Ermua, Mallabia: Saharako egoera mintzagai egunotan Ermuan

"Loreak basamortuan-Sahara en el corazón" lelopean saharauiekiko elkartasun asteari hasiera eman zitzaion atzo Lobiano kulturgunean "Lurra" arte instalazioarekin. Klemen Corredera ermuarraren instalazioa iganderarte ikusgai egongo da Lobianoko erakusketa gelan.
Gaur, osteguna, tearekin lagundutako tertulia bat izango da, Lobianon, Saharako egoera eta harrera programaren inguruan, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Bihar, ostirala, zine-forum bat antolatu dute Sahararen inguruko film dokumental baten gainean. "Un grito en el Sahara" izango da filma, seguruenik, baina baliteke azken orduan aldatzea. Edonola ere, zine-foruma arratsaldeko 7 t'erdietan izango da, Lobianon.
Astea jaigiroan bukatuko da, ohiko lez, larunbatean, Ermuko plazan. Eguerdian herri bazkaria egongo da Saharauien jaki tipikoekin, eta arratsaldean umeentzako jolasak, Zaki magoa eta bukatzeko, Nómadas taldearen kontzertua.
Komite Internazionalistak eta Sahararen aldeko Ermuko plataformak antolatzen dituzte jardunaldiok, udalaren dirulaguntzarekin, eta jadanik Ermuko iraileko agendan zita finkoa bilakatu dira.

Ermuko Udaleko euskara zerbitzuak euskara ikasten aritu direnentzako 2010eko beka deialdia oraindik zabalik dagoela gogorarazi du. Euskara ikasten jardun duten pertsonek beren eskabideak aurkez ditzakete Abiapuntu izeneko bulegoan, Komentukua kalean. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira datorren irailaren 30era arte, egun hori barne. Deialdiaren ezaugarriak iazkoaren antzerakoak dira, haiek hartu baitira oinarri gisa. Aurten deialdia aurreratu eta ikasturtea amaitu baino lehen egin da, nahiz eta epea betiko legez irailaren 30ean itxiko den.
Ermuko udal Euskara Sailak bailarako beste herri batzuekin elkarlanean Aisialdiko Begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatuko du irailean. Ikastaro honen programa irakasgai ugari eta ezberdinekin osatzen da: soziologia, psikopedagogia, interbentziorako oinarriak, aisialdirako teknikak, esparru espezifikoak, udako egitasmoak, ludotekak, haur txokoak, eskulanak, talde dinamikak, osasuna, lehen sorospenak… Oinarri sendoko prestakuntza, guztira: eduki teorikoentzat 200 ordu erabiliko dituenak, horiei beste 120 ordu gehituko zaizkielarik praktiketarako.


Ermuko Udal Liburutegiak 1.500€ jasoko du liburutan herrien arteko "Bizi-Letra" maratoian bigarren sailkatzeagatik.
Patricia Colaço kantari portugesak sortu zuen "Lusofonías" 2004an, Madrilen. Portugesez kantatutako musika tradizionala jorratzen dute, batez ere fadoa.
Santixauetarako martxa hartuta, gaur, ostirala, arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazan, dantza emanaldia izango da Txindurri taldearen eskutik, eta gaueko 10,30ean, BERTSOLARI JAIALDIA Valdespinako Markesaren parkean, Deba-Beheko Bertso Eskolak antolatuta. Bertan izango dira Beñat Ugartetxea, Mikel Olaizola, Jone Uria, Odei Barroso, Ane Labaka eta Aitor Urrutia bertsolariak.
Aritza Rodríguezek sortu eta antzeztutako "Mortimer" ikuskizunean clown bat topatuko dugu, eta akrobaziak, zuzeneko musika, sorpresak... Helduentzako ikuskizun honetan Mortimer ezagutuko dugu, hildako bere maitalearekin elkartzera joan nahi duen pertsonaia, eta horretarako laguntza eske dator gugana. Antzezpena euskaraz izango da.
Larunbatean, hilak 17, egingo da bigarren aldiz "Urko 69tan ezetz!" ekitaldi mendizalea, Artarrai mendizale taldeak deituta.
Ermuko Udal liburutegiak Bizi-Letra ekimena ekarriko du bihar, osteguna, goiz eta eguerdiz, Ermuko erdigunera.
UZTAILAREN 14a, ASTEAZKENA

