...eta kitto! aldizkaria

http://www.etakitto.com/

Helbidea: <p>Urkizu, 11 - solairuartea. 20600 Eibar (Gipuzkoa)</p>

Telefonoa: 943 20 67 76

Faxa:

Zabalkundea

Zabalkunde eremua:

Eibar (Debabarrena, Gipuzkoa)

Zabalkunde mota:

  • Doako harpidetza

Botaldia: 7.950

Maiztasuna: Astero

Aldizkariaren ezaugarriak

1988an sortu zen ...eta kitto! aldizkaria eta 1993az geroztik kudeatzen du ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Gaur egun, astekaria da, AZTIKER enpresak egindako ikerketaren arabera Eibarren dagoen komunikabide irakurriena, 7.950 ale banatzen dira Eibarren astero eta 14.000 pertsonak astero irakurtzen dute. Ikerketa horren ondorioz, edukia eta irudia guztiz aldatu zuen aldizkariak 2008an. Hogei urteko ibilbidearengatik eta 2008an egindako aldaketengatik, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak ematen duen UKAN berrikuntza saria 2008 jaso zuen aldizkariak. Astekaria banatzea gain, elkarteko komunikabide batzordeak Txikitto! hilabetekaria, Gida Komertziala, Bixamona sanjuanetako argazki bilduma eta diseinu lanak egiten ditu.

Informazio gehiago
Ots
06
0:00

Eibar: Eguraldiak ez zituen koko-marruak ikaratu

Zapatuko hotzak eta bota zuen euriak eta elurrak ez zuten lortu koko-marruak kikiltzea eta, aurreikusitakoari jarraituta, Kezka dantza taldekoek, Italiako Rocca Grimaldatik etorritako La Lachera taldearekin batera, goizean goizetik hasi ziren koko-dantzak eskaintzen, merkatu plazan lehenengo, Arrate-balleko baserrietan ondoren eta, azkenik, Eibarko erdialdeko kaleetan (argazkiak ikusteko hemen...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
06
0:00

Eibar: Udaltzaingoaren kanpaina berria martxan

Udaltzainek kanpaina berria abiarazi dute gaur bertan, herriko autobus-geltokiak kontrolatzeko. Aditzera eman dutenez, "ez da lagako autobusak ez diren ibilgailuak bertan gelditzen edo aparkatzen". Bestalde, bihar goizeko lehen ordutik Jardiñeta kaleko 15ean dagoen aparkalekuaren zati batean automobila aparkatzerik ez da izango, bertan egin behar dituzten hainbat beharrengatik.

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
06
0:00

Eibar: Eibarko Patronatuaren itxiera argitu dute kalean geratu diren beharginek

Itxi berri duten Eibarko Patronatua Errehabilitazio Zentruko beharginek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Portalean, zentrua ixtearen arrazoiak argitzeko asmoz. Orain arte eta 1975az geroztik Osakidetzarekin izandako hitzarmenari esker, egunean 100dik gora laguni errehabilitazioa eskaintzen jardun duten zazpi lagunek lanpostua galdu dute zentrua ixtearekin batera, "Osakidetzarekin...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
06
0:00

Eibar: Lodosa-Sartagudako ikastolaren jaia eguraldiak zapuztuta

Lur jota eta triste daude Lodosa-Sartagudako ikastolako arduradunak atzorako iragarrita zegoen jaia eguraldiak erabat zapuztu zuela ikusita. Hilabeteak zeramatzaten lanean Nafarroako ikastola horretako gurasoek (57 familia dira guztira) eta borondatezko laguntzaileek ikastolaren 25. urteurrena ospatzeko jaia antolatzen. Dituen zorrei aurre egiteko ezinbestekoa zuten jai horren ekarpena eta...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
06
0:00

Eibar: 937 zenbakiarentzat Armeria Eskolako bizikleta

Armeria Eskolaren Mendeurrenaren barruan, San Blas egunean zozketatutako Sate bizikletak, Thor kaskoak eta Orbea maillotak osatutako pack-a 937 zenbakiari egokitu zaio. Zorionak irabazleari!

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
06
0:00

Eibar: 500 auto gutxiago egunero autopistatik Eibarren

AP-8 Bilbao eta Behobiaren arteko autopistan jaitsi egin da azken aldian Eibartik egunero pasatzen den auto kopurua, adituek diotenez krisiaren eraginez. Gaur egun 26.000 dira egunero gure herritik igarotzen direnak.Bestalde, AP-1 Eibar eta Gasteiz lotzen dituen errepidean, azken aldian 13.500 auto inguru zirkulatzen dute egunero. Kopuru horrek %4ko igoera erakusten du azken datuekin alderatuz,...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
06
0:00

Eibar: Eibar Eskubaloia mailaz igotzeko partidu bakarrera

Euren ibilbideari irmo eutsiz, Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldearen jokalariek beste garaipen bat eskuratu zuten Usurbilen, 24-38ko emaitzarekin. Liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan eta sailkapeneko 3.ari ateratzen dioten aldea ikusita, garaipen bakarra behar dute Eibar Eskubaloiakoek lurraldeko 2. mailetik lehenengora igotzeko.

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
06
0:00

Eibar: Eibar nagusi izan zen Alavés-en aurrean

Partidua galtzen hasi bazen ere, emaitzari buelta eman eta garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Manix Mandiolaren taldeak zapatu arratsaldean Ipuruan: 2-1. Golak Arroyok eta Arruabarrenak sartu zituzten eta, emaitza horrekin, eibartarrak sailkapeneko 3. postura igo dira. Hurrengo jardunaldian Lemoan multzoko azken sailkatuaren zelaian jokatuko dute; horko hiru puntuak beharrezkoak izango...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
03
0:00

Eibar: Telefono bidezko iruzurra antzeman dute

Udaltzaingoak egunotan telefono bidez gertatzen diharduen iruzur baten inguruan ohartarazi nahi ditu herritarrak, gaiarekin lotutako arazorik izan ez dezaten: hainbat etxetara telefonoz deitu dute, anbulategiak artritisaren inguruko kanpaina martxan ipini eta etxerik etxe azterketak egiten joango direla esanez, baina gezurra da. Udaltzainek anbulategiko arduradunekin berba egin dute eta...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
03
0:00

Eibar: Diputazioarekin izandako bileratik "gehiago espero zuen" alkateak

Miguel de los Toyos alkateak tokian-tokiko instituzioekiko "sentsibilitate eta malgutasun falta" egotzi dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari, atzo Udalerrietarako Finantziazio Foru Funtsari (Fofim delakoari) 2011ko ekitaldiari dagokion dirua nola itzuli aztertzeko Gipuzkoako alkateekin izandako bileraren ondoren, "gehiago espero zutela" gaineratuta. Eibarrek 1.954.000 euro bueltatu beharko dizkio...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
03
0:00

Eibar: Gaur gauean "The Move" dokumentala emango dute gaztetxean

Iparragirre kalean dagoen gaztetxean The Move (Justice for the move) dokumentala ikusteko aukera izango da, 22.00etatik aurrera. Filmak 1972an Philadelphian (AEB) beltzen askapenerako sortutako taldearen inguruko istorioa jasotzen du.

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
03
0:00

Eibar: Eibar-Alavesen Armeria Eskola omenduko dute

Bihar, zapatua, arratsaldeko 16.00etan hasiko den Eibar KE-ren eta Alavésen arteko partiduaren atsedenaldian Alex Aranzabal Eibarko taldearen presidenteak oroigarria emango dio Jose Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariari ikastetxe honek aurten mendeurrena betetzen duela aprobetxatuz. Atsedenaldi horretan ehun urte hauetako Armeria Eskolaren hainbat irudi historiko ikusi ahal izango dira...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
03
0:00

Eibar: Lagun bat hil da auto istripuan

Eguerdiko 14.00etan izan da istripua N-634 errepidean, Eibarko bariantean, Estaziño kalerako sarrera aurreko bihurgunean, Ermurako norabidean. Bidaiaririk gabe zihoan autobusaren kontra egin du talka autoak. Ondorioz, auto gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Hala ere, bertaratutako osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin eta hilda zegoela baieztatu dute....

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
02
0:00

Eibar: MIREIA NAVAS: “Idazteko, irakurtzeaz elikatu behar duzu”

-Nolakoa izan da bidea, liburua idazteko boligrafoa lehen aldiz hartu zenuenetik, lana kaleratu zenuen arte?Orain dela 5 urte izan zen liburua idazteko boligrafoa hartu nuen lehen aldi hori. Idazten hasteko arrazoietariko bat, herri txiki batera bizi izatera etortzea izan zen; lan finkoa utzi eta herri txiki batean bizitza berria hasi bainuen. Bestetik, istorio bat kontatzeko beharra neukan,...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
02
0:00

Eibar: MIREIA OTZERINJAUREGI: “Kantatzen irakastea beti da pozgarria niretzat”

-Zertan datza HIAHOKA proiektuak?Esan beharra dago, aurretik, proiektua ez dela nire ideia izan. Nik kantu klaseak ematen ditut eta ikasle bat etorri zitzaidan, Petra Elser. Alemaniarra da bera, baina euskeraz egiten du. Lantzean behin itzulpenak egiten ditu eta bere ideia zen euskal kantuekin euskera ikastea. Beraz, elkarrekin hasi ginen eta urtebete pasa zenean, esan zidan etorkinei...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
02
0:00

Eibar: AXEL RIAÑO: “Igoeraren gola kantatzea demasa izango litzateke”

-Nola iritsi zinen Ipurua Foball Zelaiko mikrofonoa hartzera?15 urterekin JD Arrateko speaker bezala hasi nintzen. Bitxia izan zen. Aurretik zegoen speakerra nahiko txepela zen eta beste zale bati esan nion, “hemen giro handiagoa jarri beharko litzateke”, eta berak erantzun zidan, “trankil, laga nire esku”. Bolinaga presidentearengana joan zen, nik speakerra izan nahi nuela esan eta...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
02
0:00

Eibar: AXEL RIAÑO: “Igoeraren gola kantatzea demasa izango litzateke”

-Nola iritsi zinen Ipurua Foball Zelaiko mikrofonoa hartzera?15 urterekin JD Arrateko speaker bezala hasi nintzen. Bitxia izan zen. Aurretik zegoen speakerra nahiko txepela zen eta beste zale bati esan nion, “hemen giro handiagoa jarri beharko litzateke”, eta berak erantzun zidan, “trankil, laga nire esku”. Bolinaga presidentearengana joan zen, nik speakerra izan nahi nuela esan eta...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
02
0:00

Eibar: ARRATE MALLABIABARRENA: “Finantziazio ezagatik ikerketa zientifiko asko geldiarazi dira”

-Bartzelonako Erregulazio Genetikoko Zentroan (EGZ) biologoa zara, baina zein da zehazki zure betebeharra han?EGZko Mikroskopia Optika Aurreratuko Unitatean egiten dut beharra. Diseinu esperimentalean euskarria eta ditugun mikroskopia ekipamenduen erabileran formakuntza eskaintzea da nire betebehar nagusia.-Munduko hiru mikroskopio handienetariko bat darabilzu eskuetan. Zer suposatzen du...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
02
0:00

Eibar: Sanblas opilak bedeinkatzeko meza bereziak

Bihar San Blas eguna izanik, ohiturari jarraituta herriko elizetan meza bereziak ospatuko dituzte opilak bedeinkatu nahi dituztenek horretarako aukera izan dezaten. San Andres elizan 09.00etan eta 11.00etan izango dira mezak, San Agustinen (Estaziño kalean) 10.00etan, San Pio X.ean 11.00etan, Urki auzoko San José Obreron eta Amañako El Salvadorren 12.00etan, Azitaingo Andra Marin 11.00etan...

ETAKITTO | BERRIAK


Ots
02
0:00

Eibar: Hasita daude Sanblas opilak bedeinkatzen

Gaur San Blas eguna ospatzen dugu eta, ohiturari jarraituta herriko elizetan meza bereziak ospatuko dituzte opilak bedeinkatu nahi dituztenentzat. Goiztiarrenek 08.30etan Karmelitetan eta 10.00etan San Agustinen bedeinkatu dituzte sanblasak. Horrez gain, 11.00etan San Andres elizan egindako mezak, urteroko moduan, jende mordoa batu du. Meza amaituta, berriz, asko izan dira aurten 13 urte...

ETAKITTO | BERRIAK