Aiurri astekariaAiurri hamaboskaria

http://www.aiurri.com/

Helbidea: <p>Dr Huitzi 15, 1. esk. 20140 Andoain</p>

Telefonoa: 943 300 732

Faxa:

Zabalkundea

Zabalkunde eremua:

Andoain, Urnieta (Beterri - Buruntza. Gipuzkoa)

Zabalkunde mota:

  • Ordaindutako harpidetza

Botaldia: 4.500

Maiztasuna: Astero

Aldizkariaren ezaugarriak

2004ko udazkenetik Urnietan eta Andoainen tokiko informazioa euskaraz banatzen da astero-astero Aiurriren bitartez. Kirol jarduerak, kultur kronikak, udal politika... astekariaren oinarri dira. Eduki horiez gain ohiko dira Gehigarri bereziak urte osoan zehar.

Informazio gehiago

http://www.aiurri.com/

Helbidea: Dr.Huitzi 15, 1.esk. 20140 Andoain - Gipuzkoa

Telefonoa: 943 300 732

Faxa:

Zabalkundea

Zabalkunde eremua: Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul, Zizurkil, Andoain (Beterri-Aiztondo, Gipuzkoa)

Zabalkunde mota:

  • Ordaindutako harpidetza

Botaldia: 2.500

Maiztasuna: Hamabostero

Aldizkariaren ezaugarriak

90eko hamarkadan ekin zion bideari, hasieran hilabetekari eta berehala hamaboskari. Eskualdeko albisteez gain, badu Magazina atala eta bertan informazio ezberdina lantzen da (bidaiak, sukaldaritza, denborapasak...). Iritziak ere garrantzia handia dauka.

Informazio gehiago
Ira
05
18:01

Beterri: Eskualdeko lasterkariak Usurbeko Igoeran

Gaur eguerdian egin da Beasainen Usurbeko Igoera mendi lasterketaren VI. edizioa. Eguraldi bikainarekin 57 lasterkari helmugara iritsi dira 4700 metroko ibilbidea osatuta. Irabazlea, Oier Ariznabarreta durangarra izan da 21:51ko denbora eginda. Emakumeen kategorian, Nerea Amilibia Aiarra izan da azkarrena, 26:32ko denborarekin. Eskualdeko hainbat lasterkari izan da Beasainen, hona hemen sailkapenak:

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
04
14:50

Beterri: Hernaniarrak nagusi Begiristain eta Ricard-en ohoretan eginiko memorialean

Gaur eguerdian egin da Urnietako futbol zelaian Ricard eta Begiristainen ohoretan egiten den memorialaren edizio berri bat. Urtero bezala, bertan izan dira jubenil mailako Hernani, Urnieta eta Lasarteko Ostadar taldeak. Emaitzak honakoak izan dira: Hernani 1 - Urnieta 0; Hernani 3 - Ostadar 0; eta Urnieta 2 (Zinku, Josu) Ostadar 0. Emaitza hauen ondorioz, honela geratu da sailkapena: 1. Hernani 6 puntu; 2. Urnieta 3 puntu; eta 3. Ostadar 0 puntu. Jokalari onenaren saria, Urnieta taldeko Goikok jaso du. Sari banaketa ekitaldian Ricardo Fernandez (Ricard) zenaren alargunak eta Joxe Manuel Begiristain zenaren arrebak lore sorta bana jaso dute. Torneoko hirugarren partida, Perez Lasa 1. mailako arbitro andoaindarrak epaitu du. Delboraldi berriaren bezperan, gaur arratsaldeko 16:00 egingo da Urnieta Kirol Elkarteko futbol talde guztien aurkezpen ekitaldi ofiziala

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
04
14:50

Beterri: Begiristain eta Ricard-en ohoretan eginiko memorialean hernaniarrak nagusi

Gaur eguerdian egin da Urnietako futbol zelaian Ricard eta Begiristainen ohoretan egiten den memorialaren edizio berri bat. Urtero bezala, bertan izan dira jubenil mailako Hernani, Urnieta eta Lasarteko Ostadar taldeak. Emaitzak honakoak izan dira: Hernani 1 - Urnieta 0; Hernani 3 - Ostadar 0; eta Urnieta 2 (Zinku, Josu) Ostadar 0. Emaitza hauen ondorioz, honela geratu da sailkapena: 1. Hernani 6 puntu; 2. Urnieta 3 puntu; eta 3. Ostadar 0 puntu. Jokalari onenaren saria, Urnieta taldeko Goikok jaso du. Sari banaketa ekitaldian Ricardo Fernandez (Ricard) zenaren alargunak eta Joxe Manuel Begiristain zenaren arrebak lore sorta bana jaso dute. Torneoko hirugarren partida, Perez Lasa 1. mailako arbitro andoaindarrak epaitu du. Delboraldi berriaren bezperan, gaur arratsaldeko 16:00 egingo da Urnieta Kirol Elkarteko futbol talde guztien aurkezpen ekitaldi ofiziala

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
03
14:18

Beterri: Iñaki Aranzadi erretoreari omenaldia egingo diote irailaren 19an, Urnietan.

Iñaki Aranzadi Urnietako erretoreak hogeita bost urte egingo ditu aurten apaiz jardunean Urnietan. Urteurren horren harira, omenaldia eskainiko zaio irailaren 19an. Herritar taldea uda osoan buru-belarri dabil omenaldiaren antolaketan. Ez dira Aranzadiri esker ona adieraziko dioten bakarrak izango, hainbat instituzio eta herriko talde ere omenaldiarekin bat agertu baitira.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
03
9:36

Beterri: Agur jendetsua, Josune Arretxeri

Atzo arratsaldean txiki geratu zen Amasako San Martin eliza nahiz elizaren kanpoaldea Josune Arretxe amasar gazteari agur esateko. Gazte zein heldu, ehundaka lagun gerturatu zen Amasara. Elizkizunaren ondoren, Amasako gazteak zain ziren elizaren atarian, pasabidean ezpatekin arkua eginez. Amasako lau gaztek aurreskua dantzatu eta gero, ikurrinez bete zen hilerrirainoko bidea. Hantxe hilobiratu zuten bizitza motza baina oparoa izandako amasarra.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
02
9:12

Beterri: Andoaingo Plazaolako aterpetxea, erromesei zabalik

Uztailaren 22tik aurrera, Andoainek badu Santio Bidea egiten ari diren erromesek atseden hartzeko aterpetxea. Udan zehar, hamabost lagunek egin du lo bertan.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
02
9:05

Beterri: Maialen Azkue hamabost hilabetez Argentinan barrena

Argentinako La Plata unibertsitatean euskara irakastera joan zen Maialen Azkue gazte zizurkildarra iaz. Bederatzi hilabetez lanean aritu ondoren, Argentina eta Boliviako hainbat txoko ezagutzeko tartea hartu zuen. Ekainean itzuli zen etxera.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
02
9:00

Beterri: Asteasuko Udalaren adierazpena haurreskolari buruz

Oporraldiaren aurreko azken aldizkarian Asteasuko haurreskolako hainbat guraso eta hezitzailek sabaiaren erorieraren inguruan euren iritzia azaldu zuten. Hauxe Asteasuko Udal Gobernu Batzordearen erantzuna.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
02
8:57

Beterri: Josune Arretxeren azken agerpen publikoko hitzak

Joan zen urriaren 10ean, Remi Ayestarani egin zitzaion omenaldi herrikoian hartu zuen hitza azkenengoz publikoki Josune Arretxek, Udal taldearen izenean. "Remik bere gaztaro guztia eskaini zion herriari. Zinegotzi kargura iritsi zenean oso argi zeukan herriko talde guztiei ahalik eta laguntza gehien eskaini behar zitzaiela eta herritarren parte hartzea bultzatu behar zela herriak bizirik iraun zezan. Horregatik sekulako ilusioa egiten zion herriko plaza jendez beteta ikusteak. Bere heriotzaz geroztik, herriko plaza hau askotan bete dugu, baina nabarmena da barruan dugun hutsunea. Zaila da ulertzea, sinistea eta onartzea Remi ez dugula berriz ondoan izango, ez ditugula bere itxaropen hitzak entzungo. Baina hemen gaude, Remi, zure lanean jarraitzeko prest. Herriak bizirik iraungo du zuk nahi zenuen bezala. Remirekin bi urte eta erdi hauetan Udalean lanean aritu garenok garbi dugu Villabonako alkate-ordearen izena maiuskulaz idatzita gordeko dugula. Herri honek Remi bezalako pertsona leialak, borondate onekoak eta langileak behar ditu eta horrexegatik zen alkate-orde", adierazi eta egindako lan eredugarriagatik, ohorezko makila eskaini zion Udal taldeak familiari. "Mizpiraren adarretatik gora doan izerdiak zuhaitzaren ebakiak zeharkatzen ditu erliebezko apaindurak sortuz. Eta Remik ere, bere izerdiz, makina bat ebaki leundu zuen. Eskuz eta arreta osoz egindako makila hau, berak egindako lanaren ispilu izatea nahiko genuke. Beraz, gure bihotz barrutik Remiren familiari emango diogu aginte makila, beraiek toki kuttunen batean jaso dezaten. Mila esker Remi".

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
02
8:57

Beterri: Josune Arretxeren aldeko hileta elizkizunak, gaur arratsaldean

Gaur arratsaldeko 19:00etan izango dira Josune Arretxe Zugarramurdi zinegotzi gaztea agurtzeko elizkizunak Amasako San Martin elizan.

Berriki igarotako uztailaren 31n egin zuen azken agerpen publikoa Remi Ayestaran Udal kidearen urteurreneko ekitaldian. Joan zen urriaren 10ean, Remi Ayestarani egin zitzaion omenaldi herrikoian ere hitza hartu zuen Udal taldearen izenean:

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
02
8:57

Beterri: Mikel Ayestaran, zortzi hilabete eta gero aske

Segiren aurkako auziaren baitan, iragan azaroan atxilotu zuten Mikel Ayestaran herritarra. Zortzi hilabete Navalcarneroko espetxean preso egon ondoren, uztailaren amaieran fidantzapean aske geratu zen.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
02
8:52

Beterri: Osasuna eta ingurugiroa zaintzeko ekimena

Irailaren erdialdera Mugikortasun Astea ospatuko da Tolosaldean. Ekimen horren baitan antolatu da Adunan erregaia aurreztuz gidatzeko ikastaroa. Iaz ere, bertan egin zen ikastaro hori eta izandako arrakastari erantzunez, berriz antolatzeko erabakia hartu dute.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
01
16:46

Beterri: Josune Arretxe gaztea zendu da gaur eguerdian

Gaur eguerdiko 12:45etan hil da Josune Arretxe amasarra. Gaixotasun larri batek eraman du 29 urteko gaztea. Neska saiatua eta langilea zen, irekia eta atsegina. Historia ikasketak egin zituen Gasteizen entzuten eta hizketan zekien neska adoretsuak. Azken legealdian Villabonako ANVko Udal taldeko zinegotzi lanetan aritu da, Mendiak eta Ingurumena batzordeetako buru. Gai potoloen aurrean ez zen kokiltzen eta aurrez aurre aritzea gustatzen zitzaion.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
01
16:46

Beterri: Josune Arretxe zinegotzi gaztea zendu da gaur eguerdian

Gaur eguerdiko 12:45etan hil da Josune Arretxe Zugarramurdi amasarra. Gaixotasun larri batek eraman du 28 urteko gaztea. Neska saiatua eta langilea zen, irekia eta atsegina. Historia ikasketak egin zituen Gasteizen, entzuten eta hizketan zekien neska adoretsuak. Azken legealdian Villabonako ANV-EAEko Udal taldeko zinegotzi lanetan aritu da, Mendiak eta Ingurumena, Ongizatea eta Emakumea batzordeetako buru. Gai potoloen aurrean ez zen kokiltzen eta aurrez aurre aritzea gustatzen zitzaion.

Bihar, arratsaldeko 19:00etan, Amasako San Martin elizan izango dira Josune agurtzeko hileta ospakizunak.

Argazki gehiago ikusi

Josuneren kronikak: Amasatik Hiru Erregeen Mahaira  / San Juan sua Amasan

Josuneren hitzak Aiurri aldizkarian: Remi Ayestaran Udal kidearen inguruan

Santiago egoitzaren inguruko gatazka

El Salvadorreko Segundo Montes komunitatetik bueltan

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Ira
01
10:17

Beterri: Biltoki Jubilatu elkartearekin txangoak

Biltoki Jubilatu elkarteko zuzendaritza batzordea bi irteera prestatzen ari da. Batetik, irailaren 16an, ostegunarekin, egun osoko txangoa egingo dute Arantzazura. Egun horretan, Oñatiko Jubilatuen egoitzan gosaldu eta gero, Arantzazun meza entzungo dute. Eguerdian Kiruri Loiolan bazkaldu eta Zumaian pasiatu ondorenean itzuliko dira etxera. Bestalde, Benidormera bidaia antolatzen ere ari dira urriaren 30etik azaroaren 13ra. Aukera hori heldu nahiz gazteentzat zabalik dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Izena ostirala arte eman daiteke Jubilatuen egoitzan 11:00tatik 12:30etara. 

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Abu
31
18:23

Beterri: Elbarrenako festak, hurrengo asteazkenetik aurrera

Irailaren 8tik 12ra jaia nagusituko da Zizurkilen. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du adin ezberdineko herritar nahiz bisitariei zuzenduta. Jarraian nahiz agenda atalean (egunez egun banatuta) egitaraua:

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Abu
31
13:11

Beterri: III. Kros mistoa, Elbarrenako jaietako lehen egunean

Irailaren 8an, arratsaldeko 19:00etan ekingo zaio Zizurkilgo kros mistoari. Ordubete lehenago zabalduko dute izena emateko tartea eta ondoren, plazan bilduko dira korrikalariak, saioari ekiteko. Zazpi kilometro inguruko ibilbidea bete beharko dute partaideek, bikoteka.

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Abu
31
12:30

Beterri: Sorabillako jaiak, egitaraua

Irailaren 3tk 8ra. Egitarau osoa:

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Abu
31
12:30

Beterri: Sorabillak hartu du jaien lekukoa Andoainen

Denen gogora egindako egitaraua prestatu du auzotarrek osatutako festa batzordeak. Jose Luis Barberena Andoaingo Txirrindulari eskolako kideak jasoko du Sorabillako auzotarrek Andoaingo herritar edo talde bati urtero eskaintzen dioten omenaldia. Barberenak Juantxo Arregiren lekukoa hartuko du omenduen zerrendan.

Irailaren 3tk 8ra. Egitarau osoa:

Albisteak, aiurri.com | albisteak


Abu
31
11:46

Beterri: Literatur solasaldietan parte hartzeko deialdia

Andoaingo Udal liburutegiak literatura solasaldiak antolatzeko asmoa du. Zenbait pertsona hilean behin elkartuko dira, denek irakurri duten liburuaz aritzeko. Liburuaren irakurketa pertsonala eta intimoa izango da, nork bere etxean edo ahal edo nahi duen lekuan.

Albisteak, aiurri.com | albisteak