere nabaritu zituzten eta horrek gogora ekarri zien aste gutxi batzuk lehenago uhartearen beste puntan, Haitin, gertatutako lurrikara bortitza. Hezetasunak eta oihan itxiak nekatu ditu espedizio kideak, eta komunikazioa ere ez da erraza izan. Espeleologia lana uste baino bizkorrago amaitu zutenez, etxera itzuli baino lehen, Karibeko itsasoan baleak ikusteko aukera izan zuten.
MAGIA BELTZA?
Dominikar Errepublikako herritarrekin izan dute kontaktua, nekazariekin batez ere, Jabier Lesen esanetan: “Jende abegikorra eta atsegina dira”. Hori bai, egun batean herritar guztiak asaldatu zituzten. Uren ibilbidea ikertzeko kolorazioa egin zuten, hau da, urari tinta berdea eman zioten eta herrietako ibaietan ur berdea agertu zenean, budua edo magia beltza zela pentsatu zuten nekazariek. Lanak izan zituzten espeleologoek azaltzen prozedura zientifiko arrunta baino ez zela, osasunerako kaltegarria ez dena.
Jabier Les 2003an eta 2004an egon zen Haitises Parkean, Dominikar Errepublikako gobernuak gonbidatuta. Aztertzeko lurralde interesgarria zela ikusi zuen eta orduan hasi zen aurtengo espedizioa prestatzen, Dominikar Errepublikako Domingo Abreu espeleologoarekin eta Funkarst fundazio publikoarekin batera. Urte bukaera honetan edo hurrengoaren hasieran, berriro bueltatuko dira euskal espeleologoak Haitisesera, lana bukatzera. Parkearen ia 2.000 kilometro koadroak goitik behera kartografiatu eta aztertu nahi dituzte, eta kobazuloen sistema konplexua ere bai. Antzeko lana egin du Jabier Les eta bere lan taldeak Ozeano Bareko Rapa Nui uhartean eta, behin hori amaituta, Dominikar Errepublikak gordetzen duen altxor handiena, Haitises Parkea, da helburu nagusia.
Informazio gehiago: http://haitises2010.wordpress.com eta www.sociedadalfonsoantxia.org helbideetan.

Medikuntza ikasi bazuen ere, aktore lanetan ezagutu dugu Mikel Martinez. Berandu hasi arren oholtza gainean, asko dira taularatutako lanak. Azken urteetan Patxo Telleriarekin batera Ez Dok Hiru bikoteatroa osatu du, ‘Euskara sencilloaren manifestoa’ eta ‘Larru haizetara’ antzezlanen ondoren, ‘Euskarazetamol’ lanarekin trilogia egin dute. Gure hizkuntza pertsonaitzat hartuta umorea lantzen dute, ikuslegoa barrez lehertaraziz.
Bilbon aspaldi bizi zara, baina nafarra zara, Lizarrakoa.
Lizarra alboko herri txiki batekoa naiz, Argintzanokoa. Normalean ez dut esaten, gaur egun herria ere ez da. Nire familia konde edo duke baten lurretan bizi zen, bertan lan egiten zuten. Orain bodega bat da. Familia guztia nafarra da. Txikia nintzela gurasoak bertara etorri ziren, nongoa naizen galdetzen didatenean gustatzen zait esatea nafarra naizela, nahiz eta egia esan bilbotarra naizen.
Aktore lanetan noiz hasi zinen?
Oso berandu hasi nintzen eta ezustean gainera. Medikuntza ikasi nuen, medikuntza bukatzean, euskara ikasten hasi nintzen. Garai hartan Magisteritza Eskolan klaseak ematen nituen eta fakultatean antzerki ikastaroa egin nuen. Betidanik istorioak kontatzea gustuko izan dut. Bizitza profesionalean egin ditudan ikasketen artean, oso gutxi izan dira, lehenengo ikastaro hura oso ondo gogoratzen dut. Jende umila, amateurrak… bertan asko ikasi nuen. Magisteritzan nengoela, nire ikaslea zen Maskaradako Imanol Agirre ezagutu nuen, eta hor endredatu nintzen, berandu. Aurretik burutik ez zitzaidan pasatu halakorik, ez neukan antzerkirako grina berezirik.
Eginaren eginez ikasi duzu ofizioa?
Bai, dakidan apurra, batez ere eginez ikasi dut. Eszenatoki gainean ibiltzen, furgoneta kargatzen eta deskargatzen eta aktoreak egiten dituen lan asko eginaren eginez ikasi ditut. Jende ezberdinarekin lanean ere asko ikasi dut, baita obra ezberdinak egiten ere.
Oholtzara igo zinen lehen eguna gogoan daukazu?
Bai, Imanol Agirreren bitartez, Maskarada antzerki taldera hurbildu nintzen. Garai hartan haurrentzako ‘Danbor magikoa’ antzezlana prestatzen zebiltzan. Hasieran ni testuekin laguntzen hasi nintzen, ez dakit zer gertatu zen, baina estreinatu zenean eszenatoki gainean nengoen. Bilboko txotxongilo jaialdian izan zen, El Carmen aretoan. 15 egun lehenago eskenatoki gainean egon behar nintzenik ere ez nekien. Azkenean ofizio eta afizo bilakatu da.
Oholtzara igotzen zarenean urduritzen al zara oraindik?
Egoeraren arabera izaten da hori. Estreinaldia bada edo zure erantzukizuna zein den ikusita, gehiago edo gutxiago urduritzen zara. Baina urduri baino, desafio batekin ateratzen zara oholtzara, gaur trasmitituko dut pila bat eta pertsonaian sartuko naiz eta dena emango dut. Desafio horretan beti egiten duzu porrot, gehiago edo gutxiago. Hurrengoan ehuneko ehuna emango dut pentsatzen duzu. Oholtzara tentsio horrekin ateratzen zara, dena emateko nahiaz, kontatzen duzuna transmitituko duzu edo pertsonaiak barre eginarazteko edo negar eginarezteko. Burua eta gorputz osoa eman nahi duzu horretan eta tentsio hori eta erronka horrekin ateratzen zara. Inoiz ez zara guztiz pozik gelditzen eta hori oso ondo dago, ehuneko ehunik ez dago, beti eman ahal duzu gehiago, gogo hori izatea ahalik eta gehien emateko oso garratzitsua da. Beraz ez dira benetako nerbioak. Obra bateko emanaldi asko egin dituzunean, tentsio hori izatea gustatzen zait batik bat.
Medikuntza ikasi zenuen, mediku lana ere egiten al duzu?
Titulua badut. Karrera bukatuta, Tolosa aldean eta Berastegin egon nintzen ordezkapen batzuk egiten. Berastegin nire paziente baten baserrian egon nintzen euskara ikasten eta hantxe bukatu zen nire mediku karrera.
Antzerkia medizina ona al da?
Ona da egiten dugunontzat. Normalean ateratzen ez dituzun sentimendu batzuk kanporatzen dituzu; hori osasungarria dela uste dut. Publikoarentzat ere ona da, beste arte batzuetan bezala, agian, antzerkian apur bat gehiago jokatzen da sentimenduekin. Sentimenduak, bai tristezia, bai poztasuna edo barrea… sentimendu horiek antzerkian adieraz daitezke oso ondo, baina porrot handia ere izan daiteke. Antzerkian, zinean ez bezala, gauzak oso muturrekoak dira. Izan daiteke oso esperientzia txarra. Film batekin beti dago distantzia bat, aktore bat ez bazaizu gustatzen, ez da ezer gertatzen. Baina antzezlan bat ez bazaizu gustatzen, aktoreak hor daude zuzenean. Gustuko ez baduzu, sufritu egiten duzu zinean ez bezala. Kontrakoa ere gertatzen da, asko gustatzen bazaizu, errezago emozionatzen zara, bizia izan delako oholtza gainean gertatzen hari dena. Sentimendu horiek, tristura, emozioa zein barrea sanoak dira.
Urteak dira ondoan Patxo Telleria duzula, zer esan dezakezu bikoteari buruz?
Antzerki munduan kristoren zortea izan dut beti. Gehienetan nik nahi izan dudan jendearekin lan egin dut, maite dudan jendearekin, lagunekin, eta nire lagunek nahi izan duten proiektuak egiteko aukera izan dut. Guk sortutakoak edo hor zehar hartutakoak, baina gure gustukoak. Patxo horren adibide eta extremo bat da. Patxo asko estimatzen dut eta asko miresten dut eta, noski, oso gustura lan egiten dut berarekin. Gaur egun, profesionalki, guk biok nahi duguna egiten dugu, gu bioi gustatzen zaigun antzerki mota, umore mota.
Aipatu duzu, beti egin duzula nahi izan duzun proiektua. Aukera horietan behin baino gehiagotan agertu da Gabriel Aresti idazlea. Zergatik?
Adinagatik ezagutu nezakeen, baina ez zen horrela izan. Gabriel Arestiren lana, bere pertsonalitatea eta ibilbidea bizitzan eta literaturan… gauza askogatik ni eta, ni bezala Patxo ere, bilbotarrak garelako, euskaldun berriak, gauza batzuekin apurtzeko gogoekin geundelako edo, nahiko identifikatuta sentitu gara Arestirekin. Hasieran Maskaradarekin ‘Harrizko aresti hau’ eta gero, Patxo eta biok ‘Kaio luma zikina’ egin genuen formatu txikian. Bere lanarekin eta pertsonarekin nolabaiteko identifikazioa daukat.
Euskaldun berria izateak zerikusia al du euskararen kontura barre egiteko?
Ezagutzen dugun mundua hori da. Euskaldun zaharrak bagina, baina bilbotarrak behintzat suposatzen dut berdin egingo genukeela, Ordiziakoak izango bagina zailagoa izango zen agian.
Euskaldun berria izanik eta, gainera hiritarrak, horrek mundu hori ezagutzera eraman gaitu eta hor gure euskara ikasi eta euskaraz bizi nahi horretan badauzkagu gure borrokak, gure fustrazioak, gure haserreak, gure pozak. Guzti hori gure antzerkian noizbehinka, batzutan asko, islatzen da.
Euskarazetamola beharrezkoa al da euskaldunentzat?
Tira, denetarik behar da. Obra guztietan eskema berbera erabiltzen dugu. obra hauetan ez dago benetako istoriorik, gehien bat esketxak dira, baina beti hari bat dago. Pertsonaia batzuk nahi eta ezin batzuekin agertzen dira, pertsonai bi hauek beti porrot egiten dute. Porrot egitea barregarria da eta horregatik beti porrot egiten dute. Bi pertsonai hauek supereuskaldunak izateko osagarri bitaminikoak behar dituzte. Obran argi geratzen da euskaldunok ez dugula euskarazetamolen beharrik.
Euskara hartu du umorea egiteko hizpide Ez Dok Hiru Biko Teatroak.
Bai, euskara benetako hirugarren pertsonaia da. Gure obrak ikusten dituenak inoiz ez du ahaztuko, eta argi edukiko du, hiru pertsonaia zeudela antzezlanean: bat euskara eta gero beste bi. Agian, bi horiek segituan ahaztuko ditu, baina euskara ez.
Sormen prozesuan ez zarete zoratzen?
Piska bat. Gidoia Patxo Telleriarena da. Nik batez ere laguntzen diot behin berak gauza bat asmatuta duenean. Gero badago bilaketa, lan bat, hau da, hitz mota batzuk bilatu behar dira edo bertso batzuk edo sinonimoak, eta hor nik laguntzen diot. Umore ona euskaraz egitea oso ondo dago, hizkuntzarekin jolastea interesgarria da. Euskara prestigiatzen dugu, presentzia ematen diogu. Euskara dibertigarri moduan azaltzen dugu, bertsolariek beste era batera egiten duten bezala.
Jendearen harrera ona izan al da?
Oso harrera ona izan dugu, ez bakarrik ‘Euskarazetamol’-gatik, Ez dok hiru biko teatro geroz eta ezagunagoa da talde bezala, emanaldi dezente egin ditugu, jende askok ikusi gaitu eta gustatu zaio. Hirugarren obrarekin goazenean, nabari dugu ez bakarrik emanaldi asko egin dugula, baita emanaldietara jende asko datorrela ere. Gazteak eta ez gazteak, denetarik. Beti nabil gauza bera esaten, lotsa ematen dit, baina zein onak garen, kakotxen artean, beti ere. Baina, egia da, jendeak oso ondo pasatzen du eta hori oso pozgarria da.
Triologia egin duzue, ‘Euskara sencilloaren manifestua’, ‘Larru Haizetara’ eta ‘Euskarazetamol’. Jarraipenik edukiko al du?
Triologiarena orain asmatu dugu, mundu guztiak trilogiak egiten dituelako eta, noski, guk ere triologia egin dugu. Horrekin demostratzen dugu, nahiz eta antzerkiari buruz bat ere ez jakin, gutxienez hiru arte badakigula kontatzen. Beste ideia batzuekin lanean ari gara eta agian aldatuko dugu, baina orain egiten ari garena gustukoa dugu, eta esan daiteke triologiaren laugarren zatia egingo dugula.
Max sarietarako hautatuak izan zarete, ‘Euskarazetamol’-ekin. Sagartxoa eskuratzeko gogotsu?
Patxok sagartxoa merezi du, baina nik zer esango dut. Ea irabazten duen! Sarien kontua zaila izaten da, ez da lehen aldia eta, beraz, ikusi behar. Ez dut ezer esango.



Munduko txapelduna da iaztik eta horregatik darama ortzadarra maillotean. Eskuineko pedalari soilik eraginez, curriculum luzea osatu du Victor Hugok. Tartean ditu hiru paraolinpiada, eta Londres 2012 jomugan. Hamaikatxo lan egindakoa da gutxitu fisikoak, beraien ingurunea, erakundeak eta politikariak kontzientziatzen, Venezuelan hasita Santutxuraino.
Iaz Italian eskuratu zenuen gutxituen mailako munduko txapela errepideko modalitatean. Nolako esperientzia izan zen?
Hunkigarria, benetan. Aurretiaz eginiko lana funtsezkoa izan zen. Nire emazte, seme, lagun eta Santutxuko Txirrindulari Elkartekoei zor diet dena. Elkartekideak dira nire erbiak. Astegunetan eta asteburutan irteten gara entrenatzera, eguzki zein euri egin. Asier Zuazagari eskaini diot txapela astean hiru bider entrenatu, jarraipena egin, zuzendu, taktikak sortu eta motibatzeagatik. Motibazioa ezinbestekoa da pasioz beteriko kirola den bizikletari erantzun ahal izateko.
Joko paraolinpikoetan eskarmentu handia duzu.
Sidney 2000an hamargarren geratu nintzen. Ni orduan Venezuelan borrokan ari nintzen gutxituen eskubideen alde. Estatu osoa zeharkatu nuen babes eske. Pertsona Gutxituentzako Integraziorako legeak hamaika urte eman zituen eztabaidan; gobernuaren interes falta nabaria zen. 2007an Bordeleko munduko txapelketako proban sailkatu nintzen Beijing 2008rako. Ez nuen podiuma egin Beijingen, bederatzigarren heldu nintzen. Lehen aldiz buruko paralisia dutenen kategoria eta anputazio ezberdinak diutuztenena batu eta elkarrekin lehiatu ginen.
Zein egoera bizi du gutxituen goi mailako kirolak?
Azken 12 urteetan aurrerapen izugarria izan du. Txirrindularitza paraolinpikoak lortu dituen markak, materialak, maila… izugarria da. Nazioarteko Txirrindularitza Batasunaren esku dago arautegia eta, besteak beste, dominak jasotzen ditugu Munduko Txapelketetan.
Noiztik bizi zara gure artean?
2005ean Bizkaiko Paraolinpiar Birara etorri eta Bilborekin maitemindu nintzen. Aldaketa prozesuan murgildurik ikusi nuen hiria, eraldaketa gosez, eta horrek erakarri ninduen. Ibaia eta mendiak ere gustatu zitzaizkidan. Venezuelako nire herriak antzeko topografia du. Taldea bueltatzean, bakarrik geratu nintzen. Lau hilera Baque enpresaren laguntzarekin Europako Txapelketara joan nintzen tituluari eustera eta brontzearekin itzuli nintzen.
Kosta al zitzaizun egokitzea?
Diru apur bat ekarri nuen eta burokrazian xahutu nuen guztia. Gutxitu fisikoen txartela ateratzeko Madrilera joan behar izan nuen. INEMeko txartela dela eta ez dela, arazo gehiago. Ez da erraza azkar egokitzea. Aldi bateko lanak egin nituen. Erronka handia izan da eta azkenean kostata lortu dut aurrera egitea. San Inazion eta Autonomia kalean bizi izan naiz eta azken hiru urteetan Santutxun. Jendeak geroz eta gehiago ezagutzen nau.
Bizi daiteke kiroletik?
Bizi daiteke, baina komatxo artean. Nik familia aurrera ateratzea lortu dut, nire semeei ikasketak ematea. Erakunde batzuk babesten naute, batzuk urte betez, sei hilabetez beste batzuk. BAT eta Saiatu fundazioen bekak, txirrindularitza etxeen laguntza eta jendearen parte-hartzea lortu dut. Denak ari dira krisiari buruz hizketan, baina ez dago krisirik. Bestela nik ez nukeen ezertxo ere egingo. Gutxituon bizitza ez da amaitzen berehalakoan. Gutxitua izatea ez da traba barre egiteko, hanka sartzeko eta bizitzeko. Babesa behar dugu, bakarrik ezin zaitezke inora heldu.
Erorketarik izan al duzu?
Bizikleta gainean jarri nintzen lehen aldian jausi nintzen lehenengoz. Lasterketetan hainbat erorketa larri izan ditut. Italian, iaz, ospitalean egon nintzen. Venezuelan, aspaldi, auto batek harrapatu ninduen. Jainkoari eskerrak hemen nago. Kolpe asko jaso dut eta minak pilatu egiten dira gorputzean.
Ikasten ere ari zara.
Kirol zuzendari titulua atera nahian ari naiz. Horrela adin ezberdinetako atletak entrenatzeko aukera izango dut.
Gidariek geroz eta gehiago errespetatzen al dituzte txirrindulariak?
Istripuak daude eta egongo dira gidari mozkorrengatik edo txirrindulariak traba garela pentsatzen duen jendeagatik. Errepidean tokatzen zaizun gidariaren esku dago zortea. Abenduan, esaterako, Santutxu Txirrindulari Elkarteko kide bat hil zen Unben. Halere pribilegiatuak zarete. Bizkaiko eta Euskal Herriko gidari gehienek jarrera baikorra dute txirrindulariekin, eta aurreratzean, ibilgailu bat bagina bezala egiten dute. Beti izango dira salbuespenak. Hobe da gidari oldarkorrak sahiestea, aurre eginez gero, beste egunen batean okerrago joka dezake. Txirrindulariak ez du karrozeriarik, hezurrezko egitura baizik, eta atzera bueltarik ez duen mina har dezake. Errepidean kristalezkoa da txirrindularia.
Santutxu eta Bilbo, prestatuta al daude gutxitu fisikoentzat?
Beno, tira… espaloietako baldosak labainkorrak dira eta makulua, gurpil-aulkia zein protesiarekin abilenarentzat oso garrantzitsua da zoru ez labainkorra izatea. Are gehiago Santutxu bezalako auzo aldapatsu batean. Adineko asko jausten da kalean. Segurtasun gehiago izateko eskubandak jarri beharko lirateke, non heldu izateko.
Zein beharrizan nagusi dute gutxitu fisikoek gaur egun?
Etxebizitza arazo handia da gutxituontzat. Etxera sartu eta irten gure kabuz egiteko aukera bermatu behar zaigu, inoren menpekotasuna ez izateko. Baina Bilboko etxe asko zaharrak dira, sarrera estuak eta eskaileradunak dituzte eta igogailurik ez. Egokitu egin behar dira. Gobernuaren laguntza behar dugu. Gutxituek ez dute independizatzeko aukerarik.
Zein erronka duzu aurrera begira?
Uztailean munduko txapeldun titulua defendatuko dut eta hori baino lehen Frantzia, Kanada eta Espainiako proba puntuagarrietan parte hartuko dut. Estatu mailako hiru probetan ariko naiz eta baita klasika eta herrikoietan ere. Inoiz ez da hurbilenekoekin kontaktua galdu behar.
Juli, Belen, Iruri eta Igotz azarotik daude beraien senide presoak besarkatu gabe. Orduan hasi ziren Espainiako kartzeletan palpazio bidezko katxeoak ezartzen aurrez aurreko bisitara sartu nahi zuten senideei. Lehen unetik uko egitea erabaki dute, neurriaren legezkotasun falta salatuz. Santutxuko lau familia hauek, ehunka euskal familiaren isla dira.

“Beti katxeatu izan gaituzte”, dio Julik. Katxeo elektronikoaz ari da, arkutik pasa beharraz edota erraketa bat gorputzera hurbiltzeaz, alegia. Legeak ezartzen duen segurtasun eta kontrol neurria da Espainiako kartzeletako bisitarientzat. Julik ez du ulertzen bederatzi urte kartzelan daramatzan bere seme Fernando aurrez aurre ikusteko baldintzak zergatik aldatu diren bat-batean. Baina bada are gutxiago ulertzen duen zerbait, Kordobako kartzelan palpazio bidezko katxeoak zergatik ez zaizkien bisitari denei ezartzen: “Euskal preso politikoen familiartekoei soilik; preso sozialen bisitak beti bezala sartzen dira”. Ez dago inork bere gorputza ikutzeko prest eta horregatik galdu ditu bi vis a vis. “Semea nitaz harro sentitzen da”, dio.
Funtzionario baten aurrean biluzteagatik ez duela duintasunik galduko dio Igotzek. Baina hori ez da arazoa. “Gaur biluztu, eta bihar makurtuta sartzeko aginduko digute”. Senideei presio egiteko lehen urrats honen atzetik beste gehiago etor daitezkeen susmoa du. Horregatik dio: “Marra gorri bat ezarri behar izan dugu”. Palpazio bidezko katxeoei uko egiteak izan du ondoriorik bere familiartean. Besteak beste, bere alaba Irati Toledoko Ocaña II kartzelan duen aitaren musurik jaso gabe dago azarotik.
Duintasuna sakrifikatzeko prest ez badaude, “preso dauden senideak benetan ez dituztela maite”, esan zion Almeriako kartzelako zuzendariak Iruriri. “Maite ditugulako ez gara sartzen”, erantzun zion. Almerian, gaur egun, denek, preso politiko zein sozialen senideek, aurrez aurrekora sartu baino lehen, espresuki egokitu diren geletatik pasa behar dute palpazio bidez miatuak izateko. Iruri behin ere ez da pasa, ezta pasako ere. Horregatik ateratzen die probetxua kristalaren bestaldeko bisitei: “Nire ahizpak azken hiru hileetan ez du alaba ikusi, hurrengo astean kristalera daramagu”.
JARRERA EZBERDINA, ERANTZUN BATERATUA
Kartzela gutxi batzutan ez dute neurria aplikatu eta katxeo elektronikoarekin jarraitzen dute orain artean bezala. Gainontzekoetan, jarrera ezberdina azaldu dute kartzeletako buruek. Behin palpazio bidezko katxeoa pasatuta nahikoa dela esan zioten funtzionarioek Juliri. Umeei ere palpazioa egitea beharrezko zela zioten lehenengotan Palentzian eta aurrerago atzera egin zuten. Igotzen arabera: “Zuzendari bakoitza nahi duena egiten ari da. Argi dago jaso duten agindua haien erara egokitzen dabiltzala”. Baina ez dago katxeo mota hau azarotik baimentzen duen aginduaren froga idatzirik. Behin eta berriro eskatu arren, ez diete dokumenturik erakutsi. “Barneko papera dela eta ezin digutela erakutsi” eta “ez dago Madrileko inolako agindurik”, bezalako erantzunak jaso dituzte senideek. Izan ere, legea zorrotza da palpazio bidezko miaketa egin ahal izateko: “Zergatia ondo arrazoitua egon behar da eta aurretiaz jakinarazi behar da”.
Errealitate korapilotsuaren aurrean, Etxeratek erantzun bateratua eman du. Aurrez aurreko bisitak egin ahal izateko ez dute palpazio bidezko katxeorik onartuko eta bere kideei egoera salatzeko eskatu die. Avilan alaba preso duen Belenek azaldu digu jardunbidea: “Kartzelan bertan kexa orria betetzen dugu eta Bilboko epaitegian salaketa jartzen dugu. Erantzun bi jaso ditut kartzelatik; bietan paragrafo berdinak ezer ez esateko”. Funtzionarioak presionatzen ere ahalegindu dira. Jakin badakiten arren, galtzeko asko dutela. “Funtzionarioei aurre egin dieten senideen familikide presoa trasladatua izan da. Egoera tentsionatzen ahaleginduz gero, hiru hilean bisita gabe gera gaitezke”. Baina kartzeletako langile denak ez dira itsuak eta, Iruriri Almerian esan diotenez, batzuk ohartuta daude palpazio bidezko miaketen legezkotasun faltaz. “Sindikatuan gai honi buruz hitz egin dutela zioten eta protesta egitera animatu gintuzten”.
GIZARTEA MOBILIZATU
Eskutitzak bidali egunkarietara, han-hemenka egoera salatu… gizartea mobilizatu beharra dago Igotzen ustez: “Mundu guztiak parte har dezala lortu behar dugu”. Zentzu horretan oso baikor baloratzen du urtarrilaren 2an Bilbon egin zen euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa. “Bildu ziren eragile sozialak dira egungo egoerari buelta emateko gai direnak. Guzti horiek elkartzea aurretiaz egindako lan gogorraren emaitza izan zen”. Egin da, bai, lanik norabide horretan. ELAk kartzeletan duen langileen ordezkaritzarekin elkarrizketatu da Etxerat, esaterako, eta laster UGT eta CCOOko ordezkariekin batzartuko da.
ITXIALDIA, GOSE GREBA ETA PLANTEA
Urtarrilaren hasieran hasi zuen euskal preso politikoen kolektiboak itxialdia. Espainian eta Frantziako kartzeletakoek bat eginda. Bateko eta besteko gobernuentzat hainbat eskaera dituen protestaldia da. Besteak beste, gaixo larrien eta zigorra bete dutenen berehalako askatasuna eta zigorraren bi herenak beteta dituztenen behin behineko askatasuna eskatzen dute. Itxialdiari ekin ziotenetik, zeldatik irten gabe eta telefono deirik egin gabe daude. Urtarrileko azken astean gose grebari ekingo diote eta otsailean zeldetan ez sartzeko planteei. Egoera “oso larria” da Juliren esanetan. Irurik lotura zuzena ikusten du presoen protestaldia eta palpazio bidezko katxeoen artean: “Bazekiten presoak borrokan hasiko zirela eta katxeoak sartu dituzte presio egiteko”.
Amorrua, inpotentzia eta tristura sentitzen dute Juli, Belen, Iruri eta Igotzek ehunka kilometro egin ostean, preso duten familiartekoa bisita gabe utzi dutelako eta, era berean, harro sentitzen dira “egin beharrekoa egiteagatik”.
Gure kaleetako bat da Lezamako trenbide zaharra eta izen berezi hori zeri zor dion azaltzen ahaleginduko gara oraingoan. Izan ere, bai, kale horretatik trenbidea ibili zen sasoi batean, Bilbo-Lezama trenbidea hain zuzen. Hala izan zen harik eta, istripuen eraginez, gaur egungo trenbidea egin zuten arte.

Lehenengo geltokia Zazpi Kaleetan zegoen, “institutuaren plazan” garai hartan esaten zuten bezala, gaur egungo Unamuno plazan alegia. Bertan da, oraindik ere. 1.450 metro aurrerago, 57 metroko altueran, Begoñako geltokia paratu zuten, Dolaretxeko etxeen ondoan, “Begoñako santutegitik hurbil, inguruetako herrietatik bertara jende asko joaten da eta”. Gaur egun Amadeo Deprit kalea dena trenbidea zen orduan, eta jarraitu gaur Lezamako Trenbide Zaharra esaten diogun kaletik jarraitzen zuen. Hurrengo geltokia Artxanda zen, eta ondoren San Roke (Artxandaz bestaldean), Bidekurtze, Derio, Zamudio eta Lezama.
Proiektu teknikoak zehaztu zuenez, trenak Bilbotik Artxandara lau kilometro eginez igotzen zuen eta gero aldapan behera Lezamarako tartea egiten zuen. Asua ibaiaren gainean zubi bi eraiki behar izan zituzten. Denetara, 15 kilometroko trenbidea. Hala ere, desnibelik handiena lehenengo lau kilometro haietan zetzan. Espainiako Revista de Obras Públicasen 1892an idatzi zutenez, “trenbide horretako berezitasunik handiena aldats gogorrak dira”, horrek lokomotora egokiak eta bidearen egoera sendoa eskatuko zuela gaineratuz.
Trenbidea 1894ko maiatzaren 2an jarri zuten martxan, Begoña eta Lezamaren arteko zatian. Urtebetegarrenean Bilbora arte luzatu zuten.
ISTRIPUAK
Adituek aurreratu bezala, Bilbo eta Artxandako gainaren arteko desnibelaren handiak arazo larriak ekarri zituen. Aldatsek eta errebueltek oso arriskutsu egiten zuten trenbidearen jarduera. Eta horrek istripu ugari eragin zuen. Batzuetan, oso larriak. Hain larriak ezen, azkenean, tren horretarako bide berria egitea erabaki zuten.
Istripurik ospetsuena 1894ko uztailaren 8an gertatu zen. Hamahiru hildako eta hamazortzi zauritu eragin zuen. Garaiko prentsan honelaxe kontatu zuten: “Hilaren 8ko goizeko zortzi eta erdietan Lezamatik abiatu zen 7. zenbakidun trena. Lezama makina aurrena eta, atzean, lehenengo klaseko bagoi bat, bigarreneko beste bat eta furgoia. San Rokeko harrobian harriz betetako hiru bagoneta erantsi zituzten”. Denetara, zehaztu zutenez, hogeita hamaika bidaiari, gehienak Bilboko plazara frutak eta ortuariak zeramatzan baserritarrak eta lixiba eginda bueltan zetozen garbitzaileak.
“Helmugako geltokik hurrean (Begoñako geltokitik alegia) tunela dago, Zurbarango tunela, Artxanda mendia zehartzeko. Tuneletik irtendakoan, aldats gogorra hasten da % 3,5-4koa, erradio gutxiko kurba bat eginez. Bertatik trena gero eta arinago jaisten ari zen, makinistak ezin gelditurik, hamaika ahalegin egin bazuen ere. Makina, bagoia eta bagonetek laban egiten zuten galgari jaramonik egin barik. Abiada gero eta handiagoa. Makina baporearen indar betez txistuka zetorren eta bidaiariak, arriskuaz jabetuta, ikararen ikaraz aldarri egiten zuten eta, batzuek, ateetatik eta leihoetatik salto egin zuten.
Makinistak, ostera, ez zuen trena utzi nahi izan eta azkeneraino eutsi zion trenari. Lehenengoz atzeko bagonetak atera ziren bidetik eta gero gainerakoak. Hiru metrotik behera lubanera jausi zen. Lehenengo klaseko bagoiaren gainean furgoia gelditu zen, inguruan harriz betetako bagonetak zituztela. Hala ere, kalterik handiena klase txiroen bagoiak jaso zuen, aurreko horien eta makinaren artean gelditu zelako. “Hondakinen artean odola, jantzi zatiak, ortuariak, frutak eta garbitzaileen zorroak ikusten ziren”, azaldu zuten kazetariek.
Ondoko baserri batetik eta Zurbarandik jendea laguntzen joan zen. Begoñako alkate Sorrogieta jauna, soldaduak, abadeak eta fraileak ere agertu ziren, baita Gurutze Gorriko andreak ere. Makinista, Zipriano Padura, salbatu egin zen. Zauri arinak baino ez. “Treneko hogeita hamalau pertsonetatik hiru bakarrik atera ziren guztiz onik”, amaitu zuen kronikagileak.
BIDE BERRIA
Istripu hark eta beste batzuek ere erabaki garrantzitsua eragin zuten. Bidea arriskutsua zela iritzita, beste bat egitea deliberatu zuten. Enpresak 1.349 metroko tunela proiektatu zuen Artxanda zeharkatzeko. 1908ko urriaren 31an hasi zen trenbide berria. Gaur egun ezagutzen duguna da, Ciudad Jardín etxe-multzoaren albotik igaro ostean mendian barrena murgiltzen dena alegia.
Harrez gero, trenbide zaharra erabilera barik gelditu zen eta Begoña, trenbide barik. Horregatik, geroago Bilbo-Begoña tranbia jarri zuten martxan. Lezamako Trenbide Zaharra kalearen amaieran, Artxandako gainaldetik hurbil, oraindik ere irauten du antzinako geltokiak, baserri bihurtuta.

Duela gitxi 1970 inguruko Karmelo kaleko argazkia argitara emon genduan. Oraingo honetan leku beretik baina beste aldera ataratakoa dakargu. Balkoipean Enrike Ibarreta kalea ikus leike. Gazteenok ez dozue jakingo baina garai hartan kalearen maila atariena baino bi metro gorago egoan.

Denda eta atarietara heltzeko eskilara pikoak egozan. Santutxu eta Txurdinaga lotzen dauen zubia egin gabe egoan orduan. Itauntxu bet egin gura dautsuet: atze-atzean ikusten dan komentua zein ete da?
Arkupe hori Begoñako elizakoa da, Indalecio Ojangurenek 1919 urte aldean egineko erretratuan. Gaur egun be bada eleizpe hori, baina erdiko koloma edo zutoin guzti horien arrastorik ez dago. Ganera, eskumako arkuak be aldatuta dagoz, oraingoak zabalagoak dira eta.

Ezkerrean, atzekaldean, pertsona bi berbetan dagoz. Ezkerrekoa nor dan ez dago jakiterik (abadea ete?). Eskumako andreak, ostera, otzara daroa buruan, segurutik sorkiaren ganean. Iturria: ww.guregipuzkoa.net CC-BY-SA Indalecio Ojanguren

Estatu Batuetako prentsa idatziko izarren artean The New York Times distiratsuenetakoa dugu. Urte asko dira ‘Dama Grisa’ –horrela esaten diote– erreferente handia dela mundu mailako kazetaritzan. Bada, egun batean, gure herriari buruz idatzi zuten.
The New York Times egunkaria 1851 urtean sortu zuten eta harrez gero Estatu Batuetako egunkaririk itzaltsuena bilakatu da, aditu askoren iritziz. 2004 urtean 1.124.000 ale saltzen zuen egunean eta Estatu Batuetatik kanpo ere eragin handia omen dauka. Bere ibilbidean 94 Pulitzer sari irabazi du eta bere herrialdeko historia markatu duten albiste garrantzitsuak eman izan ditu ‘scoop’ –beste inor baino lehen- gisa.
Bada, hara non, The New York Timesen aurkitu dugu Begoñari buruz luze berba egiten duen artikulua. Testua euren korrespontsal batek idatzi zuen, emakume batek hain zuen: Katharine Lee Bates. Argitaratu, 1899ko irailaren 3an egin zuten, egunkariko 12. orrialdean. Titulu nagusia ‘The basque provinces’ –euskal herrialdeak- izanik, azpititulu bi jarri zioten: ‘Pirinioetako zaindariak’ eta ‘Historia handia duten bertako lagunen etxe eta ohiturak’.
Korrespontsalak artikuluaren nondik norakoak azaldu zituen, lehenengo eta bat. Espainian zegoela, ezin alde egin Done Jakue bidea ezagutu barik. Eta hara non, Donostian hastea erabaki zuen. Horregatik hasi zen euskaldunen gainean berbetan eta bidean aurkitutakoa kontatzen. Baina, batez ere, euskaldunen izaeraz eta nortasunaz aritu zen. Paisaiak, lan egiteko gogoa eta gaitasuna, ustezko jatorriak… “Sinestita daude, inongo duda barik, eurak direla Europako arrazarik zaharrena, jatorrizko iberiar haien ondorengoak, zeintzuk Mendebaldetik etorritako ariar osteek Piriniotako leku urrun honetara eraman zituzten”. Jaina, hizkuntza ere aipatu behar: “euren hizkuntza ere badute, Asiakoen tankerakoa. Edengo lorategian berba egiten zelakoan daude. ‘Vascuense’k hogeita bost euskalki ditu, eta atzerritarrentzat hain da zaila ikasteko ezen George Borrowk berak ere berba egiten zuen “zailtasun handiaz”. Ikasle nekatu batek etsi eta gero esan zuenez, “berbak oro har dira idatziz Solomon eta ahozkatuz Nebuchadnezzar”.
Gero, ezin falta, demonioak euskara ikasteko egin zituen ahalegin ustelen kondaira ere aipatu zuen. Baina, bitxia kontua, euskal literatura ere hizpide eduki zuen, labur-labur, esateko euskaraz zegoen apurra “gehien bat, noski, heroien kantuak, dantza-kantuak, ereserkiak, eresiak eta folklore kantuak direla”. Egiari zor, kontua ez da hain harrigarria, jakinda Katharine Lee Bates bera idazlea eta, batez ere, kantuetako letragilea zela.
Ondoren, euskal askatasunen galera eduki zuen hizpide eta Gernika bisitatu zuen, bertako haritza baita ‘euskal independentzia zaharraren bihotza’. Eta bertan haritz zaharraren gainean, karlistaden eta foruen galeren gainean idatzi ostean, Katharine Lee Batesek Begoñara jo zuen.
OUR LADY OF BEGONA
Bai, ñ barik idatzi zuen Begoña, edo behintzat horrela argitaratu zuten. Egia esanda, lore ederrekin hasi zen. “Bisitatu ditugun euskal eliza ugarien artean, tartean Donibane Lohizuneko ospetsu hori non Louis XIV ezkondu zen, xamagarriena XVI. mendeko Begoñakoa izan da, Bilbon”. Barrualdea deskribatzean hormetako pinturak nabarmendu zituen, arrisku bizian zeuden barkuak islatzen zutelako. Begoñako Ama bere itsasgizonak babesten zitueneko ideiaren erakusle ziren koadro haiek, kazetariaren iritziz. “Hain ahaltsua ote da zuen Ama Birjina?” galdetu zion koruko umeetako bati. “Izango ez da ba!”, erantzuna. Eta jarraian XVI. mendeko legenda kontatu zion, zelan lapurrek Begoñako Amari koroa kendu nahi izan ziotenean eskuak atxikita gelditu zitzaizkien eta elizetako kanpaiak jotzen hasi ziren.
“Gure aurpegiera –jarraitu zuen kazetariak– ez ei zuen mutila konbentzitu eta zilarrezko plaka eder bat seinalatu zuen. ‘Eta hori ere gure Ama Birjinaren ahalaren emaitza da. Kolera gaitzaren izurritearen sasoian eman zuten. Orduan inguruetako herri guztietan jendea barra-barra hiltzen zen. Baina Begoñako Ama prozesioan Bilboko kaleetatik barrena atera eta harrez gero ez zen beste inor hil, gizon bekatari bat izan ezik. Kaleetatik pasatzean, gizon hark ez zion nahi izan Begoñako Amari begiratu”.
“Hormako koadro luze hori, prozesioaren pintura bat ote da?” galdetu zion kazetariak. “Ez, ez, Señoras (sic). Koadro hori Ama Birjinaren beste mirari zoragarri baten oroigarria da. Uriolek Bilbo irentsi behar zutenean Begoñako Ama atera zuten, hamaika su eta kandelekin batera, eta ibai ondoraino eraman zuten. Bertan urei agindu zien bere bidera bueltatzeko eta obeditu egin zioten eta hiria salbatu zen”.
BILBO
Begoñako aipamena bertan amaitu zuen kazetariak. Ondoren, Begoña baketsutik Bilbo zaratatsura jaitsi zen. Bilboko garapen ekonomikoa laudatu zuen, euskaldunen berezko grinaren erakusle gisa. Natura menderatu eta aurrerapenaren zerbitzuan jarri izana gogotik txalotu zuen. “Euskaldunek, katalanek bezalaxe, serio hartzen dituzte negozioak. Euren mendi errekatxoak errotak mugiarazteko baliatu zituzten, Nervion txikia kanalizatu egin zuten 4.000 tonako barkuak sartu ahal izateko, gaua labe garai ahaltsuen suaz argitu zuten”.
Eta amaitu, euskal jaiekin amaitu zuen bere artikulua Lee Batesek. Mutikoak pilotan jokatzen eta neskatilak euskal dantzetan ikusi zituen, herriko txistulariek –pipers, gaiteroek- euskal doinu zaharrak jotzen zituzten bitartean. Euskal “misterio jokoak” –mystery plays– ospetsuak izan ziren sasoi batean baina gaur egun Gabonetan edo Pazkoan baino ez dira ikusten, idatzi zuen. Eta soloak bedeinkatzeko ekitaldia ere ikusi nahi izan zuen, antzinako paganoen erritoa.
KATHARINE LEE BATES
Katharine Lee Bates (1859-1929) estatu batuarra idazle eta batez ere, kantu-egile gisa egin zen ospetsu. ‘America the Beauty’ ereserki ospetsuaren letren egilea izateagatik ohoratzen dute Estatu Batuetan oraindik ere.
Batesek hamaika olerki liburu, bidaia-kronika eta umeentzako ipuin idatzi zituen. Urte askotan ingeles literaturaren irakasle gisa egin zuen behar.
Bere bizitza pertsonalean ere, emakume ausart eta aurrerakoia izan omen zen. Hogeita hamar urtez Katharine Coman historia eta ekonomia politikoa irakaslearekin bizi izan zen. Aurten bete dira, beraz, Katharine Lee Bates jaio zeneko 150 urteurrena.

‘Valeria descalza’ filman lanean harrapatu dugu Juanki Marques, ekoizpen arduradun. 17 urtez irakaskuntzan ibili ondoren, badira hiru urte zinemara salto egin zuela. Besteak beste, ‘Ander’ film sarituan ibili da lanean. Proiektu asko du Juankik eskua artean. Besteak beste, ‘JYT kreaktibos’ ekoiztetxea sortu berri du, Jose Luis Urrutiarekin batera: “sortu eta aktibatu beharra dagoelako”. Askok Santutxun Siso moduan ezagutuko du edo Txarly edo agian Juanki moduan.
‘Valeria descalza’ filmaren errodajean harrapatu zaitugu.
Ernesto del Rioren azken filma da. Ekoizle burua naiz, hori da nire kargua. Aitor Mazo aktore mahatsorria da protagonista, Bilbon bost egunetako errodajea egiten ari gara, gero filmaren grabaketa Kuban jarraitzeko. Beraz egunotan buru belarri nabil filmaketa honetan. Nire lana hemen bukatzen da, gero ez naiz Kubara joango. Nire ekoiztetxe propioa sortu dut Jose Luis Urrutiarekin batera eta hemendik aurrera proiektu propioak egitea dugu helburu.
Ekoizpen arduraduna zara, film batean zein da ekoizlearen lana?
Produkzioa edo ekoizpena arlo desberdinetan banatzen da. Alde batetik ekoizpen finantzarioa dago, hau da, proiektua gauzatzeko dirua lortzen duena. Bestetik grabaketa kudeatzen duena. Grabaketa hasi baino lehen dena ondo prestatu behar da, filmaren logistika prestatzen duzu eta grabaketa hasten denean ondo antolatuta egon behar du. Filmaketan arazorik sortzen bada konpondu egin behar da, baina ekoizpen on batean helburua arazorik ez egotea da.
‘JYT kreaktibos’ ekoiztetxea sortu berri duzu, zertan zabiltzate?
Ekoiztetxearen izenean hainbat ezaugarri jarri ditugu mahai gainean. K hizkia erabiliz gure nortasuna ikusten da; sortu eta aktibatu nahi dugu. Gure asmoa, alde batetik, sortzea da eta sortze prozesu horretan denetarako kabida dago: erakusketak, film luzeak, dokumentalak… mota guztietako proiektuak egin nahi ditugu, beti ere ilusioz eta gogo handiz. Ez dira ikus-entzunezko lanak bakarrik izango, orain adibidez, Erdi Aroko merkatu bat antolatzeko ideia dudu; hori bai, zehaztasunez. Ezagutzen ditugun Erdi Aroko merkatuak nahiz eta politak diren anakronikoak dira. Ugao herriko urteurrena dela eta, zorroztasunez eginiko Erdi Aroko merkatu bat antolatzen saiatuko gara.
‘Euskal Herriko Aide nagusiak’ deituriko erakusketa antolatu berri duzue.
Gure lehenengo proiektua da eta abenduaren 28an zabaldu zen Artzeniegako etnografia museoan, gero Euskal Herriko herri ezberdinetan ikusteko aukera izango da. Erdi Aroko pertsonaia hauek garai hartan XIII eta XV. mendeetan kudeatzen zuten Euskal Herriko giro soziala. Gaztelako monarkiaz aparte, bere esanetara bi bando zatituta egon ziren Kanboinoak eta Oinatziarrak, eta hauek bere erreinu berezia egin zuten. Gai honen inguruan landu dugu erakusketa.
Erdi Aroko gaien inguruan interesa al duzu?
Erantzuna erraza da, JYT kreaktiboseko bazkidea historialaria da eta arlo horretan aditua da. Horregatik lantzen ditugu gai hauek. Hasiera honetan dokumental historikoak egiteko nahia dugu, beti historiako datuei fidel izanez.
‘Euskal Herriko Aide nagusiak’ erakusketa nolakoa da?
Erakusketan ikus-entzunezkoak daude, non ilustrazioekin eta marrazkiekin historiaren zati bat kontatzen den. Erakusketaren inguruan gida didaktikoa prestatzen gabiltza. Publiko zabal bati zuzenduta dago, baina interesgarria da irakaskuntzaren mundua erakusketara hurbiltzea, batez ere Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleak, baita DBHko lehenengo ziklokoak ere.
Roberto Caston zuzendariaren ‘Ander’ filman ekoizle lanetan ibili zara. Oso ibilbide berezia izan du, ezta?
Oso pelikula berezia da, bai. Zuzendaria nahiz eta kanpotarra izan, Euskal Herriko oinarriak eta ezaugarriak barrutik islatzen saiatu da. Ander baserritar mutilzahar bat da, eta istripu bat izan ondoren, hanka hautsiko du. Jose, Peruko etorkina, baserrira helduko da, lan egitera. Handik gutxira, Anderren eta Joseren artean maitasuna sortuko da. Sentimendu berri horiek barne gatazka sortuko diote. Filmak orain arte lortutako arrakasta ikaragarria izan da, 16 sari jaso ditu. Sariak ez dira bakarrik estatuan izan; Berlingo Zinemaldiko Arte eta Entsegu saria ere eskuratu du.
Pelikula oso landua izan al da?
Arratiako bailaran grabatu genuen joan den udan eta hasieratik zuzendaria saiatu zen ahoskera egokia lortzen. Horretarako irakasle bat bilatu behar izan genuen aktore guztiak ez ziren eta bizkaitarrak. Filma Arratian grabatu genuen inguru zoragarri batean. Lau baserri ezberdinetan grabatu genuen izugarrizko paisaian murgilduta.
Duela urte bete estreinatu zen Zinegoak jaialdian eta duela gutxi estreinatu da areto komertzialetan.
Asko kostatu da estreinaldia egitea, ibilbide handia egin du zine jaialdi ezberdinetan eta azken momentua estreinatu da. Kurrikularki oso film saritua izan da, baina estreinatzea falta zuen. Horregaitik estreinu tekniko bat egin dute areto komertzialetan. Teknikoa deitzen dugu, Goya sarietara hautagai izateko beharrezkoa delako. Datorren urtean ia nolako erantzuna jasotzen duen Goya sarietan eta ondoren estatu osoan aurkezpen komertziala egitea dugu helburu. Goya sarietan gehienetan horrela izaten da, pelikula askok estrenaldi teknikoa egiten dute eta, ondoren sariak jasoz gero, estreinaldia estatu osora zabaltzen da. Batzutan merezi du itxarotea gero era egoki batean estreinatu al izateko. Roberto Castonek berak duela gutxi adierazi zuen penagarri dela saritua izan den film batek hainbat arazo izatea estreinaldia egin ahal izateko.
Zinema komertziala korapilotsua al da?
Gero eta informazioa gehiago izan, geroz eta argiago ikusten dut nolako mundua den hau. Putrez beteriko mundua, oso gogorra. Bideak zabaltzeko aukerak zailak dira eta askotan horma baten kontra zoaz. Zineman talde estrategiko asko dago eta haien artean erabakitzen dute nola banatzen diren filmak, noiz estreinatzen diren. Kalitateak askotan ez du garrantziarik. Negozioa ezagututa, proiektu zinematografiko bat aurrera eraman dezakezu baldintzak eta bideak ezagutzen badituzu. Gure ekoiztetxearekin gure kalitate puntua jartzen saiatuko gara.
Zein da film on baten sekretua?
Film on bat egiteko lan talde filosofia eduki behar da. Ezinbestekoa da dena ondo joan dadin grabaketa prozesuan. Nahiz eta lan taldean profesioanal asko egon, ez badago euren arteko lan egiteko era egokia, zerbaitek porrot egingo du. Film bat egiterakoan, lan talde filosofia inportantea da, jende askok parte hartzen du eta film bat egiterako orduan: tekniko askok, aktoreek, atrezzo arduranduna, soinu arduraduak, argia… Nire ustez, film batean bi pertsonaia nagusi daude, zuzendariaren laguntzailea, alde batetik, eta ekoizpen burua, bestetik. Gure artean magia egon behar da. Pelikula askotan parte hartu dut eta magia hori ez zegoela nabaritu egin da. Orain lanean nabilen pelikulan Txemi Alonsorekin primeran konpontzen gara.
Zineman hierarkiak oso markatuak al daude?
Bai, egia da. Pelikularen grabaketa ondo joateko horrela izan behar du. Ezin da lagun arteko grabaketa bat planteatu. Hainbat erabaki hartu behar dira eta hori oso ondo banatuta egon behar da. Filmaren lehentasunak zeintzuk diren jakin behar da, beharrezkoa eta premiazkoa dena. Horretarako lan taldearen piramidea ondo markatua egon behar da. Goian filmaren zuzendaria dago, bere inguruan ekoizlea, finantziaketa lortu duena. ‘Valeria descalza’ filman, estaretako, Carlos Juares Basque Flim enpresakoa da ekoizlea, Santutxun bertan du bulegoa.
Beraz Santutxun bada jende asko mundu horretan lan egiten duena.
Bai, Santutxun bada talde eder bat zineman lan egiten duena. Zuzendari gazteak daude, teknikari asko, argazki zuzendariak, operadoreak… denetik dago. Aitor Mazo aktoreak berak ere ‘La maquina de pintar nuebes’ filma egin du duela gutxi. Aitor aspaldi ezagutzen nuen baina lehen aldiz ari naiz berarekin lanean film honetan. Bazen garaia!
Musika talde bat ere baduzu, Garaje 13.
Musika oso gustuko dut eta, bai, talde batean nabil. Gure musika entzun nahi izanez gero webgunean dago entzungai: www.gareaje13.com.
Berbalaguna ere bazara.
Duela lau urte hasi nintzen berbalagun talde batean eta oso gustura nabil. Etorkizunean benetako produkzio euskaldunak egitea gustatuko litzaidake. Nahiz eta filma euskaraz izan askotan lan taldean ez da euskaraz hitz egiten. Beraz, nire helburua prozesu guztia euskaraz egitea da.



Arkupe hori Begoñako elizakoa da, Indalecio Ojangurenek 1919 urte aldean egineko erretratuan. Gaur egun be bada eleizpe hori, baina erdiko koloma edo zutoin guzti horien arrastorik ez dago. Ganera, eskumako arkuak be aldatuta dagoz, oraingoak zabalagoak dira eta. Ezkerrean, atzekaldean, pertsona bi berbetan dagoz. Ezkerrekoa nor dan ez dago jakiterik (abadea ete?). Eskumako andreak, ostera, otzara daroa buruan, segurutik sorkiaren ganean.
Iturria: ww.guregipuzkoa.net CC-BY-SA Indalecio Ojanguren

Estatu Batuetako prentsa idatziko izarren artean The New York Times distiratsuenetakoa dugu. Urte asko dira ‘Dama Grisa’ –horrela esaten diote– erreferente handia dela mundu mailako kazetaritzan. Bada, egun batean, gure herriari buruz idatzi zuten.
The New York Times egunkaria 1851 urtean sortu zuten eta harrez gero Estatu Batuetako egunkaririk itzaltsuena bilakatu da, aditu askoren iritziz. 2004 urtean 1.124.000 ale saltzen zuen egunean eta Estatu Batuetatik kanpo ere eragin handia omen dauka. Bere ibilbidean 94 Pulitzer sari irabazi du eta bere herrialdeko historia markatu duten albiste garrantzitsuak eman izan ditu ‘scoop’ –beste inor baino lehen- gisa.
Bada, hara non, The New York Timesen aurkitu dugu Begoñari buruz luze berba egiten duen artikulua. Testua euren korrespontsal batek idatzi zuen, emakume batek hain zuen: Katharine Lee Bates. Argitaratu, 1899ko irailaren 3an egin zuten, egunkariko 12. orrialdean. Titulu nagusia ‘The basque provinces’ –euskal herrialdeak- izanik, azpititulu bi jarri zioten: ‘Pirinioetako zaindariak’ eta ‘Historia handia duten bertako lagunen etxe eta ohiturak’.
Korrespontsalak artikuluaren nondik norakoak azaldu zituen, lehenengo eta bat. Espainian zegoela, ezin alde egin Done Jakue bidea ezagutu barik. Eta hara non, Donostian hastea erabaki zuen. Horregatik hasi zen euskaldunen gainean berbetan eta bidean aurkitutakoa kontatzen. Baina, batez ere, euskaldunen izaeraz eta nortasunaz aritu zen. Paisaiak, lan egiteko gogoa eta gaitasuna, ustezko jatorriak… “Sinestita daude, inongo duda barik, eurak direla Europako arrazarik zaharrena, jatorrizko iberiar haien ondorengoak, zeintzuk Mendebaldetik etorritako ariar osteek Piriniotako leku urrun honetara eraman zituztenâ€. Jaina, hizkuntza ere aipatu behar: “euren hizkuntza ere badute, Asiakoen tankerakoa. Edengo lorategian berba egiten zelakoan daude. ‘Vascuense’k hogeita bost euskalki ditu, eta atzerritarrentzat hain da zaila ikasteko ezen George Borrowk berak ere berba egiten zuen “zailtasun handiazâ€. Ikasle nekatu batek etsi eta gero esan zuenez, “berbak oro har dira idatziz Solomon eta ahozkatuz Nebuchadnezzarâ€.
Gero, ezin falta, demonioak euskara ikasteko egin zituen ahalegin ustelen kondaira ere aipatu zuen. Baina, bitxia kontua, euskal literatura ere hizpide eduki zuen, labur-labur, esateko euskaraz zegoen apurra “gehien bat, noski, heroien kantuak, dantza-kantuak, ereserkiak, eresiak eta folklore kantuak direlaâ€. Egiari zor, kontua ez da hain harrigarria, jakinda Katharine Lee Bates bera idazlea eta, batez ere, kantuetako letragilea zela.
Ondoren, euskal askatasunen galera eduki zuen hizpide eta Gernika bisitatu zuen, bertako haritza baita ‘euskal independentzia zaharraren bihotza’. Eta bertan haritz zaharraren gainean, karlistaden eta foruen galeren gainean idatzi ostean, Katharine Lee Batesek Begoñara jo zuen.
OUR LADY OF BEGONA
Bai, ñ barik idatzi zuen Begoña, edo behintzat horrela argitaratu zuten. Egia esanda, lore ederrekin hasi zen. “Bisitatu ditugun euskal eliza ugarien artean, tartean Donibane Lohizuneko ospetsu hori non Louis XIV ezkondu zen, xamagarriena XVI. mendeko Begoñakoa izan da, Bilbonâ€. Barrualdea deskribatzean hormetako pinturak nabarmendu zituen, arrisku bizian zeuden barkuak islatzen zutelako. Begoñako Ama bere itsasgizonak babesten zitueneko ideiaren erakusle ziren koadro haiek, kazetariaren iritziz. “Hain ahaltsua ote da zuen Ama Birjina?†galdetu zion koruko umeetako bati. “Izango ez da ba!â€, erantzuna. Eta jarraian XVI. mendeko legenda kontatu zion, zelan lapurrek Begoñako Amari koroa kendu nahi izan ziotenean eskuak atxikita gelditu zitzaizkien eta elizetako kanpaiak jotzen hasi ziren.
“Gure aurpegiera –jarraitu zuen kazetariak– ez ei zuen mutila konbentzitu eta zilarrezko plaka eder bat seinalatu zuen. ‘Eta hori ere gure Ama Birjinaren ahalaren emaitza da. Kolera gaitzaren izurritearen sasoian eman zuten. Orduan inguruetako herri guztietan jendea barra-barra hiltzen zen. Baina Begoñako Ama prozesioan Bilboko kaleetatik barrena atera eta harrez gero ez zen beste inor hil, gizon bekatari bat izan ezik. Kaleetatik pasatzean, gizon hark ez zion nahi izan Begoñako Amari begiratuâ€.
“Hormako koadro luze hori, prozesioaren pintura bat ote da?†galdetu zion kazetariak. “Ez, ez, Señoras (sic). Koadro hori Ama Birjinaren beste mirari zoragarri baten oroigarria da. Uriolek Bilbo irentsi behar zutenean Begoñako Ama atera zuten, hamaika su eta kandelekin batera, eta ibai ondoraino eraman zuten. Bertan urei agindu zien bere bidera bueltatzeko eta obeditu egin zioten eta hiria salbatu zenâ€.
BILBO
Begoñako aipamena bertan amaitu zuen kazetariak. Ondoren, Begoña baketsutik Bilbo zaratatsura jaitsi zen. Bilboko garapen ekonomikoa laudatu zuen, euskaldunen berezko grinaren erakusle gisa. Natura menderatu eta aurrerapenaren zerbitzuan jarri izana gogotik txalotu zuen. “Euskaldunek, katalanek bezalaxe, serio hartzen dituzte negozioak. Euren mendi errekatxoak errotak mugiarazteko baliatu zituzten, Nervion txikia kanalizatu egin zuten 4.000 tonako barkuak sartu ahal izateko, gaua labe garai ahaltsuen suaz argitu zutenâ€.
Eta amaitu, euskal jaiekin amaitu zuen bere artikulua Lee Batesek. Mutikoak pilotan jokatzen eta neskatilak euskal dantzetan ikusi zituen, herriko txistulariek –pipers, gaiteroek- euskal doinu zaharrak jotzen zituzten bitartean. Euskal “misterio jokoak†–mystery plays– ospetsuak izan ziren sasoi batean baina gaur egun Gabonetan edo Pazkoan baino ez dira ikusten, idatzi zuen. Eta soloak bedeinkatzeko ekitaldia ere ikusi nahi izan zuen, antzinako paganoen erritoa.
KATHARINE LEE BATES
Katharine Lee Bates (1859-1929) estatu batuarra idazle eta batez ere, kantu-egile gisa egin zen ospetsu. ‘America the Beauty’ ereserki ospetsuaren letren egilea izateagatik ohoratzen dute Estatu Batuetan oraindik ere.
Batesek hamaika olerki liburu, bidaia-kronika eta umeentzako ipuin idatzi zituen. Urte askotan ingeles literaturaren irakasle gisa egin zuen behar.
Bere bizitza pertsonalean ere, emakume ausart eta aurrerakoia izan omen zen. Hogeita hamar urtez Katharine Coman historia eta ekonomia politikoa irakaslearekin bizi izan zen. Aurten bete dira, beraz, Katharine Lee Bates jaio zeneko 150 urteurrena.
 
‘Valeria descalza’ filman lanean harrapatu dugu Juanki Marques, ekoizpen arduradun. 17 urtez irakaskuntzan ibili ondoren, badira hiru urte zinemara salto egin zuela. Besteak beste, ‘Ander’ film sarituan ibili da lanean. Proiektu asko du Juankik eskua artean. Besteak beste, ‘JYT kreaktibos’ ekoiztetxea sortu berri du, Jose Luis Urrutiarekin batera: “sortu eta aktibatu beharra dagoelakoâ€. Askok Santutxun Siso moduan ezagutuko du edo Txarly edo agian Juanki moduan.
‘Valeria descalza’ filmaren errodajean harrapatu zaitugu.
Ernesto del Rioren azken filma da. Ekoizle burua naiz, hori da nire kargua. Aitor Mazo aktore mahatsorria da protagonista, Bilbon bost egunetako errodajea egiten ari gara, gero filmaren grabaketa Kuban jarraitzeko. Beraz egunotan buru belarri nabil filmaketa honetan. Nire lana hemen bukatzen da, gero ez naiz Kubara joango. Nire ekoiztetxe propioa sortu dut Jose Luis Urrutiarekin batera eta hemendik aurrera proiektu propioak egitea dugu helburu.
Ekoizpen arduraduna zara, film batean zein da ekoizlearen lana?
Produkzioa edo ekoizpena arlo desberdinetan banatzen da. Alde batetik ekoizpen finantzarioa dago, hau da, proiektua gauzatzeko dirua lortzen duena. Bestetik grabaketa kudeatzen duena. Grabaketa hasi baino lehen dena ondo prestatu behar da, filmaren logistika prestatzen duzu eta grabaketa hasten denean ondo antolatuta egon behar du. Filmaketan arazorik sortzen bada konpondu egin behar da, baina ekoizpen on batean helburua arazorik ez egotea da.
‘JYT kreaktibos’ ekoiztetxea sortu berri duzu, zertan zabiltzate?
Ekoiztetxearen izenean hainbat ezaugarri jarri ditugu mahai gainean. K hizkia erabiliz gure nortasuna ikusten da; sortu eta aktibatu nahi dugu. Gure asmoa, alde batetik, sortzea da eta sortze prozesu horretan denetarako kabida dago: erakusketak, film luzeak, dokumentalak… mota guztietako proiektuak egin nahi ditugu, beti ere ilusioz eta gogo handiz. Ez dira ikus-entzunezko lanak bakarrik izango, orain adibidez, Erdi Aroko merkatu bat antolatzeko ideia dudu; hori bai, zehaztasunez. Ezagutzen ditugun Erdi Aroko merkatuak nahiz eta politak diren anakronikoak dira. Ugao herriko urteurrena dela eta, zorroztasunez eginiko Erdi Aroko merkatu bat antolatzen saiatuko gara.
‘Euskal Herriko Aide nagusiak’ deituriko erakusketa antolatu berri duzue.
Gure lehenengo proiektua da eta abenduaren 28an zabaldu zen Artzeniegako etnografia museoan, gero Euskal Herriko herri ezberdinetan ikusteko aukera izango da. Erdi Aroko pertsonaia hauek garai hartan XIII eta XV. mendeetan kudeatzen zuten Euskal Herriko giro soziala. Gaztelako monarkiaz aparte, bere esanetara bi bando zatituta egon ziren Kanboinoak eta Oinatziarrak, eta hauek bere erreinu berezia egin zuten. Gai honen inguruan landu dugu erakusketa.
Erdi Aroko gaien inguruan interesa al duzu?
Erantzuna erraza da, JYT kreaktiboseko bazkidea historialaria da eta arlo horretan aditua da. Horregatik lantzen ditugu gai hauek. Hasiera honetan dokumental historikoak egiteko nahia dugu, beti historiako datuei fidel izanez.
‘Euskal Herriko Aide nagusiak’ erakusketa nolakoa da?
Erakusketan ikus-entzunezkoak daude, non ilustrazioekin eta marrazkiekin historiaren zati bat kontatzen den. Erakusketaren inguruan gida didaktikoa prestatzen gabiltza. Publiko zabal bati zuzenduta dago, baina interesgarria da irakaskuntzaren mundua erakusketara hurbiltzea, batez ere Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleak, baita DBHko lehenengo ziklokoak ere.
Roberto Caston zuzendariaren ‘Ander’ filman ekoizle lanetan ibili zara. Oso ibilbide berezia izan du, ezta?
Oso pelikula berezia da, bai. Zuzendaria nahiz eta kanpotarra izan, Euskal Herriko oinarriak eta ezaugarriak barrutik islatzen saiatu da. Ander baserritar mutilzahar bat da, eta istripu bat izan ondoren, hanka hautsiko du. Jose, Peruko etorkina, baserrira helduko da, lan egitera. Handik gutxira, Anderren eta Joseren artean maitasuna sortuko da. Sentimendu berri horiek barne gatazka sortuko diote. Filmak orain arte lortutako arrakasta ikaragarria izan da, 16 sari jaso ditu. Sariak ez dira bakarrik estatuan izan; Berlingo Zinemaldiko Arte eta Entsegu saria ere eskuratu du.
Pelikula oso landua izan al da?
Arratiako bailaran grabatu genuen joan den udan eta hasieratik zuzendaria saiatu zen ahoskera egokia lortzen. Horretarako irakasle bat bilatu behar izan genuen aktore guztiak ez ziren eta bizkaitarrak. Filma Arratian grabatu genuen inguru zoragarri batean. Lau baserri ezberdinetan grabatu genuen izugarrizko paisaian murgilduta.
Duela urte bete estreinatu zen Zinegoak jaialdian eta duela gutxi estreinatu da areto komertzialetan.
Asko kostatu da estreinaldia egitea, ibilbide handia egin du zine jaialdi ezberdinetan eta azken momentua estreinatu da. Kurrikularki oso film saritua izan da, baina estreinatzea falta zuen. Horregaitik estreinu tekniko bat egin dute areto komertzialetan. Teknikoa deitzen dugu, Goya sarietara hautagai izateko beharrezkoa delako. Datorren urtean ia nolako erantzuna jasotzen duen Goya sarietan eta ondoren estatu osoan aurkezpen komertziala egitea dugu helburu. Goya sarietan gehienetan horrela izaten da, pelikula askok estrenaldi teknikoa egiten dute eta, ondoren sariak jasoz gero, estreinaldia estatu osora zabaltzen da. Batzutan merezi du itxarotea gero era egoki batean estreinatu al izateko. Roberto Castonek berak duela gutxi adierazi zuen penagarri dela saritua izan den film batek hainbat arazo izatea estreinaldia egin ahal izateko.
Zinema komertziala korapilotsua al da?
Gero eta informazioa gehiago izan, geroz eta argiago ikusten dut nolako mundua den hau. Putrez beteriko mundua, oso gogorra. Bideak zabaltzeko aukerak zailak dira eta askotan horma baten kontra zoaz. Zineman talde estrategiko asko dago eta haien artean erabakitzen dute nola banatzen diren filmak, noiz estreinatzen diren. Kalitateak askotan ez du garrantziarik. Negozioa ezagututa, proiektu zinematografiko bat aurrera eraman dezakezu baldintzak eta bideak ezagutzen badituzu. Gure ekoiztetxearekin gure kalitate puntua jartzen saiatuko gara.
Zein da film on baten sekretua?
Film on bat egiteko lan talde filosofia eduki behar da. Ezinbestekoa da dena ondo joan dadin grabaketa prozesuan. Nahiz eta lan taldean profesioanal asko egon, ez badago euren arteko lan egiteko era egokia, zerbaitek porrot egingo du. Film bat egiterakoan, lan talde filosofia inportantea da, jende askok parte hartzen du eta film bat egiterako orduan: tekniko askok, aktoreek, atrezzo arduranduna, soinu arduraduak, argia… Nire ustez, film batean bi pertsonaia nagusi daude, zuzendariaren laguntzailea, alde batetik, eta ekoizpen burua, bestetik. Gure artean magia egon behar da. Pelikula askotan parte hartu dut eta magia hori ez zegoela nabaritu egin da. Orain lanean nabilen pelikulan Txemi Alonsorekin primeran konpontzen gara.
Zineman hierarkiak oso markatuak al daude?
Bai, egia da. Pelikularen grabaketa ondo joateko horrela izan behar du. Ezin da lagun arteko grabaketa bat planteatu. Hainbat erabaki hartu behar dira eta hori oso ondo banatuta egon behar da. Filmaren lehentasunak zeintzuk diren jakin behar da, beharrezkoa eta premiazkoa dena. Horretarako lan taldearen piramidea ondo markatua egon behar da. Goian filmaren zuzendaria dago, bere inguruan ekoizlea, finantziaketa lortu duena. ‘Valeria descalza’ filman, estaretako, Carlos Juares Basque Flim enpresakoa da ekoizlea, Santutxun bertan du bulegoa.
Beraz Santutxun bada jende asko mundu horretan lan egiten duena.
Bai, Santutxun bada talde eder bat zineman lan egiten duena. Zuzendari gazteak daude, teknikari asko, argazki zuzendariak, operadoreak… denetik dago. Aitor Mazo aktoreak berak ere ‘La maquina de pintar nuebes’ filma egin du duela gutxi. Aitor aspaldi ezagutzen nuen baina lehen aldiz ari naiz berarekin lanean film honetan. Bazen garaia!
Musika talde bat ere baduzu, Garaje 13.
Musika oso gustuko dut eta, bai, talde batean nabil. Gure musika entzun nahi izanez gero webgunean dago entzungai: www.gareaje13.com.
Berbalaguna ere bazara.
Duela lau urte hasi nintzen berbalagun talde batean eta oso gustura nabil. Etorkizunean benetako produkzio euskaldunak egitea gustatuko litzaidake. Nahiz eta filma euskaraz izan askotan lan taldean ez da euskaraz hitz egiten. Beraz, nire helburua prozesu guztia euskaraz egitea da.
Nork esango leuke hamen dagoan irudian Santutxuko historia joanaren zatitxu bet dekogule. Lelengo planoan Miren Otazua agertuten da eta atzeko aldean hainbat aldatu dan Karmelo kalea. Eskumaldean Begoñazpi eleiza ikus leike, gaur egungo ikastolaren oinarria izan zana, eta atzerago baserriren bat. Ezkerraldean, barriz, atze-atzean, Karmelo eleiza eta apur bat aurrerago zer ete da hor dagoan eraikin hori? Jakinez gero bidali eposta bat eta holako argazkirik badozu bidaltzea eskertuko geunskizu.