Barren

http://www.elgoibarren.net/

Helbidea: <p>Nafarroa Plaza 2, behea 20870 Elgoibar Gipuzkoa</p>

Telefonoa: 943 74 41 12

Faxa:

Zabalkundea

Zabalkunde eremua:

Elgoibar, Mendaro (Debabarrena, Gipuzkoa)

Zabalkunde mota:

  • Doako harpidetza

Botaldia: 4.760

Maiztasuna: Astero

Aldizkariaren ezaugarriak

17 urte egingo ditugu abenduaren 24an. Astero kaleratzen dugu, ostiraletan. 28 orri ditu aldizkariak, eta 2008tik dena koloretan botatzen dugu. Gehigarri bereziak sartzen ditugu hilean behin gutxi gora behera, eta orduan orri kopurua gehitzen da. 2006tik edizio digitala ere badaukagu.

Informazio gehiago
Ira
03
13:41

Elgoibar, Mendaro: Oin Alai ekimenak boluntarioak behar ditu

Datorren martitzenean (irailak 7) eta eguaztenean hasiko dute ikasturte berria Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleek. Eta, ekaineko lehen astetan egin zuten probaldi arrakastatsuaren (content/view/2529/11/) ostean, Oin Alai ekimenean izena emanda dauden 110 umeek oinez egingo dute euren ikastetxeetarako bidea. Alabaina, ekimenaren sustatzaileek umeak lagundu eta gidatzeko boluntario gehiago behar dituztela jakinarazi dute.

elgoibarren.net | albisteak - hezkuntza


Ira
02
14:42

Elgoibar, Mendaro: Irailaren 10ean amaituko da begirale ikastaroan izena emateko epea

Bailarako beste Udalekin elkarlanean, haur eta gaztetxoen begirale ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak 18 urtez gorakoentzako.

elgoibarren.net | albisteak - besterik


Ira
02
12:19

Elgoibar, Mendaro: Hasi dira San Antolin jaiak

San Bartolome jaien ajea gainetik kentzeko astirik gabe, gaur, eguena, hasi eta domeka (irailak 4) bitartean ospatuko dituzte San Antolin jaiak Arriagako auzotarrek. Ohitura duten legez, egitarau berezia prestatu dute.

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Ira
02
9:56

Elgoibar, Mendaro: San Bartolome jaiak, argazkietan

146073462010eko San Bartolome jaietako argazki guztiak elgoibarren.neten mediatekan dauzkazue ikusgai dagoeneko. (Bideoak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Ira
01
14:56

Elgoibar, Mendaro: Bideoa: erreka jaitsiera

14541091Aurtengo San Bartolome jaietako ekintzarik arrakastatsuenetarikoa izan da Gazte Asanbladak eta herriko hainbat gaztek, hogei urteren ostean, berreskuratu duten erreka jaitsiera. Deba ibaiko bazterrak eta zubiak jendez gainezka egon ziren, Gazteen Egunean, uretan sartu ziren 26 taldeei begira. Goiko bideoan ikus ditzakezue gazteek egin zituzten txalupa eta era guztietako tramankuluak. Ikusi hemen: Gazteen Eguneko argazki guztiak.

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Abu
30
15:22

Elgoibar, Mendaro: Txiki Eguneko bideoa, jaien biharamunean

14525418Amaitu dira aurtengoz San Bartolome jaiak, eta jaiekin batera, opor egunak ere bai askorentzat. Oraindik fresko dirauten arren, zer hoberik, jaietako unerik onenak gogoratzea baino. Txiki Eguneko argazkiak mediatekan dauzkazue dagoeneko (gainerako jai egunetakoak ere laster igoko ditugu). Goiko bideoan Mauxitxa txarangaren Txiki Eguneko kalejira ikus dezakezue.

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Abu
02
13:04

Elgoibar, Mendaro: Iaz baino 59.000 euro gutxiagoko aurrekontua izango dute San Bartolome jaiek

Aurtengo San Bartolome jaien aurrekontua 155.000 eurokoa izango da, iazkoa baino %27,26 txikiagoa, hain zuzen ere. 2009an 214.000 euroko aurrekontua izan zuen Udalak egitaraua prestatzeko (233.000 eurokoa 2008an (content/view/1895/11/)), eta aurten 55.000 euro gutxiagorekin moldatu behar izan dute. Besteak beste, su artifizialak kendu dituzte egitarautik. (2010eko egitaraua (images/stories/2010/10_ekaina/a.pdf) (/images/stories/2010/10_uztaila/egitaraua2010.pdf) eta bideoak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Abu
02
13:04

Elgoibar, Mendaro: Iaz baino 59.000 euro gutxiagoko aurrekontua izango dute jaiek

Aurtengo San Bartolome jaien aurrekontua 155.000 eurokoa izango da, iazkoa baino %27,26 txikiagoa, hain zuzen ere. 2009an 214.000 euroko aurrekontua izan zuen Udalak egitaraua prestatzeko (233.000 eurokoa 2008an (content/view/1895/11/)), eta aurten 55.000 euro gutxiagorekin moldatu behar izan dute. Besteak beste, su artifizialak kendu dituzte egitarautik. (2010eko egitaraua (images/stories/2010/10_ekaina/a.pdf) (/images/stories/2010/10_uztaila/egitaraua2010.pdf) eta bideoak dauzka)

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Abu
02
11:44

Elgoibar, Mendaro: Gazteen Eguna sustatzeko bideoa egin dute herriko hainbat gaztek

13481602Gazte Asanbladak eta herriko hainbat gaztek egitarau zabala prestatu dute, elkarlanean, San Bartolomeetako Gazteen Egunerako. Prestatu dituzten ekintzak zeintzuk diren jakin nahi badituzue, ez galdu honako bideoa. Egitarauaren berri emateko modu originala, zalantzarik gabe!

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Uzt
31
0:31

Elgoibar, Mendaro: Juanito Gorostiza hil da, urteetan BARRENeko kolaboratzaile izan dena

Juanito Gorostiza hil da, 84 urte zituela. Errosario kalean jaioa, elgoibartar peto-petoa genuen Juanito, eta inork baino hobeto ezagutzen zituen gure herriko bazterrak. Langile fina eta primerako kolaboratzailea genuen. Gertukoa, hitzekoa. Hori dela eta, lantalde honek nekez ahaztuko du, Juanito, zuk proiektu honen alde egindako guztia. Lerro hauen bidez, era berean, BARRENeko lantaldeak doluminak helarazi nahi dizkie Juanitoren senide eta gertuko guztiei.

elgoibarren.net | albisteak - gizartea


Uzt
30
12:59

Elgoibar, Mendaro: Aukeratu dituzte kirol argazki onenak

Kirol Argazkien V. Lehiaketako irabazleen izenak jakitera eman dituzte. Aurtengoan aurkeztu diren 75 argazkiak abuztuaren 22tik abuztuaren 30era egongo dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Sari banaketa ere abuztuaren 22an izango da, 19:00etan. Igerilaria izeneko Aitor Rementeriaren ondoko argazkiak Herriko Saria eskuratu du.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
28
18:56

Elgoibar, Mendaro: Santanak irudietan

-GEES5QHptQMendaroko Santa Ana jaietan (content/view/2537/1/) jasotako irudiekin osatutako bideoa duzue honakoa.

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Uzt
28
13:30

Elgoibar, Mendaro: Urasandi Berri gizarte eta osasun arloetarako egokitzea proposatu du Ezker Abertzaleak

Gizarte eta osasun alorreko ekipamenduak Urasandi Berri gunean jartzeko proposamena egin du Elgoibarko Ezker Abertzaleak. Eguneko Zentroa, nagusientzako egoitza, osasun zentroa, zaintzapeko etxebizitzak eta Gurutze Gorria ingurune horretan kokatzea proposatu du.

elgoibarren.net | albisteak - gizartea


Uzt
27
13:39

Elgoibar, Mendaro: Irungo musika bandak kontzertua eskainiko du abuztuaren 22an

Irungo musika bandaren kontzertua izango da Elgoibarko Udal Musika Bandaren 125. urteurreneko (content/view/2497/11/) ospakizunen artean hurrengoa. Abuztuaren 22an izango da kontzertua, doan, San Bartolome parrokian 22:00etatik aurrera.

elgoibarren.net | albisteak - kultura


Uzt
27
11:48

Elgoibar, Mendaro: Txurruka anaiek irabazi dute Sigmako pilota txapelketa

Uztailaren 25ean, Santiago Egunean, jokatu zuten Sigmako pilota txapelketako finala, eta seniorretako lehenengo mailan Txurruka anaiak izan ziren txapeldunak. Gaizkak eta Basuetak osatutako bikotea izan zuten aurrez-aurrez, eta 22-19 irabazi zieten txurrukatarrek; Ikerrek eta Igorrek.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
27
11:01

Elgoibar, Mendaro: Kirol Udalekuen balorazio positiboa egin dute antolatzaileek

Amaitu dira Kirol Udalekuak, eta Kirol Patronatuak balorazio positiboa egin du. Aurten 201 umek hartu dute parte.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak


Uzt
27
9:02

Elgoibar, Mendaro: Hasi dituzte Basarten eskailera mekanikoak jartzeko obrak

Joan zen astean hasi zituzten Basarte auzoan eskailera mekanikoak jartzeko obrak, eta lau hilabeteko epean amaitzea aurrikusi dute arduradunek. Proeiktuak 248.612,95 euroko aurrekontua izango du.

elgoibarren.net | albisteak - hirigintza


Uzt
26
12:35

Elgoibar, Mendaro: Mendaroarren egun handia, aurten berriz ere Santa Anan

Santana eguna ospatzen ari dira gaur Mendaron, herriko patroiaren omenezko jaia, eta aurten, tradizioak agintzen duen legez, Santana Ermitara igo dira mendaroarrak, zapi berdea lepoan jantzita.

elgoibarren.net | albisteak - jaiak


Uzt
26
10:12

Elgoibar, Mendaro: Roman Garate: "Euskara desagertuko balitz, ‘Euskal Herri ohia’ izango genuke"

Argia aldizkariak Roman Garate elkarrizketatu du, Gotzon Garate zenaren anaia. Euskara, erlijioa eta anaia izan dituzte hizpide.

elgoibarren.net | albisteak - kultura


Uzt
26
9:40

Elgoibar, Mendaro: Haundi eta Realaren partida dela-eta, 17:00etan itxiko dituzte Mintxetako instalazioak barixakuan

Haundik Realaren kontra jokatuko du datorren barixakuan Mintxetan, eta horren ondorioz, 17:00etan itxiko dituzte muskulazio gela, eta tenis eta padel pistak. Era berean, spinning, pilates edo aerobikeko ikastarorik ere ez da egongo ordu horretatik aurrera, eta aire libreko igerilekuetara sartzeko futbol zelaiko markagailuaren ondoan dagoen atea erabili beharko da.

elgoibarren.net | albisteak - kirolak