Prest!

http://www.berbaizu.org/

Helbidea: Ramon y Cajal 42. 48014 Deustua (Bizkaia)

Telefonoa: 94 447 10 42

Faxa:

Zabalkundea

Zabalkunde eremua: Deustualdea (Bilbo, Bizkaia)

Zabalkunde mota:

  • Banaketa puntu jakinetan
  • Doako harpidetza

Botaldia: 2.350

Maiztasuna: Hilero

Aldizkariaren ezaugarriak

2001eko martxoan, Berbaizu Euskara Elkartearen babespean, Deustualdeko hainbat auzotar euskara hutsezko aldizkari bat argitaratzeko elkartu zen. Ordutik ez da Deustualdeko berririk falta hilero eta doan nahi duen edonoren etxean.

Informazio gehiago
Ots
01
17:44

Deustualdea (Bilbo): Deustuko Erriberatik

Hona lehengo egunean Berria egunkarian irakurri ahal izan genuen eskutitza:

Udal bandaloak

Nerea Etxaniz.Bilbo.

Polita geratu zen. Mural koloretsuan Erribera auzo euskalduna dotore ikus genezakeen, auzokideoi zein bisitariei auzo sarreran ongietorria ematen. Ederra izan zen, halaber, Euskararen Egunean umeak eta ez hain umeak festa giroan baina buru-belarri ikustea, ahalik eta lan txukunena egin nahian. Harro geunden, bai, harik eta urtarrilaren hogeian Bilboko garbiketa brigadak auzoan sartu eta dena zuri-gris utzi zuten arte. Udal honek euskararen aldeko herri ekimenak babestu barik horrela oztopatzea eta debekatzea ere... etsigarria, benetan! Mutu nahi gaituzte.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | deustuko_erribera_euskara, deustu_berbaizu, udal_bandaloak | ( Komentarioak )


Urt
31
12:26

Deustualdea (Bilbo): Dantza afrikar ikastaroa

Neguko hotzari aurre egiteko modurik ederrena, osasuntsuena eta dibertigarriena gorputza dantzan jarriz berotzea da! Horregatik, Berbaizuk laster DANTZA AFRIKAR IKASTAROA eskainiko du Ainhoa Unzalurekin. Gainera, musikaria izango da egunero zuzenean Burkina Fassoko Adamo Gindo, hain zuzen ere.

 Lau asteetan zehar dantza afrikarrak ikasteko aukera izango duzu, asteartero (19,30etatik 21,00etara) otsailak 21etik martxoaren 12ra bitartean. Berbaizukide eta langabetuentzat 15 eurotako prezioa izango du ikastaroak eta besteentzat 25.



Izena emateko idatzi berbaizu@euskalnet.net helbide elektronikora edo deitu 94 447 10 42 telefono zenbakira otsailak 15 baino lehen.





Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Urt
27
12:17

Deustualdea (Bilbo): Futbolin liga

Futbolin liga ospatuko dugu laster Müllerenean. Bikoteka izena ematen joan zaitezke. Esan bezala ligatxoa izango da eta Deustuko jaietan, martxoan izango du bukaera.

Izena eman nahi baduzu otsailaren 12.a baino lehenago egin ezazu.  (berbaizu@euskalnet.net)

Saria paregabea, gainera! Futbolinean izerdiarekin galdutako kaloriak berreskuratzeko, Casa Vasca jatetxean bi lagunentzako bazkari ederra.




On egin eta anima zaitez.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Urt
26
22:42

Deustualdea (Bilbo): Establecimiento Colaborador

Gabonak heldu eta urteak dira (gutxienez 6), kaleak Deusto Bizirik komertziante elkarteak argitzen dituela. Urteak dira komertzioa indartzeko ekintza bezala aurkezten duten argiztatze honetan parte hartu duten dendek afitxa iragarle bat itxasten dutela euren leiho eta ateetan. Urteak dira euskarari iseka egitetik euskara desagertaraztera igaro direla. Eta urteak dira horren gainean arreta jarri eta laguntzeko prestutasuna agertu arren, jaramonik egiten ez digutela. Horregatik, batzuk kontrakoa arautu arren, hain beharrezkoa da Kontsumitzaileen Eskubideen artean euskarari behar bezalako errespetua eskainiko dion legeria bat eskuratzea. Deustun dugun komertziante elkartea bezalakoek deustuar bezero euskaldunoi jaramonik egin ez arren agian legeari egingo diotelako.

        Establecimiento Colaborador

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | berbaizu_euskara_elkartea, deusto_bizirik, deustuko_argiak | ( Komentarioak )


Urt
20
11:05

Deustualdea (Bilbo): Aingeru Epaltza Irakurlearen Txokoa

Irakurlearen txokoak badauka 2012 urte honetarako lehenengo zita. Otsailaren lehenengoan, asteazkenarekin, Aingeru Epaltza izango da "Mailuaren odola" liburuaz berba egiten.

Mailuaren Odola eleberri historikoa da. "Erresuma eta fedea" izeneko trilogiaren lehen liburua da. Nafarroako erresumako konkistaren osteko garaietan dago giroturik.




Urte honetako irakurlearen txokoaren lehenengo zitara datozenen artean, liburu zozketa berezia izango da.


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Urt
12
9:58

Deustualdea (Bilbo): Hamaikaren erreportajea Euskararen unibertsoan

Abenduan ospatu genuen euskararen egunaren gaineko erreportaje ederra egin zigun Hamaika Telebistak.

Egin klik hemen erreportajea ikusteko.



Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Abe
21
8:33

Deustualdea (Bilbo): Kantatzeko garaia

Tomas deuna ospatzen da gaur Euskal Herriko leku ezberdinetan. Gertuen dugu guk Bilbo. Deusturrak hara joan ohi gara azokan bisita egin, zerbait jan, edan... eta, noski, kantuan aritzera. Deustuko kantugintza txokoak gaurkoan ere zita egin du elkarrekin abesteko. Arratsaldeko zortziretan da hitz ordua Kalderapeko aurrean.


Bestetik, larunbatean geure herrian bertan kalez-kale abesten joateko eguna da. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingirekin urteroko kantaldia egingo baitugu. Arratsaldeko bost eta erdietatik Done Petri plazatik abiaututa, Deustuko kaleak alaituko ditugu kantuan.



Animatu zaiteztete eta gurekin kantuan egin. Abestiak dioen bezala... "Kantatzen ez duenak, zorionik ez du!"



Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Abe
19
10:42

Deustualdea (Bilbo): 120. Prest! laster kalean

Deustualdeko herri aldizkaria den Prest! laster deustuarren etxeetara iritsiko da. Urte honetako azkena, 120. zenbakia izango da. Azaleko argazkian ikusten den bezala La Fundición Aretoko Luque Tagua da elkarrizketa nagusiaren protagonista. Izan ere, antzerkia eta dantza garaikidearen lekuko den espazio honek 25 urte betetzen ditu.


Erreportajearen gaia "Musutruk denbora bankua" da. Kulturari tartea eskaintzen dion Barkua bete Berba atalean Mikel Alonsoren Zorrozaurre argazki-liburua ezagutuko dugu eta gurera etorria Igrid Alemany, Kataluniarra elkarrizketatuko dute.



Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Abe
19
10:19

Deustualdea (Bilbo): Elorri bertso eskola urte berrirako prest!

2011.eko ekainean  Elorri bertso eskolak bere aurkezpena egin zuen elkartea legez. Etxahun Lekue larrabetzutar bertsolariarekin batera hasi ziren bertsoak kantatzen duela hiru urte. Pasatutako azken hilabete hauetan ere, isilpean jarraitu dute lanean.



Urteari agur esateko Müllerenean bisita egin ziguten. Bertan izan ziren bertsolari gazteen lagun, guraso eta gerturatu ziren berbaizukide asko. Denek orain eta geroko bertsolariekin gozatzeko aukera izan zuten.


Urtarriletik aurrera Elorri bertso eskola Müllerenean izango da astelehenero. Etxahunen lekukoa Natxitutik datorren Ander Elortegi irakasle berriak hartu du. Bertso tailerrean parte hartu nahi duten gazteentzat ateak irekita daude, beraz.



Elorri bertso eskolarekin harremanetan jartzeko: 665730717 edota elorribertsoeskola@gmail.com e-postan.


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Abe
13
16:42

Deustualdea (Bilbo): Euskarak, 365 egun

Duela egun batzuk Berrian atera zen artikulua ekarri nahi dizuegu. Durangon bada ere, oso gertu sentitzen eta bizitzen dugu Deustualdean durangarrek adierazitakoa.

"Igaro da abenduaren 3a: Euskararen Eguna. Ospatzeko eguna Berbaroko, Anboto-ko eta Platerueneko lagunontzat. Bizitzeko egun bat, egunero euskaraz bizi garenontzat. Hurrengo aste osoa ere ederra izango da euskaldun eta euskaltzaleontzat, Durangoko Azokan batuko gara-eta, euskal kulturaz gozatzeko.


Eta ez bakarrik abenduaren 3an eta hurrengo astean. Hil osoan eta hurrengo urte osoan jarraituko dugu guk euskaraz bizitzeko aukerak sortzen eta sustatzen. Euskal Herrian beste hainbeste legez, horrexetan gabiltzalako ibili joan deneko hogei urtean. Eta horixe diogu: euskarak 365 egun.

1989an sortu genuen Berbaro euskara elkartea 400dik gora bazkidek, euskararen aldeko lanari ekinez: sentsibilizazio kanpainak, kultur ekitaldiak, akordioak Durangoko komertzioekin zein kultur eta kirol taldeekin… Geroago,
Eraz astekaria sortu genuen euskarazko tokiko kazetaritza lantzeko; 2000. urtean Anboto Komunikabideak-ek hartu zion lekukoa, proiektua berrituz eta indartuz. Bestetik, taberna ere hartu genuen Durangon, euskaldunen topagune eta kultur ekitaldien agerleku izan zedin; 2004an Plateruena kafe antzokiko ateak zabaldu genituen, 900 bazkidegaz, baliabide hobeekin eta helburu handiagoekin jarduteko euskarazko herri-kulturgintzan.

Gaur egun durangar asko euskaraz bizitzeko iturria da Berbaro; Durangoko Udalaren Euskara Zerbitzua kudeatzen du, eta Durangon euskalgintzaren sarea indartzea du helburu.
Anboto-k, berriz, 10.000 etxetara banatzen du papereko astekaria, eta 1.000tik gora bisita ditu egunero webgunean, Durangaldeko berri emanez eta gizarte, kirol zein kultura atalak landuz. Plateruena, bere aldetik, agertoki garrantzitsua da Euskal Herri osoko artistentzat, eta azkenaldian gogo biziz dihardu Durangaldeko zaleen parte-hartzea zein sortzaileen auzolana sustatzen.

Euskaraz bizitzeko aukera egin eta geure artean antolatu garen Durangaldeko herritarrak gara, gure helburuak hobeto betetzeko egitura profesionalekin dihardugunak. Badakigu badirela gure eskualdean zein Euskal Herri osoan euskalgintzan diharduten beste hainbat herri-antolakunde eta enpresa; baita euskaltzaleak diren denetariko talde, elkarte eta enpresak ere. Badakigu, zelan ez, alderdi politikoek eta instituzioek ere zeresan garrantzitsua eta zeregin handia dutela euskararen eta euskaldunon bizimoduan. Askok uste du denok garela beharrezko. Guk hori baino gehiago uste dugu: denon artean ahalik eta ikuspegirik osoena eta adostuena lortzea beharrezko dela uste dugu, irizpide bateratuekin lan eginez benetan osagarriak eta eraginkorrak izan gaitezen.

1990 inguru hartan, euskara elkarteak sortu zirenean, euskaltzaleak batu eta euskararen aldeko lana alderdikerietatik babestea izan zen ideia nagusietako bat. Egitea bihurtu genuen eragiteko modu, eta, alderantziz, eragitea egiteko era. Mesfidantza askotxoren artean, eta geuk ere hainbat kontutan gehiago asma bagenezakeen ere, asko egin eta eragin dugu. Iraganaren kontakizunean euskalgintzak ere badu bere zatitxoa. Etorkizuna dugu guk jomuga, edozelan ere, eta oraina bizigai.

Hogei urte pasatxo geroago, gaur eta hemen, bestelakoa da egoera, eta geuk ere egin gura diogu ekarpena. Bizikidetzaz hainbeste berba egiten den honetan, euskara gakoa dela deritzogulako. Aspaldian kantatzen dugun moduan, euskara da euskaldun egiten gaituena. Eta, gure ustez, bizikidetzaren giltza ere bada euskara.

Elkarri hitz egiteko behar ez duenak elkarri entzuteko beharko du. Gaztelera eta frantsesa legez, euskara gakoa da elkar ulertzeko. Elkarrekin bizitzeko.

Horixe gara, eta horixe dugu eskaintzeko: euskaldun eta euskaltzaleon herri-mugimendua, lan profesionala borondatezko ekarpenagaz uztartzen duena, eta norbanako, elkarte, alderdi zein instituzioekin elkarlanean diharduena.

Hogei urteotan kemena, gaitasuna eta eraginkortasuna erakutsi dugu euskaratik eta euskaraz jarduten. Asko da hori. Gehiago da, baina, denon artean egin dezakeguna: euskaraz hazi, hezi, idatzi, kantatu, informatu, gozatu, lan eta festa egin… Durangaldean eta Euskal Herrian euskaraz bizi.

Ospa ditzagun euskararen 365 egunak!"

Nerea Iriarte Gorka Barruetabeña Nahia Zarzosa

Plateruena kafe antzokiko presidentea, 'Anboto' astekariko presidentea, Berbaro euskara elkarteko presidentea


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Abe
12
9:26

Deustualdea (Bilbo): Antzerkia, bertsoak eta Berbaraokea

Müllerenean ezin hobeto hasi zuen abendua katalan musikaren inguruko solasaldia eta Sarrionandiaren irakurtaldiarekin (http://ttiki.com/33258).

Aste honetarako ere bada euskarazko kulturaz gozatzeko aukera gurean. Ostegunean, abenduak 15, Elorri Bertso eskolak saioa eskainiko du zazpiretan. Hamalau gazte ari dira aurten bertsotan ikasten Natxituko Ander Elortegi irakasle berriarekin.

Egun berean, 20,30etan antzerkia izango da Müllerenean bertan. Gilkitxarok bere azken lana eskainiko digu 8 begi izeneko. Lau dimentsioko komedia da honako lan hau. Irribarrez munduri begiratzeko zenbat modu izan daitezkeen aztertuko dute konpendium sinposium absurdu honetan Luli Patatax eta Ander Bakon otorrinoek.



Astea ezin hobeto bukatzeko Berbalagunak gonbidatu ditugu Müllereneara. Batetik Berbalagun egitasmoa parte hartzen duten denek elkar ezagutzeko aukera izateko. Eta bestetik, kantuan egiteko. Horretarako, ezinbesteko den askaritxo baten ostean, 20.00etatik aurrera, ostiralean, abenduak 16, Berbaraokea Müllerenan.



Aurtengo berbalagun egitasmoaren lema "Zu gabe ezin, zatoz eta egin" izanik, gure gonbitea luzatzen dizugu: Zu gabe ezin, zatoz eta kantuan egin.



Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Abe
02
12:04

Deustualdea (Bilbo): Euskararen eguneko ospakizuna

Berbaizu euskara elkarteak dinamizatzen duen EUSKARAREN UNIBERTSOAren jaialdia ospatu berri dugu. Honetan, euskararen eguna ospatzeaz gain, azken hilabeteetan burututako lehiaketaren sari banaketa egin dugu.

Ibarrekolandako Kontserbatorioa jendez gainezka egon da. Giro ezin hobean ospatu dugu eguna, Koldo Olabarri eta Ainhoa Artetxe aktore gazteak gidari izan direla.

Margari eta Kontxesi andereño jubilatuarena egin dute gazteek eta uUmore handiz sariak banatu dituzte.

Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko ikasleek ere parte hartu dute jaialdian. Esate baterako, argazkian agertzen den Nerea Quincocesek bibrafonoarekin pieza ederra eskaini digu.



Antzerkia, musika eta sariak izan dira protagonistak, beraz. Musika alor ezberdin askorekin gozatzeko aukera izan dute Deustualdeko ikastetxeetako ikasleek.

Jaialdiaren agurra rock doinuekin egin dugu. Ukabila  talde gazte eta arrakastatsuak dantzan jarri ditu kontserbatoriora gerturatu diren denak.



Jaialdia bukatu eta gero, Margarik eta Kontxesik esan duten bezala, euskararen eguna egunero ospatzekoa izan behar da, urteko 365 egunetan.

Euskararen unibertsoa:
- Deusto eskola
- San Inazio eskola
- Arangoiti eskola
- Intxixu ikastola
- Deustuko ikastola
- Lasalle Bilbao ikastetxea
- Ibarrekolanda BHI
- San Inazio BHI
- Matxintxu - Larrako aek
- B01 Ulibarri programa
- Berbaizu euskara elkartea

Gure eskerrik beroena Juan Crisostomo Arriagako Kontserbatorioari, Pedro, Mikel eta beste guztiak.

Eta, jakina, mila esker ere parte-hartzaile guztioi!

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Abe
02
8:53

Deustualdea (Bilbo): Zozketa mundialeko zenbaki sarituak

Atzo, abenduak 1, ZOZKETA MUNIDIALA egin genuen Müllerenean

(Sariak jasotzeko hilabetea dago.  Gurekin kontaktuan jarri: berbaizu@euskalnet.net)



SARIA

ZENBAKIA

BORDATXO menu berezia 2 lagunentzat

0762

CASA VASCA bi lagunentzako menua

1104

EL RINCON (Arangoti) marisko PAELLA

0308

KATAMALO diskoa sinatuta

 

1082

AMAIUR  diskoa sinatuta 

 

0422

GOIZALDE LANDABASO liburua sinatuta   

1189

PADDY REKALDEren liburua sinatuta     

1127

REMEN okindegian 25 eurotakoa erosketa bonoa

0875

BARATZA TALDEKO pack-a gazte lokala

0712

ONDALAN cd & pin sorta

 

0512

PREST! Kamiseta    

 

0660


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Aza
25
12:31

Deustualdea (Bilbo): Marrazki erakusketa

Deustualdeko euskararen unibertsoak astelehenean irekiko du bere urteroko marrazki lehiaketaren erakusketa. Aukeratutako marrazkiak Ibarrekolandako Kontserbatorioan ikusgai egongo dira, azaroaren 28tik abenduaren 3ra arte. Astelehenetik ostiralera arratsaldez (17,00-19.30) eta larunbata goizean, euskararen egunean, hamaiketatik ordu batera.


Deustualdeko euskararen unibertsoan Berbaizu euskara elkartearekin batera, inguruko ikastetxeek parte hartzen dute: Ibarrekolanda BHI, San Inazio BHI, Deustuko Ikastola, Intxixu Ikastola, Deusto eskola, San Inazio eskola, La Salle Bilbao ikastetxea, Arangoitiko eskola, Matxintxu- Larrako aek eta B01 Ulibarri programak.

Guzti honetaz gain, hainbat lehiaketa burutu dira azken hilabeteetan. Abenduaren bigarrenean, ostiralarekin, sari banaketa ospatuko dugu. Laster emango dizuegu berri gehiago.


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Aza
23
9:53

Deustualdea (Bilbo): Abenduak 1 kulturala

Berbaizuk Deustuko Gazte Asanbladarekin batera elkarlana egin du, abendua kulturaz blai hasteko. Horregatik, abenduaren lehenengoan, ostegun kulturala antolatu dugu.


19,30 HITZALDIA eta SOLASALDIA : “Katalan musikaren oraina eta geroa”

 MüLLeReNeaN, Ramon y Cajal Kalea, 42.

20,30 BERBAIZUREN ZOZKETA MUNDIALA Deustualdeko hamaika sarien zozketa

21,00 KONTZERTUA PAU ALABAJOS kantautorea Ondoren… JAIA!

DEUSTUKO GAZTE LOKALEAN


Horrela da, bai, ostegunean, abenduaren lehenengoan zozketa mundiala egingo dugu!


eta gogoan izan, abenduak 2, SARRIOANANDIAREN IRAKURTALDIA
MÜLLERENEAN!




Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Aza
18
13:07

Deustualdea (Bilbo): Sarrionandiaren Irakurtaldia

Abenduaren bigarrenean, ostirala, Sarrionandiaren testuen irakurtaldia egingo dugu Müllerrenean. Asmoa sinplea da: bakoitzak gustuko duen Sarriren obraren pasarte bat irakurtzea jende aurrean. Izan ahal da poesia, narrazio zati bat, gogoeta bat, ipuin laburra edo abesti letra bat. Zuk ere gurekin batera irakurtzera gonbidatu nahi zaitugu.


Denok irakurle eta entzule izango baikara, danok literaturarekin gozatzen. Hitz ederren zaleon irakurtaldia konpartitu nahi baitugu abiatuko ditugu irakurtaldi hauetan.


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Aza
17
12:11

Deustualdea (Bilbo): Deustura udazkeneko kultura

Ostiral honetan, hilak 18, abiatuko da udalak antolatu duen DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA egitaraua. Berbaizu euskara elkarteak ere parte hartzen du egitarau honen baitan. Aukera paregabeak izango ditugu ondorengo egunotan kulturaz gozatzeko Deustuan bertan. Hona hemen egitarauko proposamen batzuk.

- Ostirala, 18, 19.30etan, Ibarrekolandako Kontserbatorioan ALEX TXIKONen filma eta berbaldia izango da. Gainera bertsolariak, txalapartariak eta aizkolariak lagun izango ditu.

- Astelehena, hilak 21, arratsaldeko 19.00etan Bidarten XENTIMORIK GABE antzezlana Ramon Agirre eta Inazio Tolosarekin. Musika, kantua eta komeria nahastuko dituen ikuskizun paregabea!

- Asteazkenean, hilak 23, 18.30etan Bidarten UNAI ITURRIAGA eta JON MAIA bertsolariek "You tuBERTSO" eskainiko dute.

- Ostegunean gazteei zuzendutako komedia eroa eta dibertigarria, "BUAH, TXABAL". Bidarten, 18,30etan, gazteak, euskara eta lokalak ardatz dituen bakarrizketa paregabea


- Eta ostiralean sekulako kontzertua 19,30etatik aurrera.


Deustuan bertan Euskal Herriko kantari interesgarrienetako bi izango ditugu elkarrekin: ANARI eta MURSEGO



Ondorengo egunotan, beraz, bada euskaraz kulturaz gozatzeko aukera gurean. Ez ezazu galdu eta, batez era, goza ezazu!


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Aza
15
8:32

Deustualdea (Bilbo): Une latza eta garratza

      
       Ilun samar esnatu zaigu azaroaren 14a. Are ilunago jarri da dena goiz erdian telefonoak jo duenean lokalean: orduan jakin dugu bere onetik irtenda zegoen gizon batek
Kepa Mallea erahil duela Santutxun, hau da, Lur Mallea gure lankidearen aita.

      Mailukada ikaragarria izan da, gertaeren zentzuna kolokan jartzen duten horietakoa. Une latz eta garratz hauetan geure elkartasuna adierazi nahi diogu familiari.

      Aurrerago izango dugu aukera Santutxuko Asapalako eta Bertoneko kideekin batera Keparen ibilbidea gogoratzeko eta omentzeko. Bitartean dolua tokatzen da. 
 

                                Berbaizu Euskara Elkartea eta Prest! aldizkaria



Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Aza
10
12:25

Deustualdea (Bilbo): Udazkeneko ikastaroak martxan

Aste honetan hasi dira Berbaizuren udazkeneko ikastaroak. Antzerki tailerra gazte lokalean hasi zen hamar lagunek osatutako talde alai eta dinamikoarekin.

Bordatxo jatetxean Gorkak lehen sukalde eskolak eman zituen.




Sukaldaritza ikastaroan hamalau lagunek hartzen dute parte. Gabonetarako jaki eder eta gozoak nola prestatu ikasten ari dira.


Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )


Aza
09
11:14

Deustualdea (Bilbo): Mulleraldia atzeratua

Berbaizuren Mullerenea azken egunotan urez gainezka egon da. Hori dela eta, orain konponketa lanetan ari gara. Horregatik, ZOZKETA MUNDIALA ere atzeratu dugu, abenduaren 1era. 

Beraz, zure txartela oraindik eskuratu ez baduzu, garaiz zaude. Itzelak dira zozketatuko ditugun Deustualdeko sariak. Bordatxo jatetxean bi lagunentzako menu berezia, Casa Vascan bazkaria, Arangoitiko El Rincon-en paella, Remen okindegiko lotea, Baratza taldeko lotea produktuak, Goizalde Landabaso eta Paddy Rekalderen liburuak sinatuta, Amaiur eta Katamaloren CD sinatuak eta Ondalanen CDa eta pin sorta.

Barkatu eragozpenak.

Berbaizu Euskara Elkartearen bloga | ( Komentarioak )